www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jaungoikoaren amar agindubeetako lenengo bosteen ikasikizunak
Frai Bartolome
1816

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen jatorria: Bizkaiko Foru Aldundia: Idazlan guztiak, Frai Bartolome Santa Teresa (Julen Urkizaren eta Luis Baraiazarraren edizioa), Euskaltzaindia / Bizkaiko Foru Aldundia, 2000

 

aurrekoa hurrengoa

I. IKASIKIZUNA

 

zeinetan erakusten dan

zer dan juramentu egitia. Juramentu nos egin biar dan.

Ta juramentuko aginduba zelan kunplidu biar dan.

 

        Bigarren aginduban esaten deutsku Jaungoikuak: Ez dozu aotan artuko premina bagarik zeure Jaun eta Jaungoikuaren izen santuba. Ez da kastigu bagarik geratuko alperrik Jaungoikuaren izen santuba aotan artuten dabena. Leleengo aginduban esan deutsku Jaungoikuak, bera ameetako beste gauza guztiak baino geijago; ta bigarren aginduban esaten deutsku, bere izen santuba ondreetako. Gauza bat agindubagaz eragozten deustzu beste bat Jaungoikuak, dino Erromako Katezismuak. Edo gauza bat eragotzijagaz aginduten deutsku beste bat. Eragozten deut[s]ku Jaungoikuak agindu onetan, bere izen santuba premina bagarik aotan artutia; ta aginduten deutsku, bere izen santuba ta bedeinkatuba ondreetia.

        Jaungoikuaren izen santuba ondretan da, neure entzula onak, modu askotara. Leleengo: orazinoe eginagaz. Bigarrenian: Jaungoikuaren ontasunak ta izen santubak, ta Jesukristo geure Jaunaren bizitzako, erijotzako, bitztuerako ta betiko misterijo santubak amodijoz ta gogoz sarri esanagaz. Irugarrenian: botuak eta promesak Jaungoikuari eginagaz. Laugarrenian: Biar dan moduban ta orduban juramentu eginagaz. Bostgarrenian: Aingerubak, santubak ta santaak alabaubagaz ta bitzitza onagaz. Agindu onetan Jaungoikuak eragozten deutskuna da: Leleengo bere izen santuba alperrik aotan artutia. Bigarrenian: botuak eta promesak gauza txaarrerako egitia. Irugarrenian: Juramentu gaistuak egitia. Esplikauko deutsut, bada, agindu onetan, juramentubari, botuai ta berba deungai jaokuena. Ta guztiai asieria emoteko, dotrina onetan esango deutsut: 1. Zer dan juramentu egitia. 2. Nos juramentu egin biar dan. 3. Juramentubaren beeko aginduba zelan egin biar dan. Egon zaitez atenzinoiagaz, askori jaokan ikasikizuna dalako.

 

 

I.

 

        Juramentuba egitia ez da beste gauzarik, neure entzula onak, ezbada geuk egin dogun edo ez dogun, entzun dogun edo ez dogun, ikusi dogun edo ez dogun gauza bat, Jaungoikua edo Jaungoikuaren izen santuba testigutzat aotan artuta, onan edo alan zala edo dala esatia, egiija esaten dabela sinistu eragiteko. Jaungoiko egijazkuaren izena aotan artuten dau testigutzat juramentarijak. Bada, juramentubaren izate guztia da, Jaungoiko guztia dakijan zuzena testigutzat artuta, ez edo bai esatia. Juramentu egiteko modu asko dagoz. Ta kristinau asko bitzi dira kasik berbaan berbaan juramentu egiteko ekandu gaistuagaz ta pekatuzkuagaz. Zerbait inori sinistu eragiteko kurutziari mun egitia juramentuba dana, kasik kristinau guztiak dakijee. Bada, kurutze santia da Jesus Jaungoiko ta Gizon egijazkuak bere erijotziagaz santutu ebana. Orregaiti kristinau guztiak deutsee kurutziari aparteko erreberenzija. Juramentu egiteko bere, geijeenian kurutziari mun egiten jako.

        Beste juramentu modu batzuk dagoz, kristinau gitxi jakinak ainbeste aintzat ez daukeezanak, ta guzurra edo egija sinistu eragiteko txantzaan edo benetan sarritan aotan artuten ditubeenak. Onetariko berbeeta modubak izaten dira, zerbait sinistu eragiteko esatia: Jaungoikorako; Jaungoikua testigutzat iminten dot; Jaungoikua daguan legez; Jaungoikuak dakijan legez; ebanjelijoko egiija legez; Jesukristo ill zan legez; Jesukristoren izenian; kurutziaren izenian; zeruba daguan legez; luurra daguan legez; argija dakustan legez; luurrak paltau dagidala; pausurik egin ez dagidala...

        Inori zerbait sinistu eragiteko, Jaungoikua edo beste kriatura, Jaungoikuaren grazijak aparteko argitasuna emoten deutseenak, zeintzuk dirian Eleisia, pedia, sakramentuak, kurutzia, arimia, grazija, zeruba, luurra, argija ta beste asko testigutzat aotan artuta esaten danian, egiten da juramentu. Ez da, bada, popuertzakua kurutziari, ebanjelijuari edo beste gauza sagradu bati mun egitia, juramentu egiteko. Oh, zeinbat juramentu txaar egiten dirian, asko pensau bagarik! O, zeinbat bidar aotan artuten dan Jaungoikuaren izen santuba alperrik!

        Kriaturaak Jaungoikuaren izenian testigutzat artuta, zerbait esaten danian, juramentu egiten dana, ebanjelijo santubak esaten deutsku san Matheoren aoti. Ez egizu juramenturik egin ezer gaiti bere, dino Espiritu Santubak. Ez zeruba gaiti, Jaungoikuaren jarlekuba dalako. Ez luurra gaiti, Jaungoikuaren oin lekuba dalako. Ez Jerusalen gaiti, errege andijaren ziudadia dalako. Ez zeure buruba gaiti, ulezuritu bat ezin zinaijalako ta ezda baltz bat bere. Izan bitez zeuben berbaak: ez edo bai. Onezaz gainerakua gatxerik datorrena da, dino Jesukristo geure Jaunak.

        Kriatura oneek egiijari eurenez ez deutsee indarrik emoten; ezbada Jaungoiko andijaren aparteko argitasuna ta itzala dago eureetan, ta au gaiti daukee juramentubari izatia emoteko indarra, egiijaren testigutzat aotan artuten dirianian. Emeti ezaututen da bada, kristinaubak, zer dan juramentu egitia. Oni darraiko ikastia nos egin biar dan.

 

 

II.

 

        Biar dan denporaan ta modubagaz egin ezkero juramentu, gauza ona da. Jaungoikua ondreetan da bere izen santuba aotan artubagaz, biar dan orduban. Au gaiti ikasi biar dau kristinaubak nos egin legijan juramentu, ondo dan moduban. Espiritu Santubak esaten deutsku, neure entzula onak, Jeremias propeta santubaren aoti, Juramentu egin biar dala egiijagaz, preminiagaz ta gauza onerako. Iru gauza oneek biar dira juramentuba ona izateko. Egiijagaz egiten da juramentu, dakijana dakijan moduban, geitu bagarik, gitxitu bagarik ta ezkutau bagarik esaten danian. Entzun beeban, entzun ebala; ikusi beeban, ikusi ebala; esan beeban, esan ebala; edo ez ebala... dakijan moduban edo noberak uste daben moduban juramentu egiten danian da egijazkua. Dudaan daukan gauzia, ondo ez dakijana, eritxikua edo sospetxakua esaten badau ziurtzat juramentubaren beian, egiten dau guzurrezko juramentuba. Entzuna ikusitzat ta ikusija entzuntzat esaten badau, edo mudeetan badau dakijen moduti, egiten dau guzurrezko juramentuba.

        Jazoten da askotan, juramentubaren beian juezak itanduten deutsanian, dakijana esan biar daben edo ez, ez jakitia. Endamas kristinau gitxi dakijenari. Orduban itandu biar deutsa, al badai, dudia daukanak dakijanari, juramentu egitera orduko; zelan juramentu egin biar daben ta zer esan biar daben. Ta au ezin dabenian, edo ez egin juramenturik, edo esan zuzen dakijana, dakijan moduban. Bada, guzurrezko juramentuba beti da pekatu mortala. Onetan ez dago dudarik, kristinaubak. Alperrik izango da gauza gitxija juramentubagaz esaten dana. Alperrik izango da gatx uste bagarik edo, esan oi dan legez, inori kalterik egin bagarik. Guzurrezko juramentuba beti da pekatu mortala Eleisako Gurasuen esanian. Oh, zeinbat pekatu mortal egiten ditubeen berban berbaan Jaungoikorako, argija dakutstan legez, luurrak paltau dagidala ta beste onako juramentuzko berbaak esateko oitura galduba daukeenak! Askotan guzurragaz, sarritan destajuban ta geijeenian premina bagarik.

        Biar da premina edo nezesidadia, juramentu egiteko. Ta nos izango da preminia? Sarritan jazo lekijo kristinaubari juramentu egin biarra. Leleengo: juezak eskatuten deutsanian. Bigarrenian: opizijuak, zereginak edo estadubak aginduten deutsanian. Irugarrenian: noberaren edo proximuaren bitzitzia, osasuna, kleituba edo aziendia jasoteko, zaintuteko, gordeetako edo galdu bide bateti libreetako biar danian. Ta laugarrenian errazoe geijagogaz: nobera edo norbait pekatuko okasinoeti libreetako biar danian. Alako gauza andija noberarena ta nai proximuarena, arimakua ta nai gorputzekua gorde, librau edo jaso ezin danian, juramentu egin bagarik; orduban juramentu egitia egiijagaz ta gauza onerako, juezak eskatu ez arren, ez da gauza txaarra ta askotan biarrekua, preminia dagualako.

        Irugarren lekuban, juramentubak ona izateko biar dabena da, gauza onerako izatia. Oni esaten jako: zuzentasuna. Egijazkua, biarrekua ta gauza onerakua izan biar da juramentuba. Zuzena da juramentuba, Jaungoikuak gura daben gauzaren bat egingo dabela juramentubaren beian aginduten dabenian. Edo Jaungoikuak gura ez daben gauzaren bat egingo ez dabela, juramentubaren beian aginduten dabenian. Limosna bat emotia, meza bat entzutia, ondo ta laster konpeseetia, ez orditutia, joko txaarrik ez egitia, pekatu ekanduko bat ez egitia ta beste onako Jaungoikuak gura dituban gauzaak juramentubagaz agindutia da, juramentu zuzena egitia. Aginduten baditu juramentubagaz gauza txaarrak: arerijuari ez parkatutia, tema gaistuagaz urtetia, pekatu egitiari ez istia, nai beste edozein berez gauza ona ez dana; orduban da juramentuba pekatuzkua zuzentasunaren paltaz. Oneetan guztietan Jaungoikuari egiten jako injuria, bere izen santuba, altuba ta bedeinkatuba aotan artuta, testigutzat ekarrita, edo guzurra esaten dalako, edo premina bagarik esaten dalako, edo gauza txaarrerako esaten dalako. Oh, zeinbat juramentu txaar entzuten dirian! Ya panparrerijaz, ya gorrotoz, ya amodijo txaarrez, ya ekandu gaistoz. Gogoratu bada, kristinaubak, zelan egin biar dan juramentu, ona izateko. Baita ikasi zelan egin biar dan bere juramentubagaz aginduten dana.

 

 

III.

 

        Esan dan legez, izan ezkero gauza ona juramentubaren beian aginduten dana, kunplidu biar da, al dedilla. Jaungoikuari egiten jako juramentu. Bere izen santuba aotan testigutzat artuta egiten jako. Bada, pekatuzko gauzia ez bada, aginduba egin biar da, al dedilla. Ardauagaz, jokuagaz, pekatuko etxera juanagaz, edo pekatuko lagunagaz bat eginagaz, edo beste oitura galdu bategaz egiten dozu pekatu. Dala pekatubaren kargia jaso ezin dozulako, edo grazijaren kolpe batek konturatu zaitubalako, edo pekatubak berak lotsatuten zaitubalako, aginduten deutsazu Jaungoikuari juramentubagaz ardaorik ez edaatia, joko gaistorik ez egitia, etxe deunga atara ez juatia edo beste pekatuko okasinoian ez sartutia? Bada, egin biar dozu atxakija bagarik. Aginduten dozu juramentubagaz erlijinoian sartutia, kastidadia gordeetia, meza bat entzutia, limosna bat egitia edo baru bat ateratia? Oneek gauza onak dira. Baina jazo leiteke juramentu egin arren, guztiak egin ezina. Orduban bere, al dagizuna egin biar dozu juramentuba gaiti.

        Agindu dozu juramentubagaz pekatu dan gauza bat egitia, arerijuari ez parkatutia, limosnarik ez emotia edo beste gauza pekatuzko bat? Ez dozu kunplidu biar juramentubagaz aginduba, pekatu dalako. Alako juramentuba egitia pekatu da. Ta egin da gero kunplidutia bere pekatu da. Ezin gizonak legerik imini legijo bere burubari, pekatu egiteko. Guraari txaarrak, amodijo gaistuak, gorrotuak edo soberbijak inos eragiten badeutsa kristinaubari juramentu, pekatu dan edo izan leitekian gauzia egiteko, (Erodesek Erodiaren alaba dantzaarijari egin eutsan legez ta san Juan Bautistaren sama inozentiak pagau eban legez ) ez da balijoko juramentuba, ezbada pekatuzkua ta ez da kunplidu biar. Ez aaztu bada, kristinaubak, ze erreberenzijagaz ta errespetuagaz artu biar dogun aotan Jaungoikuaren izen santuba. Gogoratu ondo nos eta zelan egin biar dan juramentu. Egiijagaz, preminiagaz, ta gauza onerako egin biar da juramentu. Ta bein egin ezkero, kunplidu biar da juramentubagaz aginduten dana, pekatu bagarik kunplidu al deinian.

        Ezin ukatu ginai, neure entzula onak, txito oitura galduba ta zabala daguana kristinaubeen artian juramentubak egiteko. Umetati ikasten da premina bagarik juramentu egiten. Ta askok zaartuta bere eurakin daukee, premina bagarik juramentu egiteko ekandu gaistua. Oh, zenbat pekatu egiten ditubeen alako juralarijak! Oh, zeinbat injuria egiten deutseen Jaungoikuaren izen santubari! Ez dira, bada, kastigu bagarik geratuko, dino Espiritu Santubak, Jaungoikuaren izen santuba alperrik aotan artuten dabeenak. Juramentu asko egiten daben miinak buruko uliai ikara eragiten deutsee ta belaarrijak gogortuten ditu, dino Eklesiastikok. Dendatu biar dozu, dino san Agustinek, juramentu egiteko ekandubaren kontra, ekandu txaarraren, txaarraren kontra ta kendu zeubeen auetati juramentubak. Botikakua legez da juramentuba, dino Erromako Katezismuak.

        Oh, ze erakutsi ona! Botikakua legez juramentuba. Nos artuten da botikakua? Zelan artuten da? Zeinbat artuten da? Botikakua artuten da biar danian. Gaixo danian. Ainbagarik osasuna jadiitxi ezin danian. Ta zelan? Ah! Gatxa ondo examinauta, medikubai itanduta, ak aginduten daben moduban ta ordubeetan artuten da botikakua. Ta zeinbat? Ez geijago ta ez gitxiago, gatxak eskatuten daben beste edo eskatuten dabela uste dan beste ta medikubak aginduten daben beste baino. Oh, ze ardura andijagaz gordeetan dirian gorputzaren onerako lege oneek! Artuko zenduke botikakua, osasun onagaz zagozanian? Artuko zenduke edo artuten dozu premina bagarik? Ta premina daukazunian edo gaixo zarianian bere, artuten dozu inori itandu bagarik? Ondo jakin bagarik? Artuten dozu edozein botikako? Edozein ordutan? Edozein beste neurri bagarik? Ah, kristinaubak! Ez dago onako zororik munduban.

        Bada, botikakua legez juramentuba. Botikakua gaiski artubak gorputza ill legi. Baina juramentu gaiski eginak, arimia illten dau. Ez egin, bada, juramenturik, premina andija bagarik. Ta orduban, ondo pensauta, ondo kontuba atarata. Ez egin juramenturik prijsaka ta arin aringa. Ez egin juramenturik, leendanaz ondo jakin bagarik, ia juramentubak arimaan on egingo deutsan edo ez? Ez egin juramenturik edozein denporatan. Ez egin juramentu biar dan baino geijago. Bada, botikakuak bere ona izan arren, laarregi bada edo ordu txaarrian bada, ill egiten dau gorputza; ta juramentubak bere egijagaz izan arren, biar ez dan denporaan dalako edo laarregija dalako, ill egiten dau arimia. Ze gitxi au penseetan dabeen orduban ordubango juralarijak. Ekandu txaarra artuten dabee berbaan berbaan juramentu egiteko, ta inos ez dira dendatuten oitura pekatuzkuaren kontra.

        San Agustinek autor eban bere buruba gaiti, egunian egunian juramentu egiteko oitura galduba eukana. Jaungoikuaren bildurrak kendu zituban nire juramentubak, dino santubak sermoe baten. Zeubeen artian bitzi nas, esaten eutseen, ta nos entzun deustazu niri juramentuba? Ez nituban leenago egunian egunian egiten? Bai. Baina jakin nebanian gauza txaarra zana, bildurtu nintzan ta peliau nintzan juramentu egiteko ekandu gaistuaren kontra. Erregutu neutsan Jaungoikuari ta emon eutstan grazija geijago ez egiteko. Ez daukat gauza errazagorik juramentu ez egitia baino, zinuan san Agustinek. San Juan Krisostomok emoten dau konseju bat, juramentu egiteko ekandu gaistua galduteko. Esango dozu gatxa dala, baina gatx geijago dakar ekandu galdubak. Dakutszunian, dino Santubak, zeuk edo zeure umiak, edo zeure emastiak, edo otseginak daukazula juramentu egiteko ekandu galduba, juramentu egin dozun gabian apaldu bagarik zuaz lotara. Ta zeure etxekok egiten badau juramentu premina bagarik, ez egijozu aparirik emon, dino Santubak. Artu daiguzan bada, kristinaubak, konseju santu oneek geure onerako. Alan kenduko ditugu laster ekandu gaistuak, juramentu egiteko. Orduban izango dira geure juramentubak egijazkuak, preminakuak, ondo pensaubak ta gauza onerako. Ta bein Jaungoikuari juramentubagaz gauza ona agindu ezkero, kunplidu ziur ta zuzen. Alan gura izan dagijala Jaungoikuak, geuk alabeetia bere izen santuba. Aitiaren, Semiaren ta Espiritu Santubaren izenian. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa