www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Urteko domeka gustijetarako berbaldi ikasbidekuak (II)
Pedro Astarloa
1818

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Urteco Domeca gustijetaraco verbaldi icasbidecuac, Pedro Astarloa. Apraizen moldategia, 1818

 

 

aurrekoa hurrengoa

XLVI. BERBALDIJA

 

Zer dan Mezia, eta ze miragarrijak bere eginza, edo efektuak.

 

        Ain da Jaungoikozkua mezia, ain miragarrija, ain esanezgarrija, ze Aingeru baten miinagaz berba egingo baneu bere, eninzateke elduko bere anditasunik txikijen txikijena bere adi erazotera. alanbere jakinik ze on andijak dakarzan jakitiak zer dan mezia, esango dot zerbait al dodan moduban azaldu, edo explikadubagaz. Lenengo: zer dan mezia. Bigarrengo: zelakuak dirian bere egitade, edo efektuak. Da mezia sakrifizijo bat, zeinetan opa, edo ofrezietan jakan jaungoikuari Jesu Kristoren gorputz, eta odol benetakua ogi, eta ardauaren anz, edo irudipian, Au obeto ezagututeko jakin biar dozube mundubaren asijeratik abijadu ziriala gizonak opa, edo ofrezietan Jaunari sakrifizijuak, au da, fruta, abere, edo animalija, egazti, edo beste gauzaren batzuk, adi erazoteko bera ezagututen ebeela euren Jaun, eta Jaungoikotzat, eta kofesetako ziriala bere menpeko, edo agindupeko. Opa, edo ofrezidu bere oi zitubezan sakrifizijo oneek Jauna bigundu, edo gozatuteko ekijenian aserraturik eguala eurakaz euren pekatubakgaitik. Beste batzubetan egin oi zitubezan sakrifizijo oneek, berari mesederen bat eskatuten eutsenian. Gogo, eta borondate onagaz artu oi zituzan Jaunak; eta obeto egin zeitezan, berak irakatsi eutsan Moisesi zelan egin biar zirian, norzuk ofreziduko zitubezan, ze lekutan, zer gauza, eta beinguan guztija esateko, Jaungoikuak berak agindu eban sakrifijuetan egin biar zan guzti guztija.

        Alanbere, sakrifizijo oneek utsak zirian, eta orregaitik ez euken ez pekaturik parkatuteko indarrik, ez euren opazaile, edo ofrezietan zitubezanak garbituteko eskubiderik, ez Jaungoikuaren aserrakunza amatetako podererik, eta alan beti egozan zarraturik zeruko atiak. Parkatuko bazirian bada gure pekatubak, egingo bazirian Jaungoiko, eta gizonen arteko bakiak, idigiko bazirian zeruko atiak, biar zan sakrifizijo guzti oneek baño andijago bat; baña ez eguan onetarako duin izanzatekianik, ez zeruban, ez luurrian Jaungoikua bera bakar bakarrik baño. Orregaitik bialdu eban Aita betikuak bere seme bakarra eginik gure sakrifizijok berak goitu, edo benzidu egijan demoninua, erbestetu, edo desterradu egijan pekatuba, garbitu egizan gure arimak, eta idigi egizan zeruko atiak. Egin eban Jesus laztanak bere Aitaren borondatia, eta ilik kurutzeko altaran ofrezidu eban bere buruba sakrifizijo miragarri, modu onetan egiteko gizonai beste sakrifizijo guztiak ezin leijuezan mesede pare bagak. Baña izanik Jesu Kristo Sazerdote, edo Aita Sntu beti betikua, biar bere zan, beti beti iraungo eban sakrifizijo bat. Ezin betiko sakrifizijo au Jesu Kristoren erijotzia bera izan zatekian, bestelan egunian egunian il biarko litzateke, dino San Paulo Apostoluabk, eta ezin bein bakarrik baño galdu leija bizitzia. Zer egiten dau bada beti beti iraun daijan kurutzian egin zan sakrifizijuak? Bere arerijuen eskubetan ifiniko zan gabian, zarratuten dau bere gorputz, eta bere odola ogi, eta ardauen anzpian, emoten deutse Apostolu, eta euren ondoren etorriko zirian Sazerdotiai, beste onenbeste egiteko eskubidia, modu onetan batrriztadurik, berak kurutzeko altaran opa, edo ofrezidu eban sakrifizijua, beti beti iraun daijan bere Elexa maitian.

        Orra neure enzula maitiak zer dan mezia. Da Jesu Kristo gure Jaunak bere Aita betikuari gure pekatuben ordian ofrezidu eutsan sakrifizijua berbera opa izatia. Da orduban Salbagiliak erijotzara emon eban bere gorputza berbera, eta gorputz atatik urten eban odola berbera Aita betiko, edo Eternuari ofrezietia: eta alan mezia, eta kurutzian egin zan sakrifizijua eztira bi, bat bakarrik baño. Mezia ezta kalbarijoko mendijan egin zan sakrifizijua baño, eta orduban berak berez egin ebana berbera, egiten dau orain gure altaretan, Abade, edo Sazerdotien bitartez. Meziaren aurkile, ipinzaile, edo autore da Jesu Kristo bera; bada berak esan eban lenengo munduban esan zan mezia, berak itxi eutsan bere Elexiari, eta berak irakutsi eutsen Apostolubai zelan meza esango eben. Sakrfizijo onen iskinzalile, edo Ministro lenen, edo prinzipalena da Jesu Kristo bera. Dago altaran gure bitarteko eginik, eta erreguka bere Aitari gugaitik. Berak opa, edo ofrezietan deutsa bere gorputz, eta odola, kurutzian iskini eutsana legez; eta alan meza esaten dabena eldu deinian konsagretara, dinuanian, au da nire gorputza, au da nire odola, eztituz berba oneek esaten bere izenian, ezpada Jesu Kristorenian. Onen urrengo da meza esaten daben Abade, edo Sazerdotia; bada eurai bakarrik autortu, edo konzedidu eutsen Jesu Kristok ogi, eta ardaua bere gorputz, eta odol biurtuteko eskubide, edo potestadia. Azkenez, meziaren opaile, sakrifikadore, edo ofrzietan dabeenak dira, meza enzuten dagozan guztijak; eta alan, meza esaten daben Sazerdotiak eztituz orazinoiak esaten bere izenian bakarrik, ezpada enzuten dagizanenian. Ezteutsa Jaunari esaten, opa deutsut Jauna, zeure seme Jesu Krsitoren gorputz, eta odola; ezpada opa deutsugu, eta alan beste orazinoe guztijak. Orregaitik meza enzuten dabeen guztijak meza esaten dabe moduben baten, eta guztijak dira Sazerdote.

        Jaungoikuari bakarrik ofrezidu leijo mezia, ez besteri, ezta Ama Birjiniari bere, eta mezia ateraten danian nai berari, nai San Migel, nai San Jose, nai beste Santuben bati, edo bere altara, edo aurrian esaten danian, etzako santu aren honra, gomuta, edo erreberenzijan, ta bere bitartez, eta erregubakgaitik emon deigun Jaunak mezan eskatuten doguna. Orregaitik, ezta inosbere esaten mezan opa deutsut zuri Pedro, edo zuri Paulo Jesu Kristoren gorputz, eta odol au; ezpada opa deutsugu zuri Jauna, San Pedro, edo San pauloren gomuta, edo memorijan. Mezia esan, nai ataraten daben, baita bere enzuten dabenak, ofrezidu leijo Jaunari edozeinbere gizon, edo emakume gaitik, nai dala txarra, edo dongia, nai dala ona, eta santuba, izan deila Kristinauba, Judeguba, edo Jentila. Opa leijo Jaunari onak gaitik obak izan deitezan: Judegu, Jentil, eta Herejiak guztijak gaitik il zana legez, gura dau guztijak gaitik Altarako sakrifizijo au iskini dakijon. Ofrezidu bere leikijo purgatorioko arimak gaitik, ainbat lasterren urten dagijen ango neke, eta ala, edo tormentubetatik, eta eldu deitezan zeruko atseginetara. Ofrezidu bere leiteke zeruko Santubak gaitik, ez pekatuben batetik urte daijen, ez nekeren bat kendu dakijuen; bada eztauke pekatu, eta nekerik, ez euren glorija azi, edo geitu dakijuen, bada au ezin leiteke; ezpada Jaunari eskerrak emoteko, mundu onetan bere grazijagaz irabazi zitubezan biktorijak gaitik, eta orain dauken glorija gaitik. Demonino, eta kondenadubak gaitik bakar bakarrik ezin ofrezidu leiteke, eztagualako erremedijorik oneentzat.

        Lau dira miragarrizko sakrifizijo onen egitade, edo efektuak. Lenengo: beragaz emoten deutsagu Jaungoikuari zor deutsagun honra, eta alabanzia, baita bere eskerrak egin deuskuzan mesediak gaitik. Bigarrengo: beragaz bigundu, eta gozatuten dogu Jaungoikua, gugaz aserraturik daguanian geure pekatubak gaitik, eta alkanzetan dogu euren parkazinoia. Irugarrengo: pagetan deutsaguz pekatu oneekaz egin dituguzan zorrak. Laugarrengo: bere bitartez merezi ginaike artutia Jaungoikuagandik mesede ugarijak, ala arimakuak, zein da gorputzekuak. Lenengo: emoten deutsaguz Jaunari honra, alabanza, eta eskerrak; baña zelakuak? Batu bediz munduben asijeratik, eta eternidade guztijan gizonak luurrian, Santu, eta Aingerubak zeruban emon deutsezan honra, alabanza, eta esker guztijak, Martirijak euren ala, neke, min, eta erijotziagaz, Konfesore, eta Birjinak euren gaubela, baru, penitenzija, garbitasunagaz, eta Apostolubak euren ibilera, predikazinoe, eta mirarijakaz; ezarri bediz oneen ganera bere Ama guztiz santubak emon eutsazanak, bere arrigarrizko santidade, eta mirarizko egitade, garbitasun, amatasun, eta eutsan amodijo erriagaz emon deutsazanak, eta orain zeruban emoten deutsazanak; bada dirianok eztira elduten, meza bategaz emoten jakezanera; zegaitik andijagua da oneek guztijok baño kurutzian ilagaz emon eutsana bere semiak. Izanik auxe berau mezan emoten jakona, andijaguak izan biar dau, beste emon al leikijozanak baño. Bigarrengo: meziagaz bigundu edo gozatuten dogu Jaungoikua gugaz aserraturik daguanian bere kontra egin dituguzan pekatubak gaitik, kastigadu ez gaizan eurakgaitik. Trentoko Batzar, edo Konzilijuak dirausku: elduten bagara sakrifizijo onetara bijotz on, fede artez, biar dan bildur, eta itzalagaz, bertan aurkituko dogu grazija, eta erruki, edo miserikordija; bada bigundurik beragaz gure Jaungoikua, emongo deusku penitenzijako doia, eta parkatuko deuskuz gure pekatu guztijak, ikaragarrijenak badira bere.

        Irugarrengo: meziagaz pagadu ginaijoz Jaunari, deutsaguzan zor guztijak. Sarri esan dogu, pekatu bakotxian artuten dogula geure ganian zor bat, zein pagadu biarko deutsagun Jaungoikuari, edo mundu onetan obra onakaz, edo bestian purgatorijoko pena, eta su bildurgarrijen artian. Zor oneek pagadu ginaijoz jaunari mezako sakrifizijuagaz; bada, emen gure pekatuben ordian ofrezietan deutsaguna, izanik kurutzian opa izan jakan gorputz, eta odola berbera, orduban asko izan ziriana legez mundu onetako pekatubak kenzeko, eta euren zorrak pagetako, orain bere dira duin guk pekatubak gaitik daukaguzan zorrak pagetako. Laugarrengo: meziaren bitartez alkanzadu ginaikez mesede andijak, alan arimarako, zein da gorputzerako. Lenengo: arimarako, zelakuak dirian Jaungoikuaren grazija, eta laguntasuna pekatutik urteteko, euren ekandu zitalak kenzeko, demoninuaren tentazinoien kontra irrime pelietako, aragijaren gurarijak eciteko, eta pekatuben pelleburubetatik iges egiteko. Barriz grazijan bagagoz, alkanzadu ginaike Jaungoikuaren adiskidetasunian irme egoteko sendotasuna, santidadian aurrera juateko indarra, onoidade, edo birtute geijago, eta geijago irabazteko arduria. Bigarrengo: alkanzadu bere ginaikez gorputzeko onak; zelakuak dirian, bizitzia, osasuna, janarija, jastekua, eta bizitzia iragoteko biar dogun guztija. Alkanzadu bere ginaike kendu dagizala Jaungoikuak gugandik, geure pekatubak gaitik biladuten deuskuzan kastigubak, zelakuak dirian, gerrak, gosiak, gatx, edo pestiak, ekatxak, urolak, labore faltia.

        Mesede guzti oneek eskatu ginaijoz Jaunari, ez bakarrik geuretzat, baita bere geure proximuentzat. Au egin leiteke modu bitan. Mezia ateriagaz nai dogun gauza, edo mesedia alkanzetako, edo mezia enzunagaz gogo, edo intenzinoe onegaz, ofrezietan deutsagula, autortu, edo konzedidu deigula eskatuten deutsaguna geuretzat, edo bestientzat. Onetarako jakin biar dogu, mezako sakrifizijuan dagozala frutu bi, bata da berezko, edo espeziala, bestia guztijena, guztikenzakua, edo jenerala. Frutu berezko, edo espezialak balijo deutso mezia atera dabenari, edo norgaitik mezia esan daben Abade, edo Sazerdotiak; baita bere alkanzetako arako mesede, zein alkanzetarren esaten dan mezia. Esaterako: dago bat gexorik, ateraten dau berak, edo bere guraso, seme, nai adiskide batek meza bat osatu dedin; gexo arexentzat da berezko frutuba. Dabil gatx, edo enfermedade andi bat abere, edo animalijetan, ateraten dau errijak meza bat gatx au kendu dedin; onetarakoxe da frutu au. Frutu guztijenzakua, edo jenerala da Elexa guztijena. edo bere seme guztijai balijo deutsena; baña onek ezteutse guztijai bardin balijo, bada mezia enzuten dabenari geijago balijo deutsa eztabenari baño; eta geijago beste batek beragaitik enzuten dabenian, enzuten eztanian baño. Frutu au ezta gitxituten meza enzulak geitu arren; nai batek bakarrik enzun daijala, nai millak enzun daijela, bardin bakotxak artuko dau bere frutuba.

 

 

Erzazoginza

 

        Ementxe nai neuke euki Apostolu baten miina, edo obeto aingeru batena adi erazoteko, ez bakarrik zubei, baita mundu guztiko Kristinaubai bere, meziaren anditasun pare baga, neurri baga, eta kabu bagia, guztijak biztu deitezan al daijen sarrijen enzutera. Guztijentzat dagoz idigirik zeruko ondasun ugari guztijak, altara orretatik urteten dau iturri ugari batek jente guztijen onerako. Erdu bada guztijok arzera nai zeunkezan baño bere ondasun geijago. Gizona artez, edo justu, santu, eta Jaugoikuaren bildurtijak, nai dozube azi, edo geitu zeuben santidadia? Sakrifizijo onetan dukazube neurri, eta kabu bagako santidadia berbera; idigirik daukaz zubentzat bere Jaungoikotasunaren ondasun guztijak. Eldu zaiteze altara orretara, eta artu egizube nai dozuben on guztija, ezteutsu inok galazoko al daizun guztija arzen: Daukazube zeruko janarijen gosia? Mezako sakrifizijuan daukazube Jaungoiko baten aragija, beragaza ase zinaike zeuben gurari guztija. Daukazube zeruko edarijen egirrija? Sakrifizijo orretan ezarten da, arako mundu guztiko pekatubak itoteko asko izan zan odola. Ortisek urteten dau ibai andi bat legez, nai dabeen guztijak amatadu daijen euren egarrija. Erdube erdube diadar egiten deutsube mezan sakrifiketan daguan artian: ara emen nun naguan zuben bitarteko eginik zubei santidadia geijago, eta geijago geituteko gurari bizijan errerik. Ase zaiteze zeruko ondasunez; artu, artu, naiko beste; bada eztira orregaitik urrituko: ikusiko dozube zelan poztuko dan eurakaz zuben bijotza, eta biziko dan zuben arimia.

        Pekatari, tristia, zagoz guztijori nekaturik, eta desesperadurik legez zeure pekatuben ikaragarrizko anditasunagaz? Erdu sakrifizijo onetara, erdu mezara, ementxe aurkituko dozu zeure erremedijua. Nai dozu euren parkazinoia? Erdu mezara, ortxe aurkituko dozu arako jaungoikuaren bildots munduko pekatubak kenduten dituzana. Andijak dira, ikaragarrijak dira zure pekatubak? Andijagua da altaran zugaitik ofrezietan dan sakrifizijua. Larritu, eta bildurturik zaukaz zeure pekatuben ezaintasun itsusijak? meza daukazu arako testamentu barriko odol Jaugoikozkua, zein izan zan duin mundu guztiko pekatuben loikerijak garbituteko. Zaukaz estuturik, eta preminaz beterik Jaunari deutsazun zor andijak, euki baga zegaz pagadu? Erdu mezara, ortxe daukazuz zeure aukerara, eta borondatera Jesu Kristoren merezimentu guztijak: artu egizu nai dozun guztija, eta pagadu egijozu Aita betikuari deutsazun zor guztija. Deritzu eztozula eukiko indarrik pekaturako daukazun etxuntasun, eta ekanduba goituteko? Mezako dakrifizijuan emongo jatzu sendatasuna demoninuaren, eta aragijaren alegin guztijak azpiratuteko; bada beronek kendu eutsezan gure arerijo onei euren indar guztijak, eta ifini zituzan loturik. Baña. zer aurkituko eztogu mezan? Gexo bagara, ortxe daukagu osasuna; triste bagagoz, ortxe daukagu poz, eta atsegina; pobre bagagoz, ortxe daukagu ondasuna; itxurik bagagoz, ortxe daukagu argija, eta beinguan esaterren: mezako sakrifizijo miragarrijan aurkituko dogu geure gatx, eta premina guztijen errmedijua; bada ezin ukatu leikegu jaugoikuak, bere bitartez eskatu deijogun gauzarik.

        Antxinako legeko sakrifizijuak utsak zirian; bada etzirian altarako onen geirizia baño, eta alanbere mesede guztiz andijak egiten eutsezan Jaunak, eurak opa, edo ofrezietan eutsezanai. Aserraturik eguan israeltarrakaz, eta Aaronek egin eban sakrifizijuagaz geratuten zan amatadurik bere aserria. Aserraturik eguan David erregegaz, jakin nai izan ebalako zenbat gizon eukazan bere agindura, eta opa izan jakan sakrifizijuagaz geratu zan gozaturik. Beste sarri askotan dakusku Eskritura Sagraduban, mesede andijak egin eutsezala Jaunak sakrifizijo areek gaitik, eta enzun zituzala euren bitartez egiten eutsezan esakarijak. Bada ain gogo onagaz arzen bazituzan sakrifizijo areek, mezak sakrifizijuaren irudi, eta geirizia zirialako, zelako borondatiagaz artuko eztau egijazko sakrifizijo au? Zelan enzungo eztituz onen bitartez egiten jakazan eskabidiak? Etzakaz emen opa orduban legez ari, eta zezenen aragijak, ez txal, eta akerren odola, ezpada arako bere seme maitiaren gorputz Espiritu Santubaren obraz eta birtutez sortuba: arako odol, zeru luurrak santututeko duin izan zana. Andija bada sakrifizijo au, ezta txikijagua bera ofrezietan dabena. Sazerdote meza esaten dabenak ofrezietan badau bere, Sazerdote lenen Aita betikuari opa deutsana, da Jesu Kristo bera, eta alan bera da gure hostija, bera Sazerdotia, eta bera altaria. Berak ifinten dituz bere Aitaren aurrian guk mezan egiten dituguzan erregubak, berak gure bitarteko eginik erregututen deutsa, arren autortu, edo konzedidu dagigula eskatuten doguna.

        Zelan bada enzungo eztituz alako Aita batek onelako seme batek egiten deutsazan erregubak? Zelan gorrik egongo da ain maite daben semiaren deijetara? Urrin gugandik onelako bildurrik. Enzun zituzan Abelen odolak bere anaije Cainen kontra egiten zituzan diadarrak. Zelan bada enzungo eztituz bere semien odolak gure onerako egiten dituzan diadarrak, izanik onenak senduaguak, eta zolijaguak arenak baño? Beti enzun zituzan bere seme onek mundu onetan egin eutsazan erregubak; enzun eban arako kurutzian gugaitik sakrifiketan eguanian diadar andijakaz, eta negarrez egin eutsazanak, eta eztau enzun gurako, orain altaran sakrifiketan daguanian? Ezin Kristinauk sinistu leike onelakorik. Kristinaubak; idigi daiguzan nos edo nos geure arimako begijak, biztu daigun geure fedia, eta ezagutu daigun meziaren anditasun pare bagia; ezauera onegaz egin daigun alegina al daiguzan meza guzijak enzuteko; baña ez edozein modutan, ezpada geure begijakaz bagenkus legez Jesu Kristo gure Jauna bere gorputz, eta odola ofrezietan gugaitik. Modu onetan itzal, bildur santuz, eta debozinoez beterik bat eginik an dagozan Aingerubakaz bedeinkatuko dogu Jauna luurrian, eta gero inos amaitu etzirian soñubak kantaduko doguz zeruban. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa