www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Urteko domeka gustijetarako berbaldi ikasbidekuak (II)
Pedro Astarloa
1818

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Urteco Domeca gustijetaraco verbaldi icasbidecuac, Pedro Astarloa. Apraizen moldategia, 1818

 

 

aurrekoa hurrengoa

XLII. BERBALDIJA

 

Saldu erosi, eta beste tratuben ganian.

 

        Jaungoikuaren legeko zazpigarren mandamentubak galazoten daben laugarren gauzia da proximua engañetia saldu erosijetan. Ainbeste dira inoena kenzeko dagozan modubak, edo tratu okerrak, ze eztago guztijak adi erazo leikezanik, eta atan bakarrik azaldu, edo explikaduko dodaz ezaunenak, eta geijen egiten oi dirianak, jakin dagizuben norzuk egiten dabeen pekatu. Lenengo: egiten dabee pekatu salzen dabeena nastetan dabeenak beste gauzaren bategaz. Zelakuak dirian tabernari ardauari ura ezarten deutsenak; errotari edo ogigin urun, edo ogijari karia, zaija, edo beste gauzarik ezarten deutsenak: eta nastetan dabeen gauzia bada osasunian gatx egin leijana, beste pekatu mortal bat egingo dabee. Egiten dabe pekatu ikazginak, edo ikatzen jaubiak ikatazari ezarten badeutse iduri, luur, edo beste gauzaren bat, eta ikatza ontzat salzen dabeenak. Beste gauzarik izango litzateke zerbait urri dagualako, beste kalterik, edo gatxik egiten eztaben gauzaren bategaz nastadutia, merkiago salzen dala, jakinik naste au erosten dabeenak: esterako: dago urri garija, eta merkiago urten dagijan nastetan jaka arto uruna, eta au jakinik erosten dau norbaitek, merkiago urten deijon jango daben ogijak. Orduban eztago pekaturik onelako nastian.

        Bigarrengo: egiten dau pekatu neurri, edo pisuban zerbait gitxitu, edo kenzen dabenak. Modu onetan egiten dabee pekatu, ardao, ogi, aragi, edo beste onelako gauzaren bat salzen dabeenak, pisuban, puska bat gitxijago emoten badabe, Bardin: oijala. sereni, edo zintia, edo beste gauzaren bat salzen dabeenak, ondo neurtuten ezpadabe, Egiten dabe pekatu ikazginak, edo ikatzen jaubiak, biar daben moduban beteten ezpaditubez ikatz sorro, edo sakubak. Egiten dabe pekatu, kana, pisu, neurri txikijaguak daukezanak, agindurik dagozanak baño, edo biar dirianak baño. Berba baten: erosten dabenari biar leukian baño gitxijago emoten deutsanak, dan moduban dala, pekatu mortala egiten dau. Irugarengo: egiten dau pekatu, gauza txaarra onzat salzen dabenak erosten dabenak jakin baga, eta onaren prezijuan. Eta alan egiten dau pekatu, oijal, miesa, galzerdi, zinta, edo beste edozeinbere gauza mareadu, sitsak jan, edo ustelduba ezagututen eztakijanari salzen deutsanak ona balitz legez, eta onaren prezijo, edo balijuan, Egiten dabe pekatu, gari kokuak jana, arto berotu, eta galduba, aragi ustela, edo erdi ustelduba, onzat salzen dabeenak. Egiten dabe pekatu, idi, bei, txal, idisko, zaldi, mando, edo beste abere tatxa, edo faltaren bat daukan, alakorik ezpaleuka legez salzen dabeenak. Ara Kristinaubak: onelako saldu erosirik egiten danian, azaldu biar dira salzen dan gaguziak daukazan utsune, edo faltak, eta guztiz obeto isilak, edo ezin ikusi, edo ezagutu leikezanak badira, bestelan proximua engañetia da.

        Enzun daiguzan orain onelakuen atxakijak: Jauna, esan oi dabe ondo pisau, eta neurtuten eztabeenak, edo pisu eta neurri txikijaguak daukezanak: Jauna, au egiten ezpadogu ezin ondo urten ginaike tratuban, eta alanbere ozta ozta ateraten dogu kosta jakuna; guztija dago gora, edo karu. Geu bere sarri eta sarri engañetan gaitube. Neurrijan barriz, eta pisuan utsune, edo falta andijak euki oi doguz; puska bat gitxijago emon arren badarue emoten deuskubenen duin, bada eskatuten badogu balijo dabena, laarregi deritzue, eta eztabe erosi gura, eta alan gitxijago emotiagaz, edo puskatxu bat kendubagaz, darue balijo dabena. Atxakija oneekaz uste dabe askok, eta askok edozeinbere naste egin leijela, eta zerbait kendu leijela pisu, edo neurrijan. Baña au ezta demoninuaren asmuba baño. Esaidazu: zer adi erazo nai dozu dinozunian, ezin bestelan ondo urten zinaijala? Esan nai dozu aragi, ardao, edo abazeria errematadu dozula, eta onelako nasterik egiten ezpadozu, edo zerbait gitxijago emoten ezpadozu, irabazi biarrian galdu egiten dozula? Onetan sartu baño leenago begiratu biar zenduban zer egiten zenduban, eta uts egin badozu, ezteutsu errurik zure gauzia erostera doianak. Jauna, nik errremata egin ezkero igon dau asko ardao, orijo, bakallao, edo aragijak; orduban baño geijago balijo ezpaleu eneuke olako gauzarik egingo. Orretan sarzen zinianian jakin biar zenduban au jazo zinaikezula. Merkatu balira gauza oneek, eta ikusirik zure irabazi andija beeratu nai izan baleustsube lenenguan ifini zanetik, zer asango zenduban? Tratuba tratu da eranzungo zenduban, eta alan ezin beratu leiteke. Bada auxe berau eranzungo deutsube zure gauzia erostera duazanak. Daukazun tratu ori zeure borondatez artu badozu, itxi egijozu galzen badozu, eta artu egizu beste bizi modu bat. Zeubek dakutsube bada, ze buru bagia dan atxakija au, eta ezin egin leitekiala, ez nasterik, ez pisu, edo neurri gitxijago emoterik.

        Dinozunian ezin ondo urten zinaijala tratuban naste baga, eta ondo neurtu, eta pisadubagaz, esan nai dozu ezin irabazi zinaijala gura zeunkian, edo uste zenduban beste? Auxe izan oi da geijenetan esan nai dana. Au demoninuaren lakijua da, dino San Paulo Apostolubak, zeinetan jausten dirian aberastu gura dirianak. Ara zer jazo oi dan onetan, Ikusi zenduban norbaitek eukan tratuban ondo irabazten ebala. Artuten dozu zuk bere onelako saldu erosija, baña eztakizulako zelan egin biar dan, edo eztaukazulako bestiak lezko modurik ezin aurreratu dozu berak beste, edo benturaz atzera zuaz aurreratu biarrian. Orduban irabazteko gurarijagaz asten zara nastiak egiten, eta pisu, eta neurrija txikituten. Jauna, bestiak bere alaintxe egiten dabee. Bestiak egitiak ezteutsu zuri eskubiderik emoten egiteko. Bestiak txarto egiten badabe, ezin zuk orregaitik egin zinaike. Jauna, neuri bere alaintxe egiten oi deuste, eta orregaitik kalte andijak euki oi ditudaz. Bestiak zu engañadu bazaituz, pekatu egin dau, eta zuk enagañetan badozu pekatu egingo dozu. Zer eritzi deutsu engañadu zaituzanak? Eztozu esan, lapur, pikaro bat dala? eztakizula zelako konzienzija daukan ezin beragaz traturik euki leijala, eta beste aora etorri jatzun guztija? Bada, zer nai dozu esan daijan zugaitik, zuk engañadu dozunak? Zuk bestiagitik dinozuna, eta alan bestiagaitik dinozuna dinozu zeure burubagaitik.

        Ikusirik nok egiten daben pekatu saldu erosijan, ikusi daigun nok egiten daben beste tratubetan. Egiten dau pekatu, gauzia salzen dabenak balijo daben baño geijaguan, epian emoten dabelako; edo erosten dabenak, balijo daben baño gitxijaguan., diruba eskuban emoten dabelako. Onetarako jakin biar da, iru balijo, edo prezijo daukela gauzak bata goren gorena, bestia beren beerena, eta irugarrena onen bijoen erdikua. Esaterako: Buztar idi batek balijo dau geijen geijen eun da berrogeta amar dukat, auxe da goren gorena; balijo dau gitxijen gitxijenez eun da berrogei, auxe da beerena, eta onen bijoen artian daguana da erdikua. Orain bada buztar idija epian emoten, edo salzen dozulako badaruazuz eun da berrogeta amar dukat baño geijago, pekatu mortala egingo dozu. Bardin: diruba eskuban emoten dozulako, erosten badozu eun da berrogei dukat baño gitxijaguan, pekatu mortal egingo dozu; eta biurtu biarko dozu geijago eruan diozuna, ego gitxijago emon dozuna. Egiten dabe pekatu, gauziak balijo daben baño guztiz geijago eskatuten dabeenak, daukela gogo, edo gurarija al daijen goren salzeko. Esaterako: dakizu gauziak eztabena balijo ogei baño, eta zuk eskatuten dozu berrogei, Zetarako? ogeta amarrian salzeko. Ez Jauna orretarako, ezpada balijo dabenian geratuteko: beti nai dabee erosten dabeenak al daijen guztija beeratu, eta orregaitik geijago eskatuten dot. Nok au sinistu leijue? Esaizu: arako zure gauzia preminaz biar dabenen batek, balijo daben baño geijaguan eruan deutsunian, edo eztakijalako balijua geijaguan saldu deutsazunian, biurtu deutsazu larregi eruan dozuna? Eztakit azartu, edo atrebiduko zarian baijetz esaten. Ikusten dana da, bakotxak salzen dabela al daijan goreen, mila guzur esaten diriala orretarako.

        Ementxe, neure Kristinaubak, gauza bat esan nai deutsubet, Beti gagoz entzuten: Jauna, guzur batzuk esan ditudaz saldu erosijan, baña eztira gauza nagusi, edo grabian izan. Ze guzur modu izan da bada? Jauna, esatia ori baño geijago opa izan deuste: orretan emon nai izan baneu, guztija neukan saldurik: ori baño geijago neuri kosta jatan, neuk poz pozik orretan erosiko neuke. Eta txikijak diriala dinozube guzur oneek? Zuk guzur orreekaz salduten badozu gauzia balijo daben baño geijaguan, pekatu mortala egingo dozu. Eta salzen ezpadozu bere, bildur izan zinaitekez pekatu mortal egin izango dozula. Ara zegaitik. Mandamentu onetan ez bakarrik galazoten jaku inoena kenzeia, edo eukitia, baita bere inoena nai izatia. Zuk guzur orreek dinozuz eroslarija, edo erosten dabena engañetako; eta alan au baño geijaguan, nai dozu bestien gauzia, eta egiten dozu mandamentu onetan eragozten dana. Jauna, guzur orreek ezpadinoguz ezin ezer saldu ginaike. Ze zorakerija! Sinistuten deutsu erosten datorrenak, ala ez? Sinistuten badeutsu, eta gora eritzirik arzen ezpadeutsu, eztozu guzurragaz ezer aurreratuten. Erosten badeutsu balijo daben baño gorago, engañetan dozu, eta au ezin zinaike. Sinistuten ezpadeutsu, guzurtitzat zaukaz, eta auxe da bakarrik guzurrakaz aurreratuten dozuna. Auxe jazo oi da; edonok daki esakune oneek salzailiak guzurragaz esan oi ditubezana, eta ez oi jake inos sinistuten. Orregaitik eskatu egizube ondo deritzubena, eta itxi egizube itzkune guzurti ori. Ara, esazu beti egija, eskatu egizu ondo dana, eta ikusiko dozu zelan guztijak juango dirian zugana.

        Egiten dau pekatu prestetan dabenak diru, gari, arto, edo beste gauzaren bat, ifinten badeutsa prestetan deutsanari emoten deutsan gañetik zerbait geijago biurtuteko premina, edo obligazinoia. Esaterako: biar dituz zure auzo, edo adiskide batek eun dukat esku artian, eskatuten deutsuz zuri, eta zuk ezteutsazuz emon gura, ezpadeutsu emoten berbia biurtuko deutsuzala eun eta iru. Eskatuten deutsuz beste batek anega bi, edo iru gari, nai arto, eta moten deutsazuz, iru anega, eta iru zelemin biurtuteko biar edo obligazinoiagaz. Au lukruba, edo usuria da, eta pekatu mortala. Zerbait prestetan danian ez bakarrik ezin eruan leiteke prestetan dan diru, arto, gari, edo beste gauzarik baño geijago, baña ezin ifini bere leijo beste obligazinoerik. Esaterako: zure adiskide batek biar dituz premina batetik urteteko eun dukat; eskatuten deutsuz, eta dirautsazu: gura badozu eun dukatak prestadu deizuzadan, ezteustazuz biurtu biarko eun dukatak baño; baña saldu biarko deustazuz zeure arto, edo garijak, beste bati emongo zeuskijozana legez; bota biarko deustazuz olara zeure ikatzak, etorri biarko zara alogerian. Modu onetako obligazinoiak lukruba, edo usuria dira, eta pekatu mortal. Jauna, bestek emongo leuskijona emongo deutsat, eta eztau ezer galduko, gari, arto, ikatz, edo alogerian. Ezta inport; ezin ezer kendu leijo, ezta bere gauzakaz nai dabena egiteko eskubidia bere. Ain modutan, ain estu au jaon biar da, ze ezin ezerbere eskatu leiteke prestetan dana uts utsik, eta bakar bakarrik baño.

        Jauna, nik diru orregaz geijago irabazi neukian; merkatari bati, edo tratuban dabilen bati emon baneutsaz, euneko sei emongo eustazan. Irabazi zinaikiana gaitik ezin ezer eruan zinaike, bada onetara begiratuko balitz, nork esango dau zer irabazi leitekian? Eta errazua au emon leike bere diruba geldi daukanak bere. Beste gauzarik litzateke diru ori tratu on, edo artez batez ifintera bazinuaz, eta bestiari mesede egiterren, eta bere erreguz itxiten badozu irabaziko zendubana, edo prestetia gaitik kalteren bat etorriko balijatzu, eta berari esanagaz osotu nai baleutsu; bada orduban emongo baleutsu nai dala irabaztera zuazana, nai dala datorkizun kaltia, au eztator prestetatik, edo ezta presteetan dozunen sarija. Bada Jauna, ezin ezer eruan al baleiteke prestetiagaitik, eztau inok prestadu gurako, eta alan guztijak, edo geijenak darue zerbait prestetiagaitik. Badakit ori. Baña zegaitik ezta aurkituko prestadu gurako dabenik? Karidaderik eztagualako, edo otzitu dalako; baña ara zer dinuan Jesu Kristok: prestadu egizube, emoten dozubena baño geijaguen itxoromen, edo esperanza baga. Geijago eruate au lukrerija, edo usuria da, eta dago eragotzi, edo galazorik. Eskritura Sagradubak, Ebanjelijauk, eta beste lege guztijak kondenetan dabe. Ori geijenak egiten dabee, dinozu. Larregi; uxala inok eruango ezpaleu prestetan dabena baño geijago. Ara Kristinaubak, berez txar, donga, edo pekatu dana ezin ondu leiteke, mundu guztijak egin arren bere. Esaizu: egin zinaike lapurretan askok eta askok egiten dabeelako? Edo esanik zuri zegaitik lapurretan zabilzan, deritzu atxakija ona izago litzatekiala eranzutia beste askok bere lapurretan egiten dabe? Auxe berau eranzuten dozu dinozunian, askok daruela zerbait prestetia gaitik.

        Bildur izateko da, askok eta askok bide bagako irabazijak daukezala zensuetan. Onelako irabazirik euki eztaizuben, jakin biar dozube modu bitakua dala zensua; bata etxe, solo, edo frutuemaile dan gauzaren baten ganian ifinten dana, eta deritza erriala. Zenso onetan euneko iru baño geijago ezin eruan leitekez, dinue Españako legiak. Bestia da gizonaren irabazi, edo tratu, nai komerzijuan ifinten dana. Oni deritzo personala. Esaterako: emongo balijakoz milla dukat gizon bati tratu, edo merkataritzan egin daijan. Zenso onetan eruan leikez euneko sei. Baña milla dukat oneek aseguretan badira hazienda, fijadore, edo beste gauzagaz, ezin eruan leitekez euneko iru baño. Onelako traturik ez eikezube egin ondo dakijanakaz itundu, edo akonsejadu baga.

        Egiten dabe pekatu: garija, artua, edo beste biar biarreko gauzak erosirik batuten dirian denporan eskutetan ditubezanak, modu onetan karutu dedin laboria, gero eurak nai dabeen bestian salzeko. Onelakuak madarikatubak izango dira erri, eta urijetan, dino Espiritu Santubak. Egiten dabe pekatu mortal, arako gizon gogor, eta krubelak, zeinzuk jakinik eurak baño bestek eztaukala biar biarreko gauzia, euren borondatera ifinten daben prezijua. Modu bitan jazo leiteke gogorkerija au. Egin leiteke au batek bakarrik. Esaterako: daki gizon aberats batek gordetan badira erri bateko amarrenak, gurata gura ez laboria guztiz urri ibiliko dana; bada zer egiten dau? Erosten dituz al daizan gari, eta arto guztijak, errematetan dituz amarrenak, eta gordetan dituz guztijak, aurkitu eztedin errijan bere arto, eta garijak baño, eta modu onetan ifinten dautsa nai daben balijua. Onek pekatu mortal egiten dau. Beste modu baten au egin leiteke. Eztauke gauzia, edo jenerua sei, edo zorzik baño: oneek guztijok alkar artuten dabe, eta dinue: geuk baño bestek eztauka onelako gauzarik, bada eztogu salduko onenbeste baño merkiago.

        Esaterako: daukez sei, zorzi, edo amar gizonen artian, bost, sei erri, edo merindade bateko amarren guztijak, eta ikusirik murritubagaz duazala gari, arto, edo eurak daukezan labore, edo frutak, guztijak alkar arturik konponduten dira eztabeela arto, edo gari anegia onenebeste baño gitxijaguan salduko: au pekatu mortala da. Bardin da euren artian konponduten badira, urlija denporara artian eztogu salduko, urriturik laboria guztiz gora igon dagijan. Bildurtu, eta larritu bediz onelakuak, enzunik Jaungoikuak berak egiten deutsan biraua Amos Igarla, edo Profetiaren aotik. Zubek zatituten dotuzubez pobriak, dino, eta gosiak ilik daukazubez preminaz bizi dirianak: dinozubela: nos iragoko da ila, eta salduko dituguz merzerijak? Nos elduko da denporia geure altegi, edo troxak idigiteko? Orduban txikituko dogu neurri, eta pisuba, eta goratuko dogu balijo, edo prezijua. Larrin ondokoginokua salduko dogu nai dogun bestian. Ara bada; neuk juramentu egiten deutsubet, eztodala inos aztuko zuben gogorkerija au, eta urolak legez etorriko diriala gatx guztijak zuben ganera.

 

 

Erazoginza

 

        Kristinaubak, nor bildurtuko ezta Jaungoikuaren aotik zematute, edo amenaza au enzunik? orregaitik etzaikez engañadu irabazi guriak. onelako saldu erosi, edo tratuben baten sartu baño leenago, ondo ondo itundu, edo akonsejadu zadiz zeuben konfesore, edo gizon jakitunen bategaz, zeubek zeuben burutik erabagi baga Teologu andi batzuk bazina legez, eta ondo ondo begiratu, itundu, edo akonsejadu ezkero oraindio dudan geratuten bazara al zinaikian ala ez, ona da bertan beera istia, irabazi pelleburuzko, edo dudazkua ateratia baño. Zer balijoko deutsa gizonari mundu guztija irabaztia, bere arimia galzen badau? Ay neure enzula maitiak! irabazi andi bat begijen aurrian ifinten bada, guztiz da erraz itxututia, eta traturik okerrena on eta arteztzat eukitia. San Paulo Apostolubak zirautsan bere ikaslari, edo diszipula Timoteori. Aberastu gura dirianak jausi oi dira tentazinoe andijetan, diabrubaren lakijuan, eta gurari txar, oker, eta galgarrijetan, zeinzuk ondatuten ditubezan euren erijotzan. Zekenkerija, miskenkerija, edo ondasun gurari larregija da gatx guztijen susutraija; bere jarrai dabilzan askok fedetik uts egin dabee, edo fedia galdu dabee; eta jausi dira min, ala, eta gatx andijetan. Egin begi bakotxak biarra, jan, janzi, eta beste biar dabena irabazteko, ez bakarrik beretzat, baita bere seme, eta beste etxeko, eta bere ardurara daukazanentzat; egin begi alegina itxiteko semiai zegaz bizi: au gauza ona da, Jaungoikuak aginduba esan eutsanian Adani, eta beragaz bere seme guztijoi: zeure arpegiko izerdijagaz jango dozu ogija; baña ez bedi au izan ardura larregijagaz, ez ondasun pilo andijak batuteko gurarigajaz, ez hazienda zabalak ifinteko uste erriagaz; bada sarzen bajatzu bijotzian ondasunen zaletasun laarregija, zeure arimia bere salduko dozu eurak batuterren: saldu erosi, edo traturik okerren, eta bide bagenak bere ontzat eukiko dozuz. Egizube alegina zeuben bijotzetik kenzeko gurari laarregi au, billatu egizube lenengo Jaungoikuaren erreinuba, eta berak emongo deutsube gorputzerako biar dozuben guztija: beak dauka bere berbia emonik, eta leenago galduko da zeru luur, eta euretan daguan guztija, bere esana baño. Bera da guztijoen Aita; baña zelako Aita? Munduko aita guztijak eztitubez ain laztan euren semerik maitienak, zen da berak gu; biar badituguz ondasunak, berak emongo deuskuz, eta emoten ezpadeuskuz izango da konbeni ez jakuzalako. Ezarri daiguzan bada beragana geure gogo, eta uste guztijak, eta onexegaz bakarrik biziko gara mundu onetan poz pozik Jaungoikuak emoten deuskunagaz, eta artuko doguz bestian neurri bagako ondasunak. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa