www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jaungoikoaren amar agindubeetako lenengo bosteen ikasikizunak
Frai Bartolome
1816

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Bizkaiko Foru Aldundia: Idazlan guztiak, Frai Bartolome Santa Teresa (Julen Urkizaren eta Luis Baraiazarraren edizioa), Euskaltzaindia / Bizkaiko Foru Aldundia, 2000

 

aurrekoa hurrengoa

II. IKASIKIZUNA

 

zeinetan erakusten dan

zer dan meza santuba; zeintzuk dirian meziaren zati edo parte nausijak; nortzuk entzun biar dabeen ta zelan entzun biar dan.

 

        Jai domeeketako zeregina da, neure entzula onak, biarrik ez egitia ta domeekia edo jai osua Jaungoikuaren ondrarako ta geure arimako salbazinoerako gauza onak egiten iragotia. Domeeka ta jaijeetan egin biar dirian obra oneen artian leleengua da, meza osua entzutia. Ta meza osua entzun biarra dago ez domeeketan ta jai osuetan bakarrik, ezbada baita jai erdijetan edo jai arina esaten jakuenetan bere. Eleisa Ama santiaren aginduba da meza santuba entzutia. Baina domeeka ta jaijeetako eginbiarra dan legez, pensau dot irugarren Jaungoikuaren aginduban erakutsi biar deutsudala, meza santuabaren gainian popuertza jakin biar dozuna. Imini egizu, bada, ardura ona ta entzun egizu doktrina onetan: 1. Zer dan meza santuba. 2. Zeintzuk dirian meziaren zati nausijak. 3. Nortzuk entzun biar dabeen mezia. 4. Zelan entzun biar dan.

 

 

I.

 

        Meza santuba ez da beste gauzarik, kristinaubak, ezbada sazerdotiak altara ganian berba santubeen bitaartez ogijaren ta ardauaren izatia Jesukristo geure Jaunaren gorputz ta odol bitzi izatera aldatuta, Jesukristoren beraren izenian eta berak itxi eutskun moduban, Aita Eternuari egiten jakon eskinija edo oprezimentuba, kriatura guztien gainian daukan eskubidia ta ala izatia Aita Betikuari autortuteko. Meza santuban sazerdotiak Jesukristoren izenian Aita Jaungoikuari egiten deutsan eskintzia edo oprezimentuba ta Jesukristok berak Kalbarioko kurutzian geure pekatubak gaiti bere erijotza penazkuagaz Aita Betikuari egin eutsana, bardinak dira; edo, obeto esateko, bat dira. Sazerdotia Jesukristoren ordekua da meza santuban. Jesukristoren izenian esaten dau mezia. Jesukristoren berbaakin konsagreetan ditu ogija ta ardaua. Ta Jesukristoren izenian egiten deutsa Aita zerukuari meziaren eskinija edo oprezimentuba. Orregaiti meza bakotxak balijo dau, Jesusen Kalbarioko erijotziak berak edu.

        Iru gauza ez daukaz meza santubak, Jesusen Kalbarioko erijotza penazkuak eukazanak. Leleengua da: Jesukristo penaz ta alaz ill zan kurutzian. Baina ez dau padeziduten meza santuko oprezimentuban. Bada, biztu zan Jesus maitia illeen arteti, ostera ez illteko ta ez padeziduteko. Bigarrena: Jesusek egin eban kurutzian bere bitzitza santiaren oprezimentuba, odola erijola. Baina mezatan ez dau odolik emoten. Orregaiti esaten jako meza santubari odol botate bagako sakripizijua. Irugarrenian: Jesukristo geure Jauna ill zan kurutzian, aurrian egonzanak begijeekin ekutseela. Baina meza santuban ez dogu ikusten Jesus begijakin, pediagaz baino. Iru gauza oneek alderatu ezkero, esan dirian moduban, Jesukristo geure Jaunak Kalbarijoko kurutzian geure pekatubak gaiti artu eban erijotzia ta beragaz Aita Betikuari egin eutsan eskini amai bagakua bera barristeetan dau sazerdotiak altaraan, meza santuba esaten dabenian. Ez dau gitxiago balijo meza bakotxak, Jesusen erijotziak berak baino.

        Altarako mirarizko ta amodijozko Jesusen oprezimentu oni esaten jako mezia. Meziak esan gura dau bialdutia. Bai, Aita zerukuak bere Seme maitia ogijaren ta ardauaren irudijan mezatan altarara bialduten deutskulako. Ta bai Jesukristo geure Jauna, geure Salbazaile maitia meza santuban altarati geuk eskini ta bialduten deutsagulako Aita Jaungoikuari. Meza santuba da, Jaungoikuari egin ginaijozan eskini edo oprezimentu guztietati estimaubeena ta balijokuena. Jesus bere Seme bitzija, Aita zerukuaren poz ta atsegin bakarra, bere bitzitza ta erijotzako ontasun guztiakin da, mezaan Aita Jaungoikuari egiten deutsagun eskinija. Meza bat geijago da zeruko aingerubak ta justu guztiak egin ditubeen ta egingo ditubeen egitade santu guztiak baino, Jaungoikuaren begijetan.

        Au gaiti esaten da, meza santubak beragan kabiduten ditubala lege guztietan ta denpora guztietan Jaungoiko andijari egin jakozan oprezimentu edo eskini santu guztiak. Aingerubeen amodijua, patriarkeen pedia, apostolubeen trabajubak, martirijeen penagarrijak edo tormentubak, ermitainuen penitenzijak, birjineen edertasuna ta arima justu guztien on izatia ezer bere ez da, meza baten balijorako. Meza santuba eskintzen jako Jaungoikuari illak ta bitzijak gaiti, justubak ta pekatarijak gaiti. Meza santuba da, Jaungoikuagaz pekatarijaren arteko bakegina. Meza santuba da zeruko ondasunen ekarlia, bai arimarako ta bai gorputzerako, edo munduban bitzi izateko. Meza santuba da, Jaungoikuaren asarria bigunduten dabena ta geuri mesediak egitera bere borondate santuba presteetan dabena. Meza santuba da, zeru guztia alegreetan dabena; purgatorijoko arimaak sokorriduten ditubana; geure arimaak garbituten ditubana; tentazinoiak goituteko grazija emoten deutskuna ta geure pekatubeen zorrak pageetan ditubana. Pensau, bada, sarri, neure kristinaubak, zer dan meza santuba ta bere balijo andija. Baita ikasi puska bat edola bere, zeintzuk dirian meziaren parte edo zati nausijak, beraren debozinoia zeuben bijotzeetan obeto gordeetako.

 

 

II.

 

        Meziak zati asko daukaz, kristinaubak. Guztiak dagoz mirarizko ta amodijozko erakutsijagaz jantzita. Baina bata baino bestia dira gauza altubaguak adituten emoten deutskubeezanak. Komuninoeko sakramentuban esango dira astiruago meziaren zati guztiak, ta bakotxak zer esan gura dabeen. Bada, ez dago meza santuban ezer bere, aparteko erakutsija ta pensaukizuna ez daukanik. Ta guztiak ondo jakitiak txito asko balijo deutsa kristinaubari, biar dan probetxubagaz entzuteko.

        Meziaren zati nausija edo, askok dinuanez, izate guztija dago konsagrazinoian. Sazerdote jaunak ogija ta ardaua konsagretan ditubanian. Au meziaren izate guztia ez bada bere, popuertzakua da. Orregaiti da, atenzinoe guztiagaz entzun biar dana. Onezaz gainera, meziaren zati nausitzat konteetan dira: Leleengo: Sazerdotiak konsagrau baino leenago ostijagaz ta kaliziagaz Jaungoikuari egiten deutsan eskinija edo oprezimentuba. Orduban eskintzen deutsa sazerdotiak Jaungoiko andijari ostrija mantxa bagakua ta kaliza osasunekua, zein dan Jesus geure Salbazaile ona geure pekatuben parkazinoerako. Ta erregututen deutsa, artu dagijala ontzat eskini santuba. Bigarrenian: Konsagrauta gero, barriro sazerdotiak kalitza konsagraubagaz ta ostrija konsagraubagaz Aita zerukuari egiten deutsan eskinija. An gogoratuten ditu sazerdotiak Jesusen bitzitzako ta erijotzako merezimentubak. An dobleetan ditu bere erregubak. Dei egiten deutsee aingeru santubai datozala mezako sakripizijua Aita zerukuaren aurrera eruatera, ta entregetan deutsa orduban, esateko moduban, Jesusen erijotza barrija Aita Eternuari, ge[u]re pekatuben parkazinoerako. Irugarren meziaren zati nausija da, sazerdotiak errezibidutia edo artutia ostrija konsagraduba ta kalizako ardao konsagrauba. Bijak biar dira: ogija ta ardaua, mezia izateko. Bata baino ez bada, ez da mezia. Ogijaren lekuban beste gauza bat bada, ez da mezia. Ogija ta ardaua konsagrau arren, sazerdotiak artuten ez baditu bijak, ez da mezia. Meza santuko eskini balijo tsuba izateko edo Jesusen erijotza odoldu bagakua altaraan barristetako, popuertzakua da ogija ta ardaua konsagretia ta sazerdotiak errezibidutia edo artutia. Laugarrenian: meziaren zati guztiz santuba da, santuseti asita sazerdotiak ostrija konsagrauba ta kalizako ardao konsagrauba artu artekua. Denpora atan barristetan dira altara santuban egunian egunian Jesus, geure Librazaile maitiaren bitzitzako, erijotzako ta biztuerako mirari altubak. Orduban barristetan dira mezatan, Jaungoikuaren semia gizon egitia, geure artian bitzi izatia, apostolubakin eguben santu gabian egin eban aparija, ogija ta ardaua bere berba santubakin berak konsagrauta geuri emotia, geure janaritzat altaretan bera geratutia, geu gaiti pasinoian irago zituban pena neurri bagakuak, bere erijotzia, bere enterru santuba, illen arteti egin eban mirarizko bitztueria ta beste Jesus, Jaungoiko ta gizon egijazkuaren egitade santubak. Au guztiau barristetan da meza bakotxian, kristinaubak.

        Oh, zeinbat gauza andi dagozan meza bakotxian! Oh ze gauza ona, kristinaubak misterijo santu oneen ezaubera ta aitute argija eukitia! Oh ze onera andikua geure arimeentzat, kristandade guztiarentzat ta purgatorijoko arima pieleentzat, meza santuban Jesusen egitade santubak humildadiagaz ta bijotz samurragaz adoreetia ta maitetutia! Ez daukagu kristindade guztian egitade bat altarako meza santuba baino altubago, balijotsubago, argijago ta maitegarrijago danik, ezda asko prestago daukagunik bere. Oh, ze itsubak ta errukarrijak dirian kristinaubak, derrigorrian, nekezka ta nora ezian legez, meza santuba entzutera duazanak! Mezarik laburrenaren billa dabiltzanak! Oh, ze gusto gitxi daukeen biotzetan ta arimeetan! Argitu dagizala, bada, Jaungoikuak geure adilaak, geure onerako dan moduban, meza santuba entzuteko.

 

 

III.

 

        Baina nortzuk dira meza santuba entzun biar dabeenak? Meza santuba ta osua domeeka guztietan, jai osuetan ta jai arinetan edo jai erdijetan ta errijak botoz edo osterantzian meza entzun biarrekotzat artuta daukazan egun guztietan esan edo entzun biar dabee, errazoiaren usura eldu dirian kristinau guztiak, pekatu mortalaren beian, gero esango dan moduban. Au da Eleisa Ama santiaren aginduba ta obeidu biar deutsagu. Errazoiaren usura nos elduten dirian umiak, ez dau inok bere erabagiten zuzen. Bateti gauza gatxa dalako ezaututia, umiak nos artu dabeen leleengo ezauberia gauza onerako edo malezija gauza txaarrerako. Besteti guztientzako denpora bardina ez dagualako. Batzuk dira eureenez adilla argijagokuak ta zolijagokuak umetati. Oneek goxaago kontuban jausten dira ta balijeetan dira errazoiagaz gauza onerako, edo gatxerako. Beste batzuk dira adilla lodijagokuak ta lainotsubaguak umetan, ta nekezago kontuban jausten dira gizonen errazoiari jagokazan gauzeetan. Orregaiti ezin imini legi edade ziertu bat, umiak nos errazoiaren usura sartuten dirian esateko. Zer egin biar dabee, bada, gurasuak gauza onetan? Erakutsi umiai dotrinia txikitati. Erakutsi meza santuba zer dan ta zelan entzun biar dan. Ta guztiz zoruak edo tontuak ez badira, bialdu meza santuba entzutera, zazpi urte ditubeneti aurrera. Ez badakijee ondo, juanagaz, ikutsijagaz ta esanaz ikasiko dabee. Au da gurasuen eginbiarra. Bada, errazoiaren usura eldu ezkero, entzun biar dabee umiak meza osua jai domeeketan. Ez daki inok zuzen nos sartuten dirian errazoiaren usuban. Baina zazpi urte ditubeeneko, geijenian ta geijenak erakutsten dabee ezauberia, bai gauza on batzubetarako, bai etxeko onerako ta bai eureen paltaak ezkutetako bere. Begaz, nai dabenerako balijetan dira errazoiagaz ta sartu dira errazoiaren usuban. Bada, erakutsi biar jakue meza entzuten ta bialdu biar dira.

        Oh gurasuak, gurasuak! Zortzi, bederatzi urteko umiak meza entzun bagarik etxian daukazuzanak! Ez dakit ze kontu emongo deutsazun Jaungoikuari zeuben umiakin. Zeubek esaten dozu zeuben umiak gaiti, sei zazpi urte ditubeneko esanak egiteko, etxeko gauzai begiratuteko ta kontu artuteko akordu onekuak diriala, ta nausi batek leetxe egiten dabeela. Ta dotrinia erakusteko ta meza santura bialduteko izango dira umiak, sen bagakuak ta ezer ez dakijenak, zeubek esan oi dozun legez? Ah, gurasuak, gurasuak! Pekatu mortala da, mezia entzun biar dabeen umiak entzun bagarik eukitia. Ta zeinbat bidar eukiten dituzun, ainbeste pekatu egiten dituzu.

        Errazoiaren usura eldutako kristinau guztiak esan edo entzun biar dabee jai domeeketan meza osua pekatu mortalaren beian. Meziaren zati txiki baten asieran edo amaijan palteetia ez da pekatu mortaltzat beinguan erakusten. Bere guraz mezia uts egiteko peligruban jarten danak egiten dau pekatu, gero mezia entzun arren. Bada, bere naiz itxi eutsan meziari, peligruban jarri zanian. Ta ausi eban legia. Mezarik erdija baino entzun ezin dabenak, entzun biar dau al dagijana edo jaditxi daben erdija. Guztia pagau ezin dabenak, al dagijana pagau biar dau.

        Ta beti izango da pekatu meza bagarik jai domeeketan geratutia? Ez, kristinaubak. Aita biguna da geure Jaungoikua ta Ama biguna da geure Eleisa Ama santia. Arimako, bitzitzako, osasuneko, kleituko edo aziendako noberaren edo inoren kalte andi bat bagarik mezia entzun ezin danian, ez da pekatu mezia entzun bagarik geratutia. Alan ez daukee meza entzun biarrik: Leleengo: oian gaisorik dagozanak edo oian egon ez arren, gaiso erdi edo makal dabiltzanak; ta osasunaren kalte andi bagarik eleisara juan ezin dirianak. Bigarrenian: Karzeletan preso dagozanak. Irugarrenian: Besterik ezda, oeko gaisuai jaamon biar deutseenak, ardura andiko gaisua bakarrik ez istia gaiti, besterik nok kuidado egin ez daguanian. Laugarrenian: Noberaren edo inoren balijo andiko gauza bat, arimakua edo gorputzekua erremedijau biar dabenian. Ta gatx a erremedijauta mezia entzun ezin dabenian, jaijeguneko biarra gaiti esan dan legez. Etxe batek su artutia, proximo bat pekatuti ateratia, aixe edo su deunga bateti laboriak libreetia ta beste onako balijo andiko gauza bat erremedijau ezin bada meziari itxi bagarik, atarako meziari istia ez da pekatu. Osterantzian entzun biar da meza santuba ta osua pekatu mortalaren beian. Esan dirian gauzaak gaiti meza entzun bagarik geratuten danak, dino san Antoninok, al badai etxian edo daguan lekuban egin biar dabela orazinoia edo beste egitade on bat, Jaungoikua ondretako. Ikasi ezkero kristinaubak norzuk entzun biar dabeen meza santuba, jakin biar dau zelan entzun biar dan. Ta aitu egizu berba gitxitan.

 

 

IV.

 

        Ez da pensau biar, kristinaubak, mezia entzuteko asko dala eleisaan egotia, mezia esaten dan artian. Eleisaan egon biar da, edo mezia entzuten daguan jentiagaz bat eginda egon biar da. Baina mezia entzuten egon biar da atenzinoiagaz ta debozinoiagaz. Zer da atenzinoia? Mezatan biar dan atenzinoia da, entendimentubagaz mezako gauza santubak, Jesusen pasinoeko ta erijotzako, ta altarako misterijo santubak penseetia edo Jaungoikuaren ondrako ta geure arimiaren onerako gauzeetan gogua eukitia. Zer da debozinoia? Borondateko nai prestagaz ta bijotzeko ta arimako gurari gogotsubagaz Jaungoikua adoretia, alabetia ta ametia; ta geure arimiaren onerako mesediak Jesusen merezimentubak gaiti errregututia. Au da atenzinoia ta debozinoia, mezatan biar dana. Au da geure adiliaren ta nailiaren mezatako zeregina. Ez dago, kristinaubak, debozinoe erabagirik meza santuba entzuteko. Ge[u]re nailia edo borondatia Jaungoikuagana ta arimaren onerako gauzetara jasoten dabena izan ezkero, edozein debozinoe edo pensakizun da ona, meza santuba entzuteko. Jesusen jaijotzia, bitzitzia, erijotzia; altarako sakramentu santuban Jesus geratutia; geure erijotzia, juizijua, zeruba, inpernuba, pekatubaren ezaintasuna edo beste onako gauzaak penseetia; errosarijo santuba, Jesusen koroia edo Ama Birjinaren koroia astiro ta ondo pensaubaz errezetia; edo beste debozinoezko gauzaak errezetia; edozein da asko, borondatia ta gogua Jaungoikuagana jasota euki ezkero. Baina esan dan atenzinoia ta debozinoia popuertzakua da, meza santuba entzuteko.

        Emeti ezautuko dozu, neure entzula onak, mezia esaten dan artian eleisaan egon arren, ez dabeela mezarik entzuten: 1. Albokuekin berbeetan ta endreduan mezako denporaan dagozanak. 2. Eleisako jentiagana, nor nun daguan ta zelan daguan ikusten, gogua ta pensamentuba zabalduta mezatan daukeenak. 3. Auagaz errezetan egon arren, ezauberaz ta naiz beste biar ez dirian gauzeetan gomutia ta borondatia daukeenak. 4. Meziaren zati nausijan, edo zati txiki askotan meza bakotxian alan dagozanak ez dabee mezarik entzuten, atenzinoiaren ta debozinoiaren paltaz. Ah, zeinbat meza priisaka ta debozinoe bagako agertuko dirian Jaungoikuaren aurrian! Endamas gazte tegijak! Euren pensamentuba, borondatia ta gogua arratsaldeko ibilte galdubetan ta nasaijetan daukeela, entzun gura leukee askok meza santuba. Argitu daiguzan begijak. Jausi gaitezan kontuban. Gorde daiguzan agindubak. Endamas meza santuba ondo entzuteko daukaguna, jaditxi daigun arimako grazija ta zeruko glorija. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa