www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Urteko domeka gustijetarako berbaldi ikasbidekuak (II)
Pedro Astarloa
1818

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Urteco Domeca gustijetaraco verbaldi icasbidecuac, Pedro Astarloa. Apraizen moldategia, 1818

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXXIII. BERBALDIJA

 

Jaungoikuaren legeko irugarren agindubaren ganian.

 

        Jaungoikuaren legeko irugarren mandamentubak aginduten deuskuna da, Jaijak santututia, edo gordetia. Gauza biaginduten jakuz onetan: bata ez biarrik egitia, bestia Meza anzutia. Orain bakarrik berba egingo sogu Elexako agindu, edo mandamentubak adi erazo daiguzanian. Aginduten jaku bada, ez biarrik egitia Domeka, eta Jaijetan, ez guztijetan, ezpada Elexiak ez biarrik egiteko aginduten dabenetan; bada Jai-arintean edozein biar egin leiteke. Ezagututeko zer dan emen galazoten jakuna, jakin biar dogu biar modu bi dagozala. Batzuk dira zeinzubetan arimiak, edo bere zenzunak egiten daben lanik andijena, eta daukan alde, edo parterik geijena. Onelakuak dira irakurri, eskribidu, kontubak, atera, kantadu, eta beste onelakuak. Oneek egin leitekez Jaijegunetan. Beste batzuk dira zeinzubetan neke, eta lanik andijena daroian gorputzak. Onelakuak dira, argin, arotz, nekazale, errementari, eta beste ofizijokuak egin oi ditubezan lan, eta biarrak. Onexek dira bada, Jaijegun eta Domeketan galazoten jakuzan biarrak, eta alan egiten dau pekatu mortal argin, erotz, jostun, errementari, atxulari, nekazale. urregin, ikatzgin, edo beste edozeinbere onelako bere ofizijo, edo lanian biar egiten dabenak. Onezaz ostian, dago eragotzirik Jaijegunetan saldu-erosi, edo tratubetan ibiltia, eta zaldi, mando, edo burdijakaz batetik bestera ibiltia; eta alan egiten dabee pekatu euren dendak jaijegunian zabalik daukezanak, euretan salzen dabeela, bardin zein da astegunian, edo geijago. Egiten dabee pekatu zaldi, mando, edo burdijakaz daroienak zimaur, edo karia solora, arrija obrara, egurra edo otia etxerz, ikatza olara, edo lorren bat, edo biajeren bat eurakaz, edo eurak kargadurik abijetan dabeenak.

        Dago bere eragotzirik Jaijegunian auziren baten juramentu, edo pruebak arzeia, sentenzia emotia, eta egiten dabee pekatu testigubai juramentu erzen deutseen Juez, eta Eskribauak, sentenzija emoten dabeenak, eta onen ganian euren ofizijoko gauzaren bat egiten dabeen Eskribau, Prokuradore, Notarijo, eta Juez Letradubak. Ez bakarrik egiten dabe pekatu modu onetan biarra egiten dabeenak, baita bere besteri biarra erazoten deutsenak, eta alan egiten dabe pekatu gurasuak aginduten badeutse semiai onelako biarrik egiten: bardin euren agindura dagozan semiai galazoten ezpadeutse onelako biarrik egin nai dabeenian. Egiten dabe pekatu dendari, zapatari, edo beste lan, edo ofizijoko bateko ugazabak eginduten badeutsee euren krijadubai, Jaijegunian biarra egiten eurak egin ez arren bere, eta bardin egingo dabee galazoten ezpadeutse eurak egin nai dabeenian.

        Lau gauzagaitik egin leiteke biarra jaijegunian pekatu egin baga, edo ezta pekatu mortal biarra egitia jaijegunian. Lenengo: biarrian egiten dan denporia gitxija izanagaitik. Bigarrengo: Jaungoikuaren onra, eta Elexiaren onerako egiten dan biarra izanagaitik. Irugarrengo: karidadiagaitik; eta laugarrengo: premina, edo nezesidadiagaitik. Lau gauza onexek azaldu, edo explikadubagaz, agiriko da artez, ala okerrak dirian jaijegunian biarra egiteko ifini oi dirian atxakijak. Lenengo: ezta pektau mortal denpora puska baten biarra egitia Jaijegunian. Eztago gauza jakinik, edo ziurrik. zenbat denpora edo ordu emon biar dirian biarrian pekatu mortal izateko. Batzuk dinue ordu beterik aurrera iragoten bada pekatu mortal dala: beste batzuk ordu birik aurrera iragoten ezpada eztala pekatu mortal. edo bakarrik dala benial. Auxe da geijenak dinuena. Jauna jaijegun baten adobazain bat ezarri neunzan erropiari; esango dau emakume batek. Eta esaizu bazeunkan ori egiteko premina, edo nezesidaderik? Ez Jauna. Eta zenbat denpora emongo zenduban orretan? Apur apur bat. Esaizu zenbat. Eztakit bada, Jauna: izan zatekian orditerdi, edo iru geijen bere. Emon zenduban arratsalde guztija adobazain orregaz? Guzti guztija ez, baña izan zatekian benturaz geijena. Onelakuak geijenetan pekatu mortal egin oi dabee, Abijetan dira adobazain bat ezarten usterik bertatik amaitu, edo akabaduko dabeela, agertuten da beste zulo bat; augaitik ezin itxi neijo; zarratuten dau au bere: dakusee gero beste urratu bat, augaitik bada ezin itxi neijo, eta modu onetan iragoten jakee arratsalderik geijena, edo benturaz guztija, nundik, eta nos eztakijela. Izan bere leiteke pekatu moratal izatia, edo pekatu mortal egitia biarrian denpora gitxi emon arren, eta da eskandaluben bat emoten danian. Esaterako: nekazale bat ifiniko balitz biarrian soluan, guztijak dakusela, argin, edo arotz bat kalien erdijan, ezpalebe ordu beteko biarra baño bere egingo, pekatu mortala egingo leukee emoten dabeen eskandalubagaitik.

        Bigarrengo: egin leiteke biarra piedadiagaitik, au da, Jaungoikuaren onrarako dirian gazuetan, eta alan ezta pekatu kanpaiak jotia, altarak konpondutia, Elexia apaindutia, kandeleru, lora, edo santu, eta beste jai andijetarako biar dirian gauzak batutia, eta euren lekubetan ifintia; bardin da Elexia egun aretarako garbitutia. Beste biar modu batzuk dagoz zeinzuk Jaungoikuen honrarako, eta Elexien onerako izan arren ezin eeuretan biarrik egin leitekian jaijegunian. Zirarginak egiten daben kaliza, kandeleru, edo lanparia, Jaunaren honra, eta Elexien onerako da; arginak egiten dituzan ormak Elexa barrija egiteko, edo zaarra konponduteko; jostunak egiten ditubezan kasulla, eta albak; arotzak egiten daben erretablua Jaunogikuaren honra, eta Elexia apainduteko dira, baña alanbere ezin oneek egiten ditubezanak egin leikee biarrik, bada eztira egun berekuak, ezpada denpora luzekuak. Irugarrengo: egin leiteke biarra Jaijegunian karidadiagaitik, eta alan egin leitekez gorputzari dagokijozan, edo gorputzeko obra errukizko, edo miserikordiazkuak, neke andijak irago biar badira bere, eurak egiteko. Euki leiteke gexuen arduria, eta egin onetarako biar dan guztija. Janzi leitekez billoxik dagozanak, nai dala erropa barrijak eginagaz, nai dala zaarrak konpondubagaz: luurpetu, edo enterradu leitekez ilak, atera leiteke premina, estura, larritasun, edo troka, eta lupatzan daguan proximua; baita bere atera, edo lagundu ateraten bere idi, bei, zaldi, nai mandua. Berba baten egin leiteke jaijegunian proximuaganako karidadiak eginduten daben guztija, dan neketsubena, eta luziena izan arren.

        Laugarrengo: egin leiteke biarra jaijegunian biar, edo premina benetakua daguanian. Onetan bai aurkitu, edo obeto esaterren billatu, eta asmau oi diriala atxakijak! Orregaitik luzatuko naz, azaldu, edo expliketan nos daguan biar, edo premina benetakua, eta nos eztaguan. Gauza batzuk dira egunian egunian biar dirianak, edo zeinzuk egitia ezin luzatu leitekian, zelakuak dirian, edatia, jatia, zaurijak kuretia, gexuai osasungei, edo medizinak emotia, eta beste onelako asko. Onetarako biar dan guztija egin leiteke Jaijegunian, eta alan konpondu, edo gisadu leiteke jatekua, ekarri edatekua, egin oiak, garbitu etxia, egunian egunian oi dan moduban, baña ez arako denporarik denporara, edo urterik urtera neke andijagaz egin oi dana legez. Mediku, eta osagile, edo Zirujaubak egin leije euren ofizijuari dagokijona, kuradu, sangradu, aiudak emon, eta prestadu onetarako biar dan guztija. Botikarijuak konpondu leijez edateko, enplastu, edo beste osasungei, edo medizina bertatik biar dirianak, eta ezin luzatu leitekezanak, baña ez arako denpora luzaroko egin, eta gordetan dirianak. Epaile, edo karnizerubak aragija, tabernerubak ardaua, ogiginak ogija, abazerubak orijo, sardina, eta bakallaua, emon, edo saldu leije, Baña epailiak errijan preminarik ezpadago, ezin il leijez aberem edo ganadubak, ez ogiginak uruna eralgi, ez labia isio, ez ogia egin, ez erre leije; bada gauza guzti oneek, epia emoten dabe, eta egin leitekez egun baterik besterako.

        Premina, edo nezesidade modu bi jazo leitekez, bata inundik eperik emoten eztabena, eta bertatik erremedijetan ezpada, kalte andijak ekarriko dituzana. Su arzen dau etxiak, sabaijak, basuak, edo ikastogijak; dator urol andi bat, daukazuz ibai bazterrian ol, zur, gari, lasto, edo beste gauzaren batzuk; ainbat lasterren alegina egiten ezpada suba amatetako, edo erreka onduan dagozan gauzak andik kenzeko, guztiz andijak izan leitekez jazoko dirian kaltiak: orduban berbertatik asi leiteke suba amatetan, edo pelleburuban dagozan gauzak andik kenzen jaijeguna izan arren, eta au ez bakarrik egin leike euren jaubiak, baita beste edozein lagundu nai deutsanek. Beste premina, edo nezesidade batzuk eztira ain epe gitxikuak, zelakuak dirian, gal-ebaria, galjotia, matsa batzeia, edo bindiminia. Oneek egiteko arako bildurra daguanian galduko ete dirian eguraldi txaarragaitik, onduen onduen da egotia Arima-zain, edo Kura Jaunagaz, eta artutia bere itundute, edo konseju, eta lizenzija; eta ez erabagi zeuben burutik Jaijegunetan biarra egiteko gal-ebaten, gal-joten, edo bindimina, edo beste edozeinbere biarretan. Beste batzuk eztauke premina, edo esturarik asteko, baña bein asi ezkero ezin itxi leikez kalte andi baga. Onelakuak dira ikastobija, karobija, arragoa, eta onelakuak. Jauna, esango dau onetariko batek: Jaijegun baten, bi, edo irutan biarra egin dot, baña ezin neikian besterik; ikastobija, edo karobija neukan subagaz, eta itxi baneu ikatz guztija erreko jatan, eta etzatan karia ondo egosiko. Eta nos asi zenduban karobija, ikastobija, edo arragoe orren suba? Edo nos su emon zeuntsan? Barijaku, edo Zapatuban. Bazeinkijan orduban su emon ezkero Domekan biar egin biarko zendubana? Ori bai Jauna. Zegaitik bada itxi etzenduban asteleneraño, edo ze kalte etorkizun orduraño itxitetik? Ze kalte etorkizun zuri, edo ugazabari luzatubagaz? Ez etorren kalterik, baña ainbat lasterren egin edo amaitu gura neukian neure lana. Esaizu egija: Domekia aprobetxatarren, eta eukiterren orduban biarra egiteko atxakija, su emon zeuntsan Bariku, edo Zapatuban. Au pekatu mortala da.

        Nok esan leikez edozeinbere ofizijotan billatu oi dirian atxakijak Jaijegunetan biarra egiteko? Bakarrik esango ditudaz ezaunenak. Zapatari, eta jostun, edo dendari asko abijetan dira biarrian zapatuban, edo jai besperan, eta dagoz eurak, eta euren krijadubak biarrian Domeka, edo Jaijegun sentira artian. Esaten bajake onei: Eztakizu gaberdijan asten dana Jaijeguna? Eranzuten dabe. Bai Jauna. Zelan bada egon zara biarrian egun sentiraño? Zer egingo neban ernzuten dabee, egun artako agindu nituzan zapatak, edo soñekua, eta akabetarren egon ninzan biarrian. Bada zetarako agindu zeuntsazan egun atarako? Etzenkijan ezin ordurako egin zinaikezana? Bai Jauna: baña bezeruba zan, eta egin ezpaneutsa, edo agindu ezpaneutsa, beste batengana juango zan, eta ni galduko neban bezeruba. Beraz zuk naijago dozu galdu Jaungoikua, bezruba baño, zeure arimia, zeure irabazija baño. Oneek orduterdi, edo bi baño geijago egiten badabe biarrian, edo aginduten badeutse euren otsein, edo krijadubai, pekatu mortala egingo dabe. Eta zer egin leije onekuen krijadubak, eta semiak? Noxian bein, edo berandurik berandura baño eginduten ezpadeutse onelako biarrik, eta badaki eurak biarra ez eginagaitik errijeta, eta aserria izango dana eztabe pekaturik egingo: baña sarri bada,eta nai badau ugazabak aurrera juan bere teman, itxi biar dabe onelako ugazaba, eta ezpadauke besterik noragana juan, billatu daijen artian biarra egin leije jaijegunetan. Seme alabak barriz esan beijue euren konfesoriari zer jazoten jaken, eta oneek esango deutse ze egin biar dabeen.

        Begiratuten badogu erri askotan dendakaz jazoten dana, ikusiko dogu ezin ezagutu leitekiala jaijeguna, ala asteguna dan. Denda guztijak dagoz idigirik, guztijak jentez beterik, eta guztijetan euren saldu erosi, eta tratubetan. Enzun daiguzan denderuben atxakijak, eta igarriko dogu pekatu mortal aegiten dabeen, ala ez. Jauna, dinue, erri onetan oitura, edo kostunbria dago jaijegunian dendak zabalik eukitia. Ez ta oitura, edo koztunbria, ezpada usadijo gestua. Obispo, Arima-zain, eta Predikadoriak beti dagoz bere kontra. Obispo, eta Batzar, edo Konzilijuak daukez deskomunioiak ifinirik au egiten dabeenen kontra; orregaitik ezin esan leiteke oitura, edo kostunbre dana, ezpada irabazi gurarijak asmaduriko ekandu zitala, eta usadijo dongia. Jauna, beste guztijak bere dendak zabalik daukez, eta nik salzen ezpadot, bestiak salduko dabe. Esaidazu, bestiak infernura duazalako, zuk bere jarraitu nai deutsezu? Bestiak guzurra dinuelako, engaletan dabeelako, dongaro neurtu, edo pisetan dabeelako, zuk bere egin zinaike beste onenbeste? Edo deritxu bestiak pekatu egiten dabeelako, eztozula zuk egiten? Bestiak salzen badabe dendia idigirik daukelako zuk sañduko zeunkiana, egiten bere dabe zuk egingo zeunkian pekatuba, eta obe da diruba galdu, edo ez irabazi, arimia, eta Jaungoikua galdu baño. Jauna, jaijegunian baño eztatoz baserrikuak kalera, eta orduban salzen ezpajake, obra txarra egiten jake. O baserrikuakganako onguria! Nok ori erazoten deutsu? Baserrikuai deitsezun amodijuak, ala irabazi guriak? Egija esn nai badozu, ezteutsu zuri ardura andirik emoten baserrikuari egiten jakan kaltiak, ezpada ezin saldubak. Eta zegaitik eztatoz astegunian biar dabeena erostera? Dakijelako jaijegunian bardin, zein astegunian dagozala dendak zabalik, eta salduko jakeela biar dabeena. Balekuse jaijegunian eztala ezer salzen, zarraturik dagozala denda guztijak, eurak artuko leuke moduba erosteko astegunian biar dabeena. Baña esan eztagizuben laarregi estututen dodala: emon daigun ezin baserrikuak jatsi leitekezala astegunian kalera, edo Elexondora, eta orregaitik oneek erosi leikeila biar dabeena jaijegunian, eta zubek saldu eurai pekatu egin baga; esaidazu, nori salduten oi deutsazu jaijegunian? Baserrikuari bakarrik? Dakuskuna da guztijentzat daguala zabalik dendia erbestekuentzat, nai errikuentzat, baserrikuentzat, nai kale, edo Elexondokuentzat. Edonori salzen jaka, ez bakarrik janari, edari, edo beste eguneko biar dana, baita bere oijal, ari, miesa, seda, eta beste edozeinbere gauza. emetik ikusten da agiri agirijan utsak diriala denderuben etxakijak, dendak zabalik eukiteko Jaijegunetan.

        Jauna, sarri Jaijegun arratsaldetan biarra egin dot, esango dau emakume batek, josten egonaz, baña enau inok ikusi. Pekatu mortala izateko ezta biar inok ikustia. Isilik ostuten dabenak, isilik, eta inok ikusi baga bere aragijagaz loikerijak egiten dituzanak, ezin esan leike eztabela pekatu egin inok ikusi eztabelako. Bardin da bada, Jaijegunian biar egitia inok ikusi baga. Jauna, senarrak, semiak. edo krijadubak bijaramonian biar eban erropia adobetan egon ninzan. Astegunian egon deitezala jaijeguneko soñekuagaz, bestrik ezpadauke, zuk bestia adobetan dozun artian, bada au geijen geijen bere egun erdi bat izango da. Ay Jauna, astegunian eztaukagu astirik adobetan ibilteko; soluak, basuak, etxeko arazubak, eta beste ardurak daruagubez astegunak, eta ezteuskube beste gauzatarako astirik isten, eta orregaitik jaijegunian egiten ezpadogu joste puskia, geu, eta geure etxekuak alsi eginik ibili biar gara. Onegaz uste dabe eranzuten deutsela esan al leikijen guztijari; baña, artu gura balebe astegunian lanzian zerbait adobetako moduba, ondo, eta ondo konponduko leijez euren, eta etxekuen soñekuak. Beste gauzarik da krijadu, krijadetan euren ugazabak astirik, edo denporarik emon gura ezpadeutse, josi, adobadu, edo konpondu leijez euren erropak jaijegunetan. Onelako preminan aurkitu ezteitezan, ugazabak itxi biar deutse arratsalde bat, edo beste, egun bat, edo beste euren jastekua konpondu, edo adobetako, aurkitu ezteitezan jaijegunian josten egiteko preminan: baña nagusijak eurak euren borondatera daukezalako egunak, nai ezpadabe eztira egongo Jaijegunian biarra egiteko nezesidadian.

 

 

Erazoginza

 

        Begiratuko balebe Kristinaubak biar leukiena legezm zetarako ifini zituzan Jaunak jai, eta domekak, ez litzateke aurkituko euretan biarrik egingo leukianik. Egun guztijak dira Jaunarenak, eta nai izan baleu agindu leikegun guztijak gordetia: baña ain da andija bere guganako amodijua, ze asteko zazpi onetatik bat bakarrik gorde eban beretzat, eta beste seirak itxi euskuzan geuretzat. Eta alanbere ain izango gara zekenak ainbat mesede egin deuskuzan Jaun onegaz, ze ezteutsagu emongo eguntxu au bere? Ukatuko deutsagu eskari puskatxu au? Nok sinistu leike, einbestera eldu leitekiala Kristinaubaren bere Jaunaganako gogortasun eta esker deungia egunian egunian ikusiko ezpalitz! Itxumendi bildurgarrija benetan! Baña oraindio bere geijago, eta geijago arrituko gaitu Kristinauben fede gitxijak, begiratuten badogu zetarako nai daben Jaunak jai eta donmekak santututia. Eztau Jaunak beretzat biar egun au. Zer geitu, edo azi ginai guk bere honra, bere glorija, eta anditasuna? Ezerbere ez, ezta apur puskatxu bat bere. Ain zan andi, ain honradu, ain glorijaz betia mundu au egin baño lenago, zein da mundu, zeru, Aingeru, eta gizonak egin ezkero. Nai badau bada jaijak jaotia, da geure onerako. Ara zelan.

        Guk gorputza, eta arimia daukaguz? Gorputza luur zati bat, zimaur puska bat baño ezta; gaur bada, bijar ezta; gaur oñen ganian benturaz arrorik, etxe, edo jauregi ederretan, erropa ederrez apaindurik, bijar obija, edo sepultura baten lurrez estaldurik, arrak janik, eta usteldurik. Arimia barriz beti betikua da, Jaungoikuaren alabia, zeruko herederu, eta Aingeruben lagun. Bijoen arduria euki daigun gura dau Jaungoikuak; gorputzarentzat biarra daigun, emoten deuskuz asteko sei egun, eta bat bakarrik arimiagaitik biarra egin daigun. Eta alanbere egun bakar au bere kenduko deutsagu gorputzari? Aste guztija, goxak, arratsaldiak, egunak, eta gabak iragoko dira gorputzagaitik, edo biarrian, edo lanian, edo arduran, edo lotan. Elduten da jaijeguna, zeintetan euki biar dogun arimien arduria, egin biar dogun alegina beretzat orabazteko zeruko ondasunak; eta orduban bere eztogu ezer egin gurako geure geure arimiagaitik? Ardura guztija eruango deusku gorputzak? Eztira asko asteko sei egun oso? Itanduten Bajtzu zein dan lebnago, gorputza ala arimia? Bertatik eranzuten dozu: lenago dala arimia gorputza baño. Nok sinistuko deutsu alan uste dozula, ikusirik zer egiten dozun gorputzagaitik, eta zer arimiagaitik? Kristinaubak, idigi daiguzan nosbait fedeko begijak, ikusi daigun zenbat geijago balijo dabeen gure arimiak gorputzak baño, eta ezauera onegaz santutu daiguzan gitxienez Domeka, eta jaijak. Astu daiguzan orduban gorputzeko biarrak, aurreratu, eta geitu daiguzan arimako ondasunak; bada oneek ez bakarrik izango dira arimien onerako, baita bere gorputzenerako; bada elduten bada arimia zorioneko izatera zeruban, araxe juango da gorputza bere. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa