www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Urteko domeka gustijetarako berbaldi ikasbidekuak (II)
Pedro Astarloa
1818

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Urteco Domeca gustijetaraco verbaldi icasbidecuac, Pedro Astarloa. Apraizen moldategia, 1818

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXX. BERBALDIJA

 

Jaungoikuaren legeko lenengo agindu, edo mandamentubaren ganian.

 

        Jaungoikuaren legeko lenengo mandamentubak aginduten deusku Jaungoikua ametia gauza guztijen gañetik. Amadu eikezu zeure Jaun, eta Jaungoikua, zeure bijotz guztitik, zeure arima guztitik, zeure zenzun guztijakaz, eta zeure indar guztijakaz. Jakin naiko dozube zer dan Jaungoikua maitetu, edo ametia gauza guztijen gañetik, edo gauza guztijak baño geijago. Da bada naijago izatia galzeia ondasunak, osasuna, aidiak, gurasuak, eta bizitzia bera bere pekatu egin baño leenago. Etzaku mandamentu onetan aginduten eztaiguzala amadu guraso, seme, alaba, anaije, senide, lagun, eta adiskidiak. Etzaku aginduten itxi daiguzala ondasun, diru, hazienda, eta etxiak. Etzaku galazoten, seme, alaba, guraso, eta beste etxekuen ardura eukitia, bada dakuskuz, asko. eta asko izan diriala santu andi, batzuk ondasun ugarijen erdijan, beste batzuk seme, alaba eta etxekuen arduren artian; oneek munduko arazu, eta zereginen erdijan, areek gerrako juan etorri, lanza, ezpata, zauri, eta erijotza artian. Oneek guztijok amadu dabee Jaungoikua gauza guztijak baño geijago. Aginduten jakuna da eztaigula pekatu egin, edo eztaigula ausi Jaungoikuaren legeko agindu, do mandamenturik, ez guraso, seme. aide edo adiskidiakgaitik, ez ondasun, eta dirubak batuterren, ez pobrezien bildurragaitik, ez osasun, edo bizitza galzeko pellebururik urteterren; eta prest egon biar gariala mundu onetako neke, pena, gatxik andijenak iragoteko, eta bizitza bera galzeko pekatu egin baño leenago. Ezagutu dagizuben zelan dan pekatu, beste bat Jaungoikua baño geijago ametia, ifiniko deutsubet esangei bat. Seme batek gura deutsa guztiz asko bere amari. Aginduten deutsa onek, ostu dagijala polsa bat diru, orra nun daguan seme au Jaungoiko, eta amaganako amodijo biren erdijan; Jaungoikuari deutsan amodijuagaitik egin nai ezpadau ama ain maite dabenak aginduten deutsana, Jaungoikua amtean dau ama baño geijago; baña amari deutsan amodijuagaitik ostuten badau diru polsia, ama ametan dau Jaungoikua baño geijago, eta egiten dau pekatu.

        Orra zetan daguan Jaungoikua gauza guztijen ganian ametia, edo bijotz guztijagaz, arima guztijagaz, eta indar guztijagaz, eta alan eztago amodijo bizijago bategaz maitetu, edo ametian. Jazo leiteke gizon batek, amodijo samur, erriago, edo isijuago bategaz ametia bere emazte, guraso, edo semiak, eta atsakabe andijagua arzeia, onen erijotza, edo gatxetan, pekatu egiten dabenian baño: ezin orregaitik esan leiteke, Jaungoikua baño geijago ametan dituzala, edo eztabela Jaungoikia maite gauza guzti onen ganian, eta pekatu egiten dabela onetan, prest badago oneek guztijok galzeko, pekatu egin baño leenago. Exenplu bategaz au argijago ifiniko deutsubet. Kristinau on, eta Jaungoikuaren bildur santuban bizi dan bati, kenzen deutseez bere ondasunak lapur batuzk, eta itxiten dabe guztiz aberastik, narru gorrijan, eta zer jan, zer janzi, nun bizi eztaukala. Onek artuten dau guztizko atsakabe, edo sentimentu bat, eta ain andija, ze nosbait pekatu mortalian jausi bada, eztau beste ainbeste naibage artu, eztau ainbeste negar egin, ezta ainbeste tristetu. Esan leike, gizon onek geijago ametan dituzala ondasunak Jaungoikua baño; neke, tristeza geijago irakutsi dabelako, eurak galdu dituzanian Jauna galdu ebanian baño; baña sentimentu andijagua irakutzi arren, eurak galzeian, ezta au geijago ametia eurak Jaungoikua baño. Ezpabere: esan beijue lapurrak gizon oni, guzurrezko juramentu, blasfemija, loikerija, edo beste pekatuben bategin daijala, eta kendu jakozan ondasun guztijak biurtuko jakazala: eztau gurako; eta erantzungo dau: Naijago dot pobre, eta bilox biloxikegon neure bizi guztijan, Jaungoikua pekatubagaz aserratu baño. Orra zelan gizon onek ametan daben Jaungoikua, bere ondasun guztijak baño geijago. Emetik ezagutuko dozu, lenengo mandamentu au jaoteko, eztala biar Jaungoikua ametia amodijo bizi, erriago, eta samurrago bategaz, guraso, seme, eta anaijak baño.

        Modu askotan pekatu egin leiteke agindu onen kontra. Lenengo: egiten dau pekatu, guzurrezko Jaungoikuen taiju, edo irudijak Jaungoiko benetakotzat daukazanak, eta adoretan dituzanak. Jaunari eskerrak, eztagi onelako pekaturik Kristinauben artian. Bigarrengo: Jaungoiko, edo bere Santubai dagokijon onen bat ukatuten deutsanak, edo eztagokijon gatxen bat eurakgaitik dinuanak: esango baleu legez, gogorregija da Jaungoikua, bada merezi baño gatx, eta neke geijago bialduten deustaz. Ezta arteza, bada eztituz emoten, edo errepartietan mesede, eta kastiguba bakotzak merezi dabena legez. Ernegetan dot Jesu-Kristo, eta Maria Santisimiagaz. Esakera oneek, eta onelakuak, blasfemijak dira, eta pekatu guztiz ikaragarrijak: ez oi dira entzuten Kristinauben aotik. Geijagotan enzuten oi dira beste blasfemija modu batzuk; Kristoren buruba, Birjiniaren sabela, San Pedroren kalbia, Jaungoikuak berak bere ezin galazo leiket, au edo bestia egiten: ez Ama Birjiniak, ez Jaungoikuak libraduko zaitu nire atzamarretatik. Esakune oneek, eta beste onelako asko blasfemijak dira, eta pekatu mortal, zeuben ez jakin, edo ez aditutiak eskusetan ezpazaitube. Orregaitik onelako itzkunia daukanak, alegina egin biar dau bera kenzeko. Beste esakune bat guztiz sarri enzun oi da. Dinodana, ain da ziertuba, ain egija zein da Ebanjelijua bera, edo zein da Jaungoikua zeruban daguan. Badakit au andizkaz, edo ponderazinoez esan oi dana, eta pekatu mortal eztana; baña alanbere deungaro esanda dago; bada ezta inundik bere bardindu biar Jaungoikuaren egijagaz, edo berak dinuanen ziurtasunagaz gizonak dinuana.

        Bigarrengo, egiten dau pekatu, Jaungoikua biar eztan moduban adoretan dabenak, edo zerbait beragandik eskatu, eta itxaroten dabenak. Esaterako: Meza ateraten dabenak zazpi kandelagaz, modu onetan agertu dedin gauzia ostu deutsana, edo gatx egin deutsana. Goxian goxian Pater-noster bat, eta Abe-Marija, bat errezetan deutsanak Santa Barbarari, segurutzat eukirik eztala egun atan ilgo Sakramentu baga au egiten dabena. Santuben erlikiak beragaz darabilzanak, ziertutzat daukala eurak aldian euki ezkero eztala konfesinoe baga ilgo nai daben moduban bizi arren. Ama Birjiniaren irudi, edo estanpia, eskapularijo, edo orazinoen bat aldian darabilenak, ziertutzet daukala pellebururik andijenian sartu arren, nai dala gerran, nai dala itxasuan, nai dala surtan, etxakala gatxik egingo. Gauza guzti oneek berez onak, eta santubak dira. Ondo da Mezak ateratia, Santa Barbarari errezetia, Santuben erlikijak, Ama Birjiniaren irudi, eta eskapularijua aldian erabiltia, baita euren bitartez Jaungoikuak mesediak egingo deuskuzala ustia eukitia. Baña debozinoe au gaitik nai dan moduban bizi izatia Jaungoikuaren bildur baga, eta edozeinbere pelleburutan sarzeia, bide bagako debozinoia da. Bardin; egiten dau pekatu, nai dabenak Jaungoikuak emon deijon osasuna, eta biar dabena berak bere aldetik ezer egin baga. Dago bat gexorik, eta eztau osasungei, edo medizinarik artu nai, sinisturik Jaungoikuak osatuko dabela. Gastetan dau bestiak beretzat, eta bere umientzat biar leukiana, eta esaten bajako, zegaitik modu orretan gastetan daben? eranzuten dau Jaungoikuak emongo dau. Eztau bestiak biarrik egin gura, eztau ardurarik artu nai bere semiak ofizijo, edo bizi moduben bat iksi, edo artu dagijen, esanagaz, Jaungoikuak konponduko dituz, berak emongo deutse biar dabeena. Au ezta beste gauzarik guraso eta semiak lapur, tranposo, eta angañalari izateko bidian imintia baño. Ondo da Jaungoikuagan ifintia gogo osua, emongo deuskula biar doguna, baña au izan biar da geure aldetik alegina egin ezkero.

        Irugarrengo: egiten dau pekatu, gauza isil, eta eskutubak bide bagako moduban jakingura dituzanak. Galduten da zerbait, ostuten dabee gauzaren bat, eztakije nun dan senarra, semia, nebia, edo senidia; bertatik dinue, guazan aztubagana, sorginagana, edo familiarijak daukazanagana, arexek esango deusku artez artez; eztago, berak igarten eztaben gauzarik. Ze zorakerija andijagorik baño! Ze itxumendi gogorragorik! Nundik nai zenduke jakin dagijan aztubak, sorginak, edo familiarijak daukazanak nun daguan zuk galdu dozuna, nok ostu deutsun, edo nun dan zure senar, seme, anaije edo senidia? Berez ezin igarri leike ain ezkutuban, ain isilian, edo ain urrin daguan gauzia. Beraz besteren batek esan biar deutsa, eta ezin bestek Jaungoikuak, edo demoninuak baño. Eta sinistu zinaike Jaungoikuak esango deutsala nun dan galdu dozuna, ostu deutsubena, edo zure senar, edo semia? Uste zinaike Ainguruben bat etorten jakala zerutik, eta esaten deutsala ain isilik daguana? Ezetz deritzat; bada edonok dakus euren bizi moduban, eztala au merezi leikian lezko Santuba. Beraz ezin bestek esan leijo demoninuak baño, eta beti igarten badau, esan oi dana legez, demoninuaren bitartez jakin biar dau. Orregaitik eurai onelako gauza isilik, eta ezin inok jakin leijanik itanduten badeutsazube pekatu mortala egingo dozube, zeuben ez jakinak, edo fede onak atxakijetan, edo eskusetan ezpazaitube. Bakizube zer dirian aztubak, eta igarzailletzat salzen dirian orreek? Gizon lapur, galdu, eta asmularijak: zuben lepotik dan, eta edan nai dabe, ezer nekatu baga, biarrik egin baga. Zuaz eurakgana zerbait itandutera, eranzuten deutsube urrengo burubak emon deijuena, guzurra, eta abarra, onegaz kenduten deutsube biarren dozubena. Betetan ditubez euren etxiak biar daben guztijagaz, eta dagoz zubei burlaz, eta barrez zabal zabalik. Onelako gizon, eta emakumiai elitzatekijue itxi biar errijetan egoten. Onen lagun bene benetakuak dira zaurinak. Ezin oneek ikusi leije dirurik, zirarrik, urrerik, ez beste gauzarik luurpian, eta alan dira gizon alper, guzurti, eta enbusteri batzuk: ez ezer sinistu eurai.

        Laugarrengo: egiten dabe pekatu gexorik dagozanian bide bagakko medizina, edo gauzen batzukaz osatu nai dabeenak. Iterizija, edo laruba dauka? Ea bada ebagi oin, edo zapatien neurriko intxaur azala, esegi zugateko laratzuban, eta zelai doian sikatubagaz intxaur azala, alaintxe juango da osatubagaz gexua. Eten da mutiltxuben bat? Bada erdibidu bedi arbolatxu gazte bat, ifini bediz alde bijetatik gizon bi, baña kontu, batari dei egin biarko jako, Domingo, bestiari Francisco, eta onek bijok emongo deutse batak bestiari iru bidar umetxuba arbola erdibituben erditik; au guztijau egingo da San Juan bispera gaberdijan, eta onegaz osatuko da umia, edo mutiltxuba. Dauka beste batek, beso, esku, solbarda, oin, edo kaderako mina? Bijua aztubagana, esan deijozan agin arteko murmurija moduko orazinoe batzuk, egin deijozan kurutze batzuk, eta bota deijon bere aoko arnasia; onexegaz kenduko jakoz bere min, eta ala guztijak. Gexo luze bat dauka? Erkindu, kadendu, eta guztiz argalik dago? Ea, sazkinak daukaz, emon bekijoz konjuru sendo, eta fuerte batzuk. Zenat onelako zerakerija, eta seniskerija ero, eta burubagako ete dagoz? Neure entzula maitiak, oneek guztijok demoninuaren asmubak dira; eta zeuben ez jakinak, edo isiltasun, edo sinplizidadiak eskusetan ezpazaitube, pekatu mortalak. Badakit Jaungoikuak bedar, arbola, eta beste gauza askotan itxi deuskuzana geure gatxen osasungei, edo medizinak; baña au izan oi da, edo arturik aotik, edo ifinijagaz min dan lekuban. Baña, zer duka zer ikusi, laratzuban daguan intxaur azalak, zure iterizija, edo larubagaz? Ze indar geijago euki leike, oin, edo zapatien neurrikua izanak, geijago, gitxijago, andijago, edo bedarrago izatiak baño? Bardin dinot, beste artu oi dirian ganora, eta buru bagako osagei, edo medizinakgaitik. Ondo da norbait gexorik daguanian; Jaunari osasuna eskatutia, berari erregututia, Elexiak onetarako ifinirik daukazan orazinoiak errezetia, Ebanjelijo santubak euren ganian esatia, Abade, edo Sazerdotiak gexuen ganian eskubak ifintia. Au guztijau ontzat, eta gauza probetxu andikotzat dauka ezaguturik Elexiak. Baña zer dira orrako konjuru fuertiak, ez bigunak? Asmu zoruak.

        Bostgarrengo: egiten dabe pekatu agindu, edo mandamentu onen kontra, sorginak, hetxizerubak, familijarijak daukezanak, eta demoninuagaz pautua daukenak; eurai bestelan ezin jaikin leitekian gauzaren bat itanduten deutsenak; euren bitartez geri jazoko dan, edo etorteko daguan gauzaren bat jakin nai dabenak; eurakaz balijoten dirianak joko, saldu-erosi, edo tratuban irabazteko, fortuna on bat eukiteko; euren gatx, min, ala, edo gexuetan osasuna eskatuten deutsenak: bardin da, idi, bei, ardi, edo egaztijak geitu, azi, edo osatutia eskatuten bajake; bada onelako osasuna emoten badabe, isilik daguana, orindio jazo eztana, edo urrin daguan gauzia igarten badabe, ezta demoninuaren bitartez baño. Ementxe esan gura deutsubet gaua bat, pekatu dala esatia, sinistutia, edo uste izatia, dagozala sorginak; au, edo bestia egin dabeela; oni, edo bestiari gatx egin deutsela; au ezta pekatu: dakigu sorginak aurkitu leitekezala, edo gizon, eta emakume galdu, eta itxu askok demoninuagaz pautua eginik, sorgin egin diriala. Gauza bat da sorginak dagozana sinistutia, eta beste bat sorginai sinistutia. Lenengua ezta pekatu, bigarrena bai; bada sorgin, hetxizera, eta majikuagan sinistutia da eurakgana juatia, eta eskatutia osasuna, ondasunak, edo beste nai dan gauzaren bat. Beste pekatu bat egin oi da guztiz sarri, eta da ikusten danian atso argal, kadn, edo erkinen bat sinistutia sorgina dala. Baita bere, arako umeren bat gexorik daguanian, sinistutia urlijak, edo urlizijak emongo eutsazala gazkinak, beragaz aserratu zalako, limosnia ukatu eutsalako, edo berak ogi, arto, edo beste gauzaren bat umiari emon eutsalako.

        Eneuke amaituko esan nai banitu, askok eta askok daukezan siniskera buru bako, eta fundamentu bagakuak. Batzuk uste dabe itxuski, edo ginarria ate ostian ifini ezkero, ezin an sorginik sartu leitekiala. Beste batzuk gatza maijan jausten bada, kañubita, edo kutxilua auaz gora geratuten bada, edo ogija biar dan moduban, edo azal azpikubagaz gora ifinten bada, gatxen bat datorrela etxera. Elexako kanpaiak zoli ots egiten badau, erri atan laster norbait ilgo dala. Martitzen, eta Barikuba, zori deungako egunak diriala, egun oneetan egiten dan gauza andi, edo nagusik ezin ondo urten leikiala. Gexua daguan etxian katubak miauka, edo txakurrak zaunkaka badagoz, laster il biar dabela; umiai, askonarren erpia, eta onelako beste gauzaren batzuk ifintia, begizkoz egineztaijuen. Oneek eta onelako siniskera eruak, demoninuaren asmibak dira. Baña ez eikezube nastau ona txarragaz. Ezta pekatu begiratutia, ilargi barri, ala zarra dan zerbait eriteko, landarak ifinteko, egurra, edo zurak ebagiteko, arbolak estituteko, bada gauza guzti oneetan dakigu, eztaguana berezko, edo naturalezko eztan gauzarik. Bardin, ifini leijue, eta guztiz da gauza ona, ifintia umiai erlikijak, kurutzia, ebanjelijuak, edo santuben irudi, edo imajinak fediagaz, euren bitartez jaongo dituzala Jaungoikuak gatxetatik; bada au ezta beste gauzarik ezpada erregututia Jaunari santu, kurutze, edo ebanjelijuen bitartez gorde dagizala umetxu areek.

 

 

Erazogintza

 

        Ze agindu erraza! ze gozua! ze biguna! geure Jaungokiko maitiak ifinten deuskuna lenengo mandamentu onetan! Egin deuskuz neurtu ezin leitekezan mesediak. Egin genduzan ezeberezetatik, atera genduzan bere pasinoe, eta erijotziagaz demonino, eta pekatupetik, eta au guztijau gitxi balitz legez, oraintxe bere da gure aita arduratsuba; berak emoten deusku bizitzia, janrija, janzija, arnasia, eta beste biar dogun guztija. Eta zer eskatuten deusku mesede parebaga guzti oneen sari? Amadu daigula. Ezteuskuz eskatuten geure ondasunak, ez dirubak, ez haziendak, ez osasuna, ez bizitzia, ez neke, gatx, ibelera andijak; amodijua bakr bakarrik nai dau. Agindu au beteteko, edo kunplietako, eztaukazu zer itxi zeure etxia, eztaukazuz ze aztu zeure guraso, seme, alaba, senar, edo emaztia, eztaukazuz zer itxi zeure ofizijua: zeure etxian, zeure biar, arazu, eta zereginak itxi baga, ondo, eta ondo emon zinaijo Jaunari eskatuten deutsun, egin deutsuzan mesedien sari au. Onetarako nai dabena da izan zaitezala seme, edo alaba umila, senar eta emazte leijala, aita arduratsuba, nekezala biargina, ugazaba ona, krijadu obedizailia, edo obedientia: berba baten, egin dagizula zeure bizi modu, edo estadubari dagokijona. Onetarako etzaituz isten bakarrik, emoten deutsu bere grazija, lagunduten deutsu. Eta alanbere ezteutsazu biurtuko aita maite oni eskatuten deutsun sari apur puska au, egin deutsuzan mesedien orde? Astun egiten jatzu eskari au?

        Zer egingo zeunke bada? Zer esango zeunke? Zer usteko zeunke, eskatuko baleutsu egin daizula beragaitik, berak zugaitik egin daben beste? Itxi dagizuzala zeruko ondasun, eta atsegin guztijak, eta jatsirik luurrera bizi zaitezala pobrezarik andijenian, neke, izerdi, gose, egarri artian, bizi zaitezala atsegin baga, etxe baga, eta gizon batek irago al leikezan atsakaberik andijenen erdijan, eta azkenez iragorik pasinoerik krubelena, eta emonik zeure zanetako odol guztija, galdu dagizula bizitzia urkamendi batren erijotzarik lotsagarrijenagaz? Baña, ez Kristinaubak ez, ezteutsu onelako agindu astun, eta garratzik ifinten. Berak bere ganian artu gura izan eban agindu pisutsu, eta eskerga au, zuri emoterren agindu bigun, arin, gozo, eta atseginsuba. Nundik nora bada egin zinaitekezu ain latz, ain aldatz gora, ain pisutsu amodijo, eta gozatasunez beteriko agindu au? Zeure ekandu zitaletatik, zeure gurari okerretatik, zuere itxumendi ilunetik; onexek zaukaz loturik, onexek zoraturik, eta onexek zenzuna galdurik. Itxi egizubez bada nos, edo nos, urten egizube euren azpitik, urratu egizubez euren kateiak, idigi egizubez zeuben arimako begijak, eta ikusiko dozube ze gozua dan Jaungoikuaren legeko lenengo mandamentu au; ze biguna agindu au. elduten bazare au ezagututera, naijagoko dozube amodijo au mundu onetako ondasun, diru, erreinu, eta zorionik andijen guztijak baño, eta gitxitan eukiko sozube bera irabazterren iragotia gizoni burura etorri al leikijozan ala, eta tormenturik ikaragarrijen guztijak, bada jakingo dozube bera bakarrik dala zerurako bidia. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa