www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jaungoikoaren amar agindubeetako lenengo bosteen ikasikizunak
Frai Bartolome
1816

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Bizkaiko Foru Aldundia: Idazlan guztiak, Frai Bartolome Santa Teresa (Julen Urkizaren eta Luis Baraiazarraren edizioa), Euskaltzaindia / Bizkaiko Foru Aldundia, 2000

 

aurrekoa hurrengoa

VIII. IKASIKIZUNA
 

zeinetan erakusten dan:

1. Arerijo ez dirian proximuak ameetia zer dan.

2. Ze ordenagaz amau biar dirian.

 

        Ikasi ezkero kristinaubak zelan amau biar daben bere buruba ta zeintzuk dirian bere proximuak, oni darraiko, neure entzula onak, ikastia zer dan ge[u]re proximuak ameetia ta ze ordenagaz amau biar ditugun. Esango deutsut, bada, dotrina onetan: Leleengo, zelan amau biar ditugun ge[u]re proximuak. Bigarrenian, ze ordenagaz amau biar ditugun. Ez da dotrina onetan ezer esaten, arerijuai zor deutsagun amodijua gaiti. Au dan legez sarritan jatzoten dana ta kristinau askok nekez ikasi oi dabeena, dinot: arerijuak ameetia. Geroko dotrinako isten dot oni jagokana erakustia. Egon zaitez, bada, atenzinoe onagaz.

 

 

I.

 

        Jaungoikuaren aginduba da, neure entzula onak, proximua geure buruba legez ameetia. Inor bere ez dago libre zeregin santu onetati. Inok bere ukatu ezin legi lege santu au. Proximuak ameetako neurrija bere, Jesukristo geure Jaunak berak iminija da. Ezin kendu ginaijo izpirik, karidadian paltau bagarik. Ze neurri da, bada, au? Geure burubari deutsagun ondo guria proximuari izatia. Geuretzat gura gendukiana, proximuari gura izatia. Geure burubak legez, proximua ameetia. Ara emen neurri argija, zabala, duda guztiak kenduten ditubana ta edozeinek bertati ikasi legijana. Nai dozu zeuretzat osasuna? Bada, nai izan biar deutsazu proximuari. Nai dozu zeuretzat bakia? Bada, nai izan biar deutsazu proximuari. Nai dozu zeuretzat kleitu ona, ondra ona, bestiak zeu gaiti ondo esan dagijeen ta estimau zagijeezan leku guztietan? Bada, nai izan biar deutsazu proximuari kleitu ona, estimazinoe ona, jentiak bera gaiti ondo esan dagijan ta pensau dagijan. Nai dozu zeure laboriak ondo ta ugari eldutia, zeure ganadubeetan, tratubeetan ta artu emoneetan ondo urtetia, ta inor kansau bagarik, zegaz bitzi munduban eukitia? Bada, beste ainbeste opa biar deutsazu zeure proximuari bere laboreetan, aziendaan ta artu emonetan. Nai dozu bitzitza luzia ta pamelija ona zeuretzat? Bada, beste ainbeste proximuarentzat.

        Zeure osasunian, pamelijaan, senikeraan edo etxian gaiso bat, naibage bat, negargarri bat edo atsekaba bat jazoten jatzunian, nai zenduke zeure auzua ta lagunak zeugaz errukitu ditezan, lastima artu dagizubeen ta aleginaz lagundu dagizubeen gaiso edo premina atan. Bada, zeure buruba legez proximua ameetako, errukitu biar dozu zeure auzuaren ta proximuaren naibagia, atsekabia ta trabajuba dakutszunian. Guztiak baino geijago gura dozu Jaungoikuak parkatu daizuzan zeure pekatubak, emon dagizun arimako grazija ta zeruko glorija? Bada, munduko guztiai opa biar deutseezu, luurreko ondasun ta atsegin guztiak baino obeto, eureen pekatubeen parkazinoia, arimako grazija ta zeruko glorija. Ara emen proximua ameetako neurrija.

        Ondo gura deutsagunari ta ameetan dogunari ez deutsagu, dakigula, naibagarik emoten. Ez deutsagu gatxik egiten ez osasunian, ez aziendaan ta ez kleituban. Ta Jaungoikua gaiti ameetan badogu, ez deutsagu pekaturako biderik bere emoten. Penaz edo triste badago geuk benetan Jaungoikua gaiti ameetan dogun adiskidia, pozik eta gogoz lagunduten deutsagu. Triste badago, konsoleetan dogu. Gose edo egarri bada, kopau bat baino ez bada bere, euki ezkero, borondatez emoten deutsagu. Penaz badago, errukituten gara ta arindu gura genduke bere penia. Pekatu mortal bat egiten badau, oh! oraindino geijago sentiduten dogu bere pekatuba beste bere gatx guztiak baino. Erregututen deutsagu Jaungoikuari geure adiskidiaren arima errukarrija gaiti. Gogoratuten deutsagu berari bere (artia, moduba ta tertzijorik oneena artuta) egin daben pekatuba, laster erremedijau dedin ta pekatu mortalian ill ez dedin. Ara, kristinaubak, geure proximua ameetako neurrija.

        Oh, ze gauza ona izango litzaatekian guztiok onan alkar ameetia ta alkarri lagundutia! Gogoratuta beste bagarik, emoten dau enbidija santu bat, kristinau guztiak onan alkar ameetan ta alkarri lagunduten bitzi izatiak. Errazoiagaz esaten dau san Paulo apostolubak, Jaungoikua gaiti proximua, biar dan legez, ameetan dabenak gordeetan dabela lege guztia. Ez dakit zek emoten deutsan ainbeste su geure bijotzari, proximuaren kontra gorrotua, ikusi ezina, gaiski esatia ta gaiski opa izatia eukiteko.

        Proximua ameetako ez da asko auagaz esatia: guztiak ameetan ditut nik; ez deutsat nik inori bere gatxik gura. Au esatia gauza ona ta biarrekua da. Baina auagaz esaten dana borondatiagaz nai izan biar jako; ta al izan ezkero eginagaz aituten emon biar da. Au gaiti esaten dau san Juanek, mesede eginagaz amau biar ditugula proximuak, ez berba utsagaz. Ta Santiagok esaten deutsku: Dakutszunian pobre, bilos, gose, otzak irago bat, zuk esan arren ari: zuaz Jaungoikuagaz, berotu zaite ta zerbait jan egizu; zeureti ezer emoten ez badeutsazu, zer balijo deutsa pobriari zure ondo esanak? Egitadiak dira geure pediaren ta karidadiaren testigubak. Au berau aituten emoten deutsku san Paulo apostolubak, dinuanian: Aingeruben minagaz berba egingo baneu bere, zeruko misterijo guztiak ezautuko banitu bere, jakiturija guztia baneuka bere, mendijak bateti bestera iragoteko sinistutiagaz banengo bere, ta neure gorputza erreetaragino kastigauko baneu bere; karidaderik ez badaukat, utsa nas ta ezer bere balijo ez deutstee. Oh, karidade santuba! Oh, Jaungoikuaren ta proximuaren amodijo santuba! Zeinbat gauzaren paltaak erremedijeetan dituzun!

        Ta inor engainau ez dedin karidadia daukala pensaubagaz, Apostolu santubak berak banaan konteetan deutskuz karidade egiijazkuaren egitadiak. Dino, bada: Karidadia itxaan andikua da, pazienzija andikua da, biguna da, enbidija bagakua da, gatxik egin gura ez dabena da, banidade ta andiari bagakua da. Karidadia daukanak ez dau asarrerik erakusten; ez dau gatxik penseetan; ez deutsee bere gauzai ainbeste begiratuten; ta inoren on guztiagaz alegereetan da. Karidadia daukanak guztia supriduten dau, guztia sinistuten dau, guztia esperetan dau, ta inor gaiti bere ez dau gatxik penseetan. Oneek dira karidade egijazkuaren senailiak; ta emeti ezautuko dau kristinaubak ia karidadia daukan edo ez.

        Proximuaren karidadiaren kontra pekatu egiten da modu askotara: 1. Proximuari gorroto izanagaz edo gauza txaarra opa izanagaz, 2. Inoren gauza onaren enbidijagaz. 3. Proximuaren bakia galdubagaz. 4. Proximuaren gatxagaz alegrau edo onagaz tristetubagaz. 5. Al dagijala, nezesidadian daguan proximua sokorridu ezagaz, nai arimako nai gorputzeko premineetan. 6. Proximuari pekatu eraginagaz nai pekatu egiteko bidia emonagaz. Pekatu ezaina ta Jaungoikuaren gorroto andikua da inori pekatu eragitia nai pekatu egiteko bidia emotia. Zorigaistokuak eta desditxaubak esaten deutsee Jesukristo geure Jaunak bere ebanjelijo santuban proximuari pekatu eragin edo pekatu egiteko bidia emoten deutseenai. Arri bat samati lotuta, itxasoko ondarreetara boteetia merezidu dau alako pekatarijak, dino Jesukristok. Bere arimia galdutia ezer ez balitz legez, proximuaren arimia, pekatu eraginagaz, galduten dabelako. Oh, ze pekatu kasta txaarrekua dan eskandaluko pekatuba! Inori pekatu eragitia! Pekatu egiteko bidia emotia! Kristinaubak karidadez alkarri lagundu biarrian Jaungoikua serbiduten ta zeruba irabazten, alkarri lagundutia diabruba serbiduten ta inpernuba irabazten! Ikasi bada, kristinaubak, zer dan proximua ameetia. Baita ze ordenagaz ta modugaz amau biar dan bere.

 

 

II.

 

        Karidadiaren ordenia ta moduba aituteko, gogoratu biar dogu, neure entzula onak, gauza on batzuk egin ginaizala proximo guztiak gaiti. Baina beste batzuk ezin ginaiz guztiak gaiti. Ezda gitxiago gaiti bere. Guztiak gaiti egin al daiguna, guztiai zor deutseegu. 1. Proximo guztiai opa biar deutseegu arimako grazija ta zeruko glorija. Baita Jaungoikua serbiduteko ta zeruba irabazteko munduban biar dabeena bere. 2. Guztiai nai biar deutseegu bitzitzia, osasuna ta geuretzat gura doguna, leen esan dan legez. 3. Erregutu biar deutsagu Jaungoikuari proximo guztiak gaiti. Karidadiaren estalgi zabalak guztiak batuten ditu ta geuk proximuari deutsagun karidadiak bere guztietara zabaldu biar dau. Iru gauza oneek guztiak gaiti daikeguz ta guztiai zor deutseeguz.

        Baina aparteko sokorruba ta laguntasuna proximuari egiteko, ez dira bardinak ez proximuak, ez areen premina ordubak. Ta oni begiratu biar jako karidadiaren ordenia gordeetako. Ordena au austia pekatu da, dino santo Tomasek. Personeen artian dagoz gurasuak, senar emaztiak, seme alabaak, senidiak, ongillaak, kristinaubak, erejiak... Premineen artian batzuk dira arimakuak, beste batzuk gorputzekuak. Oneen artian batzuk dira bertati erremedijua eskatuten dabeenak; ta luzatu ezkero, erremedijau ezin legizanak. Beste batzuk dira, luzapen edo asti geijago emoten dabeenak.

        Esaten da, bada. Lelengo: arimako preminaan daguana leenago sokorridu biar dala, gorputzeko preminaan daguana baino. Pekatu mortalian illteko peligru urrekuan dago persona bat. Bada, a leenago sokorridu biar dogu, gorputzeko preminaan daguana baino. Arima batek geijago balijo dau, munduko gauza guztiak baino. Proximua salbeetako popuertzakua bada, galdu biar dogu geure bitzitzia ta daukagun guztia bere, pekatu egin bagarik al daigunian. Geure arimaak salbeetia gaiti emon eban Jesus, Jaungoiko ta gizon egijazkuak bere bitzitzia. Ta esaten deutsku Jesus maitiak, proximua salbeetia gaiti bere bitzitzia emoten dabenak daukala karidaderik andijeena. Au gaiti arimiaren onerako egiten dirian limosnaak eureenez geijago balijo dabee gorputzaren onerako egiten dirianak baino. Bigarrenian: Premina bardinian leenago da geure burubak sokorridutia inorena baino. Ez deutsku Jaungoikuak aginduten geu baino geijago proximua ameetako, ta proximua salbeetia gaiti geu kondeneetako. Irugarrenian: Gurasuak, senar emaztiak, umiak, senidiak eta ongillaak leenago dira, bakotxa bere lekuban, beste eeduban ez dirianak baino, geuk sokorriduteko. Gurasua, emaztia, umiak... gosez ta bilosik daukazala, areek biar leukeenagaz limosna egitia ez da karidadia, ezbada karidadiaren kontra. Laugarrenian: Arrisku edo premina bardinian aurkitu ezkero, luurreko gauzeetan leleengo sokorridu biar da proximuaren bitzitzia, gero osasuna, gero kleituba, gero ondasunak, ta oneen ondorik kristinaubak Jaungoikua serbidubagaz munduban bitzi izateko biar dabena. Ez da errez erregela edo neurri seguru bat iminten, ordena onen paltia nos pekatu mortala ta nos beniala dan esateko. Karidadia da birtute guztietati nausijeena; baita laster zaurija egiten jakona bere. Karidadiaren paltia da, neure entzula onak, kristinaubeen kondenagarrija. Karidadiaren paltaz topau ebeen birjina nezijuak zeruko atia itxita. Birjinaak zirian, gorputzari guraarijak ukatu eutseezan, beste obra onak bere egingo zitubeen ta usteko ebeen, menturaz, zeruko Esposuak txito maite zitubala. Baina eureen arimako lanparia amatauta eukeen ta ixioteko orijorik ez eukeen. Ez dogu irakurten birjina nezijo areek iñor ill ebeenik. Ezda, iñori ezer oostu eutseenik bere. Ezda, inogaz auzi txaarrik edo gorroto agirikorik euki ebeenik bere. Ezda bidau gaistorik edo maldezinoerik egiten ebeenik bere. Zegaiti, bada, topau ebeen zeruko atia itxita? Zegaiti kondenau zirian birjina nezijuak? Karidadia palta ebeelako, dinue Eleisako Gurasuak. Mundubaren begijetan palta andi agirikorik euki ez arren, borondatiaren nai ona edo karidade santia ez eukeelako, zein dan arimiaren lanparia exioteko orijua. Azaleko kristinautasun bategaz gorde ebeen eureen bijotzian birjina nezijuak enbidija, inoren onaren ekusi ezina, buru eretxija ta eureen gauzaak osorik euki guria, inori karidadez emonda kastau bagarik. Au gaiti topau ebeen itxita zeruko atia. Karidade egijazkuaren paltaz ez zituban ezautu, zeruko Esposuak bere esposatzat. Ta eureen birjinidadiagaz ta azaleko santidadiagaz kondenau zirian.

        Karidadiaren paltia arpegijan ezarriko deutsee Jesukristo geure Jaunak kondenaubai juizijoko egun ikaragar[r]ijan. Gose izan nitzan ta ez zeunstan jaaten emon, esango deutsee Jesukristok. Egarri izan nintzan ta ez zeunstan edaaten emon. Bilosik ibili nintzan ta ez ninduzun jantzi. Gaixorik egon nintzan, karzelaan egon nintzan ta ez ninduzun bisitau. Zuaz bada, madarikatubok, betiko inpernuko sutara. Ara Jesusen azkeneko sentenzija, karidadiaren paltia gaiti. Oh, zeinbat kristinau artuten dituban azpijan sentenzija bildurgarri onek! Gorde guria, euki guria, inor gaiti ez kansau guria, au da kristinau askoren bijotzeko prestaeria, proximua ameetako. Askok uste dabee, proximuari kalterik egin ez badeutsee, sekula mesede txiki bat Jaungoikua gaiti edo karidadia gaiti egin ez arren, santubak diriala. Ez da asko proximuari kalterik ez egitia, Jaungoikuak aginduten daben moduban proximua ameetako. Egin biar deutsagu mesede, premina daukanian ta al daigunian, salbauko bagara. Bada, karidadiaren jantzija da zeruko eztegurako popuertza biar doguna. Amau daigun, bada, geure Jaungoiko ona, beste gauza guztiak baino geijago; ta geure proximua, geure buruba legez, zeini darraikon geure betiko ditxia zeruko erreinuban. Aitiaren, Semiaren ta Espiritu Santubaren izenian. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa