www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Urteko domeka gustijetarako berbaldi ikasbidekuak (II)
Pedro Astarloa
1818

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Urteco Domeca gustijetaraco verbaldi icasbidecuac, Pedro Astarloa. Apraizen moldategia, 1818

 

 

aurrekoa hurrengoa

XL. BERBALDIJA

 

        Seigarren mandamentubak aginduten deuskun bigarren gauzia da, garbi izan gaitezala berbetan, edo eztaigula esan, ez enzun berba loirik. Eta alan egiten dabe pekatu mandmentu onen kontra. Lenengo: berba loijak esaten dituzanak, gusto, edo gozo loija arzen dabela eurak esanagaz, inok enzuten ezpadeutsaz bere. Bardin, egiten dau pekatu besteren aurrian esaten dituzanak; bada bildur izan biar da pekatu erazo leijola enzuten dituzanari; ezpadauka bere pekatura eruateko gogo, edo intenzinoerik, beti izango da pekatu mortal berba loi, eta zikinak esatia: bada beti dago pelleburu au. Bigarrengo: egiten dau pekatu mortal noribat berba laban, bigun, eta amodijozkuak esaten deutsazanak, bere gurari zitaletara eruateko gogo, edi ustiagaz. Onelakuak beti pekatu mortal egingo dabe, berbak eurak ain loi, eta ezainak ezpadira bere; bada izango da pekatu, bestiak pekatura legundu nai ezpadeutsa bere, eta ezta enzun bere alako berbak. Irugarrengo: egiten dabe pekatu mortal, arako jente askoren aurrian berbaldi, edo konbersazinoe loi, eta luziak daukezanak: Batzen dira neguko gabetan sukaldian, soluan, biarrian, basuan, egur egiten, edo beste lekuben baten mutil, neskatila, ezkondu, eta atso, egurak; abijetan da euretatik bat berba arinak esaten, bestiak eranzuten deutsa loijago bat, berotuten dira miinak, eta dagoz gauzarik ezain, eta lotsagarrijenak esaten; benturaz egura buru zurijak aurrerengo diriala; modu onetan idigiten ditubezala an dagozan gaztien begijak. Infernuko eskolak izan oi dira onelako batzarrak, nungo maesuba dan demoninua bera.

        Laugarrengo: egiten dabe pekatu mortal, kanta loijak kantetan ditubezanak; bada eurak borondate txar, eta gogo, edo intenzinoe okerrik ezpadauke bere, eztakije nok enzun leikezan; eta alan pekatu erazo leijue danzubenai. Onelako kantak pelleburuago dira, arako mutil, eta neskatillak bazter, eta okelubetan sarturik euren soñuban danzetan dabenian, barre, eta algararik gozuena egiten dabeela, arako gauzarik lotsagarrijena esan, edo kantetan danian. Bostgarrengo: egiten dabe pekatu mortal, jazo dan gauza, edo ipuin loi, eta ezainak kontetan ditubezanak, ain modutan pintadu, edo apainduten dabeela, ain argi, eta klaruban ifinten dabeela adi erazo nai dabeen loikerija, zein da gorputzeko begijakaz ikusiko balitz. Ezta berba lotsagarrizkorik esango, ezta izen loirik enzungo; baña ain modutan adi erazoko da, edo azalduko da esan gura dan loikerija, ze edozeinek aituko dau zer esan nai daben. Onelako ipuinak, onelako kontubak pekatu mortak dira. Ay zenbat gazteri ekarri ete deutse euren kondenazinoia onelako ipuinak! Seigarrengo: egiten dabe pekatu mortal, mutil neskatila, eta gizon, emakume, batak bestiari amodijozko berba laztanak esaten deutsezanak; baita onelako kartak eskribietan ditubeezanak bere. Jauna, gauza orreek esan arren, soiñu orreek kantadu arren, ipuin orreek kontadu arren, eta karta orreek eskribidu arren, eztot neure bizijan deseo loirik euki, ez inor galzeko bere, edo inori pekatu erazoteko intenzinoierik euki. Itxirik orain intenzinoe okerrik bazeunkan ala ez: Esaidazu: Zer dakizu zuk zer egin daben bestien barruban zure berba, zure kanta, zure ipuin, zure karta orrek? Ezin jakin zinaike: pelleburu auxe da asko, berba guzti oneek pekatu izateko. Egija au ezagututeko, begira zer egin oi daben demoninuak.

        Asko daki gure arimen arerijo onek, eta sarri goitu oi ditu berba, kanta, eta ipuin oneen bitartez bere tentazinoiakaz ezin benzidu al izan dituzanak. Asten da malizijaz beteriko satanasa gizon, anra, mutil, edo neskatilen bat pekatu loira tentetan; baña Jaungoikuen bildurtija dalako ezin goitu dau, ezin irago deutsaz bere tentazinoiak borondatera. Zer egiten dau bada? Arzen dau moduba aurkitu dedin lagunen batzukaz, eta egiten dau euretatik batek esan daijala berba arintxu bat. Eranzuten deutsa oni beste batek beste lotsarizko bat, eta bein onetan abijau ezkero, aurrerago eta loijago, loijago eta gozuago. Au enzun arren, badauka lenenguan bildur puska bat, eta lotsaren bat bere bai areek lezko berbak sateko; baña ikusirik guztijak diriala modu batekuak, dua galdubagaz eukan lotsia, eta dua gitxitubagaz bildurra. Ostera, biurtuten bada eurakgana galzen dau leen geratu jakan lotsa, eta bildur puskia, eta ez zaterren bestiak baño gitxijago, egiten da eurak lezko. Orra ze modutan galdu oi dituzan demoninuak miin loijen bitartez, berez ezin izan dituzanak. Betoz aragizko gurarijetan samaraino ondaturik dagozan guztijak; esan beije nundik asi zirian pekatu orretan sarzen, eta geijenak esan biarko dabe berba, kanta, eta berbaldi, edo konbersazinoe loijetatik asi zala euren ekandu galgarrija. Jauna, eranzun oi dabe; orrelako berbak ez oi dituguz esaten txantxetan baño: ipuinak barriz denporia emoteko; baña eztira inos izaten gogo, edo intenzinoe txarragaz. Eta zeure barruban sentietan zenduban gozamen, edo gustua? Bestiak egiten eban algaria arako gauzarik ezainena esaten zendubanian? Infernuko subagaz goriturik daukazu zeure bijotza, eta benturaz baita zuere aragija bere, eta txantxetan dala dinozu? Nai txantxetan zuazala infernura, nai benetan zuazala, bardin bardin erreko zaituz ango subak.

        Ez olakorik; esan oi dabe miin atsitu oneek; bada guk olako berbak eztaukaguz pekatutzat. Ainbat eta deungago. Zegaitik deritzube eztaukazubela? Guztijok atsitu, eta usteldurik zagozelako. Sartu zaitez jente atsitu bat daguan leku baten; lenenguan ezin sufridu dozu an daguan atsa, eta usain astuna; goranzkuak emoten deutsu, eta barruban daukazun guztija botetako larrijak. Zuaz sarri leku atara, egin zaitez bat an dagozanakaz, eta eztozu usain dongarik bere sentiduko. Auxe berau jazoten jatzube zubei bere berba loijakaz. Lenenguan, enzunak bakarrik bildurtu, eta lotsatuten zenduzan; baña gero eurak esatera egin ezkero, eztozu sentietan euren usain gogor, eta atsituba, eztozu sentietan eurak bijotzian egiten deutsuben zaurija. Baña zelan esan zinaike eztaukazuzala pekatutzat? Esaidazu: orrelako berbaldi, edo txantxa loijetan zagozala eldu bada zubekgana Arima-zain edo Kura Jaun, Sazerdote, edo beste Kaballero, nori lotsa, edo itzal deutsazun, etzara bertatik isildu? Eta zeuk, edo besteren batek ikusi badau, eta zuben artekoren bat badago olako berbak esaten, ipuin kontetan, edo soñu kantetan, ezteutsazu esaten, isi, urlija dator? Eta onelako gizon itzal, edo errespeto deutsazunak enzuten badeutsu onelako loikerijarik, etzara gorri gorri, eta lotsaturik geratuten? Zegaitik da bada au ezpada berba, eta kanta orreek gauza deungatzat daukazuzalako? Beraz pekatutazt daukazuz, eta guzurra, eta utsa zure atxakija ori, eta pekatu mortal egiten dozu orrelakuak esan, edo kantetan dozuzanian.

        Ez bakarrik egiten dau pekatu mortal berba loijak esaten dituzanak, baita enzuten dituzanak bere, guraz, edo nai dabela enzuten badituz; bada dirausku San Paulo Apostolubak, berba dongakaz galduten diriala oitura, edo kostunbre onak. Jauna, enzun ditudaz berba loijak, baña eneban nik esaten olakorik, eta eneban nai bere esan eijezan. Zeuk esan ez arren, gustoz edo gogoz enzuten egon bazinian, pekatu egin zenduban. Esaidazu: orrelako berbaldi, edo konbersazinoietan aurkitu zarianian alderatu, edo apartadu al zinaitezan? Eukirik agindu, eta eskubidia esaten zitubeezanen ganian, agindu zeuntsen isilik egozala, edo galazo zeuntsen olako berbarik esaten? Ara bada. Enzun bazenduban berba loija beingo baten zeuk enzun nai baga, eta loikerijatan konsentidu ezin zinaitekian moduban, eta esanik zuk isilik egozala, edo agiraka eginik zinuezalako, zeuk konsentietan ezpadozu loikerijatan, orduban bere eztago pekaturik. Baña bazagoz onelako berbaldi, edo konbersazinoietan zeure guraz, eta alderatu, edo apartadu al zaitezala bertan geratuten bazara, pekatu mortal egingo dozu; bada zeure borondatez zagoz pekatu egiteko pelleburutan. Bardin egingo dozu pekatu. jakinik zure lagunen batzuk alkarregaz dagozala, eta ezaguturik batuten dirian guztijan edo geijenetan berba zikinak esaten ditubezala, euren artera bazuaz; bada ezta beste gauzarik ezpada pekatu egiteko pelleburuban sarzeia. Badakizu, zure agindura daukazuzanen batzuk, zure seme, eta alaba, zeure otsein, edo krijaduben batzuk, edo beste zure menpera dagozanen batzuk, onelako berba zikinak esaten ditubezala, galazo biar deutsezu, agiraka eginagaz, edo konbeni jaken kastiguba emonagaz, bestelan pekatu mortala egingo dozu.

 

 

Egitade, edo obra loijen ganian.

 

        Seigarren mandamentubak azkenengo aginduten deuskun gauzia da, garbi izatia egitade, edo obretan. Ze itsusijak, ze ezainak dirian agindu onen kontra egiten dirian pekatubak! Obe litzateke isil isilik istia Esapiritu Santubaren berbategi, edo katedria eurakaz loitu baño: baña beste aldetik dagoz gizon, eta emakume ain sor, ain astun, ain euren arimiaren ardura gitxikuak, ze uste dabe eztaguala beste pekaturik gizon emakumiak alkarregaz bete betian egiten dabeena baño. orregaitik deritz guztiz dala biar, edo preminazkua azaldu, edo expliketia norzuk egiten dabeen pekatu agindu onen kontra. Jaungoikuak emon deidazala berbarik garbijenak mandamentu au adi erazoteko. Lenengo bada: egiten dabe pekatu mortal gizon, eta emakume, senar emazte izan baga alkarregaz nastetan dirianak. Pekatu au, eta gero esango dirianak, biar dan moduban konfesetako ezta asko esatia, egin dot pekatu gizon, edo emakume bategaz, esan bere biar da zelakua dan, ezkonduba, aidia, boto garbitasun, edo kastidadekua daukana; bada onelakuen bategaz egitia, pekatu mortal bi dira. Bigarengo: egiten dau pekatu, auxe berau abere, edo animalijaren bategaz egiten dabenak.Irugarrengo, gizonak gizonakaz, edo emakumiak emakumiakaz egiten badabe. Laugarrengo: egiten dau pekatu mortal, gizon, emakume, eta mutil, neskatilla alkarregaz moduka, laztanga, orakadaka, eta ukutute, edo tokamentu zikinetan dabilzanak. Bostgarrengo: onelako loikerijarik bere gorputzian egiten besteri itxi, edo permitietan dautsanak. Jauna, tokamentu loijak egin eustazan mutil, edo gizon batek, mosuka, oraka ibili jatan, baña neuk nai enebala egin eustazan. Eta lenagotik egin oijezuzan olako loikerijak? Ori bai, naña eneban uste ostera egingo ebanik, bada esan neutsan etzatazala gustetan dauza orreek. Zegaitik bada alderatu, edo apartadu etzinian beragandik? Bada jakin egizube, au jakinik alderatu al zaitezala apartetan ezpazara, pekatu mortala dala.

        Seigarrengo: egiten dabe pekatu mortal euren aragijan ukututen, edo tokemantu loijak daukezanak, modu onetan gozo zital, eta gusto loijak artuten ditubezala. Ze negargarrizkuak dirian pekatu onek dakarzan kaltiak! Zenbat ete daruaz demoninuak infernubetara! Zenbat gazte, mutil, eta neskatila galduten ez ete dira pekatu au gaitik! Artuten dabe ekandu au guztiz gaztetik, eta benturaz oraindio ez eikejela zer zan bere, eztauke orduban pekatutzat, konfesetan badira eztabe au akusetan, eta alan dua ekandu zital au gogortu, eta sendatubagaz; gero ezagutu daijenian pekatu dala, ain modutan aurkituten dira azpiraturik, ze eztauke indarrik bere kontra pelietako. Modu onetan gizon, eta emakume askotan euren bizi guztijan irauten dau ekandu infernuko onek. Zazpigarrengo: egiten dabe pekatu bestiai pekatu egiten irakasten deutsenak, edo dala bestien aurrian eurak eginagaz, edo dala eurai zelan egiten dan esanagaz, edo dala alkarregaz eginagaz. Kontu mutil, eta neskatilla gaztiak pekatu bi onekaz; jakin egizube bein demoninuak arzen bazaitube sare onetan, guztiz gatx izango jatzubela andik urtetia. Aurrerago eta barrurago sartuko zara, zarrago, eta senduago izango da. zorzigarrengo: egiten dabe poekatu arako mutil, eta neskatilla, edo gizon eta emakume, alkarregaz adiskidetasuna artu ezkero alkar baga ezin egon dirianak; alkarregaz ibiltera, alkarregaz fiesta, eta erromerijara, alkarregaz egote luziak, alkarregaz merijenda, eta jan edanak, eta alkarrehaz nai ditubezan eskubide, edo lizenzija guztijak. Bederatzigarrengo: egiten dabe pekatu, biar dan moduban jazten estirianak, edo modia dalako euren aragijak agirijan darabilzenak, eta azkenez egiten dau pekatu gizon, edo mutil emakume bilosari begira daguanak, edo emakume gizonari begira daguanak.

        Izanik ain andijak pekatu onek dakarzan kaltiak, eta neurribagak berak infernura daruazanak, gura neuskezubez emon erremedijuen batzuk onelako pekatu galgarrijan jausi etzaitezen. Lenengua da: Jaungoikuari eskatutia bijotzeko garabitasuna, bada beragandik etorri biar jaku, bestelan ezin inor libradu leiteke pekatu zikinetatik. Garbi izan gura badozu, eskatu egijozu Jaungoikuari al daizun sarrijen, bitartekotzat ifinten deutsazuzala bere Ama, eta zeure debozinoeko santubak, zaindu zagizala pekatu atsitu onetatik, Bigarren erremedijua: ez alperrik egotia, eta beti zetan, edo atan zerbait egitia. Alperrik, eta nagirik egotiak gatx asko irakatsi ditu. Irugarrengo: lenengo tentazinoe, edo pensamentu txarra sentietan danian alegin guztija egitia kenzeko; bada onei bijotzeko atia idigiten bajake, laster eruango dabe gizona pekatu andijaguetara, Laugarrena: sarri konfesadu, eta komulgetia. Sakramentu oneek emoten deutsa indarra gizonari demoninuen kontra pelietako, eta benturaz nosbait jausten bada pekatuban, konfesinoien bitartez jagiko da; baña zer egingo dau berandurik berandura baño konfesetan eztanak, eta komulgadu baga daguanak? Eztauka indarrik pelietako, gosiak ilik, kadenik, eta argalik janari faltaz goituten dau demoninuak, jausten da pekatuban, pekatu onek luzaro egonik ariman darua berau bere pisubagaz beste pekatubetara, eta modu onetan elduten da gizona pekatu ikaragarrizkuetan jaustera, Bostgarrengo: jan edanetan ez ibiltia, edo ez laarregi jan eta edatia; bada oneek eta geijago ardauak, isio eta erretan dau aragija pekatu loijan.

        Azkenengo erremedijo biarren dana, baita bere gitxijen arzen dana da, pekatu onetan jausteko pelleburubetatik iges egitia. Jakin gurako dozube, ze pelleburu dirian oneek? Nik esango deutsubet; baña dakit, askok eta askok, ezteustazuela sinistuko pelleburu diriana. Dira pelleburu, erromerija, danza, eta jolasak, nun dabilzan mutil neskatilla, gizon, emakumiak, alkarregaz nastadurik, emen jo, an ukutu, orain oratu, gero arpegijak urreratu, eta gero berbatxu alegre bat esan. Da pelleburu, lagun loijakaz, eta berba zikinak esan oi ditubenakaz batutia, eta eurakaz berbaldi, edo konbrsazinoian egotia; bada eurakaz batuten danian, onelako gauza ezainik esaten ezpadagoz bere, nundik, edo andik, etzako faltako bati edo bati, berba arinen bat esateko moduba, eta asten bada guztijak jarraituten deutse, eginik dagozalako onelako berba atsitubak esatera. Garbi izan nai dabenak, ez beiteke onelakuakaz batu onelako loikerijak esaten ezpadagoz bere, bada dago esango ditubezalako pelleburuba. Da pelleburuba, neskatilla mutilak alkarregaz berbaz denpora luzian egotia, jaijegun arratsaldetan jazo oi dana legez, eta guztiz izango da andijagua badago euren artian mutil lotsabaga, irabijatu, eta min txarrekuen bat, edo neskatilla barretxu edozein gauza esan oi dabenen bat; bada onelako bat bakarrik da asko beste guztijak galzeko. Da pelleburuba, emakume, eta gizonen batek alkarregaz adiskidetasun andi, eta estuba arzeia gauza deungarako ez izan arren bere. Onelako adiskidetasuna lenenguan ez oi da izan dongia, baña guztiz da erraz gauza txarrian amaitu, edo akabetia; Santu asko, emakume on asko galdu dituz onelako adiskideasunak. Onelako pelleburubetatik iges egiten eztabenak, ezin garbi iraun leike denpora luzian. Iges egizube bada euretatik galdu gura ezpazare.

 

 

Erazoginza

 

        Eneukez larregi idigi gura askoren begijak; baña nor isilik egongo da edonun ikusten danagaz? Mundu guztija dauka atsiturik infernuko pekatu onek. Edonun daukaz ifinirik demoninuak bere sariak. Kale, etxe, gela, edo aposentu, sala, eta sukaldetan: mendi, solo, baso, eta larretan: denda, plaza, sutegi, eta biar lekubetan daukaz ifinirk demoninuak bere lakijuak. Nabilen bide onetantxe ifini dituz estaldurik lakijuak, dino David erregiak. Eta alanbere eztabe ezagutu nai egija au gizon itxubak. A zelan jazoten dan onekaz gure lenengo ama Evagaz jazo zana. Dirautsa Jaungoikuak, ez eikezu jan Paradisuben erdijan daguan arbolako sagarrik, bada jaten badozu bertatik ilgo zara. Dator gero demoninua, eta dirautsa: jaizu ez bildurrik euki ori jan arren etzara ilgo. Jaten dau Evak eragotziriko sagarra, eta dakaz beretzat, eta bere seme guztijentzat geugan dakuskuzan gatxak. Auxe berau jazoten da Kristinau askogaz bere. Dirautsa Jaungoikuak Eskritura Sagraduban: Begira zelan zabilan bada alde guztijetatik zagoz lakijoz ingiraturik. Dirautsa demoninuak: ez bildurrik euki zabilz nundik nai, eztago olako lakijorik, Dirautsa Jaungoikuak: etzaitez ibili danzan emakumiakaz, bada bestelan ilgo zara. Dirautsa demoninuak; ez orretan ardurarik euki, bada eztago pellebururik. Etzaitez ibili anra eder, eta apaindubai begira, bada guztiz asko dira orregaitik galdu dirianak, dino Jaungoikuak, Eztago orretan gauza txarrik, dino demoninuak. Dirautsa Jaungoikuak, ez egizu adiskidetasunik euki emakumiakaz, etzaitez luzaro egon eurakaz, bada bestelan ilgo zara, Dirautsa deoninuak etzara orregaitik ilgo. Eta zer egiten dau Kristinaubak? Eztau jaramonik egiten Jaunak dirautsanari, eta ezta sinistu bere, jarraitzuten deutsa demoninuaren esanari, dabil bildur baga lakijuen erditik, jausten da sarian, eta geratuten da demoninuaren menpeko. Zenbat modu onetan geratu ete dira betiko galdurik? Zenbat gorputzian gatx, eta enfermedade lotsagarrik beterik, eta ondasunak galdurik? Zenbat arimetan ekandu zital, eta zikinez beterik, ozta ozta euren burubak zerurunz eregi al ditubezala? Bada, Kristinaubak, iges egizube pekatu onetatik, betiko galdu etzaitezen, itxi egizubez bere pelleburubak; bada bestelan ezin egon zinaitekez pekatu loijetan jausi baga, Sinistu egijozube zeuben Konfesoriari, baita Predikadoriai bere dirautsubenian pelleburu diriala zubek atakotzat eztaukazuzanak, eta iges egizube euretatik, seguru ibili zaitezen zeruko bidetik. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa