www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Urteko domeka gustijetarako berbaldi ikasbidekuak (II)
Pedro Astarloa
1818

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Urteco Domeca gustijetaraco verbaldi icasbidecuac, Pedro Astarloa. Apraizen moldategia, 1818

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXIX. BERBALDIJA

 

Karidadiaren ganian, eta zelan amadu biar doguzan arerijo, eta gatx egin deuskubezanak.

 

        Onoidade, edo birtute guztijetatik andijena da karidadia, diño San Paulo Apostolubak. Bera baga eztago benetako birtuterik, eta bera daukanak birtute guztijak daukaz. Ezin obeto adi erzo leiteke karidadiaren mirarizko anditasuna, San Juan Ebanjelistiak dirauskunagaz baño. jaugoikua karidadia da; bera daukana Jaungoikuagan dago, eta Jaungoikua ametia gauza guztijen ganian, eta geure proximua geure buruba legez. Birtute, edo onoidade onen lenengo parte, edo zatija adi erazoko da Jaungoikuaren legeko lenengo agindu, edo mandamentuba azalsu, edo explikadu daikegunian; eta orain esango dogu, zer aginduten deuskun bigarren parte, edo zatijak. Da bada karidade au geure proximua ametia geure buruba legez. Proximuen izenian aituten dira betiko zorioneko izan leitekezan guztijak, nai dala kristinaubam nai dala Jentik, Mauru, Turku, edo Judeguba; izan deila aidia nai kanpokua, andija nai txikija, on nai dongia, adiskidia nai arerijua. Baita bere dira zeruban dagozan Santu, eta Aingerubak, eta alan amadu biar doguz, eta poztu biar gara Jaungoikuak emon deutsen zorion Parebagiagaitik. Amadu bere biar dituguz Purgatorijoko arimak, eta erregutu Jaunari eruan daizala ainbat lasterren zeruko atseginetara; kondenadubakaz bakarrik ezin euki ginaike karidaderik.

        Onexek guztijok maitetu, edo amadu biar dituguz geure burubak legez, au da, amadu biar doguz nai geunkiana legez eureak geu amadu gaijezan, gura izan biar deutsegu geuretzat gura geunkian on guztija, eta ezteutsegu nai izan biar geuretzat na ezgendukian gatxik: edo egin biar deutsegu, eurak geuri egin deiguben nai gendukian on guztija, eta ezteutsegube egin biar eurak geuri egin deiguben nai ez gendukian gatxik. Amodijo au izan biar da barrukua, edo bijotzekua, eta kanpotikua; bada ezta asko kanpotikua bakarrik, edo bijotzekua bakarrik izatia. Lenengo izan biar da barrutikua, eta alan ez bakarrik ezteutsagu gatxik nai izan biar proximuari, ezteutsagu gorrotorik euki, ez poztu datorkiozan gatxakaz, edo nekatu Jaungoikuak emoten deutsazan onakaz, ezpada armadu biar dogu bijotz oso osuagaz, poztu biar gara, Jaungoikuak emoten deutsan zorionagaz, tristetu jazoten jakazan gatxakaz, eta guztijen gañetik nai izan biar dogu, emon deijola Jaungoikuak glorija zeruban. Bigarrengo: izan biar da kanpotikua: au da emon biar dituguz geure bijotzian deutsegun amodijuaren ezaugarri, edo señaliak, eta alan gure biar bada lagundu biar deutsagu, gose bad emon biar deutsagu janarija, egarri bada edarija, billoxik badago jaztekua, eta beinguan esaterran egin biar dogu eurakaz, eurak geugaz egin daijen nai gendukian guztija.

        Ezin alderatu, edo apartadu ginaikez amodijo onetatik geure arerijuak, edo gatx egin deuskubenak, bada dira geure proximuak, eta daukagu obligazinoe estuba pekatu mortalen beian, ez bakarrik gorrotorik eukiteko, ez gatxen bat nei izateko, bai ta bere ametako, eta nesediak egiteko. Jesu-Kristok berak bere aotik emon euskun agindu au. Berak dirausku: neuk dirautsubet, amadu egizubez zeuben arerijuak, mesediaj egijozubez gorroto deutsubenai; eta erregutu egijozube Jaunari zuben jarrai dabilzan, edo persegietan zaitubezanak-gaitik. Onetan eztago dudarik, alperrol esango dau nai dabena gizonen antuste, edo soberbijak, eta bakotxaren beraganako ondo guriak. Amodijo onek, edo arerijuak-ganako karidadiak zer aginduten deuskun ezagututeko, deritzat modurik onen oneena dala nok pekatu egiten daben onetan edi erazotia. Egiten dau bada pekatu mortal. Lenengo: nai leukianak gatxen bat etorri dakijon bere arerijuari gorputzian, ariman, edo ondasunetan. Bigarrengo: jazoten jakozan kalte, gatx, edo nekiakaz poztuten danak. Irugarrengo: Jaungoikuak emoten deutsazan ondasun, osasun, eta zorionak gaitik nekatu, eta tristetuten danak. Laugarrengo: egin deutsan gatx, edo kaltia bengetako gogo, edo gurarija daukanak, okasinoe billa dabilela nundik nora beste ainbeste gatx, edo kalte egin al leijon, bere barruban dinuala: etzat beste mundura jungo pagadu baga egin deustan prestubezkerija. Neuk irakatsiko deutsat etzakola egin biar ni lezko bati alango txatxarkerijarik. Bostgarrengo: ofizijo batekuak, zapatari, dendari, joskila, errementari, arotz, argin, eta beste edozeinbere ofizijokuak egiten dabe pekatu bata bestia ikusi ezin badabe, ezin onian eruan al dabeela, bestiak ainbeste salzeia, ainbeste biargei eukitia, ainbeste irabaztia, eta nai leukela jausi daitezan dauken izen on, edo famatik, usterik areek ezpalegoz, edo ain fama edo izen ona ezpaleuke eurak geijago irabaziko leukiela. Seigarrengo: gatx egin deutsanari gorroto deutsanak, edo ezin ikusi dabenak, Zazpigarrengo: bre arerijuari parkatu nai ez deutsanak.

        Engañu guztiz andijak jazo oi dira, neure enzula maitiak, arerijo, ta gatx egin debenian parkatutiaren ganian. Kristinau guztiz asko dira gatx, edo kalteren bat egiten deutsenian, esan oi dabeenak: Jaungoikuak bakarrik daki orrek egin daustazan kaltiak, baña orregaitik ezteutsat gorrotorik, ezteutsat gatxik nai, parkatuten deutsat, baña au badino bere, auzotegi guztijak dakus, eta dino aserraturik daguala beragaz, eta erri guztijak da ezagun eztaguala ondo beragaz. Orregaitik guztiz da biarra jakitia, nundik ezagutuko dan nos daguan gorrotua bijotzian, eta parkatu etxakan benetan gatx egin dabenari, eta onetarako ifiniko ditudaz gorroto onen ezaugarri, edo señaliak. Lenengo: daukazu aserre, edo auzijen bat leen adiskide zirianen bategaz; egin deutsu kalte, edo egikera txatxarren bat, eta ordutik aurrera ez bakrrik urratuten dozu adiskidetasuna, ezpda ezteutsazu inundik bere berba egin nai: badakutsu zuk daruazun bidetik datorrela, okertuten dozu bidia berari agur edo berbarik ez egiterren. Au egin ezin badozu bestera biretan dozu arpegija bera ez ikusterren, edo berari agurrik ez egiterren, eta egiten badeutsazu bere da modu motz, eta astunagaz. Onek guztijok asi erazoten dabe eztaguala ondo zure barruba leen adiskide zenduban orregaz. Bigarrengo: gurata gura ez aurkitu biar zara beragaz batera, baña ifinten deutsazu bekoskua, edo arpegi iluna, egiten deutsazun mespresa, edo menosprezijua, ifinten deutsazuzala begi okerrak, eta zeure begiraune, buru erabilte, eskukada, eta beste gorputzeko egitadiakaz ezagututen jatzula zeure bijotzeko aranzia aren kontra.

        Irugarrengo: dauka zure arerijo, edo gatx egin deutsun orrek entierru, erijotza, eskonza, edo beste onelako gauzaren bat, zegaitik juan oi dirian zure ideak atsegin, edo norabuenia, damu-aldia, edo pesamia emotera, eta aserratu zarialako, auzija asi dalako, edo gatxen bat egin deutsulako etzuaz milla atxakija bide bagako ifinten dituzuzala ez juateko. Laugarrengo: daukazu eskonzaren bat, edo zeure etxadi, edo familijako barri onenbat, zein adi erazo, edo parte emoten oi dan gatx egin deutsunen edukuai, eta guztijai esanik ezteutsazu berari ezer esaten: konbidetan dituzuz bestiak, baña ez bera. Bostgarrengo: zagoz berbaz beste batzukaz azten dira, gatx egin deutsun, edo zeure ofizijokua danen kontra zerbait esaten, eta zuk isilik bazagoz bere adi erazoten dozu zeure bijotzeko poza; arpegi, begi, irribarre, eta gorputz guztijagaz, ezagututen emoten dozula zeuk barruban artuten dozun atsegina. Baña alabetan badabe, zeure arpegiko iluntasunagaz, motz motzik egonagaz, eta beste modu askogaz agertuten dozu alabanza areek emoten deutsuben atsakabe, edo pesadunbria. Egitade, edo akzinoe guzti oneetan ezagututen da bijotzeko gorrotua, eta ezteutsazula parkatu oraindio gatx egin deutsunari; alperrik esango dozu parkatuten deutsazula, ezteutsazula gatxik gura, ametan dozula bijotz guztitik. Ez bakarrik egiten dozu pekatu mortal bat zeure arerijo ari deutsazun gorrotuagaitik, ezpada egingo dozu beste bat emoten dozun eskandalubagaitik, eta aide, edo senidien artian bada, andijagua izango da pekatuba, edo izango da beste bat, eta zenbat eta urkuaguak dirian, ainbat eta andijagua izango da pekatuba.

        Ze negargarri, ze arrigarri, eta ikaragarrija dan, neure Kristinaubak, egunian egunian ikusten dana. Dakusguz aserraturik batzuk bestiakaz; etxadi, edo familijak familijakaz, aidiak aidiakaz, leengusubak lengusubakaz, anaijiak anaijiakaz, gurasuak semiakaz, eta semiak gurasuakaz. Ezin alkar ikusi dabe, eztabe alkarregaz berbarik egiten, eztira bata bestien etxian sarzen, eta gexorik badagoz ozta ozta duaz bisitetara, eta orduban bere, ez Jaungoikiak egindubagaitik, ezpada munduko esanagaitik. Ezin itxi albadabe alkarregaz berba egitia, alkarregaz egotia, edo alkar bisitetia, duaz, edo balegoz legez, guztijak ezagututen daben moduban gogo deungiagaz duazala, edo dagozala. batak berbatxu bat badino. edo deskuidotxu bat badauka, auxe da asko aserratuteko bestia, aora datorkijon guztija esateko; aldaijen guztijai esateko egin, edo esan deutsen gatxa, eta benturaz ezer balijo eztaben gauziaren ganian auzi bat emoteko. Erri guztijak dakus familija areek, senide areek, guraso seme areek ikusi ezin diriana; guztijak dagiz eskandalizaturik euren bidem eta burubagako auzi, eta aserriakaz; guztijak dagoz dongaro esaten, eta eurak bakarrik dagoz eskrupulu baga, eta sinisturik, guztiz ondo egitn dabeela. Esan eijezu, zegaitik bakiak egiten eztitubezan, zegaitik bata bestiari berbarik egiten ezteutsen, zergaitik bata bestien etxera juaten eztirian leen legez, eta alkarregaz onien eztagozan? ikusiko dozu zelako atxakijak ifiniko ditubeezan. Baña atxakija guzti oneek burubagak dira, ikusiko doguna legez.

        Lenengo: batzuk esan oi dabe, ezteutsat nik gorrotorik, ezteutsat gatxik gura, edo desietan; neuri etorri dakidala nai deutsadan gatx guztija; uxala Jaungoikuak ondasuna andijak emongo baleutsaz, eta zorioneko egingo baleu. Baña zelan au esan zinaike zuere motztasun, zeure berba ukatute, zeure esakune, eta zeure gauza guztijak aserratuten zaitubezala? Baña alan balitz bere, arerijua biar dan moduban ametako, ezta asko bijotzian, edo barruban ondo gura izatia, emon bere biar dira kanpotik bijotzeko amodijo onen ezaugarri, edo señaliak; baña zuk onelako ezaugarri, edo señaliak emon biarrian okerrekuak emoten dozuz, eta alan eztozu beteten karidadiaren aginduba. Bigarrengo: beste batzuk eranzun oi dabe: Ezin nik orregaz tratadu neike; ain da erria, ain zitala, ain burueretxija ze ezin inundik beragaz euki leike bakerik; eta alan beragaz batuten banaz, edo adiskide agiten banaz bertatik ostera aserratuko gara. Esan egidazu: aserre au euki baño leenago, etzinian orregaz adiskide izan? Etzinian alkarregaz ibilten? Etzinian bata bestien etxera juaten? Ez zeuntzan modu onagaz, arpegi onagaz berba egiten? bada zelan esan zinaike daukan jenijuagaitik ezin beragaz adiskide izan bazara, eta aserratu ezpazara? Egin deutsun gatxak ezteutsa aldatu leen eukan jenijua, eta alan leen emoten bazeuntsazan zeuntzan amodijuaren ezaugarri, edo señaliak, ezteutsu orain balijo atxaija orrek. Guraso bat, nagusi bat, igazaba bat, egon leiteke egunen batzubetan, berbarik egin baga, arpegi astunagaz, dongaro egin daben seme, otsein, edo bere ardurakuak bere txarkerija ezagutu dagijan, ondu dedin, eta ostera biurtu eztedin, eta eztinot onelakuak, baita bere adiskide batek bestiari, gizon batek bestiari, au egin leikijo, baña orduban ezta gorrotua izngo ezpada ondo guria.

        Irugarrengo: beste atxakija bat izan oi da. Nik parkatuten deutsat egin deustan gatx guztija, baña ezin nik neure honra, eta haziendia galzen itxi neike; honria gldu deust biurtu begit, eta orra ni geldi: biurtu begit neure diru, ondasun, edo haziendia, eta orra amaitu, edo akabadurik auzijak. Gauza bi, edo atxakija bi daukaguz onetan; bata honriena, bestia ondasunena. Deritzat, Kristinaubak, eztaguala zorakerija bat gaitik auzitan ibiltia baño. Eztago kerellia baño beste modurik esan deutsun berba, edo egin deutsun prestubezkerijaz kendu deutsun honria osotuteko? Au nai ezpadozu, eta auzi, edo kerelliari jarraitu nai badeutsazu ezaugarri, edo señale ziur, edo ziertuba da bengetako goguan errerik daukazula zeure buruba. Eta deritxazu auzi orregaz biurtuko jatzula galduriko honria? Lenago esnago neuke geijago galduko dozula. Ara zelan. Emoten dozu auzi edo kerellia, bestiak lapurra, ordija, edo, esa daigun artez, putia esan deutsulako, eranzuten dau bestiak, eta bere berbia jaoterren, ateraten dituz argitara zugaitik dakizan utsune, edo falta guztijak. An urteten dabee argitara isilian egoteko obe zirian gauza askok; leen bein bakarrikdei egin beutsuben lapurra, edo ordija, paperian datz amar, ogei, edo eun bidar; leen iru, edo lauk anzun beeben izen ori, orain danzube erri, eta probinzija osuak. Eta zetan geratu oi dira auzi modu oneek? Geijen geijenetan lenenguan egin biar zanian; adiskiden bitartez konpondutian; eta geratuten zara polsia murriturik, zeure honria obetu baga, eta zeure arima zauritubagaz. Lenengo lenenguan eginbalitz geri egin zana, gatx guzti oneek aurreratuko zirian.

        Beste atxakija izan oi da ondasunena. Auzija ifintia bere gauzia artuteko, edo beria dana birutu dakijon ezta pekatu; baña geijenetan izan oi da pekatu askoren sustraija. Orregaitik baderitzu zeuria dala bestiak daukana, edo bestiak eskatuten deutsuna, eta nai badozu erabagi dedin, kontu zeure bijotzagaz, begira isio eztein bestiaganako aserrakunza, edo gorrotuan. Zeuria dana kobradu, edo zeuretu al badaizu ainbeste gastadu erazo baga bestiari, alaintxe egin biar dozu, eta gastadu erazoten badeutsazu biar leukian baño geijago, pekatu mortala egingo dozu, eta osotu biarko deutsazu geijago gastadu erazo deutsazuzana. Ardura andi bat euki biar dozu gorrotorik ez eukiteko. Dakuskuna da ez oi dala ikusi aserre bagako auzirik. Egon bediz errazoe andijak batetik, eta bestetik, egon bediz gizonik jakitunenak dudan, nori datorkijon; onegaz guztijonegaz bere, ikusiko da, zelako epeltasunagaz begiratuten dirian auzija daukenak. Leen adiskide andijak bazirian bere abijetan dira otzituten, eta geroarerijo legez begiratuten dira. Orregaitik guztiz da gatx, auzija daukenak ez arerijo izatia. Orregaitik onduen litzateke auzirik ez eukitia, eta biar biarrekua bada, eta ezin itxi baleiteke, kontu andi bat euki bere auziko laguna, edo arerijua ametako bijotz guztitik, eta indar guztija egitiagaz aserre, gorroto, edo ezin ikusirik sartu eztedin inundik bere.

 

 

Erazoginza

 

        Nai badozue ezagutu, neure enzula maitiak, ze bide, eta burubagak dirian, arerijuari zor jakazan amodijuaren ezaugarri, edo señaliak ez emoteko ifinten oi dirian atxakijak, eztaukagu begiratu baño egunian egunian jazo oi dana. Dagoz adiskide bi alkarri guztiz asko gura deutsenak, btera dabilz, ezin bata bestia baga egon dira. Dirautsa batak bestiari berbaren bat, egiten dau bestiak nai eleukiak gauzaren bat, eta orregaitik sarzen da euren artian aserrakunza guztiz andi bat. Ezin alkar ikusi dabe, ezteutse alkarri berbarik egiten, eztira alkar bisitetan. Dagoz bat bestien kontra txakur amorratu batzuk legez. Sartu bediz eruen artian adiskide, Saerdote, edo gizon andiren batzuk bakiak egitera, etzitubez enzun gurako, eta emongo ditubez oi dirian atxakijak. Eztago jaungoikuaren legerik, eztago alkar maitetu, edo ametako obligazinoerik, eztago beste Kristinaubak euki biar dabeen karidaderik: beti dagoz sendo euren alkar ezin ikusijan, alkarri ez berba egitian, alkarregaz ez batutian. Elduten dira oneek bijok bata bestien biar izatera, ondasun andijen batzuk irabazteko, edo bijai ondo datorkijen ofizijo, diñade, edo honrraren bat alkanzetako, euren etxe, edo familijak aurreratuteko, edo bijai emoten deutsen auziren bati jarraituteko; bertatik batuten dira; egiten dira adiskide. Eztago leengo etxakijarik, eztago jenijo dongarik, eztago bestiagaz adiskide ezin izanik. Guztijak goituten dira, guztijak laututen dira. Emetik dakusku, Jaungoikuaren agindubak ezin al izan dabeena, al izna dabela mundu onetako irabazi, ondasun, eta anditasunak.

        Ze gauza argijagorik egunian egunian jazo oi dan aldanza, edo mudanza au baño, ezagututeko gizon, eta familija osuak ifini oi ditubezan atxakijak, alkarregaz ez berba egiteko, alkarri agurra bere ukatuteko, eztiriala demoninuaren asmubak baño, guztijen arimak galzeko? Dudatzaka, neure Kristinaubak, bageunka geure arimia mundu onetako ondasun, irabazi, eta anditasunen bestian, egingo geunke bere salbazinoiagaitik, ondasun ezin iraun leijen onekgaitik egiten doguna. Begiratu daigun ze anditasun arrigarrira eregiten gaituzan geure arerijuak ametiak, gatx egin deuskubenai mesediak egitiak, eta dongaro nai deuskubenak gaitik erregututiak. Jesu-Kristok berak dirausku, amasu egizubez zeuben arerijuak, ondo egijozube gatx egin deutsubenai, izan zaitezen zeruban daguan Aitaren seme benetako, eta zeruko ondasunen herederu. Ze honra andijagorik? Ze diñade eregijagorik? Ze ondasun ugarijagorik? Neure enzula maitiak, sensunik badaukagu, Kristinau bagara, errazoe obiagaz goitu biar dituguz zeruko ondasunakgaitik geure antuste, edo soberbijak ifinten deuskuzan atxakijak arerijuai ez parkatuteko, mundukuakgaitik goitu edo benzietan doguzan baño. Mundu ontako honria utsa da, ondasunak simaurra, anditasunak autsa. Erregerik andijena gur bada, bijar ezta. Egin daigun, bada, ezer eztirian gauza onekgaitik egingo geunkiana, zeruko erreinu betiko iraungo dabenagaitik, ezagutu gaizan geure Aita zerukuak bere semetzat. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa