www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesusen amore-nekeei dagozten zenbait otoitzgai (I)
Sebastian Mendiburu
1759, 1904

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Jesusen amore-nekeei dagozten zenbait otoitz-gai, Sebastian Mendiburu (Patrizio Antonio Orkaiztegiren edizioa). Eusebio Lopezen etxean, 1904.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XVI.garren OTOITZ-GAIA

NAI, TA EZ, ONTARTE ANDIA DA
GURE JAUNA GUGATIK GIZON EGITEA;
BADA GUZTIZ ANDIAK DIRA ONETAN DABILTZANAK

 

        Orandañokoan kanpotik, eta urrutitik bezala begiratu diogu gure Jaun andiaren gizon-egiteari: orain alderagotik begairatu bear diogu, obekiseago ezagutzeko gure Jaungoikoak bere lan onetan erakusten digun amorea. Onetarako begiratu bear diegu egiteko onetan dabiltzanei.

 

 

A.

Jaungoiko bera, Jesusen Ama, ta
Aingeru san Gabriel dabiltza egiteko onetan

 

        Nolakoa den egiteko bat ezagutzeko, begiratu oi da orretan dabiltzenetara: ta Jaungoikoaren gizon-egiteari onela begiratzen badiogu, aitortu bearko dugu andia dela, ta guztiz alaere, egiteko au; bada onetan ibilli dira, batetik Jaungoiko berbera, edo Aita Eternoa, zuen Semea, ta bien Espiritu maitagarria; ta bestetik Birjin Amandrea: ta bien artean S. Gabriel Aingerua. Ekusten dezu nolakoak diran onetan dabiltzanak? Bai: ezin andiagoak! Baña nola, uste dezu, ibilli zirala beren egitekoan? Ziñ-ziñez beren egitekoa ongi ta zuzen bukatu nai andiarekin. Andia zen beraz, ta guztiz alaere, eskutartean egitekoa: bada onelakoak onela ez dabilza bein ere ezer-ezetan, edo, orrenbatekoak ez diran egitekoetan. Au obeki ekusteko, begiratu bear diegu banaka, egiteko onetan dabilzanei; ta bein, edo lenbiziko aldian gure Jaungoiko berari.

        1. Atozea, ta non da Jaungokoa bezain gauz andirik? Non da gure Jaungoikoa bezalakorik? Gure Jaungoikoaren aldean erregerik andienak, lurreko enperadoreak eta munduko guziak, ezpalira baño geiago ageri ez dira, dio Isaias Profetak (cap. 40. v. 17). Jaungoikoa da alabaña, lenago ekusi dugun bezala, asierarik ez duen, ta ezin buka diteken Izate utza. Jaungoikoa da, zerua, lurra, ta mundu guzia betetzen dituen Anditasuna; ta, diranak baño toki ta leku geiago, ta geiago balira ere, guzi-guziak beteko litukena. Jaungoikoa da aalkundez, jakiundez, ta ondasunez beterik dagoen Izatea, edo da Izate ezin- obea, ezin jakintsuagoa ta ezin geiagorañoko eskua duena. Jaungolkoa da, guk eta Aingeruak asm-al adiña baño gauz on eder, ta perfekzione geiago ta geiago dituen Jaun andi bat: Jaun au bada, Aita, Semea, ta Espiritu Santua da alde batetik egiteko onetan dabillena. Orra zer Ibiltzallea! Orra zer Persona!

        2. Baña norekin dakar gure Jaun andi onek bere egiteko au? Jesusen Amarekin. Nongoa da Jesusen Ama? Munduan den etxerik oneneko Alaba. Adanen, Abranen, ta Dabid Erregearen etxeko Alaba da alabaña. Eta nolakoa da Ama au izatez? Parerik bagekoa: bada baditu, bere jait-etxeari zegozkan bezalako gorputz-animak (zein ederrak? zein ekustekoak? Egunen batean ageriko da); bai, ta adimentu garbi ekusle zuzen bat, eta, onerako baizik etzen gogoa edo naimentua, ta borondatea ere. Ekusten dezu? Bada, zenbat ere den aditu dezun guzia, deusez bat bezala da Birjin Ama onen animako graziaren, doaien, ta birtuteen aldean.

        Norañokoa da (baldin badakizu) Birjin Amaren animako edertasuna? Ezin geiagorañokoa, eranzuten du S. Anselmok; bada ezin asma ere diteke, dio, Jaunarenaz osterontzean, edo Jaungoikoarena ezpada, Birjin onen animako edertasuna baño ederragorik. Atoz, siñisten ezpadezu, Anima au edertzen duten gauzak ekustera. Oriek dira grazia, zeruko doaiak, eta birtuteak. Zein andia ote da Birjin onen Animako guzia? Ondorik ez duen itsasoa diñakoa, dio S. Juan Damasenok; edo, San Epifaniok dionaz, numero ta neurri guziak baño ere andiagoa. Norañokoak dirala deritzazu Jesusen Amaren zeruko doaiak birtuteak, eta gañerako ondasunak? Jaungoikoak berak baizik ezin ezagu ere ditzakenak, dio S. Bernardinok.

        Orrenbat ondasun ta orren andiak eman ziozkan gure Jaungoikoak Birjin Amari? Bai, ta zegozkanari bezala; egin zuen alabaña bere Alaba, bere Ama, ta bere Esposa; bada Birjin au Aita Eternoaren Alaba maitea da; ta denbora berean Seme Jesus Jaungoiko-gizonaren Ama, ta Espiritu Santuaren Esposa. Aitak, Semeak, eta Espiritu Santuak begiratu zioten, begira zekikeon amorerik andienarekin, dio San Anselmok; eta orregatik eman zioten zegokan guzia, edo ar zezaken adiña edertze, grazia, ondasun ta doai: bada eman al guzi-guzia zuen Jaungoikoak bere eskuan, ta, guztiz maite duen Aitak, ematen dio eman-al guzia bere Alabari, Semeak Amari, ta nork-nai bere Esposari. Orregatik, dio S. Buenabenturak, S. Jeronimorekin batean; Aingeru, Santuei; ta gañerako guzien zatika eman die Jaungoikoak bere grazia; baña Jesusen Amari eman zion, zegokanari bezala, graziaren betetasun guzi-guzia.

        Eta, ekusirik A. Suarez deritzan Jesusen Konpañiako Doktore andiak, oriek, gañerako Santuak, eta gizon andi jakintsuak diotena, erraten ta erakusten du, zeruko Tronu, Serafin, ta Aingeru guziak, eta an arkitzen diran Santu ta Santak baño grazia, ta irabazi, edo santutasun andiagoa, ta irabazi edo merezimentu geiago dituela Jesusen Ama bakar, Birjin Erregiñak. Norañokoak ote dira bada edergarri oriek? Eta norañokoa ote da Jesusen Amaren animako Edertasuna? Goazen nola-ere-bait au ekustera.

        Atozea: ez deritzazu andiak dirala zure debozioko, ta gañerako Santuak? Nolakoak ote dira Ebanjelistak, Apostoluak, eta Lege zarreko Patriarkak, eta Profetak? Nolakoak zeruko Birjiñak, ango Konfesoreak, eta ango Martireak? Nork au adirazi? Irur zati oietatik txikiena Martirena da. Badakizu zenbat diran oriek berak? Kontuak ongi jotzen dakitenak adirazten digutenaz, amazazpi Milloi, edo amazazpi milla bider Milla, eta geiago. Konfesoreak, Birjiñak, eta gañerako Santuak eta Santak, zenbat ote dira? Nork adirazi? Ote dira oriek guziak, eta Martireak adiña Jaunaren Aingeruak, eta Espiritu uts garbiak? Baita amabi bider beintzat geiago ere. Norañokoa da orien birtutea, santutasuna, ta grazia? Nork jakin? Guk dakigun guzia, Kristo Jaunak bein erran zuena da: ez da gizartean agertu, erran zuen Kristo Jaunak, S. Joan Bautista baño andiagorik, baña zeruko txikiena au baño andiagoa da.

        Ongi: ta ez da S. Joan Bautista Santu guzien artean andienetatik bat? Ezin uka diteke. Bada, au baño andiagoa bada Aingeruetatik txikiena, nolakoak izain dira erdikoak? nolakoak andienak? nolakoak gañerakoak? eta nolakoa izain da orien guzien ta zeruko Santu-Santen santutasuna, birtutea, ta grazia? Ta, orien guziena baño andiagoa bada Jesusen Amarena, noranokoa da onen grazia, onen birtutea, ta onen santutasuna? Suma zazu zuk, al badezu; ta errazu bitartean, zeruan ta lurrean arkitzen den edertasun ta grazi guzia baño geiagorekin arkitzen den Jesusen Ama, nai ta ez, Jaungoikoak gañerako guziak baño geiago estimatzen duen, ta andiagoa den, gauza ta persona dela.

        Ongi: ta Birjin Ama onekin bazuen (zuen bezala) gure Jangoikoak bere egitekoa, gizon egiteko, ta gure artera etortzeko zebillen denboran, etzekarren egiteko au, al zezaken personik andienarekin? Ezin uka diteke.

        3. Goazen orain, Bitartekoa nor zen ekustera. Nortaz baliatu zen gure Jaungoikoa, person-andi, Birjin birtutetsu oni egiteko onetan itz egiteko? Bere Eupireoko prinziperik andienetatik batez, san Gabriel arkanjeluaz. Au igorri zion gure Jaungoikoak birjin guzien Birjin oni, egin gogo zuen gauz andi au adiraztera ta eskatzera bezala, ontzat ar zezala Jesusen Ama izatea, ta utz zezala Aita Eternoaren Semeari bere baitan artzera gizatasuna, ta eman zezola ortarako bear zuen odol garbia, gorputza ta sustentua.

        Etzen orduan asi, ez, Jaunaren egiteko andi onetan zeruko Prinzipe andi au: bost-eun urtez lenagotik ere orretan zebillen; bada baziran beintzat orrenbeste, lenbiziko aldian Jaungoikoak igorri zuela arkanjelu S. Gabriel egiteko beraren gain, denbor-artan Babilonian bizi zen Daniel profetagana, oni adiraztera, etzezala berandetsi; laburtuko zituela Jaungoikuak denborak edo plazoak, eta igorriko zuela urte orien buruan bere Seme-Jaungoikoa gizon egitera. Geroz ere igorri zuen gure Jaungoikoak aingeru bera S. Joan Baptistaren aitagana, oni erratera izain zuela bere andre zar, santa Isabelagandik, izen onetako seme bat; eta seme, Jesusen etor-bideak zuzenduko zituena, edo Jesusen legera jendeak zuzentzera zetorrena.

        Errazu orain: eternidade guzian Jainkoak gogoan iduki duen egitekoa; mundua ta mundukoak egiten asi zenetik egin artean, edo lau milla urtez ta geiagotan usu ta maiz Jaungoikoak agertu zuen egitekoa; Jesusen Ama bezalako Birjiñarekin Jaungoikoak tratatu zuen egitekoa; ta, S. Gabriel bezalako Aingeru bat bost-eun urtez Arteko dela, Jangoikoak erabilli zuen egitekoa ez da egiteko andia? Nai, ta ez! bada oriek irurak bezalakoak ezin dabiltzke ibilli diran bezala, ezpada egiteko andietan. Oriek bezalakoak ezezik, lurreko erregeak eta enperadoreak ere ez dituzte luzaro ta prinzipez tratatzen, egitekorik andienak baizik; eta Jaunak ezin dagike, bere izate andiari, edo Jaungoikotasunari, ongi ta eder ez dagokan gauzarik.

        Baldin nik baneki norañokoak diran aingeru Gabrielen, Jesusen Amaren, ta gure Jaungoikoaren izatea ta santutasuna, orduan bai, jakinen nuke osoro ta zuzen Enkarnazioko misterioa, edo Aitaren Itz andi, seme bakar Jesusen gizon-egitea, ta egite onetan egin didan ontartea. Baña ez da sortu, ezta sortuko ere, orien iruren, bear bezalako berria, erditsiko duenik! Ez eta Jaunaren gizon-egitea, bear bezala ezagutuko duenik ere! Jaunak berak baizik, ezin dituken berriak dira berri bata ta bertzea. Berak digula, digun amoreagatik, guk dukegun berri bien zatirik andiena; ortik atera dezagun zein andi ekusgarria den guk geren Jaunari, gizon egin zenetik, zor diogun amorea! ta gero, amore oni amorez erantzuteko, eman digun grazia. Bai arren, bai!

 

 

Nolo morten impii, sed ut
convertatur devia sua, et vivat

Ezech. 33. 11.

 

        Leneko eternidadean ikusi zuen gure Jangoikoak, gertatu zenean bezain garbiro, Adanen utsa ta bekatu zikina. Zer zion orduan? Zer dio geroztik? eta zer erraten ote du gu gauden egunetan, ta gaizkiz, ta bekatuz mundua bete zen ezkero? Nai ez nuke, dio Jangoiko maitagarriak, gal lekidan gaistoen artetik bat ere: guziei arrerazi nai nieke beren buruen irabazbidea, ta egin dituzten gaizkien damua, izan dezaten, nerekin batean, eman gogo diedan nere zeruko gloria. Orretarako da egin nezaken gauzarik andiena, edo nere gizon-egitea.

        Ekusten dezu eternidade guzian, gure Jaunak gogoan iduki duen asmoa? Ordutik ekusten dago gure txarkeriari dagokan sulezea; ta, ara gu igorri lekuan, arako bideak urratzen dabil, ta guri egiten zerura zuzen daraman beste bid-eder bat. Zorionekoak gu gogortzen ezpagara geren bide gaistoetan! Zorionekoak gu, artzen badugu guk beste bide eder au; ta, onetan bagabiltza bizi garaño, egiten dugula beti; bein ere uts egin gabe, gure Jaun onak zerurako eragin gogo digan guzi-guzia. Pozik egin lezake orrenbat, eta anitz geiago ere, borreroz bizia galtzeko dagoen edozein gizonek, borreroaren eskutik atera ta Erregerekin bizitzeagatik, aren zaldunak eta gizon andiak bizi oi diran eran.

        Eta ez ote dut nik egin bear, sulezeko borrero gogorrak garraitzeko, ta Jaunaren Zaldun ta Zerutar izateagatik, eskertasunez, besterik gabe, egin bear nuken zer edo zer? Bai, baldinbere! Ez dut nere gogoan erabilliko, eternidade guzian bere gogoan iduki naben nere Jangoiko maitagarria? Atzenduko ote zait, nigatik Jaun onek artu duen lana ta nekea? Ez nuke nai beintzat; eta, atzen ez dakidan, nere Jaun berak dirala, ori ta gañerako zor zaizkan gauzak gogoan daduzkadala, zuzen ibiltzeko, ta eriotz on bat egiteko grazia. Bai arren, bai!

 

 

Cogitare de illa sensus est consummatus.

Sap. 6. 16.

 

        Izan ditzakegunoroitzapen onenetatik bat Jesusen Amaz oroitzea da: zergatik uzte dezu? Zeren Jangoikoak guztiz nai dion; ta nai duen, maita dezagun guk ere. Guztiz nai dio, bai, bere Jangoikoak Jesusen Amari. Zenbat uste dezu? Adi zazu Jangoiko berak diona. Anitz dira, dio, zeruan ta Elizan arkitzen diran anima garbi, birtutez beteak; baña bat bakarra da graziaz, doaiez ta ondasunez beterik arkitzen dena; ta bat bakarra, edertasun utsa baizik ez den anima (Cant. 6. 7.). Onekin dira, dio Jaunak, nere egitekoak; onekin nabill, makurren zuzentzen (Sap. 8. 30), ta, onek laguntzen didala, atera-naiez nabill, nai duten guziak, Adanek aurtiki dien neke-lan izugarritik, eta geroko sulezetik. Au da nere Semearen Ama; au da nik neronek dakidan bezalakoa, ta bestek ezin ezagu dezakena; bada bear bezala ezagutuko duenak, ezagutu bear du beraren Semea; ta Seme au, nik neronek baizik, ezin ezagu dezake. Ezagueraren gisakoa da, dio Aita Eterno berak, nik diodan amorea. Ekusi zazu zein andia! zein arrigarriai Ta ekusi zazu, nere anima, zenbat atsegin egiñen diozun gogoz, ta biotzez maitatzen badezu, Jangoiko berak onen maite duen Jesusen Ama maitagarria.

        Ai Ama! jakin banu nik nere Jangoikoak orrenbat nai zizula, ta naiko zuela nik ere zu ziñez maitatzea, eginen nuen alegiña, lan au lenago ta lenagotik ere egiteagatik, eta maitatuko zindudan Jaunarekin batean biotz-buru ta indar guziarekin. Dakidan ezkero, saiatuko naz ongi ta zuzen lan au egitera datozen egunetan, ta nere bizitza guzian. Zorionekoa ni, zuzen egiten badut, egin gogo dudan lan andi au! bada, egiten badut, egiñen dut Jaunari atsegin egiñen dion egiteko bat; et egiñen dut, neroni ere ongi dagokidana; zeren, zenbat ere nere gogoan sartuagoa Jesusen Ama, anbat andiagoak izain diran onen eskuz Jaunaren eskutik artuko ditudan ondasunak: guziak datoz alabaña, S. Bernardok dionaz, alde ta bide onetatik (Ser. de Nativ. V.)

        Orrenbat ondasun baño gutiagogatik ere, gogoan nork-nai pozik ar zintzake, maitatze ederraren, ta Jesusen Ama maitea; bada zeruan, ta lurrean arkitzen diran gauzarik ederrenak ere, ez dute zer-ekusi zure edertasunarekin; zu zara alabaña Aingeru, Patriarka, Profeta, Martire, ta Santu guzien Erregiña; ta guziak baño grazia, doai, ta edertasun geiagorekin arkitzen zaran anima. Zu zara, dezun argiarekin illargiaren, izar guzien, ta eguzkiaren argia illun zenzakena. Zu zara Jainkoak eternidade guzian munduaren erremediorako berezerik iduki zaituena. Zu zara Jaungoiko beraren biotz-biotzekoa: zu Aita Eternoaren Alaba maitea, zu Seme Jaunaren Ama maitea; zu, ezin geiagoraño nai dizun Espiritu Santuaren Esposa maitea: ta zu orien gogotik bein ere atera gabea, ta, etorkizun dauden urteetan, ta sekulan gogoan sarturik idukiko zaituzten gauza, ta beren eskuetako lana: ta denbora berean zu zara, zeruan diranak zuri begira, liluratuak bezala, ta amorez urtuak dauzkatzuna.

        Zer misterio bada, bestegatik ezpaliz ere, zeren zaran Jesusen Ama, zaran bezalakoa, nik zu gogoan artzea, nik zu maitatzea, ta zure izenean nik, al dudan guzi-guzia egitea? Ta, dakidan ezkero, lan au egitean, egiñen dudala nere Jaungoikoak nai duen lan eder bat; egiñen dudala, nik zuri, gure erremediatzalle Jesusen Amari bezala, zor dizudan egitekoa, ezin utzi dezaket, izan nai ezpadut, izandu den eskergaberik gaistoena, ta munduko gizonik eroena. Ez orrelakorik, nere Jesusen Ama maite-maitea! Zu gogoan zaitudala, ta zure amorez biotz au beterik dadukala, nai dut bizi gau-egun, orduoro, ta sekula guzian. Dezakezunari bezala, eskatzen dizut, erditsi dezadazula orretarako bear dudan laguntza ta grazia: ta, badut uste, zu arteko artu ezkero, izain dudala eskatzen dudana baño anitz geiago ta geiago ere. Ala gerta dedilla: bai arren, bai!

 

 

Missus est Angelus Gabriel á Deo...
ad Virginem, et dixit ei, Spiritus Sanctus
superveniet in te, et virtus Altissimi obumbrabit tibi.

Luc. 1. 26. etc. 35.

 

        Zeru-lurrak arritzekoa den gauza ta egitekoa! Galduak dauden gauza-txarrakgatik onenbat egiteko? Buru gaistoko gizon galduakgatik, galduak bezala Aita-Semeak, eta Espiritu Santua; Jesusen Ama, ta S. Gabriel Aingerua? Au zer da? edo zertan dabiltza? Jaungoikoa mandatutan Jesusen Amarekin? Jaunaren mandatari, beraren indartasuna, edo S. Gabriel, Aingeru andienetatik bat? Eta Birjina baietz bat ezin emanez bezala, bere Jaungoikoak eskatzen dion gauza baten gañean? Zer gauza? Zer egiteko da, onenbat arazo ta egiteko dakarren egitekoa? Jakin naiez galdetzen dezu? Bada egiteko au, Espiritu Santuaren bazterrik bageko amorea, ta Jaungoiko denaren altasun guzia bear, ta eskatzen duen egitekoa da; au da alabaña, munduko guzien onerako gure Jaungoikoa gizon egitea.

        A, zeruko Prinzipe andi, Aingeru San Gabriel, bitarteko eder maitagarria! Eskerrak zuri nik, eta nerekin batean munduko guziak; bada guziakgatik da zuk Danielen denboran, ta geroz, lan onetan egin damua; baita orain zerutik dakartzun mandatu au ere. Lagun zakizkit zerura igaten, alderagotik zuri eskerrak emateko: eman naiez nago bein, ta berriz, ta sekula guzian.

        Jesusen Ama maite Birjina Marla, eskerrak zuri ere, ta esker milla ta milla bider andiagoak, eman dezun baimenagatik. Baimen onek atsegin ta kontentuz bete ditu lurra ta zerua, ta au, ta emen bizi diranak; bada onen ondoren jaitsi da Jaungoiko-semea zuregan, edo zure baitan gizon egitera; ta onen gizon-egitea gizonen onerako da, ta andiz, ta txikiz, ta santuz, zerua betetzeko. Zorioneko semeak gu, baliatzen bagara zure Seme on maitagarriaz, ta zure laguntzaz! Bide onez ibilli bear dute zeruan sartuko diranak. An sartuko gara gu ere, orien ondoren bagabiltza; ta, au bertatik ekusiko dugu non, ta nola, zaduzkan zu, bere Ama Birjina, zere Seme maitagarriak. A zer ekustea! Jesusen Ama onetsia, Aingeru, ta Santu guzien Erregiña, Aita Eternoaren Alaba maitea, ta Espiritu Santuaren Esposa, Semearen eskoletik, edo bazterrean, atsegin-kontentuz betea; ta alere, gure bear baliz bezain ziñez gu guziok eraman naiez Aingeru ta Santu beren artera, ta zeruko gloriara! Noiz eranzun guk, gure Ama Birjina, onenbat zure ontarteri, ta onenbat faboreri? Ez beintzat datozen egunetan, ta emen bizi garaño! Zerura bearko dugu, nola-ere-bait guk au egiteko. Egin-gogoz beteak arkitzen gara, dakusazun bezala, ta orretarako zu zauden zorioneko tokira igan naiak. Eraman gaitzazu, arren! zuzen, ta biderik galtzen ez degula! Egin dezakezu, bai, laguntzen didazula, zere Jaungoikoak emanik dezun esku indartsuarekin: ta, eginen dezulako uste andiarekin arkitzen naz ni. Ez dedilla ustel-atera oraingo nere ustea. Ez arren, ez, Jesusen ta gure guzion Ama maitagarria!

        Anitz da, bai, Gabriel Aingeru Santua: anitz da Birjin Amandrea, guk zuei bioi zor dizuegun, esker-amorea; baña anitz eta anitz andiagoa da zuen ta gure Jaungoikoari zor zaiona; ta geren zor andi onen alde erran dezokegu: Orain diran gauzak, eta egin litezkeen guziak baño geiago balio dezun Jaun andia; Jesusen Amak, eta Santa, ta Aingeru guziak baño geiago nai diguzun Jaungoiko maitagarria, zertako da dakarzun adiña arazo ta egiteko gizon-egiteagatik? Zeru ederragoaren bat, edo dituzun baño izate, atsegin ta ondasun obeak uste dituzu zere gizon-egitetik? Zerbaiten bearrean arkitzen zara, edo zerk zarabiltzi, zabiltzan eran, zere lan onetan? Ai ene! ta nere asmoen ero galduak! Zeren billan ibilli ziteken gure Jaun, ondasun guziak, izate guziak, atsegin guziak, eta gauza guziak berekin dituen Jaungoiko maitagarria? Etzebillen, ez, deusen billan gure Jaungoikoa, lan onetan zebillenean. Ondasunez gu bete naiez zebillen. Bere zerura gu zuzendu naiez zebillen; ta gure on utsagatik ziran gure Jaunaren orduko ibillerak, gure Jaunaren arazoak, eta Jaunaren lan ta egiteko guziak.

        Siñisten zenuen au, ta bizitu zara, bizitu zaran bezala? Siñisten zenuen au, ta, saiatu gabe bizitu zara, zer edo zer egitera orduoro ta noizean bein, onenbeste nai dizun, onenbat on egiten dizun, ta, onen ziñez billatzen zaituen zere Jaungoikoaren izenean? Siñisten zenuen au guzia, ta alere zu, zure amorez urtzen dagoen, ta onenbat zor diozun zere Jaun onarekiko zuen epel, onen otz-galdua? Zere zentzuan arkitzen bazara gaur, begira zazu non zabiltzan; ta bertan utzirik oraindañoko zere esker-gabeak, zoazkio trama berari bertan eskatzera lenen barkamentua, ta berriz utsik ez egiteko ta zuzen ibiltzeko bere laguntza ta grazia, damuz ta negarrez erraten diozula: Nere Jesukisto, etc.

 

aurrekoa hurrengoa