www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Urteko domeka gustijetarako berbaldi ikasbidekuak (II)
Pedro Astarloa
1818

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Urteco Domeca gustijetaraco verbaldi icasbidecuac, Pedro Astarloa. Apraizen moldategia, 1818

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXXIX. BERBALDIJA

 

Jaungoikuaren legeko seigarren agindu, eta lenengo, pensamentu lijen ganian.

 

        Jaungoikuaren legeko seigarren mandamentuban aginduten jakuna da, aragijazko pekaturik ez egitia. Poz pozik itxiko neuke agindu au azaldu, edo explikadu baga, dakidalako, eztala erraz leku santu oni dagokijon garbitasungaz argitan ifintia beronen kontra egiten dirian peketaubak; baña ikusirik ain daguala zabaldurik munsu guztitik pekatu itsusi au, ze arrainak amuban, eta txorijak sarian jausten diriana legez, arzen dituzala demoninuak gizonak pekatu onetan, ezin isilian itxi neike. Egingo dot alegina al daidan garbitasunik andijenagaz bere ganian berba egiteko.

        Mandamentu onetan aginduten jakuna da, garbi izatia gogo, edo pensamentu, berba, eta eginza, edo obretan; eta alan iru modutan pekatu egin leiteke mandamentu onetan. Lenengo: gogo, edo pendamentubagaz. Bigarrengo berbaz, eta irugarrngo egitez, edo obraz. Ezin irurok berbaldi, edo platika baten adi erazo leitekez, eta alan gaur bakarrik izango da gogo, edo pensamentu loijen ganian. Egiten dau bada pekatu gauza loijetan pensetan daguanak bere borondatez, edo berak nai dabela. Pensamentu loija burura etortia ezta pekatu, bada au etorri leiteke geuk gura baga, eta alan eztago geugan. Pekatuba dago pensamentu loija sentidu, ezagutu, edo adbertidu ezkero bertatik botateko elginik ez egitian, edo pensamentu atan egon gura izatian. Esaterako: egin zenduban nosbait aragijazko pekatu bat, jatorzu gogo, edo pensamentura orduban euki zenduban limurija, edo zeure aragijan euki zenduban gozua, edo gustuba; bada pensamentu au sentidu, edo ezagutu eta bertatik egin bazenduban alegina zeure gogo, edo pensamentutik kenzeko, eztago pekaturik. bada etorri bajatzun pensamentu au, eta zuk egin arren alegina, iraun beban denporaren bat, etzan zure borondatez izan, eta borondaterik eztaguan lekuban eztago pekaturik. Baña etorri bajatzun pensamentu au, eta zuk egin arren alegina, iraun beban denporaren bat, etzan zure borondatez izan, eta borondaterik eztaguan lekuban eztago pekaturik. Baña etorri, eta sentidu, edo ezaguturik pensamentu ori, geratuten bazara orduban euki zenduban gozo, edo gustuari ado, bera ikusten, edo barriztetan bazengo legez, orduban pekatu mortala egingo dozu, zeuk bere borondatez, edo guraz daukazulako, eta onixe dei egiten jaka pensamentu konsentiduba.

        Ara irudi bat obeto aitu daizuben. Zagoz negu baten sutonduan lagun batzukaz, eta sentietan dozu erropa erre usaina; jagiten zara beinguan, eta ikusten dozu txingartxu bat itsatsi jakola zure erropiari; bada ikusijaz batera abijetan bazara erropia irardausi, eta alegina egiten badozu txingarra andik kenzeko, ezin esan leiteke zure erruz erre dala erropia. Alaintxe bada gogo, edopensamentu txarra, edo loija sentidu, eta bertatik alegina egiten badozu kenzenko burutik, eztago pekaturik. Kontu egizu ain modutan itsatsi jakala txingarra zure erropiari, ze egin alak egin arren, ezin kendu dozula zeure erropatik denpora luzian; orduban bere ezin esan leiteke zure erruba dala. Modu onetan zuk alegina egiten badozu pendamentu loija kenzeko, luzaro iraun arren bere, eztozu pekatu egingo. Okerretara: sentidurik erre usaina, eta jagirik ikusten dozu zure erropan daguala, baña ikusi arren eztozu ardurarik arzen txingarra andik kenzeko, eta zagoz berari begira. Orduban zuk ikusi zendubanetik aurrera, zure erruz, edo kulpaz erreten da. Aux berau da gogo, edo pensamentu loijagaz jazoten dana, ezagutu ezkero ezpadozu alegina egiten kenzeko, eta bazagoz berari adi, edo begira legez, ordubantxe da pekatu mortal; zegaitik lenenguan zure guraz, edo borondatez etorri ezpajatzun, sentidu zendubanik aurrera zure borondatian dago nai izatia, edo ez izatia, edo bardin dana konsentietia, edo ez konsentietia.

        Jauna, denpora puska bat baño etzan izan, bada gero errezadu neutsan Ama Birjiniari, dei egin neutsen Jesus, eta Marijen izenai, eta agin neban alegina kenzeko. Ezta inport. Lenenguan borondatez, edo zeure gustoz egon bazinian pekatu loijari adi, egin zenduban pekatu. Onetarako denpora apur puska bat da asko. Bolbora barrika bat erre, eta kalte andijak egiteko beingo beingo bat da asko, eta su emoten deutsanari ezteutsa balijoko esatiak bertatik suba alderatu, edo apartadu ebala; alaintxe zuri bere ezteutsu balijoko esatiak, laster asi ziniala pensamentu loija kenzen. Ondo da gero bere au egitia, baña beindunik bein egin zan pekatuba. Jauna, eneban onelako pekaturik egiteko gogo, gurari, edo deseorik euki, eta eztot beste gauzarik euki, pensamentuban gozatutia baño. Etzaitez engañadu, Kristinauba. Gogozko pekatu izateko, edo pensamentu loija pekatu izateko, ezta biar gomutan, edo buruban darabilen leezko loikerijarik egiteko gurari, edo pensamentubagaz gozatutia. Esaterako. Egin zenduban aragijazko pekatu bat, eta andik denpora luzian datorkizu gomuta, edo memorijara orduban euki zenduban gozo, edo gustua; bada au pekatu izateko, eata biar zuk eukitia ostera pekatu egiteko gurari, gogo, edo usterik; asko da orduban euki zenduban gozo, edo aragijaren gustuan pensetan egotia, eta bazeunka bere propositurik senduena ez pekatu atara biurtuteko, alanbere pekatu mortal egingo zeunke orduko gozuan oensamentuba zeure guraz aukitiagaz.

        Oraindio bere obeto au ezagutu dizuben, nai deutsubet argi, edo klarubago ifini irudi bategaz. Zuaz ferija batera, eta ara ona zabilzaz zer daguan ikusten: elduten zara denda txitoko eder batera. Alde batetik dagoz ebilla, ereztun, eta arrakada diamantezkuak, bestetik espadin, bastoe, eta botoe arri balijosoz betiak. Emendik urregorri, eta zirarrezko kollara, plater, eta tresnak: andik sedaz, urrez, eta zirarrez ordaturiko jastekuak. Zagoz arriturik ainbat gauza ain zoragarri begira, eta eurak ikusijagaz eurai begira egonagaz arzen dozu poz, gozo, eta gusto andi bat, eta orregaitik zagoz begijak andik kendu baga. Itanduko baleutzube zerbait erosi nai badozu; bertattik eranzungo zeunke, ezetz. Eta esango baleutsube, zer egiten dozu bada or? Esango zeunke, begijai gusto emon. Auxe berau bada jazoten da pensamentu ezainakaz bere. Gorputzeko begijakaz denda bat ikusten dana legez, alaintxe adin, edo entendimentubagaz begiratuten jake aragijari gozo jakazan loikerijai, eta nai ezpadau bere erosi, au da, egin borondatiak an dakusana, alanbere nai dau gusto artu. an dakusanagaz, eta auxe da asko pekatu mortala egiteko. Jakinik zer dan gurari, edo deseo lojan pensamentu, edo gomuta loijan borondatez egon, edo geratutia, ikusi daigun norzuk egiten daben pekatu modu bi oneetan.

        Lenengo: egiten dau pekatu mutil, edo gizon, neskatila, edo emakumeren bategaz pekatu egin gura leukianak, baña edo emakumiak nai eztabelako, edo lotsa dalako bere gurari loija edi erazoten, edo bildur dalako euki leijan gatxen bat itsatsi ezteijon, eztau beteten bere gurarija. Bigarrengo: ikusirik ezkonduben batzuk, edo norzubenbazuk ezkonduten diriala, pensetan dagozanak, eurak alkarregaz tratu ezaina euki ezkero, aurrera ezin eruan aldabeenak, guraso, ugazaba, edo Justiziak, alkarregaz egoten itxiten ezteutselako, baña beti dagozanak alkarregan pensetan. Laugarrengo, alargunak badagoz penseetan. eta gozatuten euren senar, edo emaztiakaz, euki oi zitubezan eskubidetan. Bostgarrengo: egiten dabe pekatu ezkongeijak, ezkondu ezkero egingo al ditubezan, edo egiteko eukiko dabeen gauzetan pensetan, eta gozatuten badira. Zenbat pekatu egiten ete dira onelakuen artian! Orregaitik alegin guztija egin biar da alakrregaz bakarrian ikusi ezteitezan, alkarregaz berbaldi, edo konbersazinoerik euki ez taijen, eta onduen izango litzateke alkar ez ikustia ezkondu artian. Seigarrengo: egiten dau pekatu, norbait loikerija ezainen bat egiten ikusten dabenak, eta berari bere guraz adi daguanak, edo ikusi arren andik alderatu, edo apartetan eztanak, edo gitxijenez begijak kenzen eztituzanak. Bardin da pintura loi, zikin, eta atsitubai begira daguanak, bada onek bere pekatu mortal egingo dau. Zazpigarrengo: egiten dau pekatu libruru, edo paper loijak irakurten dituzanak bere guraz, edo gustoz, eurak irakurteko premina, edo nezesidaderik euki baga, daukena legez mediku, barberu, edo zirujau, eta besteren batzuk.

        Askok eta askok esan oi dabe, eneuke gura onelako pensamentu loirik etorri dakidan, baña eztitubeez itxi gura pensamentu zikin oneen sustraijak. Eztitubeez itxi nai danzak, erromerijak, itzkune, edo berba arinak, kanta ero, gangar, eta loijak, urlija, edo urlijagaz dauken adiskidetasuna. Ezagututen dabe, edo ezagutu biar leuke, pelleburu onetatik datorkijuezala pensamentu orreek, eta alanbere nai leukee euretan ibili, eta ez euki pensamentu loirik. Ara. Arzen dau adiskidetasuna mutil batek neskatila bategaz; alkarregaz duaz ibiltera, edo pasietara, alkarregaz erromerijara, alkarregaz jolasera, alkarregaz egote luziak. Esaten bajake onelakuai, zegaitik alkargandik alderatu, edo apartetan eztirian? Bertatik eranzuten oi dabe, ediskide andijak gara, asko gura deutsagu alkarri. Ainbat eta deungago: Amodijo ori eztator Jaungoikuagandik, ezta karidade benetakua, aragijarena da, infernutik urtena, eta demoninuaren putzagaz isijua; uxala onelako adiskidetasunik ezpazeunka, uxala alkar ain laztan ezpazendu, ez zeunke ainbeste pekatu egingo. Ez Jauna olakorik. Ezteutsagu oraindio alkarri ukututxu bat bere egin, ezteutsagu alkarri berba arinagotxu bat bere esan. Baña, arako beragaz zagozanian, eztozu sentietan zeure barruban unetaraño erretan zaituzan suba? Ezta isioten zure bijotzian, guztijori gorituten zaituzan gar bizi bat? Egija da, sarri euki ditudazala orrelako pensamentu loi, eta berotasunak; baña eztitudaz inos konsentidu, ez neuke etorri dakidazan bere nai. Nok sinistuko deutsu? Ez inok. Ifini zaitez sutondoan, eta esaizu eztozula berotu gura. Edonok esango deutsu: zelan esan zinaike eztozula nai subak berotu zaizan bere albuan ifinten bazara? Nai badozu sinistu deizudan, ken zaitez ortik, eta sinistuko deutsu egija dinozula. Auxe berau dirautsut nik bere. Erre nai ezpazara aragijaren pensamentu loijetan, itxi adiskidetasun ori, iges subagandik, iges pelleburubetatik; bada bestelan alperrik esango dozu eztozula nai loikerija oreek gogo, edo pensamnetura etorri dakizuzan, zeure erruz etorriko jatzuz, eta pekatu mortal egingo dozu.

        Beste askok esan oi dabe: Beti beti jaokuz Arima-zain, edo Kura, eta Predikadoria diadarrez, erromerija, fiesta, danza, eta jolasen kontra; baña nik neure bizijan eztot pendamentutxu loi bat euki. O gizon! O emakume zorioneko, eta bedeinkatubak! Zubek etzare luurrian bizi zeruban baño; bada autortu, edo konzedidu deutsube Jaungoikuak Santurik andijenari egin ezteutsan mesedia. Dakuskuz gizon miragarri asko, beti baru, mortifikazinoe, penitenzija artian, beti negarrez, beti orazinok, eskari, eta erregu artian, mundutik igesi, basamortubetan sarturik, eta alanbere ezin ezi ditubez euren aragijaren tentazinoiak: eta zubek nai dozuben moduban bizirik, jan edanetan, olgura artian, erromerija, jolas, eta danzarik galdu baga, eztaukazube pensamentutxu bat bere. San Paulo Apostoluba ainbat mirari egin ezkero, ainbat gizon Jesu Kristoren ezauerara ekarri ezkero, ainbat neke, lan, ibilera, ekatz, eta zauri irago ezkero, eta mundu guztija bere santidade miragarrijagaz arritu ezkero, beti jaken bildur bere aragijen tentazinoiai, beti iratzarririk ainbat lasterren kenzeko, eta alanbere beti bildurrez beterik zinuan: neure aragijan sentietan dot gerra krubel bat neure arimiaren kontra: eta zubek zeuben bizi guztijan ezer egin baga aragija eziteko, alperkerija, nagitasun andijan bizi izanik, guztija ikusi, guztija enzun, guztija esan, eta goguak emoten deutsun guztija egin da bere, eztaukazube aragijaren tentazinoe txikitxu bat bere? Sa Geronimok dino: Basamortu baten nago abererik uzubenen lagun eginik; eztaukat neure gorputzian azur, eta azala baño; arri gogor bategaz urratuten dot neure bularra, nire janarija ezta ogi, eta ur puska bat baño. luur gogorra da nire oia; ezteutsat inundik bere atseginik emoten neure aragijari, eta alanbere estu estuban narabil bere tentazinoiakaz. Dakarkidaz burura, arako antxina Erroman ikusi nituzan emakumiak, eta euren gomutiagaz egiten deust gerra ain bizija, ze beti nauka bildurrez ikara. Eta alkarregaz mutil neskatilok ibili, alkarri ukutu, alkarri begira, alkarregaz berba, alkarregaz ordu luzietan egon arren, eztozube ezer sentietan? Nok sinsitu leikezube? Da benturaz zuben aragija santu areena baño beste modutakua? Jaijo zare pekatu orijinal baga? Ezi dozube areek baño obeto? Daukazube areek baño grazija geijago, indar geijago, zeuben aragija azpiraturik eukiteko? Ezin olakorik esan, ezta uste bere zinaike. Beraz guzurra dinozube dirauskuzunian eztozubela ezer sentietan.

        Baña deritz egija dinozubela. eta eztozubela ezer sentietan. Baña onetantxe dago zuben zori gogor guztija; onetantxe zuben kondenazinoia. Onenxek zaruaze infernubetara. Zegaitik deritzube eztozubela sentietan pensamentu loirik? Da benturaz eztaukazubelako, Santurik andijenak euki oi ditubezanak? Ez neure Kristinaubak. Zuben gomutia, edo memorija, eta gogo, edo entendimentuba, pensamentu atsituz beterik dago, eta benturaz euren subagaz erretan dago zuben aragija, eta eztozube sentietan Santubak sentietan oi-jebena legez; eta zergaitik? Irudi bategaz enzungo deutsubet. Kontu egizube dagozala etxe bi; bateko atiak eztagoz inos idigirik, ugazabak gura dabelako idigirik egon deitezan. Dator lapur bat etxe bi oneek ostutera. Dua atia itxirik daguan etxera, baña ezin sartu da. Joten dau irrime atia idigi deijuen, enzuten dau ugazabak, eta enzun orduko artuten dau ardurarik endijena lapurra barrura sartu eztekijon, eta dauka guztija ostu ezteijon. Elduten da atia idigirik daguan etxera, eta guztija daguana legez zabalik, sarzen da nora nai, kenzen dau daguan guztija, eta eztaki ugazabak inor sartu danik, eztaki ostu dabeenik; eta usterik etxe betia daukala, guztija geratuten da utsik. Auxe bera jazoten da Santubakaz, eta zubekaz: eurakgana, eta zubekgana bardin bardin elduten da tentazinoe, edo pensamentu loijen lapurra; baña areek zarraturik daukena legez euren bijotzeko atia, ezin sartu da atia jo, edo otsik egin baga, eta auxe da tentazinoia sentietia. Dator zugana, eta aurkituten dau zure bijotza alde guztijetatik zabalik, eta sarzen da barrura nundik nai; nai begijetatik, nai belarrijetatik, nai miinetatik, nai beste edozeinbere lekutik, deirik, ez otsik egin baga: orregaitik eztozu zuk sentietan pensamentuben, edo tentazinoe loijaren lapurra, eta zuk sentitzaka, kenduten deutsu zeure arimako ondasun guztija, zein dan grazija, eta itxiten zaituz pekatu mortalian. Orra zegaitik sentietan zitubezan Santubak ain laster euren aragijen tentazinoe, eta pensamentu loijak, eta zegaitik bertatik bildurtuten zirian; eta orra zergaitik pekataririk itsusijenak eztitubezan, eta bildurrik ezteutsen.

 

 

Erazoginza

 

        Deritz, neure enzula maitiak, pekatu euxe dala, Kristinau geijen infernura daruazana, eta itandu an dagozanai, zegaitik dagozan? Kondenadurik geijenak ernzungo leukee, aragijazko pekatuba gaitik. Ain da labana, ain da pelleburuz betia, ze gitxijago uste dabenian dago katigu gizona bere sareetan. Orregaitik pekatu onetatik iges egiteko egin biar dau Kristinaubak aleginik andijena. Baña, alanbere andija bada edozeinbere aragijazko pekatutan jausteko daukagun pelleburua, guztiz da andijagua pendamentu, eta gurari loijetan jausteko daukaguna. Berbazko, edo obrazko pekatubetan jausteko, badauka gizonak zek atzeratu dagijan. Edonor lotsatuten da berba loija esateko, eta alan, ze esango dabeen danzubenak, atzeratu leike esan nai arren. Atzeratu bere leike danzubenak egin leijuen agirakiak, edo emon al leijuen kastigubak. Obrazkua barriz egoteko, zenbat gauzak atzeratu leike? Edonor dan lotsagalduko, azartu, edo atrebidubena bada bere, zerbait atzera egongo da, bere barruko gurari zitala esan edo adi erazoteko. Eta elsuten bada bere lotsia, eta bildurra galzera, ezin beti eldu leiteke bere gurarija betetera. Baña eztauka onelako galazo leikijon gauzarik pensamentu, edo gurarizko pekatu egiteko; bere bakarrian inok ikusi baga, inok jakin baga, inori adi erazo baga, euki leike onelako gozamen galgarrija.

        Orregaitik edozeinbere aragizko pekatutik iges biar badogu bere, ardura andijaguagz pensamentu, edo gurarizkuetatik; bada bestietan baño errazago da euretan jaustia, eta gatxago euretatik urtetia. Alaintxe dirausku Trentoko batzar, edo Konzilijuak. Ze gauza errazagorik pensamentu loi bati, gurari zital bati, sarzaijera borondatiak emotia baño? Denpora apur puska bat da asko onetarako. Eta ekanduba lasterrago sartu leiteke. Baña geure biziko denpora guztijetan badaukagu bere pelleburu andi au, guztiz da andijagua erijotzako orduban. Eztau inos alegin andijagorik egiten demoninuak gu galzeko, orduban baño. Benturaz denpora estu atan ez gagoz berba egiteko, eta alan ez gaituz tentetan loikerijak esatera; ez gagoz orduban beste pekaturik egin ginaijan moduban, baña gure gogua, gure pensamentuba dago loikerijari sarzaijera emoteko eskubidiagaz. Eta zer izango da orduban, lenagotik ezpadago eginik onelako pensamentu zikinak botatera? Zelan pelasuko dau prduban, lenago badauka ekandu zitala euretan gogua eukiteko? Bada, Kristinauba, egizu alegina gerra onetan irrime, eta sendo pelietako. Ezez etzaitez euren azpijan jausi; ez eijezu itxi zeure barruban sarzen; sarratu eijezuz zeure arimako atiak. Argala da zure aragija, senduak zure arerijuak, baña eskatuten badeutsazu Jaunari bere laguntasuna, berak sendatuko zaitu bere grazijagaz, goitu, edo benziduko dituzuz zeure arerijuak, eta alduko zara Aingerubakaz batera kantetara goitute, edo biktorija. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa