www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Urteko domeka gustijetarako berbaldi ikasbidekuak (II)
Pedro Astarloa
1818

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Urteco Domeca gustijetaraco verbaldi icasbidecuac, Pedro Astarloa. Apraizen moldategia, 1818

 

 

aurrekoa hurrengoa

XLIII. BERBALDIJA

 

Zorzigarren legeko mandamentuben ganian.

 

        Iru oi daukaz gizonak mundu onetan, gorputza, edo gorputzeko osasun, ondasun, edo bizitza au iragoteko biar dabena, eta izen on, edo honra, eta famia. Iru onetan gatx egitia galazoten jaku Jaungoikuaren legian. Bostgarenian aginduten jaku, ez gatxik egitia gorputzian, edo osasunian, dirauskunian ez inor iltia. Zazpigarrenian galazoten jaku gatx egitia ondasun, edo beste gauzetan, esaten jakuninan ez inori ezer ostutia, eta zorzigarrenian eragotziten jaku gatx egitia izen on, edo honra, eta faman, agindubagaz ezteijogula inori guzurrezko testimonijorik eregi, eta eztaigula guzurrik esan. Mandamentu onetan galazoten jakuz lau gauza. lenengua: errazua baga, edo fundamentu baga uste iztaia, edo sinistutia norbaitek egin dabela gauza txar, edo dongaren bat: bigarrena: isilian eukiteko esan deuskubena agirira ateratia, edo publiketia: irugarrena guzurra esatia; eta laugarrena inorgaitik dongaro esatia, edo murmuretia. Auxe da azaldu, edo ezplikadu nai neuskezubena; baña izanik laarregi Berbaldi, edo platika baterako, itxiko dogu murmurazinoia beste baterako.

        Juizijo txar, arin, bide baga, edo esan oi dana legez, juizijo temerarijua ezta beste gauzarik, ezpada ziur, edo ziertutzat eukitia, norbaitek egin dabela gauza dongaren bat, euki baga fundamentu, edo errazoerik alan uste izateko. Esaterako: dakutzuz gizon, eta emakume bat duazala bide batetik, eta beste fundamentu baga daukazu ziur, edo ziertutzat pekatu egitera duazala. Eukitia, norbaitek gauza dongaren bat egin izango dabelako sospetxia, edo dudan geratutia, egin izan daben ala ez, ezta pekatu mortal, ezpada benial. Egija da onelako sospetxa fundamentu bagia nosbait izan leitekiala pekatu mortal bere, eta izango da arako fundamentu baga gizon andi, eta beneragarri bat gaitik sospetxetan danian gauza txar, edo pekatu egin dabela, edo egitera doiala. Esaterako: dakutzu Arima-zain edo Kura, Sazerdote, Obispo, edo beste gizon beneragarri izen oneko, eta guztijak ontzat daukena berbaz daguala kalian, edo bidian andra edo señora bategaz, eta beste baga egiten dozu sospetxa, gauza txarren bat egin dabeela, edo egitera duazala. Au pekatu mortala da, onei zor jaken itzal, edo errespetua gaitik. Izan bere leiteke pekatu mortal besteri esaten bajaka daukan sospetxia. Esaterako: falta jatzu; edo ostuten deutsube etxetik urre, zirar, edo beste balijo andiko gauzaren bat, eta dirautsazu bste bati: urre, zirar, diru zati andi bat ostu deuste, enago ziertu ziertu nok ostu, edo kendu izango deustan, baña neure iritzijan urlijak, edo urlizijak izan biar eban lapurreta au egin eustana. Au pekatu mortal da, bada urlija, edo urlizija orrek galdu ezpadau bere zuri enzun eutsun orrentzat bere izen on, edo honria, eta famia, beti itxiten jaka.

        Esan da, juizijo dongia pekatu mortal izateko, izan biar dala fundamentu, sustrai, edo errazoe baga; bada onelakorik badago, ezta pekatu mortal izango. Jakin gurako dozu, ze errazoe, edo fundamentu biar dan juizijo dongia arina ez izateko, edo nos esango dan, errazoe, edo fundamentuba daguala egiten dogun juizijua pekatu mortal ez izateko? Ezin onetan gauza zierturik esan neikezu, ezin erregela segururik emon neikezu. Jazo leiteke egite, edo obra bat, berba bat, edo ibilera bat bategan errazoe, edo fundamentu izatia beragaitik juizijo txarra egiteko, eta auxe berau ez izatia beste bategan. Dakutsu mutil txoriburu bat, ez ain izen oneko, edo famakua erri, edo urijan doiala gaberdijan isil isilik, lagun dabela bera leezko neskatila bat; ziurtzat eukitia, oneeek eztuazala gauza onera, ezta juzijo arina izango; bada euren bizi modubak, dan ordubak, ain isilik juatiak, eta dauken enzute, edo fama txarrak emoten dabe fundamentu, edo geija, juizijo dongia egiteko. Baña ikusiko bazendu erriko Arima-zain, edo Kuria, ejenplu oneko gizona, guztijak Sazerdote onzat daukena. eta inos zer esanik emon eztabena, doiala emakume kristinau on, eta Jaungoikuaren bildurti bategaz gaberdijan modu onian, eta sinistuko bazendu gauza txarrera duazala, juizijo arina, edo temerarijua izango litzateke, eta pekatu mortala egingo zeunke. Onduen onduena da ez ibiltia inoren bizitzak juzgetan; baña nosbait egiten badozu onelako juizijo, nai sospetxarik, edo badaukazu dudarik, esaijozu argi, edo klaru zeure Konfesoriari, eta berak erabagiko dau.

        Jauna, egija da juizijo donga asko egindodazana, baña ezteutsat inori bere esan eta alan eztitudaz pekatutzat euki. Ezta inport. Juizijo dongia egin bazenduban, gauza nagusi, edo grabian bazan, eta errazua, edo fundamentu baga, pekatu mortal egin zenduban. Edonok dauka eskubide, edo deretxua, guk onzat euki daigun, ezteuskun artian emoten errazoe, edo fundamenturik txarra dala sinsitu, edo uste izateko, eta bestelan austen dogu karidadia, zeinek eginduten deuskun ez deungarorik pensetia geure proximuak gaitik. Orregaitik zirautsen San Paulo Apostolubak Erromatarrai: ez eikezube batak bestiagaitik dongaro juzgadu. Juizijua burura etortia ezta pekatu, borondatiak bairik emoten ezpadeutsa, edo konsentietan ezpadau, eta juizijo, uste, edo sospetxetan, jarraitu biar jaka, pensamentu loijen ganian emonik daguan ikasbide, edo doktriniari; eta alan gauzarik oneena da, onelako juizijorik datorrenian ainbat lasterren botatia. Egin bere biar da alegina, ikusten dan gauzia alde onera ezarteko: bada alan eginagaz etzatorku gatxik, ez kalterik; baña txarrera botateko ekanduba daukanak, sarri eta sarri uts egingo dau, eta batian ezpada bestian pekatu mortal egin leike. Barriz onera botiagaz, uts egiten badogu bere eztatorkigu gatxik, eta azertetan badogu eztogu onik galzen.

        Ezta mandamentu onen kontra, bildur izatia gatxen bat jazo leitekiala, eta bildur onegaz ardura arzeia etorri ezteikijon; bada onetan ezta juizijo txarrik inorgaitik egiten. Eta alan ezta pekatu otsein, edo krijadubai kontu arzeia, jakiteko leijalak dirian ala ez; eurai fijetia urre, zirar, doru, ardao, gari, arto, edo beste gauzaren batzuk, edo gilzpian eukitia eurak kendu eztaijezan; eztazauzunen bat etxera datorrenian, ardura eukitia zerbait ostu ezteizun; bada gauza guzti oneek, eta beste onelakuak eginagaz, ezta juzijo txarrik egiten, ezpada kenzen da egiteko okasinoia, etea au ezta pekatu. Gurasuak barriz, ugazabak, eta besteen arduria daukeenak, ez bakarrik eztabe pekatu egingo bildur izanagaz galdu ezteitezan euren seme, otsein, eta agindupekuak, ezpada guztiz da gauza biarra eukitia, eta pekatu mortalen beian alderatu, edo apartadu biar ditubeez pelleburubetatik. Begiratu biar dabe nora duazan, nundik dabilzan, zelako lagunakaz batuten dirian, eta nogaz dirian adiskide; eta bildur badira, urlija, edo urlizigagaz batuten diriala, edo onegaz, edo bestiagaz diriala adiskide, eta eurak galdu leijezala euren ume, otsein, edo agindupekuak, galazo biar deutsee eurakaz lagundu, edo batutia; bada gauza bat da, bildur izatia seme, edo agindupekua urlija, edo urlijagaz batuten badira galdu leitekezala, eta beste bat, urlija, edo urlizijak dongatzat eukitia. Zuk zeure semia onzat daukazu, urlija neskatilla onzat daukazu, eta nai badozu santatzat; baña alanbere errazoe andijagaz bildur izan zinaiteke, alkarregaz adiskide badira, eta denpora luzian badagoz, galdu leitekezana, eta guztiz ondo egingo dozu galazoten badeutsazu zeure semiari daukan adiskidetasuna, edo beragaz egoten. Bardin dinot otseinak gaitik. Zuk leijaltzat daukazu zeure krijaduba, baña bildur izan zinaitekez juzijo donga baga, okasinoiak emon leijola egiteko bestelan egingo ez leukian lapurretia, edo ardaua librian itxiten badeutsazu orditu leitekiana, eta zeure gauzaak gordiagaz, eztozu beste gauzarik egiten, ezpada kendu pelleburu, edo okasinoia.

        Ondo begiratuten badogu zein dan juizijo txarren sustrija, ikusiko dogu bi diriala; bata donga eta txaarra izatia bide bagako juizijua egiten dabena: bestia proximuari jakan gorroto, edo enbidija. Deritza txaarrari bera leezkuak diriala beste guztijak, dino Espiritu Santubak, eta bera bide oker, eta galdutik dabilena legez, andisek dabilzala beste guztijak; eta alan lapurrak guztijak daukaz lapurtzat, ordijak orditzat, loijak loitzat, guzurtijak guzurtitzat; eta alan onelakuentzat gerizarik txikijena, euren begitandurik arinena, edo irudirik urrinena da asko ziertu ziertu sinistuteko, edo juizijo egiteko bera dan modukua dala bestia bere, eta bera erraz jausi oi dana legez, alaintxe au bere jausiko dala. Eta zer jazo oi da onelakuakaz? Egin begi edonok zerbait, esan begi berba gatxera, edo onera aitu, edo ezarri leijan bat; bada geijenian, beti ezpada, ezarriko dabee txarrera. Eztabe egingo uste, edo juzijo onik. Eztago eurakganik seguru, gizonik ez anrarik, ezkondurik ez librerik, mutilik ez neskatilarik, Frailerik ez Monjarik, Abaderik ez gizonik andijenik. Betor santurik andijena, egin begiz miraririk arrigarrijenak, bada eurak gaitik egingo dituz juzijo txarrak. Bigarren sustraija izan oi da persona ari jakon gorroto, ezin ikusi, edo enbidija. Egunian egunian ikusten da egija au. Beukaz gizon batek arerijo bat eta adiskide bat; asi bedi norbait berbaz gizon onen ganian adiskide, eta arerijo oneen aurrian, bada ikusiko da, arerijuak bertatik sinistuten dabela bere kontra esaten dan guztija, eta ez ain erraz esaten dan ona: adiskidiak, bestera, bertatik sinstuten dau beragaitik esaten dan ona, eta ez ain laster dinuen txarra. ain da ezagun egija au, ze norbait gaitik ezer esaten danian, bertatik da ezagun nor dan arerijo, eta nor dan adiskide. Auxe berau jazo oida juizijuan bere; egin begije gauza bat arerijo danak, eta adiskidiak, bada guztiz da erraz adiskidiena onera ezartia, eta dongara arerijuena. Kontu bada arerijuak gaitik juzgetan danian.

        Mandamentu onetan aginduten jakun bigarren gauza da, isilik eukitia isilik eukiteko eskatuten jakuna, ez zabaldutia, edo inori ez esatia. Esaterako: jazoten jako noribait gatx andi bat, zein ez leukian nai inok jakin dagijan. Dator zugana erremedijo billa, edo konseju arzera zer egin leikian, eta onetarako dirautsu ezteijozula inori bere esan; bada ezin zuk inori bere esan zinaijo, eta esaten badeutsazu, pekatu mortal egingo dozu. ain modutan isilik euki biar dozu, ze kontu egin biar dozu ezteutsula esan, edo eztakizula. Onezaz ostian, dagoz ofizijoko batzuk, zeinzuk ezin esan leijen pekatu mortalen beian dakijen gauzia, isilik egoteko berbarik emoten ezpadabe bere. Salatu edo akusetan dabe gizon bat egin daben txarkerija bat gaitik: dua au Letrau bat gana, eta itanduten deutsa zer egin leikian; dirautsa onetarako jazo dan guztija; bada ezin Letradu onek esan leike arek esan deutsan gauzarik. Dauka gizon, edo emakume batek lotsarizko gatx bat, nai dau Mediku, Barberu, eta beste dakijanen batek isilian osatu dagijan; bada ezin oneek esan leije euki daben gatxa. Geratuten da seindun neskatilla bat, eta bere izen on, edo honria ez galzerren dua eskutuban daguan etxe batera. Denporia eldu deinian dei egiten deutsa Andra-maestriari sein-egiten lagundu deijon, bada ez Andra-maestriak, ez etxe atakok esan leijue inori neskatilla agaz jazo dan gauzarik. Oneek guztijok beti beti isilian euki biar dabee dakijen guztija inori bere esan baga, eta esaten badabe pekatu mortala egingo dabe; bada da gauza nagusi, edo grabian; baña isilik eukiteko esan, edo agindu zana, txikija bazan, edo kalterik ezpadator, bakarrik izango da pekatu benial.

        Mandamentu onetan aginduten jakun irugarren gauzia da, ez guzurrik esatia. Iru modutakua da guzurra. Bata da txantxetan, eta barre erazoteko esaten dana. Bestia zerbait erremedijetako esaten dana. Oneek bijok pekatu arin, edo benialak baño eztira, inori eurak gaitik gatx, edo kalte andiren bat ezpadatorkijo; baña alanbere guzurra beti da guzur, eta orregaitik mundu guztija gaitik bere ezin guzur bat esan leiteke. Gauza txikitzat daukaguz orain guzur oneek, baña eldu deinian arako juizijo estu, zeinetan artuko jakun berbarik alpertxubenen kontu ziatza, ezagutuko dogu uste genduban baño andi, eta pisutsubago diriala. Irugarren moduko guzurrak dira kaltetsubak, eta da, arako esaten dan guzurretik norbaiti kalteren bat datorkijonian: kalte, edo gatx au andija bada, izango da pekatu mortal, baña txikija bada bakarrik izango da benial. Egiten dau pekatu mortal, bere proximuari eregiten deutsanak guzurrezko testimonijoren bat bere honra, izen on, edo fama, nai ondasunen kontra. Onelako falso testimoniorik ezin eregi leiteke, bakotxak bere bizitzia jaoteko balitz bere. Zagoz karzela baten erijotzara kondenadurik, bada bazenki zu akusadu zaituzanari falso testimonio bat eregirik andik libre urtengo zeunkiala bere, ezin olakorik egin zinaike.

        Bigarrengo: egiten dau pekatu mortal, ezkonzako berbia noribiat emonik gero ukatuten deutsanak. Bardin egiten dau pekatu mortal dinuanak, norbaitek emon deutsala ezkonzako berbia, izanik au guzurra. Irugarrengo, egiten dabe pekatu mortal, asko doian guza baten ganian zerbait jakin nai dabenari, eta onetarako itanduten dabenian, guzurra esaten deutsenak. Esaterako: dabil ezkonza bat, eta itanduten deutsune zuri zelakua dan ezkondu nai leukiana, eta zuk jakinik eztala ona, edo ekandu zitalekua dala, andiztu, edo ponderetan dozu al daizun guztija: pekatu mortal egin dozu. Neskatila bat sartu nai da krijada etxe baten, itandu deutsu etxe atako nagusijak zelakua dan neskatila ori; zuk jakinik lapur andi bat dala, zirautsazu guztiz dala leijala. Jauna, nik egija badinot neskatila arek galduko dau ezkonza on bat, eta erruki emon eustan. Bestiak barriz, ez eukan nun sartu buruba, ortxe ebilen batetik bestera, eta euki eijan zer jan esan neban guzur ori, Zuk alde batetik baño eztozu begiratuten gauza ori. Begiratu egizu bestetik bere; eta ikusiko dozu zelako kaltiak datorkijozan bestiari zure guzur orretatik, eta zuk ezin bati lagundu zinaijo bestien kaltian, errukijagaz bada bere. Onetan dinodana dinot beste edozeinbere ofizijo, edo gauzatan bere, bati mesede egiterren jakon errukijagaitik, guzurra esaten bada besteren baten kalte andijan, pekatu mortal izango da. Gauza bi dira egija estaldutia, eta guzurra esatia. Konbeni leiteke nosbait, baita biar izan bere egija ez esatia, edo estaldutia, baña ez inos guzurra esatia, bada au beti beti da pekatu, mortala ezpada gitxijenez beniala, orregitik eztau Kristinaubak inos esan biar.

 

 

Erazoginza

 

        Bagina benetako kristinaubak, sinistuko bageuntza Ebanjelijuari biar dogun sendotasunagaz, eta bageunka begijen aurrian Jesu Kristok ain sarri dirauskuna, ez ginaitekez ain errazak izango juizijo oker, edo txarrak egiten guere proximuak gaitik, eta alegin guztija egingo geunke proximuagan dakuskun guztija onera ezarteko. Zetan dago gure zorion gauztija? Jaungoikuak artuko deuskun kontuban ondo urtetian. Orduban ondo urteten badogu,ezteusku ardurarik emongo mundu onetako auzi, eta beste gauza guztijetan txarto urtenak. Emon bediz mundu onetan gure kontra sentenzijarik gogor, eta krubelenak, banatu gagijez, zatitu gagijez, urkamendi baten ifini gagijez, bizirik erre gagijez; au ezta ezer; bertatik iragoten dana da; artuten badau Jaungoikuaren aotik il da bertatik sentenzija ona, lenago dongaro urtetiak ezteutse ardurarik emongo. Orregaitik gure alegin guzti guztija, gure ardura guztija izan biar da Jaungoikuaren juizijo atan ondo urtetia. Eta badakizube zein dan moddurik artezena, errazena, eta segrurubena orduban ondo urteteko? Geure proximuak bigun, eta errukijagaz guztija onera ezartia. Auxe da biderik artezena.

        Ez eizube uste au nire burueraren bat dala, edo gizon santu, ta jakinsuben baten esana; Jesu Kristo gure Jaunak bere a irakasten deusku. Ara zer dinuan bere Ebanjelijuan: ez eizube inor juzagadu, eta etzare juzgadubak izango, ez eizube inor kondenadu, eta etzare kondenadubak izango. Zeubek zeuben proximuak juzgadu daikezubezan moduban zeubek bere izango zare juzgadubak. Zeubek bestiak neurtu daikezubezan neurrijagaz neurtuko zaitubez zeubek bere. Zeubek bigun, erruki, edo miserikordijagaz juzgetan badituzubez zeuben proximuak, alaintxe bigun, eta miserikordijagaz juzgaduko zaituz Jaun zerukuak bere. Baña zubek gogor, eta erruki baga juzgetan badituzubez gatxera ezarten dozubela euretan dakutsubena, gogortasun bildurgarri bategaz, erruki, edo miserikordija baga juzgaduko zaituze zeruko Aitak bere. Ezta emen geratuten Jesu Kristo gure Jaunaren ontasuna bigun, eta miserikordiagaz juzgetan dabenanzako; bada dino pekatuz beterik badago bere, dirianak parkatuko jakazala, bada dino, parkatu eijezube eta parkatuko jatzube. Baña bestera, parkatuten eztabenari etzako parkatuko.

        Orain bada, neure enzula maitia, zelan nai dozu juzgadu zaizan Jesu Kristok mundu onetatik urten daizunian? Nai dozu bigun, amodijotsu, eta errukiz beterik juzgadu zaizan zeure pekatu guztijak parkatubagaz? Bada egizu auxe berau zeure proximuagaz: juzgadu egizu bigun, karidadez beterik, eta miserikordijagaz. Nai dozu juzgadu zaizan gogor, eta laztasun ikaragarri bategaz, erruki baga, miserikordija baga, eta pekaturik parkatu baga? Ze Kristinau fededunak gura leike? Bada auxe jazoko jatzu zeure proximua gogor, latz, eta miserikordija baga juzgetan badozu. Bai Kristinaubak, auxe da jazoko jatzuna dongaro juzgetan badozuz bestiak, dino San Paulo Apostolubak. Bestia juzgetan dozunian, dino, zeure buruba kondenetan dozu. Bildurrez ikara Jesu Kristoren sentenzija onegaz, ez gaizan azartu, edo atrebidu bestiak juzgetan, itxi deijogun Jaunari beretzat bakarrik gorderik daukan ofizijo au, ezteijogun guk kendu. Ezagutu daiguzan geure pekatubak, eta humildurik ezauera onegaz euki daiguzan geu baño obetzat; orregaz eztoguz juzgaduko, eta eukiko dogu eurakaz miserikordija, Jaunak euki dagijan gugaz azkenengo egunian. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa