www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesusen amore-nekeei dagozten zenbait otoitzgai (I)
Sebastian Mendiburu
1759, 1904

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesusen amore-nekeei dagozten zenbait otoitz-gai, Sebastian Mendiburu (Patrizio Antonio Orkaiztegiren edizioa). Eusebio Lopezen etxean, 1904.

 

 

aurrekoa hurrengoa

IX.garren OTOITZ-GAIA

NOLAKOA DEN GUREKIKO GURE JAUNGOIKOA

 

        Azkeneko irur otoitz-gaietan ekusi dugu nola-ere-bait noizkoa den izatez gure Jaungoikoa, norañokoa den, ta nolakoa. Urrengo iruretan ekusi bear dugu nolakoa den gurekiko Jaungoiko bera; zer den Jaungoiko berak gurekin egiten duena; ta nola egiten duen, egiten duena; au ekusi ondoan nolere-bait ezagutu dezagun zein andia den, guk gure Jaungoikoari zor diogun amorea. Asi gaitezen lendabizikotik; eta ekus dezagun; nolakoa den gurekiko gure Jaungoikoa, edo nolakoak diran, guri begira dogozkigun Jaunaren jakiundea, Jaunaren ontasuna ta Jaunaren eskua.

 

 

A.

Luze-zuzen-betikoa da
gure Jaunaren jakiundea

 

        Ez gizonak dakite, ta ez Aingeruak, jakin ditezkeen gauzetatik bat edo bertze besterik; eta ori ere etzekiten erakusteetatik, edo Jaunagandik ikasi artean: baña Jaungoikoak badaki jakin diteken guzi-guzia; ta guzia daki lendabizitik, edo joan den eternidade guzian. Gizonei denboraz azten zaizte, jakin izandu zituzten gauzetatik geienak, edo beintzat anitz, eta dakiztenez ere ez dira beti oroitzen. Etzaio Jaungoikoari orrelakorik gertatzen, ez: guzia daki beti ta beti; ta beti begira dagoka jakin diteken guzi-guziari, naiz dela berezkoa, naiz Jaunak egiña, naiz eginkizuna.

        Begira dagoka beti, bai, gure Jaungoikoa bere berezko izateari, edo bere izate andi-on-maitagarriari; ta, izate batean dituen atributo ta perfekzione guziei. Begira dagoka beti ta beti bere adimentuari; begira dagoka beti-beti bere ontasunari, baita bere aalari, edo gauza guzietarako duen bere eskuari ere. Ekusten ta ekusten dago beti gure Jaunaren jakiundea, nola diran Jaungoiko bat, eta berdiñ berdiñak, Aita, Semea, ta Espiritu Santua. Ekusten du nola den Aitagandik Semea, ta Aita ta Semeagandik Espiritu Santua; ta alere ez dela Aita Semea baño lenagokoa; ta Espiritu Santua baño lenagokoak ez dirala Aita ta Semea. Ekusten du gauza bereziak dirala Aitatasuna, Semetasuna, ta Espiritu-Santutasuna; ta alere Jainkotasun bat baizlk ez dela Irurtasun, edo Trinidade au guzia.

        Ekusten du gure Jaungoikoaren jakiundeak edo Jaungoiko berak bere jakiundez bazterrik bageko bere izatea; ekusten dita txikiagoaz ez diran, ta izate berarekin bat diran, bere atributo ta perfekzione guziak; ekusten du, guziak diñako den, ta ezin galdu diteken, bere edertasuna: ta ekusten du zertan dagoen edertasun au, ta nola bere naiez ta amorez berea dadukan bere biotza, bere naimendua edo borondatea. Etzaio gordetzen Jaungoikoaren jakiunde ekusteari bere gauzetatik bat ere; ta ekusten ditu guziak, eta ekusten du bakoitza ezin geiagoraño.

        Bere burua, edo bere gauzak onela ekustean, ekusten ditu Jaungoikoak gañerako guziak ere, ta ekusten ditu guziak ezin ederkiago. Ekusten du beragandik datozela diran gauza guziak; eta ez dela eginkizun guzien artean bat, Jaungoiko berak nai ezpadu, edo ura geldirik dagoela, egin ditekenik. Ekusten du nolakoak diran gauz oriek; baita zenbat diran ere, izanagatik Aingeru ta gizon guziak konta-ala baño geiago ta geiago, ta kontu guzien gain.

        Badakit Jaungoiko berak zenbat diran, len izandu ziran, ta oraindik dirauten gauzak. Badaki noiz artean iraun bearrak diran dirautenak: badaki zein ta zenbat diran, azken juizioko eguneraño, ta eternidade guzian, berak eta gañerakoak eginen dituzten gauzak. Orain diranak bezain ongi ekusten dita etorkizunak; etorkizunak bezain ongi bein ere etorriko ez diranak; ta aitu ziranak. Gure Jaungoikoak zabalduak daduzka beti bere begiak. Beti-beti, ta batetan, ekusten ditu, dio Eskriturak, eternidadetik eternidaderañoko gauzak, edo gauza guziak: guziak alabaña arkitzen dira eternidadeen artean, ta ez da laburragoa Jaungoikoaren ekustea ta bista.

        Bai, bai: gauza guziak ekusten ditu gure Jaungoikoak, bakoitzari emateko bear duen era ta bidea; ta gureei sekulako sua edo sekulako gloria. Bai, ero-txarra: gañerakoen artean, ekusten gaitu gure Jaungoikoak zu ta ni, biok; eta ekusten gaitu geren gauza guziekin batean. Ekusten ditu, bai, gure asmoak, ekusten ditu gure gogoetak, gure lanak, gure egitekoak, gure gauz on ta gaisto guziak. Gorde ditzakegu guk, emen bizi diranen begietatik gure oroitzapenak eta gauza gaisto itsusiak; baña, jend-artean ta egunaz egiten diran gauzak baño ageriagoan daude gure Jaungoikoarentzat zure, ta nere gogoraziorik estalienak ere. Zoaz mendietara, sar zaitez lurpean, zabiltza zokoz zoko, ta nai dezun sasi zuloetan; au izain dezu, bai, zuk zerekin zere Jaungoikoa; ta, orain zauden lekuan arkitzen baziña bezain ongi ta klaro, ekusiko zaitu zu ark an.

        A nere ero txar zoratua! Onetara oartu gabez egin ditut nik bein, ta berriz, ta askotan ere, orain alkea ta damua baizik, ematen ez didaten anitz gauza ta gaizki! Galtzez galdua dago mundua, dio Profetak, zeren ez den bere buruari, ta zuri bere Jaungoiko-ekusleari, begira dagoenik. Ni beintzat zutaz ez-oroitze onek galdu nau oraindañokoan, nere Jaungoiko maitagarria! bada nik, ongi oartuz ekusi banu norañokoa den zure begiratze zuzen ekustea, ez nuen, ez, arpegirik izain, egiteko egin ditudan utsak eta txarkeriak. Nereen gisakoak, edo lurrezkoak balira baño, kaso geiago egiten ez nuen nik zure begi ekusleez; ta uste nuen, lurrekoen begietatik gorde ezkero, ez nuela zugatik zer beldurtu. Zoratua ni berriz ta berriz ere; ta sekulako galdua, oartzen ezpanaz emendik aitziña zure ekuste, ta begiratze zuzen-garbi-luzera!

        Zentzatuko al naz orain badere? Ez al dut egiñen berriz zuri ongi iduriko etzaitzun gauzarik bat ere! Oroituko al naz ni gaurgero gauza bakoitza egitera noanean, zu begira zagozkidala! Ori da, bai, guziak ongi egiteko, ta zure aserre gogorrean ez erortzeko, bidea.

        Begira bada, nere anima gaisoa, begira: ez da zer itsutu; ez da zer uste-kabetu; zuk egin orduko, zure Jaungoikoaren begietan daude zure gauza txiki ta andi guziak. Beraren Tribunalera bearrak dira, diranak. Jaungoiko berak izan bear du zure testigu; ta berberak zure juzgalari. Ez dizu barkatuko, ez, zere Jaungoikoak deus ere, zere bizitzako kontu guziak artzen dizkitzunean. Zere zor, ta uts guzi-guziak agertuko dizkitzu, izandu diran bezala. Gauz onetatik bakoitzari (onekin zu orduan au agertzen bazara) emain dio, bai, zure Jaungoikoak, dagokan pagu guzia; baita geiago ta geiago ere. Baña, gaistoekin zu an agertzera, betiko presondegi gogorrean, ta sulezeko etsaien artean, izain da eternidade guziko zure bizitza.

        Onela nori berea emateko, begina dagokie beti gure Jaungoikoa onen ta gaistoen gauza guziei. Ez dagizula bada gaurgero, mundu guzia begira dagokizula, egiñen etzeunkenik: bada mundukoak, Aingeruak, eta Eguzkiak berak baño ere, begi argiagoak eta ekusleagoak ditu zure Jaungoikoak; eta ez ditu bein ere zugandik kenduko, zu emendik kendu artean. Zorionekoa zu, egia au gogoan dadukazula egiten badituzu zere gauza guziak; bada egiñen dituzu, Jaunaren laguntzarekin batean; eginen dituzu, bear den eran ta ongi, garbiro: egiñen dituzu bake onarekin, geroko gloriarako irabazi andiak egiten dituzula. Orrela dagizkitzun, oroi zaitez orien asieran, bukaeran, ta egiten ari zaranean, zere Jaunaren jakiundea, jakiunde luze zuzen betikoa dela; bada ekusten ditu zure gauzak, eman dakien bere denboran, dagoten zerua edo sulezea!

 

 

B.

Ezin andiagoa da, ta guztiz zuzena,
guganako gure Jaunaren ontasuna ta ongi naia

 

        Ezinobea da, dakigun bezala, bazterrik ez duen gure Jaungoiko maitagarria; ta orrelakoaren ontasuna, ta guganako ongi naia edo naikundea, naitaez, beraren jakiundea diñako ongi naia, naikundea ta ontasuna da; ta orregatik da guztiz zuzena, edo ezin-zuzenagoa. Ala ez izatera, ez lizake gure Jaungoikoa Jaungoiko, edo ez lizake ezinobea ta bazterrik bagekoa. Orra bada ekusia, ekusi nai genuen egia. Baña ekuste au ekuste labur illuna da, gu eskerdunon-beroak eginik uzteko. Orretarako, ekusi bearko dugu zer bidez, edo zergatik den onen andi-zuzena gure Jaunaren ontasuna, ta guganako beraren naikundea edo ongi naia.

        Gure Jaungoikoaren aldean txarrak dira gañerako gauza guziak. Gauzen erakoa da orien ontasuna; ta orregatik da ontasun txar guztiz laburra; ta, gañerako gauzak duten ontasun labur-txar ori ere, gure Jaungoikoarena da, edo Jaungoikoak bere naiez gauzei emanikakoa. Gure Jaungoikoak duen ontasuna da Jaungoiko bera bezalakoa, ta berezko ontasuna; au da alabaña asierarik ez duena, ta bukaerarik eta bazterrik bageko ontasuna; ta ontasun, izandu diranak, etorkizunak, eta asma al ditezkeen ontasun guziak garaitzen dituena; da alabaña Jaungoiko bera diñakoa; ta orregatik da ontasun ezin andiagoa, ta ontasun uts-utsa, edo utsen nasterik bagekoa.

        Agertzen balitzaigu guri geren Jaungoiko, onenbat ontasunekin arkitzen den au, erdizka baliz ere, edo Moisesi mendian bezala, nola-ere-bait ezagutuko genuke beraren ezin geiagorañoko ontasun eder au! Baña ez izan birtutez ni Moisesen erakoa, onenbat ontarte ta mesede nik nere Jaunagandik emen artzeko. Iganen al naz egunen batean zeruko mendira, au Moisesekin, ta gañerako gizon on ta Aingeru guziekin, ez erdizka, baizik arpegiz arpegi ta oso-osoro nere Jaun on maitagarri au ekustera; ta nolakoa den Jaun onen ontasuna, ta beraren guganako ongi naia ezagutzera! Bitartean egiten ditudan agertze ta ikaste guziak, eta Jaunaren ontasunaren gañeko ezagumentuak, ongi laburrak izain dira, ta agitz illunak!

        Nik badakit, bai, ez duela lurrean parerik, ez eta zeruan ere, Jaunaren ontasun onek, eta Jaun beraren guganako naikundeak edo ongi naiak. Lurrekoen ontasun ta naikunde guzia, ontasun ta naikunde laburra da; ta ez da anitz andiagoa zerukoena, gure Jaunarenaren aldean. Gure nairik andiena, ta gure ontasun guzia ez da, ez, gauz on anitzen egillea; ta, gauz on zenbait egiten ditunean ere, egiten ditu utsegite anitzekin nastuak. Jaungoikoaren ongi naia edo ontasuna da nai adiña on, ontarte, ta fabore egin ditzakena; ta ontasun, egiten dituen ontarteak, ongi ta zuzen ezpada, ezin dagizkena: bada bat bakarrik eman al baleza, bear ez bezala, ez lizake izain gure Jaungoikoa Jaungoiko; edo ez lizake izain, Dabidek dion bezala, ona ta birtutez betea: bada ematen duen gauzarik txikiena gaizki eman al baleza, izain lizake, izan gabez, ongi gauzak emateko, bear den zuzentasuna ta birtutea: ta, gañerako birtuteak izanagatik, au ezpalu, ez lizake izango birtute guzien Jauna ta Jabea. Badu, bai, birtute au gure Jaungoikoak: baditu, bai, gañerakoak ere; eta ezin eman ditzake gauzak, ezpada bear bezala, edo utsik gabe, ongi ta zuzen; ta orregatik da, ontasun guziarekin arkitzen den Jaungoiko maitagarria gure Jaungoikoa.

        Bai: baditu au ta gañerako birtute guziak ere gure Jaungoiko maitagarriak. Nola uste dezu? Santuen, ta Aingeruen eran? Ez, baizik berak bezala, ta neurririk gabe. Santuen ta Aingeruen birtute andienak ere, birtute laburrak dira; ta dira, Jaungoikoaren birtuteekin ekustekorik ez duten birtuteak: bada Jaungoikoaren birtuteak bazterrik gabeko birtuteak dira; ta orregatik dira parerik ez duten birtuteak.

        Begiratuak dira Aingeruak, zuzenak dira, emalleak dira, urrikaltsuak; maitatzalleak eta humillak dira Aingeruak; baña ez Jaungoikoa bezala; bada ezin-geiagorañokoak dira, orretarako ta gañerako gauza guzietarako Jaungoikoa dituen birtuteak; eta Aingeruenak, orien aldean, ageri ere ez diran birtuteak dira. Aingeruen birtuteak ez dira berdiñak; baña berdiñak dira Jaungoikoarenak; eta bakoitza andiagoa baño andiagoa da, ta neurri guziak garaitzen dituena. Au guzia badakit nik; eta au da nik dakidan guzia Jaungoikoaren ontasunaren gañean. Berak naramala au obeki ezagutzen den tokira, edo bere zerura! Bitartean aski da guk au ezagutzea, ezagutzeko onenbat ongiz ta birtutez betea dagoen Jaungoikoaren biotza, borondatea, edo naimendua, naimendu edo biotz ongille zuzena dela; ta dela, biotz, eta naimendu edo borondate, zerbait nai duenean, ongi ez dagoan gauzarik naiko ez duena.

 

 

C.

Ezin geiagorañokoa da
gure Jaungoikoaren aala, ta eskua

 

        1. Gauza guzietarako du Jaungoikoaren bere aala, ta eskua; ta du aal-esku bere Jakiundearen, ontasunaren, ta naimenuduaren edo borondatearen erakoa; ta orregatik du esku-aal ezin geiagorañokoa. Au ezagutzeko, aski da Jaungoiko berak egin dituen gauzetara begiratzea; ta zertako, ta zertaz, egiñak diran kontuz ekustea. Zoaz guzia ekustera; ta lenbilziko aldian ekusi bear dituzu Jaungoikoak eginik daduzkan gauzak berak.

        Zer gauzak dirala, uste dezu, Jaungoikoak eginikako gauza oriek? Zeruaren erpilñetik asi ta lurraren ondarañoko guziak. Goazen orietatik zenbait ekustera. Jaungoikoak bakarrik egin zuen, guk ekusten dugun arako zeru ura; ta egin zuen, ekusten dugun bezain andi eder zabala. Zeru berean egin zuen egunoro agertzen zaikun eguzkia; ta era berean, edo berez egin zituen, zeru bera betetzeko diña izar, beren illargiarekin batean. Jaungoiko berak daki zenbat diran izar oriek; eta ez da guzien artean bat, zegokan izenarekin arkitzen ez denik. Guziak egin zituen gure Jaungoikoak zein bere neurrian; ta, egiñ orduko, ezarri zuen bakoitza bere tokian edo bere bidean. Zeruak, eta zeruetako gauz oriek egiteko, aski izandu zuen gure Jaungoiko egilleak, egin bedi au, egin bedi ura errate bat: Eta oriek bezain aisa ta erraz egin zituen itsasoko ta iturrietako urak; egin zituen aisatasun berarekin sua ta aizea, mendiak, zelaiak eta lurra; edo egin zuen mundu guzi-guzia bere bazter guzietako gauza guziekin; ta egin zuen bakoitza, zegokan anditasunean, ta bear zuen pisuan ta neurrian. Orra norañokoa den gure Jaunaren aala ta eskua: ta orra, ekusten dezu zenbat diran, zein andiak diran, ta zein aisa ta erraz egiñak, Jaungoikoak egiñikako gauzak?

        2. Baña zein ona denbora berean, ta zein maitagarria gure Jaungoiko egillea! Au guk nolerebait ekusteko, ekusi bearko dugu zertako egiñak diran gure Jaunak egiñikako gauzak. Ez dakizu? Bada guziak dira gure onerako egiñak: era orretarako Jaungoiko berak eragiten dio bakoitzari nai duen guzia. Ez daduka, ez, gure Jaungoikoak geldirik bere eguzkia; ez daduzka geldirik, ez, izarrak; inguruan darabiltza gau ta egun guziak; eta era berean erabilliko ditu, munduak dirauneño.

        Orra: zu lotan zautzanean ere, ez datza lo zure Jaungoiko egille maitagarria. Zu zere jan-edanetan ari zaranean ere, zure osasnuari, zure lur-zelaiei, zure sagardiei, ta gañerako zure gauzei laguntzen ari da zure Jaungoikoa; bada zure ta orien gañean, ta zuen onerako, darabiltza beti, berak egiñikako izarrak eta eguzkiak; ta oriek beren beroarekin, argiarekin, ta beste anitz aldetara laguntzen dizute zuri, ta laguntzen die zure gauzei ere, beren egitekoetan ta ibillera guzian.

        Ori egiten duen denbora berean, aizez ingurutua zaduzka zere Jaungoikoak; ta asnasearekin sar dakizun zure barreneraño, eman dio bere astuntasuna ta pisua. Aize berean darabiltzi bere odeiak, zuk bear dezun urarekin. Neurrituak daduzka odeietako tira ta itsasoaren bazterrak; eta ezin ar dezake elementuak, Jaungoiko berak erakusten diona beste biderik.

        Itsasoaren erraietan darabiltza guk bear adiña, ta anitz arrai geiago: ta itsaso beraren bizkarrean emendik Indietara, ta batetik bestera, ontziak eta ontziak; eta ontzietan oialak, perlak eta ondasunak. Lurrari erakartzen dio guk bear degun jan-edana ta soñekoa: ta suari eragiten diozka etxeak egiteko, janaria maneatzeko, ta bizitzarako bear ditugun beste anitz gauza. Orra zenbat gure onetarako diran Jaungoikoak eginikako gauzak; eta orra zein ongille maitagarria gure Jaunaren esku aaltsua.

        3. Baña obekiseago ekus dezagun norañokoa den gure Jaunaren aal andi au, ta onekin egin duenagatik zor diogun amorea, ekusi bear dugu zertaz eginak diran, gure Jaungoiko alsuak eginikako gauzak. Zertaz egiñak? Ezertaz ere, ta gairik bage: bada ezer-ezetik atereak dira gure Jaungoikoak eginikako gauzak. Eta ori da, Jaungoiko berak baizik, ezin dagiken gauza bat. Aingeruak eta gizonak egin dezakee loreren baten, edo zerbaiten itxura zurean, olean, urrean, zillarrean, edo beste edozein gaietan; baña ez ori, ta ez besterik, egiñen dute, egin-gaia arkitu artean.

        Jaungoikoa da bakarrik, gairik bage gauzak egin zituena, ta nai duen aldi guzietan egiten dituena, ta egin ditzakena: ta egin ditzake nai adiña, itz bat esan, ta besterik bage. Ala egin zituen, egiñak ekusten ditugun gauzak eta anitz geiago ere; bada, ekusten ditugunak baño agitz geiago dira, ta anitzez andiagoak, Eskriturak dionaz, gordeak dauden gauzak. Ekusten dezu nolakoa den, ta norañokoa, Jaunaren aala ta eskua? Baña itxozu: ez erantzun ekusi artean ekuskizuna; bada, ekusi dezuna baño agitz eta agitz andiagoa da len, ukituz adirazi dudana, ta orain, nik agertzen dizudala, zuk ekusi bear dezuna.

        Zenbat ere anitz eta andiak diran, oraindañokoan gure Jaungoikoak egin dituen gauzak, geiago ta geiago, ta suma al adiña baño geiago, dira eginkizunak; eta ez da eginkizun guzien artean bat, Jaungoikoak ezin egin dezakenik. Nai balu, egiñen lituke gure Jaungokoak izar berriak, eguzki berriak; eta bakoitza, oraingoak baño eun aldiz argi geiagokoak. Nai balu, egiñen lituke zeru berriak, mundu berriak, gauza berriak eta berriak: eta, egunoro egiñagatik, oraindaño egin dituen adiña gauza, ta guziak oraingoak baño andi-ederragoak; era orretan ariagatik beti ta beti, ta sekula guzian, ez lirake aituko gure Jaungoikoaren indarrak, ez eta nekatuko ere beraren eskuak; bada, nekatzen ez den eskua du gure Jaungoikoak, eta, Eskritura Santak dion bezala, nai adiña gauza egiñagatik, egingarri guzien egille gelditzen den eskua: eta eskua, ezer-ezetik eginkizunak egiteko, eginak egin zituen bezala.

        Gauza berriak egiteko ezezik, nai duena, len berak eginez egiteko ere, badu Jaungoikoak nai duen eskua; ala dio Jaungoiko berak bere Eskrituraz. Aizeari, ta aizeko odeiei eragiten diezte gure Jaungoikoak nai dituen jirak eta inguruak. Nai duenean isil-erazten du Jaungoikoak, orroz dagoen itsasoa; ta bere bagekin odeietaraño igan nai duela dirudienean, ta bazterrak iritsi naiez dabillenean, uzten du Jaungoiko berak, asaldatu ezpaliz bezain geldi-palakatua. Suari Jaungoikoak, nai duenean, kentzen dio erretzeko indarra; gelditzen du bidean eguzkia edo arrerazten dio gibelat bere bidea; ta eragiten diezte gañerako gauzei, nornai arritzeko diran gauzak. Eta orobat egiñen luke, berriro egiten lituken gauza guziekin ere. Orregatik dio Eskritura Santak, arrigarria dela gure Jaungoikoa; guztiz dela izatez, ta egitez andia; ta asm-al diteken baño ere geiago, ta geiago, dezaken eskuarekin arkitzen dena.

        Ekusten dezu orain, nolakoak diran, Jaungoikoaren indarrak, edo zein andi-arrigarria den, nai duen guzirako gure Jaungoikoak duen aala ta eskua? Non arkituko da gure Jaungoikoa bezalakorik? Non au bezain jakintsurik? Non au bezain on-maitagarririk? Non onen erdirik, non onen laurdenik, eta non onek egiten dituen gauzarik txikienaren zati bat ere egin dezakenik. Nion ere, nere Jaungoiko altsu maitagarria! Zu zara bakarrik zu, guzia dezakezuna: zu zara, zu, jakin diteken guzia dakizuna: zu zara, zu, onak eta ongiak baizik egiten ez dakizuna: ta zu zara gure Jaungoiko zuzen, on, maitagarri, eskudun-indartsua.

        Oraindaño zuri nik zor dizudanaz, ta zutaz ere, azturik bizituaz dut nik pena ta damu! Ez bear adiña! Gaurdanik nere naiez, ta ustez, bertzerik izain da, zure laguntz eskudun-altsuarekin batean. Bai arren, nere Jaungoiko maitea; eman bear didazu zere laguntz onen indartsu au, nik zuzen egiteko gaurdanik egin gogo dudana.

        Ni bezala bizitu zarazten lurreko ero-galduak, atozte zuek ere, nerekin batean lan au egitera. Atozte, gure Jaungoikoari zor diogunaren berriak ikastera: ta atozte, nora begiratzen duten Jaungoikoaren jakiundeak, naimenduak, eta esku altsuak, ekustera. Ekusiko dezue, bai, nai badezue (ta ais-aski alere) nola dauden gau ta egun, ta beti, guri ta gure gauzei begira-begira. Ekusiko dezue, guri begiratzea, ta guri ongiak eta ongiak egitea, beste egitekorik ezpalu bezain ongi ta zuzen, egiten dituela Jaungoiko gureak, guri dagozkigun gauzak: eta ekuste onek beartuko gaitu, bai, arrizkoak ezpagara, gure Jaungoiko begirune onezko indartsu-ongille au zinez ta zinez maitatzera.

        Maita bazintzat bada, nere Jaun egille-maitagarria, bear bezala ez izan arren, nere alegiñean ta beti-beti, bizi-nazaño! Ez nuke nik besterik bear, zorioneko bizitzan emen, ta gero, ta Aingeru artean beti bizitzeko! Bizitz onetarako egia ninduzun zuk, nere Jaun andia; ta onetan geldituko naz, bai, nor banaz ni, edo era onetan nik maitatzera zu, nere Egille ona, ta Emalle obea! Zer maitatu bear dut nik, ero galdu zoratuak, zu ziñez maitatzen ezpazaitut? Ez, nere Jaungoiko maitea, ez; aski da, aski oraindañoko nere erakeri galdu-galgarria! Zurea da gaurgero nere biotza; ta, beste maitatze txar guziak utzirik, zu maitatu uste zaitut gau ta egun, ta nere ill-arte, edo bizitza guzian. Maitatze onari maitatzez erantzuten zaio. Beti zuk gogoan nazu ni, nere Ontasun utsa; ta beti zuk maitatzen nazu ni. Nere gogoantza txarra da: gogoantzaren erakoa da nere maitatza: ez dut oberik, dakitzun bezala: dudanarekin badere erautzun uste diet zure gogoantza, ta maitatze andiari. Erantzute txar au ere ezin dagiket nik, zuk laguntze ezpadidazu. Indazu bada zere laguntza, ta eskua. Badakusazu, gauz onerako eskatzen dizudala. Ez arren ukatu, ez, nere Jaungoiko maitea, ez!

 

 

Cognovit Dominus omnem scientiam,
et inspexit in signum aevi, annuntians
quae praeterierunt, et quae superventura sunt:
non praeterit illum omnis cogitatus,
et non abscondit se ab eo ullus sermo.

Eccl. 42. 19.

 

        Badaki, bai, nere Jaungoiko maiteak, jakin diteken guzi-guzia. Gauza guziak ekusten ditu Jaungoikoak eternidadeko bere ispillu ederrean, edo bere Jaungoikotasunean. An agerian daduzka, oraingoak ezezik lenak, eta etorkizunak ere. Orietatik zenbait agertu dizkigu guri ere. Agertu dan batzuetan, izandurikako gauzetatik; baña geiagotan oraindik etorri ez diranak. Etzaio gordetzen, ez, gure Jaungoikoari, den gauzarik txikiena; ta badakusatza oraindañoko gure itz asmo gogorazio guziak; eta ez daduzka, ez, beti gorderik idukitzeko.

        Egin ditzagun bada, eginkizun arkitzen diranak, nork-nai ekus ditzaken eran, ta zertan ari garan dakigunak bezala. Egin ditzagun bada, gogotik utzi bage, begira dagokigula gure Jaungoikoa, gu oriek egiten ari garanean, ta dakigunak bezala, egunen batean agertuko dizkigula, begira dagokigun Jaungoiko berak, Aingeru ta gizon guzien artean, naiz onak izan, ta naiz ez, orain ta gure bizitza guzian guk egiten ditugun gauzak. Zein andia, gaizki bizi diranen, orduko lotsa ta alkekizuna! Zein andia, bana zein eskergabekoa, orduko gaistoen damu urrikia! Oraingo urriki-damua da orduan balio duen damu-urrikia. Ar dezagun bada gaur bertatik; eta ez dezagun gaurgero egin gure Jaungoiko jakintsuari atsekabea, ta geren buruei alkekizuna, eman dezoken gauzarik txikiena ere; ta egin ditzagun egin bear diran gauz on guziak. Iguzu arren, gure Jaungoiko ekusle garbia, orretarako bear dugun zere laguntza ta grazia: bai arren, bai!

 

 

Glorificantes Dominum quantucumque potueritis,
supervalebit adhuc, et admirabilis mangificentia eius...
major est enim omni laude...
Ne laboretik, nom enim comprehendetis.

Eccl. 43. 32.

 

        Eman dakizkiola gure Jaungoikoari eman al adiñ esker, laudario ta alabantza; ori guzia eman ta ere, ezer-ez bat bezala izain da ematen zaiona, zor zaionaren aldean; zeren zor zaion munduan den guzia; baita ori guzia baño geiago ta geiago balio duena ere; bada zor zaio ori eman-erazten dion guganako bere ontasuna ta amorea, edo ongi naia: ta ongi nai, eman-eraziaz kontent ez dagoena; bada deusez bat bailiz bezala eman diguna, izanik au dakusazun adiñakoa, prestarazia daduka gure Jaungoikoa, bere orduan guri emateko guk bizi garaño bear duguna; ta gero, Ark emanaz gu ongi baliatzera, sekulako doakundea edo zeruko gloria. Ekusten dezu norañokoa den zere Jaungoiko maitagarriak erakusten dizun ontasuna ta naimentua? Atotzea; ez da, egin dizkizun gauzak baño, milletan ta milletan geiago balio duena, ta, zuk ezagu dezakezun baño agitz eta agitz andiagoa? Bai; andiagoa da, ta Jaungoiko berak baizik ongi ezin ezagutu dezaken diñakoa, Jaungoiko beraren guganako ontasuna ta ongi naia.

        Utzazu bada zere Jaungoikoarentzat bere ontasunaren ezaguera, edo ezaguntz andi ori; ta, zuk dezunak eskatzen duen diña badere, maita zazu zuk Jaungoiko bera, bere ontasun andi-ongilleagatik gaur, ta bigar, ta beti. Ez dezu maitatuko, ez, biotz obeko, ta geiago nai dizun gauzarik bat ere; ez eta bearrago dezunik ere; bada bear dezu bizitzan, bear dezu eriotzan, ta bear dezu zuk eternidade guzian zere Jaungoiko maitagarria; ta, au badezu, besterik ez izan arren, badezu betiko bear dezuna.

        A! nere Jaungoiko, guztiz ongille, ezin maitagarragoa! ta noiz asi bear ote dut nik, nere alegiñean, zor dizkitzudan eskerrak zuri ematen, ta biotzez zu, ta ziñez maitatzen? Noiz gelditu bear ote dezu orretarako nere gogoan sartu-sartua? Izan bedi bertatik, eta geldi bitez bat egiñak zurea ta nere gogoa. Ai, au ala gerta baledi! geroz ez nuke naiko nik, zuk nai ez dituzun gauzetatik bat ere: naiko nuke zuk nai dezun guzi-guzia, ta geldituko lirake zurearen-erakoak nere naimentua ta gogoa, edo geldituko lirake bear den aldera zuzenduak, eta zure gauzei begira. Ala gerta dedilla, nere Jaungoiko maitea; ta ez dezatela gal bein ere, beiñ artzen duten zuzentasuna ta grazia. Ez arren, ez, Jaungoiko birtutetsu on maitagarria, ez!

 

 

Quoniam judicas das locum in peccatis poenitentiae
et debitos morti... liberasti, dans tempus
et locum, per quae possent mutari á malitia.

Sap. 12. 19.

 

        Bekatu bat egin orduko, ondatu zituen sulezean millaka ta milloika Aingeruak, gure Jaungoiko, beren Egilleak. Aiek bezala ondatu bearrak giñan gu ere lenbizikoa egin genueneko ta oraindik bizirik gaduzka ta lur gañean gu egin ditugun guzi-guziekin. Anbat zuzentasun ta justizia Aingeru ederrarekin gure Jaungoikoak; eta gu bezalako loiez jaunzian gauden gauza txarrekin onenbat urrikaltasun ta leku? Bai, egiaki! Orra zenbat asti ta epe zor diogun, Aingeruetatik bati ere eperik eman etzion gure Jaungoiko maitagarriari!

        Adanen bekatuagatik garbitu bearrak ginan gu geren amaren sabelean, edo andik sortu ta laster! sekulako su-garretarako geunden gu, geroz gerok egin ditugunakgatik! Bazuen gure Jaungoikoak, ara gu botatzeko bear zuena, ta agitz esku geiago; ta ala ere, au gu ondatu lekuan, eman digu gure Jaungoiko maiteak, damuz ta negarrez geren biotzak garbitzeko bear den berria, ta tokia! Aingeru bekatariak bezain aisa, ta laster onda gintzaken gu geren Jaungoikoak bere gaistategai sulezean! Ondatu zituen an Aingeru bekatariak, orien bearrik etzuenak bezala! Ez gaitu gu, Aingeruak baño bat ere bearrago; ta alere ondatzeko gaduzka gu: ta ez gaitu, ez, ondatuko ere, oartzen bagara bear den garaiean, ta eskatzen badiogu, gogoz ta ziñez, egiñen barkamentua. Ori egin ezkero, gu ondatu lekuan, emain digu gari gure Jaungoiko maiteak bere grazia ta adiskidetasuna; ta oriek ez galtzera bekatu berriekin, sekulako doakundea ta gloria.

        Baña, saiatzen ezpagara, geren lan au bear den denboran ta eran egitera, beldur izan gaitezke, jira dedin gure kontra gure Jainkoaren esku indartsua, gurekin egiteko oraindaño egin ez duena, edo gu Aingeru gaistoen artera aurtikitzeko. Ez arren, ez, gure Jaungoiko maitea, ez; etzaitezela izan gurekin Juez kastigagaillea; izan zaitez on-beratxa ta urrikaltsua. Ez dezazula erabilli zere esku altsua, ezpada gure biotzari urrikizko kroskadak edo ukierak emateko. Indazu orain andi-andi bat, asi nadin erraten damuzko itzez, ta gogoz. Nere Jesukristo Jauna, etc.

 

aurrekoa hurrengoa