www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Urteko domeka gustijetarako berbaldi ikasbidekuak (II)
Pedro Astarloa
1818

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Urteco Domeca gustijetaraco verbaldi icasbidecuac, Pedro Astarloa. Apraizen moldategia, 1818

 

 

aurrekoa  

LIII. BERBALDIJA

 

Zer dirian Aingerubak, eta zelan daukagun bakotxak Aingeru jaolia.

 

        Jaungoikuak egin deuskuzan mesederik andijenen artian ezta txikijena, bakotxari emotia Aingeru bat bere jaoletzat. Mesede au obeto ezagututeko, ikusi daigun lenago zer dirian Aingerubak. Dira bada gorputz bagako espiritu uts, edo puru, zenzun, edo entendimentu, eta borondate daukeen batzuk. Jaungoikuak berak egin zituzan ezerberezetatik mundubaren asijeran. Urten ebeen Jaunaren eskubetatik grazijaz apaindurik, jakiturijaz argiturik, eta onoidade, edo birtutez ederturik. Ifini zituzan zeruban bera beti beti alabadu agijen, eta berari obediu eijuen. Baña ez ebeen guztijak iraun Jaungoikuaren aginduban. Arroturik Luzifer beragan ekusan edertasunagaz, artu zituzan Jaungoikua bera beste izateko asmu zoruak, eta jagi zan bere egiliaren kontra beste asko bere lagun zituzala. Aserraturik Jauna lotsabakerija onegaz, bota zituzan zerutik infernuko ondarretara, beti betiko kondenadurik ango su ikaragarrijetara. Onexek dira demoninuak. Oneen zeregin guztija da gu pekatura eruatia, modu onetan beti betiko zorigaldukuak izan gaitezan.

        Aingeru onak dira Jaungoikaren agindu, eta obedienzijan iraun ebeenak, eta orregaitik Jaunak sendatu zituzan grazijan, egin zituzan betiko zorioneko, zeruko lenen, edo prinzipe, eta bere erreinuko andi, edo nagusi. Ain dira jakitunak, ze mundu onetako jakiturija guztija iluntasuna baño ezta eurenaren albuan. Ain dira alsu, edo poderoso, ze mundu onetako indar guztija ezta argaltasun baño euren parian. Ain dira ederrak, ze agertuko balitz luurrian Aingeru bat bakarrik daukan argi guztijagaz, eguzkija bera geratuko litzateke ezain, eta ilundurik. Onexei bada agindu deutse Jaungoikuak, zaindu gaijezala geure bide guztijetan. Bakotxari ifinten deusku Aingeru jaole, edo guardako bat geure arerijuakgandik gorde gaizan, ezek gatxik egin ezteigun, eta beti beti guri lagun egin deigun, inosbere inosbere gugandik alderatu, edo apartadu baga. Ez bakarrik ifinten deusku geure Jaungoiko maitiak Aingeru guardako bat gizon bakotxari, baita bere Erreinu, Probinzija, eta uri, edo erri bakotxari. Egija au dakusku sarri eta sarri Eskritura Sagraduban. Dakiguna da, San Migel Aingerulenen, edo Arkanjeluba izan zala Israelgo Elexa, edo Batzarren jaole, eta orain dala Elexa Santubaren gordezaile.

        Jakin gura badogu zer egiten daben gugaz Aingeru guardakuak, eta zer egin biar dogun guk bergaz, eztaukagu enzun baño zer dirautsan Jaungoikuak Moisesi, eta Moisesegan guri bakotxari. Neuk bialduko deutsut neure Aingeruba; bera juango da zure aurretik; berak zainduko zaituz daruazun bidian, eta sartuko zaitu zuretzat prestadurik daukadan lekuban. Zagoz berari adi, enzun egizuz bere esanak, eta ez eikezu gitxitan euki, edo despreziadu; bada pekatu egiten badozu, ezteutsu bakian itxiko. Enzuten badozu bere aginduba, zure arerijuen arerijo izango naz, eta gogor artuko ditudaz zuri gatx egin deizubenak. Lenengo dirausku; zetarako emoten deuskun Ainegru guardia. Bigarrengo: zer egin biar dogun Aingeru onegaz, nai badogu berak zaindu gaizan. Iru gauzatarako emoten jakula, dino Jaungoikuak berak; gure aurretik juan dedin bidian, zaindu gaizan, eta sartu gaizan berak iskiniriko lekuban. Au da irakatsi deigun bidia, eta nosbait bide okerretik baguaz, artezera biurtu gaizan; zaindu gaizan bide onetan urteten deuskuben arerijuakgandik; eta azkenez sartu gaizan zeruban, zein dan leku iskinija, edo promisinoeko erri benetakua. Aingeu guardakuak egiten deuksuzan iru on onexek jakinagaz, ezagutuko dogu ze mesede andija egin deuskun Jaungoikuak bera laguntzat emonagaz.

        Lenengo: emoten deusku Jaunak geure Aingeru guardia, gure aurretik juan deitian, au da, irakatsi deigun zerurako bidia. Au egiten dau guri bialdubagaz bijotzera gurari santubak, borondate onak, gogo artezak, euren bitartez egin daiguzan obra on, eta santubak, zeinzuk dirian zerurako bide artezak. Nosbait itxirik bide au sartuten bagara pekatuko bide okerrian, ze aleginak eztituz egiten atzera biurtu gaitezan, eta bide onian ifini gaitezan? Bialduten dau gure bijotzera Jaungoikuaren justizijaren bildur santuba, itxi erazoteko infernura garuazan bidia. Ze deijak berari jarraitu deijogun? Ze erregubak penitenzijako iturrijan garbitu daiguzan pekatubaren loikerijak? Ze agirakak kondenazinoeko pelleburuban gagozalako? Sinistu egizube arako konfesetako gogua daukazunian, Aingeru guardiak bialduba da. Arako pisuba sentidurik, pekatubak triste zaukazanian, Aingeru jaoliak bialdu deutsu atsakaba ori, urten dagizun naibaga ori emoten deutsun pekatutik. Demoninuak tentetan bagaituz pekaturako, aintxe dago prest gure Aingeruba pensamentu on, eta santubak gure bijotzera bialduteko, sarzaijerarik emon ezteijogun gure arerijo oni, begijen aurrian ifinten deuskula zelako gatx, eta kaltiak dakarguzan emoten badeutsagu baija, edo konsentimentuba geure arerijo oni. Auxe da Aingeru zain, edo guardia aurretik juatia.

        Bigarrengo: emoten deusku Jaungoikuak Ainegruba, zaindu gaizan geure arerijuakgandik. Gure bizi guztija da gerra bizi bat. Gerra au egiten deuskuna da demoninua. Eztago arerijo au puntutxu baten bere geldi, Etxian, eta kanpuan, kalian, eta mendijan, soluan, eta basuan, egunez, eta gabez, goxian, eta arratsaldian, edonun, edozein denporatan dago pelietan; eztauka janen, ez luaren biarrik, ezta inos arikatu, edo kansetan, eta alan eztago inos geldiik. Baña zelako arrabijagaz, zelako indarragaz, zelako asmubakaz pelietan dau? Eztago munduban bere kontra ifini leitekianik. Zer egin ginaike guk argalok, kadenok, eta erkinok arerijo ain indarsu, ain sendo, ain gogor onen kontra? Baña, ez Kristinaubak, ez, ez gagoz bakarrik, geure albuan daukagu beti geure Aingeru jaole, edo guardia gu ainduteko. Berak pelietan dau gugaz batera, berak kenzen deutsaz daukazan armaak, berak kenzen deutsaz bere indarrak, berak azpiratuten dituz bere alegin guztijak; senduago, indarsubago, errutsubago da bera bakarrik infernuko demonino guztijak baño. Ez bildurrik euki: geuk nai ezpadogu ez gaituz goituko: deseginik geratuko dira bere asmu guztijak; obediu deijogun Aingeru onen agindubari, eta orra irabazirik goitute, edo biktorijarik andijena. Zagoz seguru zeu beragandik alderatuten ezpazara, eztala bera zure albotik kenduko. Zeuk beragandik iges egiten ezpadozu, etzaituzala bakarrik itxiko, eta zure arerijo guztijak ikusiko dozuzala zure oñetan etxunik, zatitu, birrindu, eta lotsaturik.

        Irugarrengo: emoten deusku Jaungoikuak Aingeru guardakua, eskiniriko luurrian, zein dan zeruba, sartu gaizan: auxe da gauza lenen, edo prinzipalena. Onetarako dua gugaz bizi onetako bidian, onetarako zainduten gaituz geure arerijuakgandik, onetarako da gure bide-lagun, onetarako dira bere ardura guztijak. Gu sortu, eta bertatik emoten deusku Jaunak Aingeru jaole, edo guardakua, eta ordutixek asten da gugaz daukan arduria. Geure amaren sabelian gagozala, eta argitara urten baño lenago daukagu geugaz Aingeru au. Ordutixek abijetan dira gu zeruruntz arteztuten. Nai leuke demoninuak bautismoko ura artu, eta Jaungoikuaren seme izatera eldu baga il gaitezan; baña gure Aingerubak galazoten deutsa onelako gaiztakerijarik, edo beste gatxik guri egiten. Jaijo, eta batiatu ezkero, zelako arduria arzen eztau Aingeru onek guk zaindu daigun orduban arturiko grazija? Berak guraso, maesu, eta beste gure ardura euki biar dabenai adi erazoten deutse doktrinia, eta zerurako bidia guri irakasteko dauken obligazinoia. Berak bialduten dau gure bijotzera Jaunaren bildur santuba, berak alderatu, edo apartetan gaituz pekatubaren pelleburubetatik. Onetarako gure bitarteko eginik erregututen deutsa Jaunari, ezteigula ukatu bere laguntasuna, ezteigula itxi jausten demoninuaren menpian.

        Eta ze atsakabe, ze neke, ze naibagia arzen eztau gu pekatuan jausten garianian? Ze alginak eztituz egiten ainbat lasterren urten daigun pekatupetik? Ze deijak, ze diadarrak gure bijotzera, daukagun lo zorrotik iratzartuteko? Ze otsak gure arimako atetan, idigi deijoguzan Jaunari bertan sartu dedin? Ze erregubak bota daigun andik geure arerijua? Ez egunez, ez gabez dauka atseginik guri Jaungoikuagana biurtu erazo artian. Guk enzuten badituguz diadar oneek, eta egiten badogu penitenzija benetakua; Ze poza? Ze atsegina? Ze olguria gure Aigerubena? Dei egiten deutse, edo konbidetan dituz beste Aingerubak, eta dirautse: poztu gaitezan guztijok; bada aurkitu dot galdu jatan ardija. Zelako arduria ifinten eztau ostera galdu eztakijon? Ifinten deusku poz, eta gozo andi bat modu onetan gozatu gaitezan artu dogun grazijaren atsegina. Modu onetan garuaz geure Aingerubak Jaungoikuak izkinirik deuskun luurrera. Baña nos ardura andijagua ifinten daben gu zainduteko, da geure erijotzako orduban. Demoninuak ikusirik denpora gitxi daukala gu tentetako, botaten dituz bere indar guztijak, geituten dituz bere asmu txarrak, eta artuten dituz bere enbidijak al daizan modu guztijak gu goituteko, jakinik orduban urteten badau beriagaz, eruango gaituzala bera erre, eta kiskilduten daben su ikaragarrira; baña gure Ainerubak bere artuten dituz inos baño ardura andijaguak demoninuak goitu, edo benzidu ez gaizan. Nok esan leike? Nok adi erazo leike Aingeru on, eta donga oneen artian orduban egiten dan gerra bizija? Onak gu zerura eruateko, eta dongiak gu infernuban ondatuteko gurarijagaz? Eztago gizonen artian bera azaldu, edo explikadu leikianik.

        Baña ezta emen geratuten gure Aingerubak gugaz daukan arduria, ezta eriotziagaz amaituten bere gu zaindutia, geugaz dua Jaungoikuak egiten daben ikaragarrizko juizijora. Aintxe egongo da gure albuan; bera izango da bitarteko, edo abogadu, berak berba egingo dau gugaitik. Aintxe aterako dituz gure onerako aurkitu al deitezan errazoe guztijak; aintxe eranzungo deutsee demoninuaren salakera, edo akusazinoe guztijai. Ifiniko dituz geure bizi gutzijan egin dituguzan obra onak bapere itxi baga; ezta geratuko isilian txikijen txikijenik; ezkuturik ezkutubenian egin dituguzanak aterako dituz argitara. Ze poza gure Aingerubena, zerurako sentenzija emoten badeusku il, eta bizien Juezak? Garbirik bagagoz berak garuaz zerubetara, ifinten gaituz Jaungoikuaren aurrian, eta egiten dau fiesta andi bat beste Aingerubakaz batera gugaz geitu dalako zerutar bat. Guztiz garbirik ezpagagoz berak garuaz Purgatorijoko garbitegira, poztuten gaituz zerura elduteko esperanziagaz, eta emoten deusku berbia egingo dabela alegina ainbat lasterren urten daigun ala, eta tormentu areetatik zeruko atseginetara. Ifinirik Jaungoikuaren aurrian erregututen deutsa arren atera gaizala ainbat lasterren leku atarik, eta eruan gaizala bera arpegiz arpegi ikustera. Onetarako ifinten dituz bere aurrian gugaitik luurrian egiten dirian eskabidiak, ateraten dirian mezak, emoten dirian limosnak, eta irabazten dirian induljenzijak. Oneek ainbat lasterren, eta geijen izan deitezan, biztuten dituz gure aide, adiskide, eta ezagunak al daijen gutzija gugaitik egitera. Arako guztiz garbirik gagozanian, ze prest, ze pozik jasten dan garbitegi, edo purgatorijora gu andik ateratera? Berak garuaz zerura, eta ifinten gaituz Jaugoikuaren aurrian beti betiko alabadu daigun zeru luurren egilia. Orra ze lagun leijala emoten deuskun Jaungoikuak sortuten garianetik, eta bere glorijan sartu artian, infernuban geure erruz jausten ezpagara.

 

 

Erazoginza

 

        Enzun dozu neure Kristinauba, zer egiten daben zugaz Aingeru guardakuak: enzuzu orain zer egin biar dozun zuk beragaz. Iru gauza egin biar dituzala beragaz, dirautsa Jaunak Moisesi, eta beragaz guri: Zagoz berari adi, edo bardin dana, euki egijozu itzal, edo errespeto andi bat: egizu bere aginduba, eta ez egizu gitxitan euki, edo despreziadu. Iru gauza aginduten jakuz berba oneetan: berari eukitia itzal, edo errespetua beti aurrian daukagulako; debozinoe guztizko bat deuskun onguria gaitik, eta itxoromen, edo esperanza oso bat beragan, gure jaole dalako. Lenengo: itzal, edo erreberenzija beti geure aurrian daukagulako. Gagozan lekuban gagozala aintxe dago gure Aingeruba, eta dakus egiten dogun guztija. Orregaitik bakarren bakarrian zagozanian, etzara azartu biar egiten besteren aurrian lotsatu zinaitekezan gauzarik. Esan egidazu: egingo zeunke itzal, edo errespeto andi bat deutsazunen aurrian, bera asko aserratuko leukian gauzarik? Egingo zeunke plaza baten erdijan ainbat gizonen aurrian zeuk zeure bakarrian egin oi dutuzuzan loikerija, eta zikinkerijak? Azartu, edo atrebiduko zinateke zeure guraso, zeure anaije, edo zeure nagusiak zakusela egiten arako lotsariz beteten zaitubezan pekatubak? Ezetz deritzat. Bada, neure Kristinauba, eztozu inos uste biar zeure bakarrian egiten dozula pekaturik. Lekurik ezkutubenian, iluntasunik itxubenian, gelarik zarratubenian, aintxe daukazu zeure Aingeruba, dakus egiten dozun pekaturik lotsagarrijena, bere begijen aurrian egiten dozu ezaintasunik itsusijena, ezin beragandik ezer ezkutadu zinaike. Zer dinot egin? Ezin euki zinaike berak eztakusan pensamenturik txikijenik bere. Arako gauza lotsagarrijen bat egiteko pensamentubari baija emoten dautsazunian, edo konsentietan dozunian berak dakus. Orregaitik demoninuak pekatura tentetan zaituzanian esaizu: ementxe dago neure Aingeruba, eta berak ikusiko dau egiten dodan pekatuba. Arako zeure aragijak tentetan bazaituz loikerijen batera, lotsa izan zaitez Aingerubak dakusala olako gauzarik egiten.

        Bigarrengo: euki biar deutsegu debozinoe andi bat, eurak deuskuben ongura, eta borondate onagaitik. Aingeruba da geure adiskidia; baña ez edozein modutakua, ezpada aurkitu al ginaikian leijal, eta zinzuena. Asko eta asko irakusten jakuz adiskide, askok eta askok egiten deuskubez mesediak; baña ezta erraz jakitia benetako adiskide badira, edo egiten deuskubezan mesesdiak badira gugandik itxaroten daben beste mesede andijagoren bat gaitik. Baña Aingerubak gure adiskide badira, mesediak egiten badeuskubez, bakarrik da deuskuben amodijuagaitik. Ze mesede egin ginaijue, guk Aingeurbai? Geitu ginaijue dauken glorija? Azi ginaijuez auren ondasunak? Egin ginaikez dirian baño ederrago, zorionsubago, jakinsubago, senduago, edo andijago? Zer gara gu luurrian gatzazan gizon pobre, argal, itxu, kadenok zeruko prinzipe andi arei mesederen bat egiteko? Zer itxaron leije Jaungoikuaren aurrian glorija, atsegin, eta ondasunez alde guztijetatik inguraturik dagozan Aingerubak, luur, auts, eta zimaur puska bat gandik? Orregaitik, seguru egon biar gara geure adiskide benetakuak diriala; egiten badeuskubez ainbat mesede, ainbat on, dala deuskuben amodijo, asko gura, eta borondate ona gaitik. Jaugoikuak agindu deutse jaon gaijezala, eta agindu auxe zainduterren dira gure ongile.

        Irugarrengo, guere Aineru zainzaile, edo guardiagan euki biar dogu uste, edo konfianza oso bat, eztagualako mundu onetako guztijak, infernuako demonino guztijen aleginakaz; artu begijez dakijezan, eta al daijezan asmu guztijak; bota begijez gure kontra euren indar guztijak; bada guzti guztijak eztira asko izango gatxik txikijenik bere egiteko, ezta uletxu baten ukututeko bere, egonik gugaz Aingeru guardakua. Ez urak, ez subak, ez eurijak, ez ekatxak, ez leoe, ez artz, ez beste gauzak gatx egin leikegu. Isio begi Nabukodonosorrek laba ikaragarri bat; igon begi zeruraño garrak; bota begiz iru mutil gazte Jaungoikuaren bildurtijak su onen erdira, bada ezteutse alsitxu baten bere garrak ukutuko. Bota begije Daniel Igarla, edo Profetia leoe gosez amurratukuen erdira, bda leoe gosiak iliko oneen artian bat bakarrik ezta azartuko berari ukututen bere. Eta zegaitik deritzazube ez eutsela gatxik egin subak, ez leoiak Jaungoikuaren serbizaile onei? Eurakaz egualako euren Aingeruba. Eneuke amaituko ekarri gura baneutsuz Eskrituran dagozan ejenplu guztijak egija au sendatuteko.

        Bada, neure Krsitinauba, zeure premina guztijetan zeure estura, biar, eta pelleburubetan nai gorputz, nai arimakuetan dei egijozu zure Aingerubari, zeure zainzailiari, zeure jaoliari bijotz oso osotik, debozinoe al daizun andijenagaz; eskatu egijozu atera zaizala daukazun esturatik, eta berak aterako zaitu konbeni bajatzu. Arako tentazinoiak estututen zaitubezanian, eta pekatuban jausteko pelleburuban zaukezanian, diadar egijozu: salbadu nagizu; bada galduba naz bestelan; ikusiko dozu zelan zeure Aingeurbak lagunduko deutsun zeure arerijua goituten. Ez inos bildurrik euki Aingeru guardiaren aldetik utsune, edo faltarik izango dala; eta nosbait emoten ezpajaku geure eskarija da, edo konbeni ez jakualako, edo biar dan moduban eskatuten eztogulako. Nosbait goitu, edo benzietan bagaituz tentazinoiak ezta Aingerubaren erruz, ezpada geuk jausi gura dogulako. Jarraitu deijogun geure Aingerubak irakusten deuskun bidiari, goituko dituguz arerijuak, eta elduko gara geure Aitaren etxera. Amen.

 

BIGARREN LIBURUBAREN AZKENA

 

aurrekoa