www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jaungoikoaren amar agindubeetako lenengo bosteen ikasikizunak
Frai Bartolome
1816

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Bizkaiko Foru Aldundia: Idazlan guztiak, Frai Bartolome Santa Teresa (Julen Urkizaren eta Luis Baraiazarraren edizioa), Euskaltzaindia / Bizkaiko Foru Aldundia, 2000

 

aurrekoa hurrengoa

I. IKASIKIZUNA

 

zeinetan erakusten dan

gurasuak umiai zor deutsen azieria.

 

        Jaungoikuak laugarren aginduban esaten deutsku, neure entzula onak: Ondrauko dituzu zeure aita ta ama, luzaro bitzi zaitezan zeure Jaun eta Jaungoikuak emongo deutsun luurrian. Leleengo iru agindubetan Jaungoikuak eskatuten deutsku, bere anditasunari jagokan lotsia ta ondria; ta beste zazpi agindubetan proximuari jagokan probetxuba edo oneria. Jaungoiko onak ta guztien arduria daukanak, bere ondriaren ondorik bertati begiratuten deutsa, geuk bata bestiaren artian euki biar dogun ontasunari, zuzentasunari ta maitetasunari. Ta au zintzoro gorde daigun emon deutskuz lotute edo lege oneko agindubak. Bada, san Juanek dinuan legez, geure artian bitzi dirian ta geure begijen aurrian daukaguzan anaiak edo lagunak ameetan ez baditugu, zelan amauko dogu ikusten ez dogun Jaungoikua? Geure artian dagozanen edo proximo guztien artian leleengo dira, Jaungoikuaz ostian, geuri izatia emon deutskubenak, geure gurasuak. Au gaiti laugarren lekuban Jaungoikuak aginduten deutsku, gurasuak ondreetako.

        Gurasuen edo aitaren ta amaren izenagaz sartuten dira agindu onetan, dino Erromako Katezismoak, ez bakarrik geu sortu gindubezan aita ta ama, ezbada baita geuri animako edo munduko gauzeetan aginduteko eskubidia daukeenak bere. Obispo jaunak, kura jaunak ta sazerdote jaunak, esaten da, diriala geure gurasuak; ta ez azkenengo Aita Santu Erromakua, Jesukristoren ordekua luurrian. Bada, san Paulok esaten daben legez, ebanjelijo santuban ta Jaungoikuaren sinistutian eurak sortu gaitubee. Oneen ondorik gurasotzat daukaguz geure errege jaunak ta areen ordian dagozan errijetako agintarijak. Alan esaten eutseen aita bere krijadubak Naamani. Azkenian, gurasuak esaten jakue edadian, zereginian edo opizijuan ta jakiturijan nausijago dirianai, zeintzuk dirian zaarraguak, geure erakuslak edo maisubak ta kuradoriak edo geure arduria artu dabeenak. Onei guztioi zor deutseegu, bakotxari bere lekuban ta moduban, ondria ta lotsia. Ta guztiak sartuten dira edo enzerretan dira laugarren aginduban. Baina guztien artian leleengo lekuba dauka, seme alabaak euren gurasuai zor deutsen lotsa onak. Ta alkarri darraikozan legez, gurasuak seme alabai zor deutsen aziera ona; ta seme alabaak gurasuai zor deutsen lotsa ona. Esango deutsut irakatsi onetan, gurasuak ze aziera emon biar deutseen umiai. Ta onen ondorik, beste agindu oni darraikona. Egon zaite entzute onagaz.

        Umeen aziera ona da, neure kristinaubak, ez bakarrik kristandadian, ezbada baita mundu guztian ta jentilen artian bere, ardurarik andijena daroiana ta zer eginik geijen emoten dabena. Menturaz ez da legegin bat ezaututen, gazteeria ondo azteko agindu ez dabenik. Eskritura sagradubak zeinbat lekutan ta ze ardura estubagaz aginduten daben esatia, laarregi lutzetutia izango litzaateke, guztijak dakijen gauza baten gainian. Agintari guztien eginbiarra da, gazteeria ondo aztia. Baina leleengua ta andijena gurasuena. Alperrik kansauko dira kura jaunak, alkate jaunak, erakuslak ta konpesoriak, umiak Jaungoikuaren bildur santuban ta lotsa onian azten, gurasuak ardura onagaz lagunduten ez badeutsee. Gurasuen kontura itxi dau Jaungoikuak seme alabeen aziera kristinauzkua. Zer egin andija da. Buru auste andikua da. Baina gurasuak egin biar dozuna da, Jaungoikuaren zamai bildurgarrijetati librauko bazara. Era batera batuta iminiko deutsudaz zeuben umen aziera onerako eginbiar nausijak, erreztuago goguan euki dagizuzan:

        1. Pekatu egiten dabee gurasuak seinik ez izateko gauza txaarra egiten dabeenian, seinak azteko nekia gaiti.

        2. Pekatu egiten dabee amaren sabelian daguan seina ilteko peligruban iminten dabeenian euren erruz, dan moduban dala. Bada, zein jaijoteko dagunari bitzitzia kendu ta zein jaijota daguana ill, bardin da, dino Tertulianok.

        3. Deungaro egiten dabee gurasuak, eurak libre egotia gaiti, euren erraijetako prutuba amaren bularrian aztiak daukan nekia gaiti edo usadijo gaisto bati jarraitutia gaiti, beste premina bagarik, inori azteko seina emoten deutseenian. Naturalezia bera lotsatuten dan pekatuba da au. Jaungoikuak amari prestau deutsa, seina bere bularrian azteko biar dabena. Ta amak, neke puska bat ez artutia gaiti, sosiguzago bitzi izatia gaiti, bere gorputza munduko gustuetarako libre eukitia gaiti, beste premina bagarik, inori seina azteko emotia da, naturaleziak ta Eleisa Ama santiaren espiritubak ikutsi ezin daben pekatuba. Seinora andijak zirian Sara Abraanen emaztia, Ana Samuelen ama, Rebeka Jakoren ama ta beste seinora ta erregina asko, Eskritura Sagradubak ta Eleisako jazuak esaten deutskuben legez. Baina euren bularretan azi zituben euren sabeleko prutubak. Ama Birjina guztiz santiak bere bular gozuetan azi eban Jesus bere seme bakar maitia.

        Inoren bularrian azten dan umiari, nai otzagua erakusten deutsa geijenian gurasuak. Baita umiak bere gurasuari. Bularragaz iraasten jakoz umiari, ez gitxitan, azten dabenaren gorputzeko gatxak ta arimako guraarijak. Bularra emoten deutsana da gatx duna, garbitu biarrekua edo ondo garbitu bagakua, inude asko oi dirian legez? Bada, seinari ezarten deutsa edo ezarri legijo bere gatxa. Seinaren azizailia da bizijo gaistuetakua, nasaija? Bada, umiak agiriko dau, isten bajako, noren bularra artu eban. Ta ezin jazo leiteke seina trukeetia? Ah gurasuak! Bein baino geijagotan jazo leitekian gauzia da. Ta oraindino urte asko ez dala jazo zan Pranzijako erreinuban onelako sein trukeeta bat, inudiaren deskuido bat zala medijo. Inudiak subaren onduan itxi eban seina ardura gitxigaz ta erre jakon arpegija puska bat. Seina zan konsejeru baten alabia. Ez zan azartu inudia gurasuai jazo tristia esaten. Kendu eban inutsein egijazkua, ta azi eban beste ume bat aren lekuban. Ta biurtu eutseen gurasuai inoren umia, eurena balitz legez. Ezkondu ebeen gurasuak seinora andi. Ta ezkonduta gero autortu eban inudiak bere deskuidua ta engainuba. Azaldau zan trukadia, birrindu zan ezkontzia, zabaldu zan eskandaluba ta oni darraikon guztia. Eskarmentau bada, gurasuak, inoren gatxagaz ta azi zeuben umiak zeuben bularretan, inundi al dagizunian. Ama baten ondrarik andijena da, dino san Anbrosiok, sabeleko prutuba bere bularrian aztia.

        4. Seme alabei gurasuak zor deutsen aziera onaren kontra ta txito deungaro egina da, lau bost urtera eldu ezkero edo leenagoti, umiak eurekin oian eratzotia. Baita mutiltxubak eta neskatxaak alkarregaz eratzotia bere. Baita gela baten guztientzat oiak alkarren onduan eukitia bere. Gauza onetan nasaitasun andija ikusten da pamelija askotan. Errial bat edo bi ez kastetia gaiti bitzi dira gurasuak eta umiak, ta askotan otseginak, kanpokuak ta etxekuak, gizonezkuak ta emakumiak, kristandadiaren lotsagarrijan. Ugazaba jaunak edo etxejaubiak ez daukee erru gitxi sail onetan. Errentia osorik artuten dabee ta zuzen. Bakijee, errenteru pobriak ta menturaz laster etxeti urteteko bildurragaz daguanak pamelija guztija kasik era batera eratzoten dabena, oe bat nun aparte imini etxe barruban ez daukalako. Ta orregaiti ez dau ugazabak oe leku apart bat egingo bere etxian.

        Oh Gurasuak edo ugazabaak, zarianak zariala! Ez dakizu ondo ta jakin biar zenduke zeinbat arima inozenteri pekaturako bidia emoten deutsezun. Zeinbat malezija sortuten dan umen goguan ta arimetan zeuben ardura gitxija gaiti ta konzienzija nasaija gaiti. Ta uste dozu ez deutsula Jaungoikuak kontu artuko bai gurasuoi ta bai ugazaboi, ume inozenten arimak alan gatxerako goixtartu ta argitu dituzulako? Pensau egizu zeubek ze okasinoia dan. Ta ez egizu sinistu umiak diriala. Salomon gaiti esaten da, amaeka urte zitubaneko aita zala.

        5. Deungaro egiten dabee gurasuak, umiai bost sei urte ditubeeneti aurrera edo leenagoti berba txaarrak, gatxaren izenak ta beste eurenez pekatu dirian gauzaak parkatutiaz. Umetati ikasten danak iraungo dau zaartu artian, dino Espiritu Santubak. Txikitati oker azten dan landaria, nekez zuzenduten da, sutara artian. Txikitati gurasuen erruz gaiski azten dan umia, sarri juan oi da inpernuko sutara zuzendutera edo beti erreetan oker egotera. Guraso arro askok, umen zazpi zortzi urteko pekatubak, lotsagaldukokerijaak ta berba ezainak banidadez kontau oi ditubee, gauza andi batzuk balira legez. Ez egijozu, bada, umiari parkatu txikitati, gero berak egitia edo esatia ondo ez dana.

        6. Deungaro egiten dabee umiai dotrinia biar dan moduban erakutsten ez deutsenian. Oh Guraso errukarrijak ta ume desditxaubak gauza onetan! Leleengo ikasikizunian esan da zerbait onen gainian. Baina esan al dedin guztia utsa da gurasuak kontura ekarteko euren eginbiar andi onetan. Orazinuetako berba banaka batzuk ozta goguan euki eragitia ta areek bere askotan oker ta naastauta da, guraso askok umiai emoten deutseen kristandadeko erakutsi guztia. Geu salbetako popuertza jakin biar ditugun egiija santuben ezauberarik ez daukee urrineti bere seme alaba askok, aita ta ama edu azita egon arren. Ze mirarija da, gero gurasuak bere ez jakitia! Ze mirarija, guraso ta ume inos dotrinia ondo ikasi bagarik bitzi izatia ta illtia! Beste auzo inguruko ta erriko kontu guztiak, ta bai asko onak ez dirianak bere, ikasten ditubee umiak ziatz ta txito laster. Jaungoikoa serbiduteko ta arimak salbetako popuertza biar doguna da, zorijonian edo zori gaistuan, ikasi ezin dabeena. Gurasuen betiko kantia ta atxakija da, umiai doktrinia erakutsi ezin deutseela. Baina obeto esan legi, gurasuak erakutsi gura ez deutseela. Umiai dotrinia erakusten, edo ez dakijeela, edo kansau gura ez dabeela. Edo argiruago esateko, guraso askori, umiak dotrinia jakin nai ez jakin, bardin deutseela. Guraso askok ardura geijago daukee, zinuan san Juan Krisostomok, etxeko ganadubakin, seme alaben arimakin baino. Ariman epai garratza egiten daben paltia da bada, kristinaubak, gurasuak txikitati umiai doktrinia sustraiz ez erakustia.

        7. Txito deungaro egiten dabee gurasuak, umiai bidauak eta maldezinoiak ezartia. Exenplu edo erakutsi txaarra da au umentzat. Gurasuen maldizinoiak, dino Espiritu Santubak, ondatuten dabela etxe guztia. Gatx opa bagarik izan arren, gaiski erakusten jakue umiai bidauagaz ta maldezinoiagaz. Zenobio santubak dinuan amak jazo zatekian gatxik ez opa izatia bere umiari. Baina ume txikarrak ura eskatu eutsanian amari, amak purijaz ura eskinita, esan eutsan umiari: Autsa, edaik diabruba. Ta bertati sartu zan diabruba umiaren gorputzian.

        8. Deungaro egiten dabee gurasuak, umiai meza santuba entzutia, konpesetia, komulgetia ta beste arimiaren onerako biarrak egitia, errazoe bagarik, eragozten deutsenian. Gauza onetan gurasuen eginbiarra da, zazpi urte ditubeneko erakutsi dotrina santuba, edade atan izan leitekian onduen. Bialdu orduti meza santuba entzutera. Ta baita Pazkuetan kura jaunagana konpesetara bere. Ta andi aurrera, kura jaunak aginduten deutsenian, sakramentubak errezibidutera ta jaijan jaijan meza santuba entzutera.

        9. Deungaro egiten dabee gurasuak, seme alabei isten deutsenian gura daben lekubetara juaten; nai dabeen lagunakin ibilten; nai dabeen moduban jantzten; ta gura ditubeen berba ta kanta ezainak esaten edo beste pekatubak egiten, dakijeela. Emen sartuten da, kristinaubak, guraso askoren pekatu pillo andi bat, ez irakatsi txiki baten, eze liburu baten bere kontau ezin legizan beste. Ta nos eragotzi biar deutseez onako gauza txaarrak gurasuak umiai? Nos? Beti. Umetati, txikitati asita gurasuen aginduban dagozan artian. Baina endamas amar, amalau, amazortzi, ogei urtian irago artian, ta Jaungoikuaren bildur santubak euren arimetan sustraijak egin artian. Gaztetan ereiten badozu, guraso onak, zeuben seme alaben bijotzetan Jaungoikuaren bildur santuba, birtuten amodijua, Jesusen ta Ama Birjina guztiz santiaren debozinoe biguna, Jaungoikuaren berbia entzuteko, sarritxutan konpesetako, eleisako zeregin santubetara juateko, zeruko gauzaak entzuteko, ikasteko ta esateko gogo presta ta argija; iminten badeutsezu euren arimaan erijotziaren, juizijuaren ta inpernubaren bildur santuba, pekatubaren gorrotua, munduko banidaden, ibilera nasaijen, jantziera erdi biloxen, olgeta pekatuzkuen edo pekaturako peligrukuen enpaduba ta gogo betia, Jaungoikuak gura ez ditubalako; enpin, erakusten badeutsezu zeuben umiai txikitati berba onak esaten ta lotsa ona guztiai ekarten, ya ogei ogeta bi urtera eldu ditezanian eurak zaintuko ditubee euren burubak ta euren arimak edo, obeto esateko, Jaungoikuak gordeko ditu zeuben seme alabak okasinoe guztietati.

        Baina parkatuten badeutsezuz txikitan palta txikijak ta, azitxubago eginda, anditxubaguak; azten badituzu gizon izatia ta kristinau izatia zer dan ez dakijeela, alemanija batzuben gisaan, izango dira zeuben zaartzako desondragarrijak ta negargarrijak ta ez gitxitan kondenagarrijak. Oh! Ez dakit ze arimagaz egoten dirian guraso asko, zuzen dakijeela euren seme alabak gabaz ta egunaz eskandaluba emoten dabeela, adiskide txaarrakin dabiltzala, etxe sospetxakuetan sartuten diriala, jantzi desonestubak darabilezala, bigira, sarau ta pekatuzko olgetara paltetan ez dabeela, tabernetako jokuetati urteten ez dabeela, ta beste onako pekatu agirijak irunsten ditubeela. Ez dakit, dinot, ze arimagaz lo egiten dabeen guraso askok, onako bitzitza galduba ta desondragarrija euren umiai parkatuten deutsenian. O zeinbat bidar, san Bernardok dinuan legez, gurasuak etxian seguru daukeen bildotsa ataijan daguan otsuari ateraten deutsen! Seme alabai gabian etxeti olgeeta pekatuzkora isten deutseenian, inpernuko otsuari entregetan deutsez euren umen arimak. Ta gurasuak juango dira pena bagarik lo egitera? Ah galdu biarra!

        Aitu egizu bada, neure entzula onak, zeuben arimen errukija gaiti. Ta aitu egizu, gurasuak, zeuben errajetako prutuben amodijua gaiti. Jaungoikuak egiten deutsun eskari nausija da, seme alabaak zerurako aztia. Eskritura Sagraduban milla bendizinoe andi eskintzen deutsez Jaungoikuak mundurako ta zerurako, seme alabaak Jaungoikuaren bildur santuban azten dituben gurasuai. Oh ze ditxosuak Elkana ta Ana Samuelen gurasuak! Ze zori[j]onekua Job santuba, bere umen arimako ona gaiti egunero orazinoia egiten ebana! Ze bedeinkatubak Abraan, Tobias aita semiak ta Makabeo anaien ama santia, euren umiak pekatubak egitia baino andaan ikustia naijago ebeenak! Ze ordu onekuak ainbeste errege ta erregina, Eleisako jazuak esaten deuskuben legez, euren zereginen artian ardurarik geijen seme alabaak zerurako azten imini ebeenak! Oh gurasuak! Banaan banaan kontau biar litzaatekez zeuben egitadiak.

        Baita Jaungoikuaren zamaijak bere, guraso ardura bagakuen kontra. Zaartza desondrauba, penazkua, lotsazkua, sepulturaragino jarraituko deutsana, laugarren belauneragino amaituko ez dan kastiguba ta beste onako zamaijak daukez euren kontra, seme alabaak dotrina onian ta Jaungoikuaren bildurrian azten ez ditubeen gurasoak. Eli baten kastiguba da guztien eskarmentu ona. Bere semiak kastigau ez zitubalako biar zan duina, Jaungoikuak ill eban Eli seme bijakin.

        Oh Jaungoiko parkatzailia! Lotu egizu zeure zamai bildurgarrija. Zabaldu egizu zeure ontasunaren argija guraso guztien arimetara. Zelo santu bategaz ta indar itzalsu bategaz zeure ezauberaan, zeure bildurrian, zeure lotsa onian ta zeure amodijo bigunian azi dagijezan, zeuk grazijaz ta mesedez ondo azteko ta euren zaartzako pozgarri ta ondra izateko emon deutsezuzan seme alabaak. Guraso ta ume, guztiak euki dagijen ditxia, zeu zeruban beti gozeetako. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa