www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jaungoikoaren amar agindubeetako lenengo bosteen ikasikizunak
Frai Bartolome
1816

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Bizkaiko Foru Aldundia: Idazlan guztiak, Frai Bartolome Santa Teresa (Julen Urkizaren eta Luis Baraiazarraren edizioa), Euskaltzaindia / Bizkaiko Foru Aldundia, 2000

 

aurrekoa hurrengoa

IX. IKASIKIZUNA
 

zeinetan erakusten dan

geure arerijuari zor deutsagun amodijua.

 

        Aparteko kristinaubaren zeregina da, arerijuak ametia. Ta askoren eritxijan zeregin gatxa. San Jeronimok esaten eban bere denporakuak gaiti, batzuk uste dabeela Jaungoikua serbiduteko ta on izateko, asko dala arerijuari gorrotorik ez eukitia ta gatxik ez opa izatia; baina onezaz gainera geuri gaiski egin deutskuna maite izatia, inok ezin legijana dala. Ez dau, bada, Jaungoikuak aginduten inok ezin legijan gauzarik, dino santubak berak. Jaungoikuaren agindu guztiak dira errazak. Biguna ta arina da Jaungoikuak imini deutskun kargia, dino Jesus maitiak. Gauza jakina ta argiro esana da ebanjelijo santuban, arerijuak ameetako daukagun eginbiarra. Jesus geure zeruko erakusliak ezin esan eutskegun agirijago ta ezaunago gizonaren zeregin au, esan eban baino. Neuk aginduten deutsut, dino Jesus maitiak, ameetako zeubeen arerijuak; parkatuteko gaiski egin deutsunari; Jaungoikuari erregututeko zeu persegiduten zaitubana gaiti, deungaro esan deutsuna gaiti. Ara berba oneetan Jaungoikuaren aginduba ondo ezagun, inok dudarik euki ez dagijan. Jesus maitiak berak berba oneen ondorik ekarten deutsku gogora, ze gaiti amau biar ditugun geure arerijuak. Bada, dino: neure Aita zerukuak bere onai ta deungai, guztiai argituten deutsee eguzkija, guztientzat egiten dau eurija. Bere arerijuai ta adiskidiai, pekatarijai ta justubai, guztiai egiten deutseez mesediak neure Aita zerukuak. Zeubeen adiskidiak ta ongillaak baino ameetan ez badituzu, dino Jesus maitiak, ze sari zerurako irabatziko dozu? Jentilak ta deungaak bere eureen adiskidiak ta ongillaak ameetan ditubee. Parkatuten ez badeutsazu bada, dino geure Salbazaile onak, zeure arerijuari gaiski egina, neure Aita zerukuak zeuri bere ez deutsuz parkatuko zeure pekatubak. Zer izan leiteke au baino berbeeta klarubagua?

        Amau biar ditugu, bada, geure arerijuak; ta parkatu biar deutseegu gaiski egina. Orregaiti dotrina onetako zeregina izango da erakustia: 1. Zelan amau biar ditugun geure arerijuak. 2. Zetaragino parkatu biar deutseegun, gaiski egina. Egon zaitez guztiok zur, entzuten.

 

 

I.

 

        Jaungoikuari zor deutsagun amodijuan sartuta dago, neure entzula onak, arerijuari zor deutsagun amodijua. Jaungoikua gauza guztiak baino geijago ameetan dabenak, nai dau popuertza gizon ta emakume guztiak Jaungoikua adoreetia, alabeetia ta ameetia. Nai dau guztiak Jaungoikuaren adiskide izatia, grazijaan egotia, lege santuba gordeetia ta zerurako bide zuzenian bitzi izatia. Proximo guztiai, nai arerijuai ta nai adiskidiai au opa ez deutsanak, ez dau Jaungoikua ameetan. Proximuari gorroto deutsanak ez dau Jaungoikua ameetan, arerijua izan arren proximua. Onezaz ostian:

        Zure arerijua, zuri gatx egin deutsuna ta zu galdu gura zindukezana ez da gizona edo emakumia? Ez da Jaungoikuaren irudi bitzija? Ez da Jesukristo geure Jaunaren odol santubagaz diabrubari erosita daguana? Ez zan Jesus maitia kurutzian josita ill zugaiti, zeure arerijua gaiti ta beste guztiak gaiti? Ez da zure arerijua Jesusen bitzitziaren prezijua? Ez dauka Jaungoikuak luurraren gainian bitzirik zure arerijua? Nor zara, bada, zu, zariana zariala, nai erregia, nai kondia, nai obispua, nai ugazaba, nai señoria, nai laguna? Nor zara zu, Jaungoikuaren irudi bitzijari gorrotua eukiteko? Jesusen odol santubagaz erotsita daguan gizon edo emakumiari gatx opa izateko? Nor zara zu luurreko ar bat baino, Jaungoikuaren arerijo bat baino, inpernuban egon biar zendukian bat baino? Zeure arerijuari bengeetako? Ari arimaan, edo osasunian, edo kleituban, edo aziendaan gatxa nai izateko? A gaiti deungaro esateko? Ari berbarik egin gura ezda egoteko?

        Oh, ze itsutasun andija, neure kristinaubak, arerijuaren gorrotuan bitzi izatia! Oh ze ezaubera txikija, arerijuaren gorrotuan daguan kristinaubarena! Bada, izanik bera Jaungoikuaren arerijua, sarri Jaungoikua opendidu dabena, injurijau dabena, desondrau dabena ta, san Gregoriok dinuan legez, pekatu mortalagaz Jaungoikua bera ill gura izan dabena, aaztuten da bere gaiski egin guztiakin; ta proximuak berari gatx bat egin deutsalako, aren kontra su artuta, gorrotua darijola dago. Akordeetan ete da alako bijotz gorrototsuba, berak bere Jaungoikuaren gorrotua irabatzi dabena? Naiko ete dau, Jaungoikuak berari parkatutia? Ta berak pekatubagaz egin deutsan injurija aaztutia? Duda bagarik naiko dabena, kristinauba bada. Bera sarri izan arren Jaungoikuaren arerijua, naiko dau Jaungoikuak berari parkatutia. Naiko dau bitzitzaan ta erijotzaan Jesus maitiak amodijuagaz ta miserikordijagaz berari begiratutia. Oh! Gogoratuko baleu kristinaubak, proximuak naibage bat egiten deutsanian, berak leleengo pekatu mortalagaz Jaungoikua asarratu ebanian bota baleu Jaungoikuak irabatzi eban inpernura, ez eutsala orduko gatxa proximuak egingo, oztuko leuke gorrotuaren suba. Bada, Jaungoikuak geuri parkatu badeutsku ainbeste bidar inpernura botatia, ze gauza andija izango da, geure lagunari egin deutskun gatx puskia parkatutia Jaungoikuaren izenian ta Jaungoikuak parkatu daigun?

        Egija esateko, pediaren puska bat da asko geure arerijuari egin deutskun gatxa parkatuteko borondate onagaz, ta berari ondo gura izateko. Au gaiti arerijuarentzat euki biar dogun bijotzeko prestaeria da: 1. Opa biar deutsagu arimako grazija. Jaungoikua serbiduteko, gorputzian ta arimaan biar dabena ta zeruko glorija. 2. Ez dogu euki biar bijotz txaarrik, gorrotorik, ez gatxik jazo dakijon desiorik, ez geuk berari egiteko guraaririk. 3. Arerijua preminaan ikusi ezkero, euki biar dogu bijotzeko presteera ona lagunduteko ge[u]re arerijuari biar orduban; nai dala arimako preminaan, nai dala osasunian, nai dala kleituban, nai dala pamelijaan, edo aziendan. Dinot, beti euki biar dogula gogua prest, alako premina ordu baten ikusiko bagendu geure arerijua, al izan ezkero, ari lagunduteko. 4. Arerijuari ez deutsagu ukatu biar agur egitia. Auzo eraan egon ezkero, gaisorik daguan arerijua ez bisitetia; agaz berba ez egitia gaiti, bidia austia, ezkuteetia, arpegi ez emotia; berbarik alkarri egin gura ezda egotia; ta beste onako kristinau arteko artu emonak, leenago alkarregaz egiten zitubeenak, bata bestiari ukatutia da gorrotuaren, ikutsi ezinaren ta opa txaarraren senailia, dino san Bernardino Senakuak.

        Bada, Jaungoikuak agindu ezkero arerijuak ameetako, esan dirian gauzaak dira amodijo onari ta borondate onari berekauten darraikozanak. Ta al dagijala, egiten ez baditu, gauza agirija da arerijuarentzat borondate txaarra daukana ta ameetan ez dabena. Au beti da karidadiaren paltia; gauza andijan bada, palta andija ta gitxijan bada, txikija. Ezin, bada, dudaan imini ginai, kristinaubak, arerijuak gaistuak, luzarokuak ta gatx andijak egin deutskubeezanak izan arren, amau biar dituguna Jaungoikua gaiti ta Jaungoikuaren izenian, salbauko bagara. Baina jazo leiteke kristinaubak dudeetia, gatx guztia parkatu biar deutsan edo ez. Ta au da bigarren lekuban esango deutsudana: Zetaragino parkatu biar deutsagun geure arerijuari.

 

 

II.

 

        Ezin ukatu ginai, (esaten da ostera bere, kristinaubak, ta sarrijagotan esan biar litzaateke, palta andija dagualako) arerijuari gatx egina parkatu biar deutsaguna. Jesus geure zeruko Erakusliak esaten deutsku: Zeubek parkatuten ez badeutsazu arerijuari gatx egina, neure Aita zerukuak zeubei bere ez deutsuz parkatuko zeubeen pekatubak. Jesusek berak erakutsi eutskun Aita geuria. Ta An bere ez zan aaztu Jesus maitia, arerijuai parkatuten geuri erakustiagaz. Parkatu egiguzuz geure zorrak, geuk geure zordunai parkatuten deutseeguzan legez, esaten dogu Aita geurian. Ara emen Jaungoikuaren agindu agirija, arerijuai parkatuteko, salbau gura badogu. Jesus maitiak esanagaz ta eginagaz erakutsi eutskun dotrina au.

        Geure pekatubak gaiti kurutzian josita eguan lekuban, leleengo Jesusek esan eban berbia izan zan bere Aita zerukuari erregututia, Jesus bera kurutzian illten ebeenak gaiti. Aita, parkatu onei, dino Jesus maitiak, zer egiten dabeen ez dakijee ta. Oh, ze bijotz biguna Jesusena bere arerijo andijeentzat! Saulek persegidu eban ainbeste urtian Dabid santuba. Sarritan ill gura izan eban.Sarritan lantzadia jaurtegi eutsan bertan illteko Dabidi. Baina Dabidek beti parkatu eutsan Sauli. Bein baino geijagotan eria euki eban Dabidek, Sauli ondo bengeetako. Ez eutsan inos bere kalterik egin. Beti amau eban ta beti parkatu eutsan Dabid erregiak Saul arerijuari. San Esteban leleengo martirija arrika ill ebeen judegubak. Illten eguan lekuban belaunbiko jarrita, Santubak Jaungoikuari erregututen eutsan bere illzaile arrikarijak gaiti. Oh, ze exenplubak oneek, arerijuari parkatuten ikasteko! Baina zer? Badago zeruban santurik edo santarik, munduban arerijuak izan ez ditubanik? Ta guk daukaguzan baino gaistuaguak ta mingarrijaguak euki ez ditubanik? Ta bago zeruban inor, arerijuak amau ez ditubanik? Arerijuak gaiti Jaungoikuari erregutu ez deutsanik? Borondate onagaz arerijuai gatx egina parkatu ez deutsanik? Ezda bat bere.

        Konteetan dira bai asko, gorrotuak ta bengeetako naijak inpernura eratsi ditubanak. Kain zegaiti dago inpernuban? Abel bere anae inozentiaren gorrotua gaiti. Esau, Amon, Absalon, Jezabel, paresijuak ta beste milla dagoz inpernuban proximuaren gorrotua gaiti. Ta egongo dira aurrera bere, arerijuari parkatu gura ez deutseen guztiak. Oh, ze itsutasun andija, kristinaubak, ordu betian bere proximuaren gorrotuan egotia! Kontu atera daigun: Auzuak edo proximuak galdu deutsula ondria bere minagaz; oostu deutsula zeure diruba edo aziendia bere eskubagaz; galdu deutsula zeure etxeko edo senikerako bakia enbusterijagaz, guzurragaz edo txismerijagaz; imini deutsula auzi oker bat ta kastau eragin deutsula daukazun guztia. Ara emen arerijua.

        Ta zer ateraten dozu zuk, ari bidaoka, gatx opa deutsazula, aren gorrotuan ta odijuan su artuta egonagaz? Erremedijeetan dozu zeure kaltia? Etorten jatzuz atzera arerijuak kendu deutsuzanak, ari bidao eginda, gorroto izanda? Bat bere ez, esango dozu. Oh, ze itsuba! Ze penseeta txikikua! Arerijuak zure kontra pekatu egin dabelako, zuk pekatu egiten dozu aren kontra edo Jaungoikuaren kontra. Ak austen dau agindu bata ta zuk bestia. Bijok presteetan zara inpernurako. Parkatu daijogun, bada, arerijuari gatx egina, Jaungoikuak aginduten deutskun moduban, Jaungoikuak geuri parkatu daigun. Ta parkatu biar deutsagu arerijuari egin deutskun kalte guztia? Jaungoikuaren aurrerako bai. Esan gura neuke, ez deutsagula opa biar arerijuari, Jaungoikuaren begijeetan kargurik euki dagijan, geuri egin deuts kun kaltia gaiti. Ez deutsagula opa biar munduban bere gatxik etorri dakijon, geuri gatx egin deutskulako. Osterantzian, gorroto bagarik, odijo bagarik, bere arimaan, osasunian, pamelijaan, kleituban edo aziendaan gatxik opa bagarik, neuri kalte egin deutstanari, eskatu negijo juezaren aurreti egin deustan kaltiaren erremedijua. Oostu deust? Biurtu dagidala oostuba edo pagau dagidala. Kendu deust ondria edo kleituba? Biurtu dagidala. Ta onan beste kalte eginak. Ez da au gorroto izatia, ezbada bakotxak bere gauzia eskatutia. Au karidadian paltau bagarik egin legi, ta egin dabee santu askok. Atarako dagoz juezak, Jaungoikuak iminita.

        Arerijuaren gorrotuan gagozan artian, ez ditu Jaungoikuak estimeetan geure eskintzarijak. Altaraan gagozala bere, dino Jesukristok, gogoratuten bajaku, proximua asarre dala geugaz, oprendia edo eskintzarija altara gainian itxita, proximuagaz bakia egiteko leleengo. Au egin ta gero Jaungoikuak estimauko dabela geure orazinoia edo oprendia, dino Jesusek. Proximua injurijau dabenak parka eskatu biar deutsa lagunari ta bestiak parkatu biar deutsa bijotzeti egin deutsan injurija, leen esan dan moduban. Arerijua izan arren ta norbait geuri kalte egin gurarik ibili arren, zor deutsagu borondate ona, Jaungoikuak aginduten dabelako.

        Arerijua bada pekatu eragin gura deutsana, pekaturako konbideetan dabena ta persegiduten dabena, alako arimia galdu gura deutsan arerijuari arpegi asarria ta bekoki illuna erakustia, dino Poujet jakitunak san Agustin ta Orijenesegaz, ez dala pekatu. Askotan gauza ona ta biarrekua dala, arpegieriagaz ta bekokiko itzalagaz aituten emotia alako pekatarijari bere egitade ezaina ta pekatuzkua, kontuban jausi dedin ta inozentia persegidutiari itxi dagijon. Egiija esateko, eskandaluko kazaan dabiltzanak beti topeetan badabee arpegi alegeria ta karinozko berbeetia, nekez eskarmentauko dira ta nekezago esperantzia galduko dabee, eureen pekatuzko guraarijak kunpliduteko. Oh! Arpegi itzaltsubak pekatu asko gitxituten ditu.

        Amau daigun bada, kristinaubak, geure Jaungoiko ona. Amau daiguzan proximo guztiak bere. Parkatu daijeeguzan arerijuai gatx eginak, Jaungoikuak geuri parkatutia gura dogun legez. Erregutu daijogun Jaungoikuari proximo guztien salbazinoia. Ez daigun inor gaiti deungarorik esan. Ta iges daigun lotsiagaz, itzalagaz ta errespetuagaz, pekatu eragin gura deutskubeen arerijo gaistuetati. Ta gordeko dogu leleengo mandamentuko aginduba. Alan gura izan dagijala Jaungoikuak, bera dana dalako. Aitiaren, Semiaren ta Espiritu Santubaren izenian. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa