www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jaungoikoaren amar agindubeetako lenengo bosteen ikasikizunak
Frai Bartolome
1816

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Bizkaiko Foru Aldundia: Idazlan guztiak, Frai Bartolome Santa Teresa (Julen Urkizaren eta Luis Baraiazarraren edizioa), Euskaltzaindia / Bizkaiko Foru Aldundia, 2000

 

aurrekoa hurrengoa

JAUNGOIKUAREN LEGEKO AMAR AGINDUBEEN LELENGO IKASIKIZUNA
 

zeñetan erakusten dan:

1. Mandamentubak zer dirian.

2. Zeinbat modutakuak dirian.

3. Jaungoikuaren legeko mandamentubak zeintzuk dirian.

4. Nos asi zirian.

 

        Karidadiaren ta salbazinoiaren senalle bakarra da, neure entzula onak, lege santuba gordeetia. Neure legia ikasten dabenak ta gordeetan dabenak, dino Jesukristo geure Jaunak, ameetan nau ni. Sinistu ezin legi, Jaungoikuari obeidu gura ez deutsanak ta Jaungoikuaren aginduba egin gura ez dabenak daukala Jaungoikuaren amodijua edo karidadia. Adiskidiaren esana, errazoezkua izan ezkero, egin gura ez dabenak, galduten dau adiskidetasuna. Jaungoikuaren lege santuba guztiz da errazuazkua, zuzena, erraza ta geure onerakua. Ta orregaiti, Jaungoikuaren adiskide danak, Jaungoikuari ondo gura deutsanak ta ameetan dabenak, pozik eta gustoz egiten dau Jaungoikuaren naija. Ta egin gura ez badau, senalle agirija Jaungoikuaren adiskide ez dana ta karidaderik ez daukana. Karidadiaren jantzija ariman euki gura dabenak ta salbau gura dabenak, gorde biar ditu, bada, Jaungoikoaren agindubak. Pedeko artikulubetati bat da, etorriko dala Jesukristo geure Jauna juizijoko egunian, illak eta bizijak juzgeetara; onai emoteko zeruko glorija, bere mandamentubak gorde zitubeelako; ta deungai inpernuko penia, bere mandamentu santubak gorde ez zitubeelako.

        Emeti ezaututen da zeinbat balijo deutsan kristinaubari, Jaungoikuak mandamentu guztietan eta bakotxian zer aginduten deutsan jakitiak, guztiak eta bakotxa ziatz gordeetako. Bada, bat austen dabenari, guztien erruba ezarriko jako, dino Santiago apostolubak. Onetarako esango da, Jaungoikuak mandamentu bakotxian zer aginduten deutskun ta zer eragozten deutskun. Ta guztiai asieria emoteko, erakutsiko deutsut dotrina onetan: 1. Mandamentubak zer dirian. 2. Zenbat modutakuak dirian. 3. Jaungokuaren legeko mandamentubak zein[t]zuk dirian. 4. Nos asi zirian. Prestau egizuz, kristinaubak, zeubeen bijotzak, ondo entzuteko.

 

 

I.

 

        Mandamentubak ez dira beste gauzarik, neure entzula onak, ezbada inori aginduteko eskubidia daukan eta bestiak gobernau biar dituban nausijak iminitako agindubak. Mandamentubak, legiak, agindubak, ordenaak edo erregelaak, guztiak bat esan gura dabee, inori aginduteko eskubidia daukeenak iminijak izan ezkero. Eurak erakusten deuskubee, zer egin biar dogun ta zer egin biar ez dogun. Aginduten dabee, gauza batzuk egiteko ta beste batzuk ez egiteko. Enpin, mandamentubak edo legiak dira, geure konzienzijako gauzaak neurtuteko erregelak edo neurgarrijak.

 

 

II.

 

        Geuri aginduteko eskubidia daukeenak modu askotarakuak dirian legez, mandamentubak edo legiak bere modu askotarakuak dira. Eleisia da pedeko gauzeetan ta oitura oneetan kristinaubak zerura bidian imini ta zuzendu biar dituban agintari bat. Ta orregaiti dagoz Eleisiaren mandamentubak edo agindubak. Erregiak eta erreinuben burubak dira, eureen aginduban dagozanai, bata bestiaren arteko artu emonetan, kleituko, aziendako ta bake oneko gauzeetan zer egin biar dabeen ta zer egin biar ez dabeen agindu biar deutseenak. Ta orregaiti dagoz erregeen ta eureen lekuban dagozaneen agindubak eta legiak. Onezaz ostian Jaungoikua da kriatura guztien Egillia, guztien Agintarija ta Legegin nausija, guztiak obeidu biar deutseena eta guztiai zer egin biar dabeen ta ez dabeen, agindu biar deutseena. Au gaiti munduko erregiak, agintarijak, jaunak, aberatsak eta pobriak, guztiak egin biar dabee Jaungoikuaren esana ta gorde biar dabee Jaungoikuaren legia. Ez deutsa Jaungoikuak begi bigunaguakin begiratuko munduko errege bati, agintari bati edo aberats bati, erregia, agintarija, jauna edo aberatsa dalako, osteranzian bere lege santuba gorde ez badau. Andijak eta txikijak, legia bardin austen dabeenak, bardin kastigauko ditu Jaungoikuak; ta bardin gordeetan dabeenai bardin emongo deutsee zeruko glorija. Jaungoikua bera da asserarik eta amairik ez daukana, naturaleziari izatia ta izate modubak emon deutsazana, ta gizon eta emakume guztiak ondo edo gaiski egiteko libertadiagaz ta errazoiagaz pormau ditubana. Orregaiti lege batzubai esaten jakue diriala naturaleziarenak; beste batzubai, errazoiarenak, (naturaleziagaz ta errazoiagaz bat eginda dagozalako). Ta beste batzubei, Jaungoikuarenak. Baña guztiak dira moduren baten Jaungoikuarenak. Ta guri orain toketan jakunez, asko da esatia, iru modutarakuak diriala legiak edo mandamentubak: Jaungoikuarenak, Eleisa Ama santiarenak ta munduko agintarijeenak.

 

 

III.

 

        Jaungoikuaren legeko mandamentubak edo agindubak dira amar. Amarrak izenteetan ditu Eskritura Sagradubak. Lelengo dino: Neu nas zeure Jauna ta Jaungoikua, Ejitoko katiguti librau zindudazana. Ez dozu eukiko neu baiño beste Jaungoikorik. Neu nas zeure Jaungoiko indartsuba ta zelotsuba. Bigarrenian: Ez dozu zeure Jaungoikuaren izen santuba premina bagarik auan artuko; edo, ez dozu juramentu bide bagakorik egingo. Irugarrenian: Akordauko zara zapatubagaz. Sei egunian biarra egingo dozu; zazpigarrena zeure Jaungoikuaren eguna da. Ez dozu zapatuko egunian (orain domeekan) biarrik egingo, ez zeuk, ez zeure semiak, ez alabiak, ez krijadubak ta ezda zeure alemanijak bere. Laugarrenian: Ondrau ezazuz zeure aita ta ama, izan dagizun bizitza luzia Jaungoikuak aginduta daguan lurrian. Bostgarrenian: Ez dozu inor ilgo. Seigarrenian: Ez dozu adulterijoko pekaturik egingo. Zazpigarrenian: Ez dozu ezer oostuko. Zortzigarrenian: Ez dozu proximuaren kontra guzurrik edo testigantza paltsorik esango. Bereratzigarrenian: Ez dozu proximuaren emazterik desiauko. Amargarrenian: Ez dozu inoren aziendarik desiauko.

        Oneek dira, neure kristinaubak, Jaungoikuaren legeko amar mandamentubak. Lelengo irurak dira Jaungoikuaren ondrarako, ta beste zazpirak proximua ren ta geure probetxurako edo onerako. Orregaiti esaten da, Jaungoikuaren legeko mandamentubak barrututen edo enzerretan diriala berba bitan. Lelengua: Jaungoikua ameetia, beste gauza guztiak baño geijago.

        Ta bigarrena: Geure proximuak ameetia, geure buruba legez. Ez deutsku bere lege guztian Jaungoikuak beste gauzarik aginduten, dino san Agustinek, karidadia baño; Jaungoikua ameetia ta proximua ameetia. Jaungoikua beste gauza guztiak baino geiago; ta proximua geure buruba legez amau ezkero, lege guztiekingua eginda dago. Eskritura Sagraduban dagozan ordenaak, propeta santubeen esanak, Eleisa Ama santiaren ta errege jaunen agindubak ta liburu guztietan irakurten dana, ez da beste gauzatarako, ezbada Jaungoikua gauza guztiak baño geijago ta proximua geure buruba legez ameetako.

        Alan esaten deutsku Jesukristo geure Jaunak, gauza oneek bijok egiten ditubanak, gordeetan ditubala lege guztiak. Ta san Pablo apostolubak dino, proximua biar dan moduban ameetan dabenak, gordetan dabela lege guztia. Bada, proximua amau bagarik Jaungoikua bere amau ezin legi. Ta Jaungoikua amau bagarik, proximua bere biar dan moduban amau ezin legi. Ta azkenerako, mandamentu guztiak kasik gauza batera joten dabee. Edo Jaungoikua ameetara, gauza guztiak baino geijago; edo Jaungoikua gaiti geure proximuak ameetara, geure burubak legez.

        Egon leiteke, bada, gauza errezagorik eta errazuakorik Jaungoikuaren mandamentu santubak baño? Jaungoikua ta geure proximua ameetia baño? Amar mandamentubetati lelenguak, irugarrenak eta laugarrenak aginduten deutskubee, zerbait egiteko. Oneek aginduten deutskubeena, kasik geldi gagozala, egin ginai. Bada, Jaungoikua ameetako, jaijegunak gordeetako ta gurasuak ondreetako, izerdi andirik zetan bota ez daukagu. Beste zazpirak ez deutskubee aginduten ezer egiteko, ezbada ez egiteko. Juramentu gaistorik ez egiteko; iñor ez ilteko; lapurretarik ez egiteko; ta onan beste guztiak. Bago, bada, gauza errazagorik au baño?

        Geure Jaungoiko onak beekijan, Adanen pekatubagaz guztioi etorri jakuna nagitasuna, alperrerija ta sosiguz egoteko desiua. Ta orregaiti erraztuago ta pozagorik gorde ginaizan bere agindu santubak, geijeenetan aginduten deutskuna da ezer ez egitia, geldi egotia, geuk naijen dogun gauzia. Ze atxekija emongo dau bada, kristinaubak, mandamentubak ez gordeetako? Oh, errazoiagaz esaten dau Jesukristo geure Jaunak, bere legia biguna dala ta bere legiaren kargia arina dala! Esango baleu legez: Mandamentu santubak aginduten dabeena egiten, erraz dala. Baña pekatari jaren temia da, Jaungoikuak egiteko esaten daben puskia ez egitia; ta Jaungoikuak ez egiteko esaten dabena egitia. Onerako alperra; gatxerako biargina. Oh pekatari tristia!

 

 

IV.

 

        Amar mandamentubak esaten dabeena, naturaleziak eta errazoiak mundubaren asierati amairagino erakutsi dabeen ta erakutsiko dabeen doktrinia da. Mandamentubak enzerreetan dabeen guztia da, Jaungoikuaren argijak geure arimeetan josita imini daben dotrinia ta legia. Egiija da, Moisen denporara artian ez egozan eskribiduta amar mandamentubak paperian edo olian; baina bai gizonaren errazoian eta bijotzian. Ta orduban ez ebeen gitxiago erakusten ta eskatuten orain baino. Gizoneen ta emakumeen nasaitasun laarregijak illundu eban errazoiaren argija; naastau eban utsegite askogaz naturaleziaren lege zuzena; loitu eban, esateko moduban, mundu guztia pekatuz. Ta au ikusita etorri zan Jaungoikua, leenago geure bijotzetan naturaleziagaz josi eban legia, ostera Moisi eskribidu eragitera. Baña eureenez mundubagaz beragaz asitakuak dira Jaungoikuaren legeko amar agindubak. Ta iraungo dabee mundubaren azkeneragino. Nok erakutsi deutsu, itanduten dau san Agustinek, inor ez illteko, ezer ez oostuteko, inori gatxik ez egiteko ta zeuretzako nai dozuna proximuari egiteko? Naturaleziaren ta errazoiaren legiak erakutsi deutsu, erantzuten dau santubak berak. Jaungoikuak geure bijotzetan josita imini eban legia da aginduten deutskubeen guztia, dino san Pablo apostolubak. Orregaiti esaten da, bada, ez dala gauza barrija, ezbada mundubagaz beragaz asi zana dala, Jaungoikuaren legiak amar mandamentubetan aginduten deutskun guztia. Au berau gaiti inok bere kendu ezin legi, gitxitu ezin legi ta ausi ezin legi amar mandamentubeetako legia, pekatu egin bagarik. Ez dago luurraren ganian eskubiderik, naturaleziaren legia austeko ta inok austen badau, erremedijo bagarik pagau biarko dau, edo mundu onetan edo bestian. Egiija da, mundubaren beraren asierati euki ditubee ausilarijak Jaungoikuaren agindubak, ta daukeez gaur bere ta eukiko ditubee mundubaren azkeneragino. Adanek ausi eban inozenzijako edo gatx bageko estaduban Jaungoikuaren aginduba. Baina ezautu eban gaiski egin ebana, lotsatu zan, bildurtu zan ta ezkutau gura izan eban Jaungoikuaren begijeetati, pekatu egin ebalako. Kainek bere ausi eban Jaungoikuaren aginduba, Abel bere anae inozentia ill ebanian. Baina ezautu eban deungaro egina, erremedijau ez bazan bere. Zegaz, bada, ezautu ebeen mundubaren asierako gizon areek, Jaungoikuari obeidu biar jakona; inor ill biar ez dana; ezer oostu biar ez dana ta beste Jaungoikuaren aginduko eginbiarrak? Jaungoikuak berak gizonaren errazoian imini eban argijagaz ezaututen ebeen ta ezaututen dogu, errazoiaren usuba daukagun guztiok. Geurez ezaututen dogu, Jaungoikua amau ta ondrau biar dana, beste gauza guztiak baino geijago; gauza onak egin biar dituguna; ta geuri inok egitia gura ez doguna, inori egin biar ez deutsaguna.

        Ta esaten bada jentilak austen ebeela naturaleziaren ta errazoiaren legia gauza askotan lotsa bagarik? Erantzuten da, pekatubaren pekatubagaz illundu ta lainotu ebeela jentil itsubak errazoiaren argija; galdu ebeela Jaungoiko egijazkuaren ezauberia; Eba engainau eban Satanasek engainau zitubala guztiz jentilak; ta naastau ziriala lotsarizko bizijo ta pekatu guztietan. Areen artian bere ez zirian guztiak bardinak. Platon, Aristoteles, Seneka, Zizeron ta beste jentil askok erakutsi ebeen Jaungoikuak gizonaren errazoian imini eban argija, zeinegaz amar agindubeetako eginbiarrak ezaututen ditugun.

        Emeti ezaututen dozu, neure kristinaubak, ze aintxinakuak, errazak ta argijak dirian, Jaungoikuak geuri agindutako eginbiarrak. Dendatu gaitezan, bada, guztiok lege santia ikastera. Estimau ta amau daiguzan gogoz amar agindu santubak, zeintzuk izango dirian geure bitzi guztiko pensamentu, berba ta egitadeen neurgarrijak erijotzako ordu estuban. Gorde daiguzan guztiak osorik eta ziatz, zeinetan daukagun seguru geure arimako salbazinoia ta betiko zorijona. Alan gura izan daijala zerubak. Aitiaren, Semiaren ta Espiritu Santubaren izenian. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa