www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jaungoikoaren amar agindubeetako lenengo bosteen ikasikizunak
Frai Bartolome
1816

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Bizkaiko Foru Aldundia: Idazlan guztiak, Frai Bartolome Santa Teresa (Julen Urkizaren eta Luis Baraiazarraren edizioa), Euskaltzaindia / Bizkaiko Foru Aldundia, 2000

 

aurrekoa hurrengoa

I. IKASIKIZUNA

 

zeinetan erakusten dan

agindu onetan Jaungoikuak zer eragozten deutskun;

ta zelan eragozten deutskun.

 

        Irugarren aginduban esaten deutsku, neure kristinaubak, Jaungoikuak guztioi: Sei egunian biarra egingo dozu, ta egingo dituzu zereginak. Zazpigarren eguna zeure Jaungoikuaren zapatuba da. Ez dozu biarrik egingo egun atan, ez zeuk, ez zeure semiak, ez zeure alabiak, ez zeure krijadubak, ez zeure krijadiak, ezda zeure etxe barruban daguan alemanijak bere. Sei egunian Jaungoikuak egin zituban zerubak, luurrak, itxasuak ta areetan dagozan gauza guztiak, ta zazpigarren egunian atseen eban. Orregaiti Jaungoikuak bedeinkatu eban ta santipikau eban zapatuko eguna. Au da Jaungoiko andijaren aginduba. Emen eskatuten deutsku Jaungoikuak, berari zor deutsagun agiriko ondria. Jaungoikuari agiriko ondria emotia da leleengo ta bigarren agindubari darraikona, dino Erromako Katezismuak. Areetan aginduten deutsku, bijotz guztiagaz ameetako geure Jaungoiko maitegarrija, berari sinistuteko ta beragan jeure betiko ditxiaren ustia eukiteko. Bada, errazoia da jeure gogo guztiagaz maite dogunari ta gauza on guztiak emoten deutskuzanari esker onak emotia. Ta munduko zereginetan gogua daukeenak Jaungoikuari eskerrak emoteko denporia jakin dagijeen, izentauta itxi deutskuz Jaungoikuak atarako egunak. Zer egin biar dau, bada, kristinaubak egun santu oneetan? Jaungoikuak ta Eleisa Ama santiak aginduten deutskuna. Domeekak ta jaijak gordeetia da egun oneetako kristinaubaren zeregina. Zapatuko aginduba zelan eta ze gaiti domeekara aldatu zan esango da gero. Urte barruko jaijak batzuk dira osuak, ta areetan domekeetako eginbiarrak dagoz. Beste batzuk dira jai arinak edo jai erdijak. Ta areetan meza santuba en tzun ezkero, biarra egin legi. San Gregorijok esaten dau, domeeka ta jaijak gordeetan diriala biarrik egin ezagaz ta obra onak eginagaz. Gauza bi eskatuten deutskuz, bada, Jaungoikuak agindu onetan, domeekak ta jaijak gordeetako: Bata da, egun santu oneetan biarrik ez egitia; ta bestia da, egun santu oneek Jaungoikua ondreetako egitadeetan iragotia. Au da Jaungoikuaren aginduba. Onezaz ostian Eleisa Ama santiak aginduten deutsku, jaijegunetan meza osua enzuteko. Ara emen agindu onetako ikasikizun guztia. Erakutsiko deutsut leleengo, Jaungoikuak zer eragozten deutskun irugarren aginduban. Bigarrenian, meza santuba zelan entzun biar dan; ta irugarrenian, jai domeeketan meza osua entzunda, zer egin biar dan. Edola bere astian bein pekatu mortalaren beian egin biar doguna da, kristinaubak, domeekak ta jaijak gordeetia. Errazoia izango da, bada, agindu onetako ikasikizunak, ardura onagaz zeubek entzutia ta ainbat onduen goguan eukitia. Esango deutsut, bada, dotrina onetan: 1. Ze biar eragozten deutskun Jaungoikuak jai domekeetan. 2. Zelan eragotzten deuskun. 3. Zegaiti biarra egin legijan jai domekeetan pekatu egin bagarik. Artu egizu ardura osua, ainbat onduen ikasteko.

 

 

I.

 

        Gizonak egin al dagizan biarrak, dino santo Tomasek, edo dira pekatuzko biarrak, edo dira ge[u]re ta proximuaren onerako biarrak, edo dira Jaungoikuaren ondrarako biarrak. Pekatu egitia da pekatuzko biarra, ta geratuten da pekatupian edo pekatubaren krijadu dino Juanek. Egun guztietan ta beti dago gizonari eragotzita pekatu egitia edo pekatuko biarra. Beti da Jaungoikuaren gorrotokua pekatuba. Baina domeeka ta jaijegun santuban egiten dan pekatuba ezainago ta itsusiago da Jaungoikuaren begijetan. Jaungoikuak, bera serbiduteko, bera ondreetako ta berari esker onak emoteko senailau daben egunian, Jaungoikua opendidutia ta desondreetia pekatubagaz, ezainago ta lotsagaldukuago da kristinaubarenzat. Gordeko dituzu jaijegunak, dino Jaungoikuak, Isaias profeta santubaren aoti, pekatu bagaz egun santu areek mantxau bagarik. Jaungoikua kexeetan jakuen judegubai beste pekatu askoren artian Ezekiel profeta santubaren bitaartez ta esaten eutsen: Baita geijago bere egin deutstee niri. Mantxau ebeen egun atan neure santu lekuba ta ausi ebeen zapatuba edo jai eguna.

        Esango baleu legez geure Jaungoiko onak: pekatu asko egiten dabee kristinaubak. Ez dira aspertuten neure kontra, ta au ezer ez balitz legez, oraindino geijago egiten dabee. Eureen arimaak santututeko, eureen aste barruko pekatubeen parkazinoia neuri eskatuteko ta neu ondreetako emon deutseedazan egunak artuten ditubee neu opendiduteko ta pekatu egiteko. Gorroto deutseet ta kendu ditut neure begijeetatik, dino Jaungoikuak, zeubeen piesta egunak pekatubari konsagreetan deutsazuzalako. Modu onetan asarratuten da Jaungoikua jai domeeketako pekatubaren kontra. Egun santu areetan egiten dan pekatuba, berez eguna gaiti ezainago dalako. Au gaiti esaten dabee san Antoninok ta beste askok, domekaan pekatu egiten dabenak lege bi austen ditubala: Bata pekatu egiten dabelako, ta bestia domeekan egiten dabelako. Eragozten dau bada, kristinaubak, pekatuzko biarrak edo pekatubak jai domeekak gordeetia. Zerbait gaiti esaten dau santo Tomasek san Agustin andijagaz: Judegubak pekatu gitxiago egingo ebeela zapatuban soluan nabasen edo etxian gorubetan eginagaz, danzan eginagaz baino. judegubeentzat zapatuba zana da kristinaubeentzat domeekia ta jai osua. Ta Judegubeentzat zapatuban pekatu zan nasaitasuna, kristinaubeentzat domeekan pekatu da.

        Ez dakit, neure entzula onak, zer esango daben Jaungoikuak geure domeeka ta piesta egunak gaiti. Dakuskuna da, kristinau asko domeekiaren edo jai egunaren zain dagozala, pekatubaren nasaitasun guztiari jarraituteko. Nos okasinoia, nos joko gaistua, nos ordikerija, nos desonestidadia, nos eskandaluba. Domeekan edo jai osuan. Jaungoikuari konsagrautako egunian. Egun santuban. Oh, zeinbat kristinau gaiti esan legijan, Jaungoikua serbiduteko aparteko egun santubak pekatubari ta Satanasari konsagretan deutseezala. Aste guztia iragoten jakue askori pekatu mortal bat egin bagarik. Ta jai santuban goxerik arrats dagoz pekatu egiten. Argitu, bada, begijak, kristinaubak, Jaungoikuak gorroto izan ez dagijueen geure jai domeekai. Ez egin pekatuzko biarrik jai egunetan. Ez egin pekaturik. Ta au izango da geure jai santubak gordeetako prestaerarik oneena.

        Onezaz gainera dino Jaungoikuak: ez dozu biarrik egingo ez zeuk, ez zeure semiak, ez alabiak, ez krijadubak, ez krijadiak, ez alemanijak. Berba oneekin erakusten deutsku, Jaungoikua ondreetia ta serbidutia galaratzo leigubeen gauza guztiak daukaguzala eragotzita jai domeeketan. Ze gaiti au? Kristinaubak, beste zer eginai largata, eureen gogua, pensamentuba ta borondatia libre euki dagijeen domeeketan ta jai osuetan, Jaungoikuaren ondrako ta arimako salbazinoetako gauzeetan. Onetarako eragozten deutskuz Jaungoikuak jai domeekerako biarrak, dino Erromako Katezismuak. Biar oneek dira geure bitzitziaren edo proximuaren probetxurako egin oi dirianak.

        Eleisa Ama santiaren batzarrak ta erakuslaak konteetan ditubee onetariko biar eragotzijak. Ta geuri jagokunez, beste askoren artian, domeka ta jai osuetan eragotzitako biarrak dira: soloko biarrak, basokuak, argintza, arotzija, erramientagintza, oinetakoginza, joste, saldu erosi ta beste gorputza nekatuta bitzitziaren irabazirako egin oi dirianak.

        Biar oneek egiteko kristinaubak biar daben legez arduria ta gogua eskubetako zereginian, ezin erabatera bere gogua ta pensamentuba euki legiz Jaungoikuaren ondrako gauzeetan ta esan dirian biar geijetan. Agaiti esaten deutsa Jaungoikuak kristinaubari: sei egunian egingo dituzu zeure biarrak. Zazpigarren eguna neure eguna da. Beste biarrak egitiari itxita, neure ondrarako ta zeure arimarako biarrak egiteko eguna da. Ez dozu, bada, biarrik egingo, ez zeuk, ez zeure etxekuak, ez zeure alemanijak, dino Jaungoikuak. Ya gauza jakina da, domeeketan ta jai osuetan biarra egiten dabenak austen dabena Jaungoikuaren aginduba. Ikusi daigun, bada, nos eta zelan pekatu egiten dan jai domeeketako biarragaz.

 

 

II.

 

        Pekatu mortalaren beian dago eragotzita, kristinaubak, domeeketan ta jai osuetan esan dirian biarrak egitia. Baina ez da biar eragotzija egiten dan guztian pekatu mortala egiten. Pekatu mortala ala beniala dan ezaututeko begiratu biar jako, dinue Eleisiaren erakuslaak, bai egiten dan biarrari ta bai biarrian iragoten dan denporiari. Askotan denpora gitxijan egin legi balijo andiko edo irabatzi andiko biar eragotzi bat. Ta izango da pekatu mortala denpora gitxi biarrian irago arren, balijo andiko biarra egin dabelako. Merkatarijai eragotzita dago jai domeeketako saldu erosija (aparteko libertadia ez badaukee eguneen batzubeetarako). Bada, merkatari batek denpora gitxijan izan arren, egiten badau eragotzitako egunian irabatzi andiko saldutia edo erostia, egingo dau pekatu mortala. Beste ainbeste esaten da, juez jaunai jai domeeketan eragotzita dagozan biarretan; zeintzubetan ez jakon begiratuten biarra egiten dan denporiari, ezbada biar eginari, ze pekatu egin daben ezaututeko.

        Beste jai-domeeketako biarretan denporiari begiratuten jako geijeenian, biarra egitia pekatu andija ala txikija dan ezaututeko. Ta denporiari begiratuta bere ez dabee erakusla guztiak bardin esaten. Jai domeeketan ordu erdijan biar eragotzija egitia, Eleisako neurgarrijen erakutslaak dinuenez, ez da iragoten pekatu txikarreti. Ordu betian biarra egitia, esaten dabee gei jenak, ez dala elduten pekatu mortalera. Ordu beteko biarra gaiti beste batzuk esaten dabee, egiten bada jaijegunagaz aprobetxetia gaiti, irabatzija gaiti edo orduko biar eginagaz gauzia aurreratutia gaiti, izan leitekiala pekatu mortala. Endamas jaijan jaijangua edo sarritakua bada. Jai domeeketako biar eragotzija elduten bada ordu bira, pekatu anditzat edo illgarritzat erakusten da errazoerik oneenian, gauza andira elduten dalako.

        Aitu bada, kristinaubak, zeubeen arimako ona gaiti. Domeeka ta jai osuetan biarra egiteko oitura galduba daukazunok pensau ze laster egiten dan pekatu mortala egun santubeetako biarragaz. Kodizijak eragiten dabena da. Puska bat egiten asi ezkero, geijago gura dozu. Josten edo beste biar eragotzijak egiten asten zarianian, ez dozu erlojuba beti eze gitxiagotan bere aldian eukiten. Ta sarritan gauza gitxiti asita andira iragoko zara, pekatu txikiti mortalera. Ta uste dozu, domeekako biar eragotzijagaz ezer aurreratuko dozula? Ez, kristinaubak. Jaungoikuaren lege santubaren kontra ez da ezer aurreratuten, ez arimarako ta ez gorputzerako. Nundi ez dakizula, zelan ez dakizula, urtiaren generako jai domeeketako biar eginarena juango jatzu. Jaungoikuak gorroto deutsa domeekako biarrari. Eskritura Sagraduban irakurten dogu jatzo bat, guztiok ikaratu biar gaitubana jai domeeketako biar eragotzijen kontra.

        Judegubak topau ebeen zapatuban (eureen biarrerako egun eragotzijan) gizon bat, basuan egurrak batuten. Eruan ebeen gizon tristia Moisen, Aaronen ta jentiaren aurrera. Ta esan eutseen guztiai zelan topau ebeen gizon a zapatuban biarrian. Moises, legegin santuba geratu zan, gizon agaz zer egin ez ekijala. Sartu eban karzelaan ta itandu eutsan Jaungoikuari zer egingo eban gizon agaz. Erantzun eutsan Jaungoikuak Moisi: ill egizu. Atera egizu jente arteti kanpora ta an guztiak arrika ill dagijeela. Atera ebeen jente arteti leku bakarrera. Ta an guztiak arrika ill ebeen Jaungoikuak agindu eban moduban, jai egunian biarra egin ebalako. Judeguben zapatuba gere domeekia da, kristin[a]ubak, biarrik ez egi[te]ko ta Jaungoikua ondreetan iragoteko. Ez deutsa Jaungoikuak gorroto gitxiago geure domeekako biarrari judeguben zapatukuari baino. Ez, bada, biarrik egin domeeka ta jai osuetan premina bagarik. Ta nos egongo da preminia? Ordu askotan egon leiteke preminia jai domeeketan biarra egiteko. Ikutsi daigun zelan.

 

 

III.

 

        Jai domeeketan preminiagaz biarra egitia ez da pekatu. Preminia dagoala esaten da, geure arimako grazija, geure bitzitzia, geure osasuna, edo galdutera doian aziendia gordeetako ta zaintuteko popuertza biar danian. Ez eban Jaungoikuak egin gizona zapatubarentzat, ezbada zapatuba gizonarentzat, dino Jesukristo geure Jaunak. Onegaz aituten emoten deutsku Jesus maitiak, berez biarra egitia eragotzita egon arren jai domeeketan, alako premina andija daguanian, ez dabela gura Jaungoikuak geure grazija, geure bitzitzia, geure osasuna, edo geure eukija galdutia, biarrik ez egitia gaiti. Alan domeeka ta jai osuetan biarra egin legi pekatu bagarik: 1. Noberaren bitzitzia, osasuna edo balijo andiko gauza bat, laboria, ganaduba, etxia edo aziendia galduteko arriskuban daguanian ta astegunerako itxi ezin legijanian. 2. Proximuaren gauzaak, noberarenak legez, galduteko peligruban dagozanian, ari lagunduteko egin legi biarra jai domekeetan. 3. Obispo jaunak edo Eleisiaren burubak jai domekeetan biarra egiteko libertadia emoten dabenian. 4. Usadijo artuba, jakina ta ontzat emona daguanian.

        Beste biar egitiak gitxiago edo geijago beti dira Jaungoikuaren lege santubaren kontra ta beti dira pekatu. Ez, bada, engainau, kristinaubak. Itxi erabatera biar eragotzitakuai jai domeeketan. Premina andija daukazunian, eskatu libertadia kura jaunari. Zeubeen preminia ezaututa, Jaungoikuaren bendizinoiagaz itxi dagizun biarra egiten. Jai egun santubak ondo gordeetan ditubanari, sari andija eskintzen deutsa Jaungoikuak Eskritura Sagraduban leku askotan. Jai egun santubak austen ditubana nekez ondo izango da. Beti biarpian, beti arrastaka, beti prisaka, sarri ernegau ta beti biarretan atzera. Jai santubak ondo gordeetan ditubanari, eskura Jaungoikuak ekarten deutsaz biarrak. Gitxiago kansauta, geijago egiten dau. Ta au bada pekatu ez dirian biarrak gaiti, zer izango da pekatuzko biarrak gaiti?

        Oh! Zeinbat kristinauk, jai domeeken goxik geijena eragotzitako biar modu askotan iragota, arrastei guztia ta gabaren zati bat diabruba serbiduten iragoten dabee? Zeinbat joko ordena bagako, ibilera desonestu, ordikerija nasai ta okasinoe gaisto jai domeeketan? Oneek guztiok desondreetan dabee Jaungoikua ta mantxeetan ditubee egun santubak, dinue Eleisiaren Gurasuak. Oh, gurasuak eta umiak! Bildur izan zaitez Jaungoikuari konsagrauta dagozan egun santubak diabrubari konsagretan. Ez dagijala gura izan Jaungoiko andijak, bere egun santubak guk desondreetia ta bere gorrotuan bitzi izatia bere miserikordia andija gaiti. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa