www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jaungoikoaren amar agindubeetako lenengo bosteen ikasikizunak
Frai Bartolome
1816

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Bizkaiko Foru Aldundia: Idazlan guztiak, Frai Bartolome Santa Teresa (Julen Urkizaren eta Luis Baraiazarraren edizioa), Euskaltzaindia / Bizkaiko Foru Aldundia, 2000

 

aurrekoa hurrengoa

VI. IKASIKIZUNA
 

zeinetan erakusten dan

Jaungoikua dala adiskide karinosua, guztien erarakua ta betikua.

 

        Jaungoikuak euki arren esan dirian ontasun guztiak geure bijotzeetako amodijo osua beragana tiratuteko, balitz geure Egilla santuba bera ameetan dabenare[n]tzat asarria, gogorra, zitala, itzaltsuba edo arpegiera astunekua, ez litukee gizonak paltako atxakijaak Jaungoikuari itxita munduko gauzaak ameetako. Baina ez. Geure borondate gaistua izango da ta geure erruba izango da, geure Jaungoiko ona beste gauza guztiak baino geijago ameetan ez badogu. Bada, da bera ameetan dabenarentzat karinosua, guztien erarakua ta betikua. Ikutsi daigun zelan.

 

 

I.

 

        Ez da erraz, neure kristinaubak, mundutaar bati aituten emoten, ze karinosua ta ze biguna dan geure Jaungoiko ona, bera bijotz guztiagaz ta arima guztiagaz ameetan dabenarentzat. Jaungoikuaren adiskide maite bat biar da, esaten deutsku san Agustinek, Jaungoikuaren adiskide egijazkuai zerubak egiten deutseezan erregalu gozuak, atseginezkuak ta karinosuak aituteko. Arrituta, zer pensau ta zer esan ez dakijeela geratuten dira Eleisiaren Gurasuak, Salomonen aoti Jaungoikuak bere esposa egiijazkuai esaten deutseezan berba gozuak entzunda. Gorputz domaubak, arima garbijak ta Jesusen amodijuagaz ixiota dagozan bijotzak entzun biar ditubeen berbaak diriala areek, dino san Gregorijok. Ogeta amar urtera eldu ez danek ez ditubala irakurri biar, esaten eban san Jeronimok. Zer izango ete da, bada, Jaungoiko onaren karinua ta biguntasuna bere adiskideentzat, ain berba altubakin ta gozuakin, luurrezko garianoi, aituten emoten deutskunian?

        Oh, Jaungoiko ona ta guztiz maitegarrija! Zeu zara duda bagarik aitarik oneena, amarik biguneena, esposorik leijaleena, erakuslarik errukiorreena, ugazabarik mansuena, jauberik zintzueena, lagunik atseginezkuena ta adiskiderik karinosuena. Nok amauko ez zaitu bada, Jaungoiko ona, zeure ontasuna, biguntasuna, mansotasuna ta karinua probau ezkero? Zer egin ez dozu zeuk zeure adiskidiak konsoleetako ta sokorriduteko, biar orduban areek aurkitu dirianian?

        Oh! Bela baten pikuban bialduten deutsazu Elias, zeure adiskidiari egunian egunian ogiia ta okelia. Beste bela baten pikuban bialduten deutsazu Paulo ermitaino, zeure adiskide andijari ogi erdija basora irudogei urtian, egun bat bere uts egin bagarik. San Roke gaisuari ta zauritubari txakur bategaz bialduten deutsazu ogiia. San Anton Abatari artzak bialduten deutsazuz mendi bakarrian, san Pauloren gorputza enterretako lagunzat. Baina nok amaitu, Jauna, zeure adiskidiai egin deutseezuzan pinezaak ta karinua? Batari bialduten deutsazu zeruti txokolatia, bestiari musikia, bestiari larrosaak, bestiari zeruko ama maitia, bestiari aingerubak, bestiari etorten zatxakoz zeu, artuten dozu zeure esposazat, luzatuten deutsazu zeure esku santuba, emoten deutsazu edo ereztuna edo ulzia edo amodijo santubaren senalle agiri bat ta betiko bat. Oh, Jaungoikuaren adiskide egijazkuak! Oh, san Benito, san Bernardo, san Pranzisko, santo Domingo, san Ignazio, santa Teresa, santa Rosa, santa Katalina... ta beste milla! Zeubek esan biar zenduke ze biguna, ze gozua, ze atseginezkua, ze presta ta ze karinosua dan geure Jaungoikua, bera ameetan dabenarentzat. Amau daigun bada, kristinaubak, Jaungoikua, karinosua dalako. Baita geure guztion erarakua dalako bere.

 

 

II.

 

        Jaungoikua da guztien erarako adiskidia. Ta au gaiti bere amau biar dogu, beste gauza guztiak baino geijago. Betoz munduko gizon ta emakume guztiak ta esan begijee, ze eratako adiskidia goguan jausten jakuen. Ta topauko dabee geure Jaungoikua, eurak nai dabeen erakua. Batzuk eureenez dira tristiak, ta lagunak bere tristiak gura oi ditubee. Beste batzuk dira eureenez alegeriak, ta alegeriak nai ditubee laguntzat bere. Gatxa edo penia daukanak naijago dau penadunagaz edo mindunagaz berba egin, oi danez, ain bagakuagaz baino. Aberatsak bere naijago dau aberatsa adiskidezat, pobria baino. Andikijak andikija; pobriak pobria; zaarrak zaarra; ta gaztiak gaztia.

        Jaungoikua da bada, neure kristinaubak guztien erarako adiskidia. Begiratu begijo gura dabenak, naijen daben moduban; alan topauko dau geure Jaungoiko ona. Adiskide tristia gura dabenak, triste topauko dau Jesus, geure Jauna ta Jaungoikua Jesemaniko ortuban, tristeziak eta larrijak odolezko izerdija ateraten deutsala. Triste Anasen etxian, belaarri-ondoko gogorrak emoten deutseezala. Triste Kaipasen etxian, guzurrak ezarten deutseezala, uletiraka, txistu urtika ta burla minbera guztiak egiten deutseezala. Triste, pillarrari lotuta azoteetan dabeenian. Triste, kurutzia lepuan dabela. Ta triste kurutzian josita, esegita daguan lekuban. Adiskide alegeria nai dabe nak, alegere topauko dau Jesus, bai Taborko mendijan Eliasen ta Moisen erdijan apostolubakin. Bai illeen arteti biztuta, Ama Birjiniari, Madaleniari ta apostolu santubai agertuten jakuenian. Bai zerubetara igoten dabenian. Ta bai zeruban daguan lekuban.

        Penazkua nai badau adiskidia, penazkua topauko dau Jesus ogeta amairu urtian edo bitzi izan zan arte guztian. Bada, Ama Birjiniaren sabel garbijan sortu zaneti kurutzian ill zan arte guztian, beti penaz bitzi izan zan geure Salbazalle maitia. Ta ez dau inok irago penarik, desondrarik edo mingarririk, leenago Jesusek irago ez dabenik. Nai badau adiskide odol onekua ta entzute andikua, Jesus da guztien artian odolik garbijeenekua ta entzuterik andijeenekua. Errege guztien erregia ta jaun guztien jauna da bere Aita, zein dan Aita Betikua. Abraan, Isaak, Jakob, Dabid ta beste patriarka ta errege nausijeen alabia da bere ama, zein dan Maria Santisimia. Bago andiki andijagorik edo kaballero nausijagorik, Jesus geure Jaungoiko ta gizon egijazkua baino? Nai badau adiskide aberatsa, Jesus da zeruko ta munduko ontasun guztien jaubia. Aberats guztien aberatsa edo aberats bakarra. Nai badau lotsa onekua, inok burlarik egingo ez deutsana ta bere ondria zaintuko dabena, Jesus da lotsia, itzala ta errespetua daukana. Berba bategaz luurrera ezarten ditu, bera preso artutera duazan Judas ta soldaubak. Ija illian daguala illunduten dau eguzkija, ikaratuten dau luurra, zatituten ditu arrijak ta biztuten ditu illak Jesusek. Ta nai bategaz erabilten ditu zerubak ta luurrrak, gura daben moduban.

        Nai badau adiskide pobria, ondo pobretuba topauko dau Jesus, bai Belenen jaijo biar dabenian, ostaturik edo liorperik inok emon gura ezda, korta batera jaijotera doianian. Ta bai alemanijeen erdijan jaijota, aska baten dagua nian. Bai bere janian ta soinian; bada, san Joseperen aotzijako irabazijagaz bitzi zirian Jesus, Maria ta Jose ; ta jantzi bat baino euki ez eban bere denpora guztian. A bere kendu eutseen azoteetako ta kurutzian josteko. Pobria gura badau adiskidia, ondo pobre dauka Jesus kurutze santaan josita. Penaz dago aberatstuta; baina munduko ondasunez ondo pobretuta. Bere gorputz illa meztituteko izaria bere inok karidadez emonda dauka. Jesusek ama bere pobria eban. Aita ordekua bere pobria eban. Laguntzat edo diszipulutzat artu zitubanak bere pobriak zirian; arrain arzailiak zirian. Orrako altarako sakramentu santuban bere pobre dago Jesus maitia. Leku askotan argi apur bat ozta bere aurrian iminten jako. Ta korporal zaar ta askotan loi batzubeen gainian dago Jesusen gorputz Jaungoikozkua.

        Ze atxakija emon legi, bada, kristinaubak, geure Jaungoiko ona ez ameetako? Izango ete da inos galduko ete dogun arduria? Ez, kristinaubak. Betikua da geure Jaungoikua. Ta au gaiti bere amau biar dogu, beste gauza guztiak baino geijago.

 

 

III.

 

        Oh, ze atsegin andija kristinaubarentzat Jaungoikua betikua izatia! Ez da geure Jaungoiko ona geuganik inos aldenduko, geu beraganik aldenduten ez bagara. Ez deutsku inos bere itxito, geuk berari isten ez badeutsagu. Ez dauka amairik Jaungoikuaren adiskidetasunak, geuk geure guraz ta borondatez pekatu eginda galduten ez badogu.

        Bijotz guztiagaz, gogo guztiagaz, arima guztiagaz ta beti ameetan badogu geure Jaungoiko guztiz maitegarrija beste gauza guztiak baino geijago, duda bagarik da guretzat Jaungoikua adiskide jakituna, adiskide zuzena, adiskide aberatsa, adiskide lauba, adiskide andija, adiskide sendua, adiskide pirmia, adiskide emonzailia, adiskide parkazailia, adiskide grazijosua, guztien erarako adiskidia ta betiko adiskidia. Jaungoiko guztia ta bere erreinu guztia da betiko geuria. Ta ameetan ez badogu Jaungoikua beste gauza guztiak baino geijago, Jaungoikuaren betiko gorrotua, asarria, zamaija, zeruti betiko erbestetutia ta inpernuko betiko erreetia demoninuen ta kondenaubeen artian, guztia da geuria. Bijeetati bat, kristinaubak. Edo betiko zeruba edo betiko inpernuba, guztia geuria. Jaungoiko onaren amodijo santubaren sarija da betiko zeruba. Amodijo santu onen paltaan betiko inpernuba. Zer esan legi bada, kristinaubak, pediagaz egiija oneek sinistuta, pekatu mortalian bitzi dan errukarrija gaiti? Jaungoikuaren gorrotuan, dakijala, daguana gaiti? Pena bagarik lege santuba ausita, Jaungoikua betiko galduten dabena gaiti? Pekatu mortala egiten dabena gaiti? Esango dogu, alako kristinauba zorua dala? Ala itsuba dala? Ala gaistua dala? Ala pede bagakua dala? Ez da erraz, egiija esateko, pekatu mortalian Jaungoikuaren gorrotuan sosiguz jan ta lo egiten dabenari, ondo jagokan izen bat emoten. Esan dakijola, bada, san Paulo apostolubagaz: Jesukristo geure Jauna, Jaungoiko ta gizon egiijazkua ameetan ez dabena, izan dedila madarikatuba, izan dedila eskomulgauba, izan dedila beti kondenauba. Oh, ze berba ikaragarrijak! Baina Espiritu Santubak esanak. Errazoiari darraikozanak. Ain Jaungoiko ona ta maitegarrija pekatu mortalagaz opendituten dabenak, ondo irabatzija dauka betiko kondeneetia.

        Esnaatu gaitezan bada, kristinaubak, geuri guztia balijo deutskun, betiko ditxiari begiratuteko. Gogoratu daiguzan sarritan Jaungoikuaren ontasunak. Batian jakiturija neurri bagakua, bestian bere ontasun zabalak ta ugarijak, bestian bere betiko Erreinu baketsuba ta ditxosua, bestian geuri deutskun karinua, amodijua ta borondate ona. Begiratu daijogun geure arimeetako nai on guztiagaz ta bijotzeetako amodijo pin guztiagaz Jesukristo, geure Salbazaile maitiari. Batzubetan Belengo ganadu aska pobrian bere jaijotzaan; beste batzubetan Ama Santisimiaren ta san Josepe bedeinkatubaren altzuan ta besuetan; beste batzubetan Jesemaniko ortu santuban auspaztuta odolezko izerdija darijola, gu gaiti orazinoe egiten daben lekuban; nosbait, zelan azoteetan dabeen; beste baten zelan kurutzia lepuan dabela doian Kalbarijora ta daguan kurutzian esegita. Begiratu daijogun illeen arteti biztuten; altarako sakramentu santuban; en fin bere bitzitzako ta erijotzako pausu santubeetan. Penseeta oneek ekarriko dabee geure bijotza Jaungoikua ameetara, beste gauza guztiak baino geijago. Ta au da asko, gu beti zeruban ditxoso izateko. Aitiaren, Semiaren ta Espiritu Santubaren izenian. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa