www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Urteko domeka gustijetarako berbaldi ikasbidekuak (II)
Pedro Astarloa
1818

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Urteco Domeca gustijetaraco verbaldi icasbidecuac, Pedro Astarloa. Apraizen moldategia, 1818

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXVII. BERBALDIJA

 

Jaungoikuaren legeko amar mandamentuben ganian, ta zer dan Fedia.

 

        Eldu zan Legejakin bat Jesu-Kristo gure Jaunagana, eta itanduten eutsan: Maesuba, zein da legeko agindurik andijena. Eranzun eutsan Salbagiliak. Lenengo agindu, eta andijena da: amaduko dozu zeure Jaun eta Jaungoikua zeure bijotz guztitik, zeure arima guztijagaz, eta zeure indar guztijagaz. Bigarrena barriz, onexen irudikua: amaduko dozu zeure urko, edo proximua zeure buruba legez. Agindu bi onetantxe dago lege, eta Igarla, edo Profetetan aurkitu al leitekian guztija, eta alan onexek bijok zaindurik jaoten dogu, agindu al leitekegun guztija. Agindu bi oneek gorde egizan gizonak, ifini zituzan obeta azaldurik Jaunak amar agindu, edo mandamentubetan, eta inos aztu ez egizan, ifini eutsazan sillatu, edo inprimidurik bere bijotzian, modu onetan jakin leijan, zer zan ona, eta zer zan dongia. Baña alanbere aztu zituzan gizon itxubak agindu oneek; borradu zirian bere bijotzetik. Ikusirik Jaunak, zelako itxumendijan jausi zan gizona, atera nai izan eban iluntasun onetatik, onetarako agindu eutsan Moisesi landu egizala arri bi, eta igon eujala eurakaz Sinaiko mendira, eta agindu au Moisesek, eskribidu eban Jaunak berak bere atz guztiz alsu, edo poderosuagaz lege guztija. Au bere etzan asko izan gizon itxubak ez aztuteko lege au. Barriztetako amar mandamentu oneen gomutia, eta betiko sillaturik geratu zeitezan gizonen bijotzetan, Jaungoikua bera jatsi zan zerutik luurrera gizon eginik. Irakatsi eutseezan gizonai, eta obeto jakin egien zer aginduten zan euretan, azaldurik itxi zituzan bere Ebanjelijuan, modu onetan beti euki eijezan Kristinaubak begijen aurrian.

        Amar mandamentu onetatik lenengo irurak begiratuten deutse Jangoikuaren honriari, euretan esan, eta aginduten jakulako, zelan honradu biar dogun geure Jaun eta Jangoikua. Beste bostak dira proximuaren on, edo probetxurako, bada euretan aginduten jaku, zer egin biar deutsegun proximuai, eta eragotziten jaku gatx egitia eurai. Etzaku aginduten amar mandamentu oneetan ezin ginaijan gauzarik, ez astunik, ez garratzik: mandamentu guztijak dira errazak, arinak, baita bere guztiz gozuak. Jasu-Kristok berak dirausku: arina da nire buztarrija, eta biguna nire kargia. Ain dira biarrekuak mandamentu oneek, ze ezin zerura eldu leiteke, eurak jakin baga; ain modutan dagoz beturik euretan kristinau, eta gizon guztijen obligazinoiak, ze eurak jakinik, daki jakin biar daben guztija, euretan dagualako zarraturik lege guztija. Baña izanik oneek jaoteko ain gauza biarrak Fede, esperanza, eta karidadia, lenago nai deutsubedaz azaldu, edo explikadu iru onoidade, edo birtute Teologal oneek.

 

 

Fedia

 

        Da fedia, Jaungoikuak gure arimara biladuten daben doe, onoidade, edo birtute naturalezaz gaiñetiko bat, zeinek garuazan sinistutera, Jaungoikuak Elexiari agertu, eta Elexiak guri irakasten deuskuzan egijak. Laburrago: Fedia da ikusi eztoguna sinistutia. Etzenduban ikusi, Jesu-Kristo jaijoten, ez mundu onetan biziten, ez ilten, ez biztuten, ez zerura igoten, eta alanbere sinistuten dituzuz misterijo guzti oneek, Jaungoikuak Elexiari agertu, eta Elexiak zuri irakatsi deutstuzalako. ain sendo, ain irme sinistu biar doguz egija oneek, ze munsuko gizon guztijak zebait esango baleuskube, edo usteko bagendu bere, Elexiak irakasten dabenen kontrako gauzaren bat dakuskula geure begijakaz, lenago sinistu biar dogu Fediak dirauskuna, gizon guztijak esan, eta begijak dakusena baño; bada gizonak, eta begijak engañadu leitekez, edo eurak zeu engañadu zinaije, baña Jaungoikuak ezin engañadu zinaikez. Ara zergaitik. Norbaitek engañetan bagaituz edo guzurren bat esaten badeusku da, edo bera besteren batek engañadu dabelako, edo berari zerbait begitandu jakolako, edo berak gauzia zelan dan jakinik, guzurra esan nai izan deuskulako. Ezin onelako gauzarik jazo leiteke Jaungoikuagan. Da jakituria neurribaga berbera, eztago beretzat gauza ezkuturik, dakusaz gure bijotzeko bazterrik barrukuenak, eta alan ezin inok guzurra egijatzat sinistu erazo leijo. Jakiturija auxegaitik ezin guzia dan baño beste modutan begitandu leikidijo. Da egija berbera, orregaitik ezin esn leike dakijan baño beste modutan.

        Eta nori agertu deutsaz Jaunak fedeko egijak? Elexa santubari, Patriarka, Profeta, Apostolu, eta Batzar, edo Konzilijuen bitartez. Elexiak bere ezin guzurrik esan leigu; ezin engañadu ginaikez; bada irakasten deuskun guztijan, arteztu, edo gobernetan dau Espiritu Santubak, Jesu-Kristok bere esposa maite oni opa, edo prometidu eutsana legez. Itanduko deustazube benturaz: Zelan jakin ginaike, Elexiak zerbait dinuala? Arako Erromako Aita Santubak aginduten dabenian, zerbait sinistu biar dala fedeko artikulutzat, eta Obispo Jaun, eta euren aginduz, Arimazain edo Kurak dirautsubenian, alan irakasten dabela Elexa Katoliku Apostoliku eta Erromakuak, eta arei dirautse Jaungoikuak: Zubek zanzubenak, nau nauzube; eta zubek gitxitan zaukazanak, edo desprezietan zaituzanak, neu nauka gitxitan, edo desprezietan nau. Etzaitekez beste errazoe billa ibili, zerbait fedeko artikulutzat eukiteko. Elexiak esan dau? Asko da: ezta geijago biar ziur ziurtzat itxu itxuban sinstuteko. Jakitunik argitubenak, gizonik andijenak, badirautsube, Elexa Sntubak irakasten deutsubenen kontra, ezeizubez enzun, bota egizubez ordu gaiztuan, guzurtijak dira, itxubak dira, Demoninuaren bitarteko, edo ministruak dira, benenoz beterik dagoz euren miinak. Zer dinot? Jatsiko balitz Aingeru bat zerutik, eta esango baleutsu ezer, Elexiak irakasten daben ikasbide edo dotriniaren kontra; madarikatu izan deila: guzurra dino, bada leenago ukatuko dabe zeru luurrak, Jaungoiko, eta Elexiaren esanak baño.

        Dinogu: Fedia dala, Jaungoikuak gure ariman ifiniriko doe, onoidade, edo birtute naturaleziaz gaiñetiko bat; au da, ezin geuk geure indarrez ekarri, edo artu ginaike; Jaungoikuak bakarrik emon leike; eztago luurrian, ez zeruban gizon, ez aingerubetan, birtute Jaungoikozko au emon al leijan indarrik. Jaungoikuak emoten dau birtute au bautismuan grazijagaz batera, baita bere esperanza, eta karidadiagaz. Bautismuan emoten da grazija, eta au ezin aurkitu leitekiana legez iru birtute Teologal, edo Jaunogikozko oneek baga, emonik grazija bautismuan, emoten dira iru birtute oneek bere. Baña grazija baga aurkitu leiteke ariman fedia, bada ez edozein pekatu mortalagaz galzen da, ezpada bakarrik bere kontrako dirian pekatubakaz. Baña orduban ezta izango fede bizija, eztaukalako grazijaren bizitzarik, eta izango da ila, ariman dagualako pekatubagaz batera, zeindan arimako erijotzia. Ain da preminazkua, edo biarra fedia, ze bera baga, ezin inor salbadu leiteke. Alperrik egingo dituz gizon batek limosnarik andijenak; alperrik zeruba irabazterren iragoko dituz neke, eta lanik gogorrenak, alperrik egingo dituz obrarik oneenak, ezteutse ezer balijoko, federik ezpadauka. Orregatik, ez Jentilak, ez Mauru, eta Turkubak, ez Judegubak salbadu leitekez, euren itxumendijan dagozan artian, federik eztaukelako. Egija da Judegu, eta Herejiak sinistuten ditubezala Kredoko artikuluben batzuk, baña eztauke orregaitik biar dan leezko federik, au da, eztabe sinistuten fede naturalezaz ganetikuagaz, ezpada berez gizonak euki leikianagaz, eta au ezta asko, fedeko artukulubak biar dan moduban sinistuteko.

        Modu askotakua izan leiteke fedia. Lenengo oitarra, oiturakua, edo habituala, eta eginzakua, edo aktuala. Habituala da, lenegotik esan doguna berbera. Fede au aurkitu leiteke ariman, ordu berian ezer sinistuten ezpada bere. Esaterako: Bateatuten dabe umetxu bat. Onek eztau orduban ezer sinistuten, alanbere, bere ariman dago fede oiturako, edo habituala. Lotan zagoz, eztozu ezer sinistuten ordu berian; orregaitik bere daukazu zeure ariman fedeko birtutia. Eginzakua, edo aktuala da, zerbait sinistutia bera, esango baneu legez: Sinistuten dot, Jesu-Kristok igon ebala zerubetara. Fede onek eztau irauten sinistuten dan artian baño, bada bertatik iragoten da. Bigarrengo: izan leiteke fedia banakakua, eta guztijentzakua, edo argijago esaterren; modu bitan sinistu giniakez fedeko artikulubak; Lenego; banaka, bakotza berez, edo partikularmente. Esaterako: Dinot: Siistuten dot, Jesus-Kristo daguala bene benetan Altarako Sakramentuban. Fede au da berezko, edo parikulara Altarako Sakramentubaren ganian. Modu onetan sinistu biar dituguz, Kreduan dagozan, artikulu guztijak; baña guztijen ganian, Aragiginza, edo Enkarnazinoekua, Trindadekua, Erredenzinoekua eta Jaungoikua dala Sarizaile, sari emoile, edo Errenumeradoria. Bigarren moduban sinistuten doguz artikulu guztijak batera, bat bere izentadu baga. Esango baneu legez: sinistuten dot Kreduan daguan guztija. Modu onetan sinistu biar sogu, Jaungoikuak Elexiari erraz au guztijau jakitia, eta guztijk banaka sinistutia, eta alan zubentzat asko da Kreduan dagozanak ondo jakin, eta duda, eta bildur baga sinistutia.

        Kristinau guztijak dauke biar, edo obligazinoe estuba, fedeko eginza, edo aktuak egiteko. Lenengo: errazoeko argitara, edo errazoien usura eldu deitezanian. Onetarako gurasuak, edo umien arduria daukenak egin biar dabe alegina denporaz irakasteko eurai, baita bere azaldu, edo espliketako orduban jakin biar ditubezan misterijuak; baita bere fedeko aktuak erazoteko. Bigarrengo: Fedien kontrako tentazinoien batek estututen dabenian, eta bera goitu edo benzietako, bere kontrako aktuak egin biar badira. Esaterako: tentetan zaituz Demoninuak, eztaguala Infernurik pekatuban ilten dirianentzat; bada biar bada au goituteko. esan biar dozu: Sinistuten dot daguala infernuba txarto ilten dirianentzat. Irugarrengo: erijotzako orduban, bada izanik orduko Demoninuaren rentazinoiak inos baño gogor, eta krudelaguak, ordubantxe geu, bere sendatu biar gara inos baño geijago fedeko armakaz, irrime pelietako: Laugarrengo: Sakramentuben bat arzera guazanian; bada ezin biar dan moduban artu ginaike Sakramentu dana sinistu baga, ezta artu bere nai geunkian gazija, eta beste onak, sinistuten ezpadogu emoten dituzala. Bostgarrengo: sarri geure bizijan. Eztagi izentadurik noizik nora egin biar dituzan Kristinaubak, bakarrik dago kondenaturik esatia: Asko dala, bein bakarrik egitia bizi guztijan. Baita bere dago kondenaturik esatia: eztala ziur ziur, edo ziertuba, bost urterik, bost urtera egin biar daben, ala ez. Orregaitik onen oneena da, ainbat sarrijen egitia. Ezagututeko nos pekatu egiten dan fedien kontra, lenago jakin biar da ze aginduten jakan Kristinau bati fediak aginduten deutsazanak, edo egin biar dituzanak. Lenengua da: jakitia fedeko misterijuak, au da jakitia ikasbide, edo dotrina kristinauba. Bigarrena: sinistutia geure bijotzian misterijo guztijak, edo egija ziurtzat eukitia geure barruban fediak irakasten daben guztija. Irugarrena: esatia kanpotik, edo miinagaz, egijazkotzat daukagula fediak irakasten daben guztija. Laugarrena: ez guzurtzat eukitia misterijo fedekuak. Bostgarrena: ez ukatutia kanpotik miinagaz, edo beste modutan Elexiak, edo fediak irakasten daben egijarik. Emetixek ezagutuko dogu, nok pekatu egiten daben fedeko aginduben kontra. Lenengo egiten dau pekatu fedeko Misterijuak eztakizanak. Bigarrengo, fedeko egintza, edo aktuak, biar danian egiten eztituzanak. Irugarrengo: kanpotik, edi miinagaz, bizr danian konfesetan eztituzanak. Esaterako dator Hereje, edo beste Elexa, eta fedien arerijo bat zeinek eztaben sinistuten, Jesu-Kristo hostijan daguanik; Itanduten deutsu askoren aurrian sinistuten dozun Jesu-Kristoren gorputz benetakua hostijan daguan, eta zukm edo lotsa zarialako, edo burla egin eztaizun, etzara azartu, edo atrebietan, misterjijo au konfesetan; pekatu mortala egingo dozu zeure barruban sinistuten badozu bere.

        Irugarrengo: ez bijotzian, edo barrutik ez kanpotik, edo auagaz, fedeko misterijuak, sinistu nai dituzanak. Modu askotan au jazo leiteke. Gizon edo Kristinau batek bateatu ezkero, itxi leike Jesu-Kristoren fede guztija, eta ukatu onelako legerik daguanik, edo esan, guzurra dala Elexiak dinuan guztija. Oni dei egiten jaka fede-ukailia, edo fede guztija ukatuten dabena, edo apostatia. Beste batzuk. Bautismua artu ezkero sinistu, eta konfesetan baditubez bere, fedeko artukuluben batzuk eztitubez sinistu, ez konfesadu nai beste batzuk; onei dei egiten jake herejiak. Laugarrengo: egiten dau pekatu mortal, bere bijotzian sinistu arren fediak irakasten daben guztija, kanpotik, edo miinagaz bakarrik, artikulu, edo misterijuen bat ukatuten dabenak. Esaterako: Elduten jatzu hereje bat eta dirautsu:Esaizu ortxe, eztaguala infernurik, eta ezpabere ortxe bertan ilgo zaitut. Zuk zeure barruban sinistuten dozu sendo sendo, infernuba daguana, baña erijotzien bildurrez dinozu minagaz bakarrik: Eztago infernurik; pekatu mortala egin zenduban, bada ezta asko fede benetakua izateko, bijotzian bakarrik eukitia, auagazbere konfesadu biar da.

        Bostgarrengo: egiten dau pekatu bere bijotzian, edo barruban fedeko artikuluben bat sinistuten eztabenak, kanpotik esan arren sinistuten dabela. Deritzu, ezin inundik bre donzella, edo birjina batek umerik sortu, eta egin leikiala; eta orregaitik eztozu sinistu nai Marija guztiz santubagandik sortu, eta jaijo zala Jesu-Kristo, bere Amaren osotasuna, edo birjinidadia galdu bagaz; baña dakutsulako guztijak sinistuten dabeela misterijo garbi, eta gozo au, etzara azartu, edo atrebietan aora ateraten zeure siniskera ori, eta nosbait orren ganian berba egiten bada, herejetzat euki etzaijezan, dinozu: sinistuten dozula, Jesu-Kristo jaijo ezkero, bere Ama donzella. edo Birjina garbi geratu zala: Pekatu mortal egin zenduban, bada biar dan mosuko fedia izango bada, ezta asko miinekua bakarrik izatia; izan bere biar da barru edo bijotzekua.Seigarrengo: dudan daguana, fediak irakasten daben artikuluben bat, egija ete dan, ala ez; edo deritzanak, eztala guztiz ziur ziur, edo ziertu ziertuba. Ifiniko deutsubet larregi jazo oi dan esagei edo ejenplu bat. Gizon loi, atsitu, eta arima galduko batek, eruan nai zeunkez bere gurari zitaletako laguntzat, eta ikusirik eztozula nai infernuben bildur zarialako, dirautsu: Eztago infernurik, orreek eztira Abade, Fraile eta Predikadorien asmubak baño. Au zuri sinistu erazoteko, ifinten deutsuz errazoe oker batzuk. Zuk, ezin eranzun deutsezu errazoe onei, eta abijetan zara esaten, eta pensetan: Egija ete da, onek diraustana, emetik sarzen zara dudetan infernurik ete daguan, eta azkenez dinozu: ezta gauza ziur ziur, edo ziertu ziertuba infernurik daguana. Duda au, neure kristinaubak, pekatu mortala da. Onetarako ezta biar duda onek denpora luzian irautia; bada bein uste izan ezkero eztala ziertuba fediak dinuana, eta dudan geratu ezkero alan dan ala ez, egin zan pekatu, gero damuturik atzera biurtuten bada ere.

 

 

Erazoginza

 

        Enzun dozube, neure Kristinaubak, zelakua izna biar dan zuben fedia, ze sendo, eta irme sinistu biar dozubezan berak irakasten deutsubezan egija, eta misterijuak: baña au ezta asko fedia biar dan modukua izateko; ezta au bakarrik fede bizija; bada egitade, edo obra onakaz lagunduten ezpada fede ila da, eta au ezta asko, bera daukana zori oneko egiteko. Eta oriaindio bere edan ginaike oba lizatekiala, federik ez eukitia, fediagaz obra onik ez egitia baño; bada jakinik Jaunaren borondatia bera jaoten eztabenak, pena, eta neke andijagua eukiko dau, federik ez eukija gaitik eztakijanak baño. Arrituteko gauzia fededun Krsitinau askogan ikusten dana. Dinue: sinistuten dabeela infernu bat daguana, nun dagozan beti betiko iraungo dabeen inok esan, eta uste bere ezin leikezan su, neke, min, ala, eta tormentuarik ikaragarrijenak; ara duazala pekatu egiten dabeen guztijak, benetako penitenzia egiten ezpadabe; eta alanbere dakuskuz Kristinaurik geijenak pekatubetan saturik. eurakgaitik penitenzija egiteko, ardurarik artu baga; beti atzera konfesetako. Nok usteko dau, oneek sinistuten dabeela infernurik daguanik? Nok esango dau, ziur, edo ziertutzat daukeela, ez begik ikusi, ez belarrik enzun, ez gogora eldu al leitekiala, Jaungoikuak bere legia gordetan dabenetzat daukan beti betiko glorija, atsegin, poz, eta zoriona, ikusirik ze gitxi egin nai daben au dinuenak, ara elduteko? Ez inok, neure enzula maitiak, ez inok. Zegaitik ezagutu, eta sinistuko balira egija oneek, ez litzatekez ikusiko ainbeste juaten infernuko bidetik, ez ain gitxi zerukotik.

        Ez egizube bada esan, benetako fedia daukazubela; ez egizube esan kristinau zariela. sinistuten dozubelako fediak irakasten dabena; fede modu au demoninuak eurak bere badauke, bada sinistuten ditubez misterijo oneek; eta siniskera onek daukaz bildurrez ikara. Nai badozue, fediaren doe miragarrijak eruan zagizan zeruko aitaren etxera, etzaitez kontentadu jakinagaz berak dinuana; bada eztira santutuko legia dakijenak, ezpada legiak dinuana egiten dabeenak. Azkenengo egunian askok, eta askok esango deutse Jasu-Kristori: Jauna berorren esana sinistu genduban, fedia auki genduban, Kristinau izan ginian; baña esango deutse Jaunak, etzaitudaz ezagututen, etzara niriak; zuaze madarikatubok betiko infernura. Zorigogorreko sentenzija au enzun eztaizuben, biztu zaitezte fede bizi bat eukitera, bizi zaiteze, fediak aginduten daben moduban, esan aldeijozun Jaunari: berorrek agindu eustan guztija egin dot, artu dagizun egitade, edo obra onen sarija. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa