www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Urteko domeka gustijetarako berbaldi ikasbidekuak (II)
Pedro Astarloa
1818

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Urteco Domeca gustijetaraco verbaldi icasbidecuac, Pedro Astarloa. Apraizen moldategia, 1818

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXXI. BERBALDIJA

 

Jaungoikuari zor deutsagun adorazinoiaren ganian, eta zelakua dan Santubai emon biar deutsegubena euren irudi, edo inajina eta erlikietan.

 

        Lenengo Jaungoikuaren legeko mandamentubak ez bakarrik aginduten deusku, Jaungoikua ametia gauza guztijen ganian, baita bere bera bakarrik ezagutu, eta adoretia Jaungoikotzat. Esan gura dau, eztogula inorbere besterik ezagutu biar ez zeruban, ez lurrian Jaungoikotzatm ez adoradu atakotzat, bera bakar bakarrik baño. Modu bitakua da adorazinoe au, bata da barru, edo bijotzekua, bestia kanpotikua, edo gorputzekua. Barruko, edo arimako adorazinoia da bera ezagututia geure Jaun, geure ongile, eta egilatzat, eta geu bere eskubakaz eginiko kriaturatzat. Da beragan bakarrik sinsitutia, beragan bakarrik itxaron, edo esperetia, eta bera bakarrik edoretia geure Jaungoiko benetakotzat, eta konfesetia gu, eta beste izatia dauken guztijak bere menpeko gariala, eta eztaguala guztijen artian beragandik izatia artu eztabenik. Izan biar da kanpotikua, edo gorputzekua, au da, adi erazo biar dogu gorputzagaz bere, bera daukagula geure Jaungoikotzat. Au egingo digu, Altarako Sakramantuben aurrian belauniko ifinijagaz, Meza entzunagaz, Sakramentubak artubagaz, Elexan debozinoe, eta humiltasun andi bategaz egonagaz, eta berba baten esaterren, geure Erlijinoe katolikubak irakatsi, eta egiten aginduten deuskuzan gauzakaz. Izango bada biar dan leezkua adorazinoe au, izan biar da barrukua, eta kanpokua, edo arimakua, eta gorputzekua; bada kanpokua, edo gorputzekua bakarrik arimakua baga, ezta benetako adorazinoia, ezpada guzurra, eta hipokresija. Barrukuak bakarrik eztau adi erazoten gure errelijinoia, ez gaituz batuten, edo gorputz bat egiten beste Kristinaubakaz, ez Elexa ikusgarri bat.

        Lenengo mandamentu onetan aginduten jaku, eztaigula Jauna bera baño besterik adoradu Jaungoikotzat; baña etxaku orregaitik galazoten, Santu, eta Aigerubak adoretia. Onetarako jakin biar dogu, iru adorazinoe modu dagozala. Bata al daigun andijena. Au egingo dogu sinistubagaz bijotzian, eta konfesadubagaz miinian, adoretan doguna dala gauza guztijen asijeria, berak bakarrik egin zituzala zeru luurra, dala neurri baga, eta kabu baga, jakinsu, alsu, edo poderoso, artez, edo justu, eta santuba: izatia dauken guztijak bere biar diriala. eta berak eztaukala inoren biarrik. Adorazinoe onegaz adoraduko dogu Jaungoikua bakarrik. Bigarrena da, zeinegaz adoretan dogun Ama Birjinia; au da, Jaungoikua baño txikijaguagaz, baña beste santu guztijak baño andijaguagaz. Au egingo dogu konfesadu, eta sinistubagaz eztala Jaungoiko ezpada kriatura utsa, eta alan eztogula adoretan Jaungoikotzat; baña Jaungoikuaren ama benetakua dala beste santu, eta Aingeru guztijak baño andijago, adoragarrijago, eta emoten deutsagula beste guztijai baño andijagua. Irugarrena da beste Santubai emoten deutseguna Jaungoikuaren adiskidiak dirialako, eta Jaungoikuak euretan ifini daben grazija, eta santidadiagiatik, eta alan eurak honradu, eta adoratubagaz Jaungoikua bera adoretan gogu euretan; sinistuten dogula, beragandik datorkijuela euretan daguan anditasun, eta grazija. Ezin kanpotik bereztu, edo distingidu leitekez geijenetan iru adorazinoe oneek; eta alan barrutik, edo geure intenzinoiagaz egin biar dogu bereztu, edo distinzinoe au. Ara zelan. Ifinten gara belauniko Altarako Sakramentubaren aurrian; ifinten gara Ama Birjiniaren aurrian, baita bere Santuben baten aurrian. Begiratuten badeutsagu kanpotiko adorazinoe, edo belauniko oni, bardin bardina da guztijetan, eta ezin gorputzeko belauniko onetatik ezagutu leiteke Jaungoiko, Ama Birjina, edo beste santuben bat adoretan digun. Baña geure borondatia dalako Sakramentuben aurrian belauniko jarten garianian Jaungoikua adoretia, Ama Birjinarennian Ama Birjina, eta santubak santuben aurrian, bereztu, edo distingietan dira iru adorazinoe oneek, eta emoten deutsagu bakotxari dagokijona.

        Etxaku lenengo mandamentuban eragotziten, Jesu-Kristo, Maria guztiz santu, eta beste santuben irudi, edo imajinak adoretia, nai dala pinturia, nai dala taiju, edo bultuba, nai dala paperezkua; edo obeto esaterren pintura, edo taiju oneetan edoreetia santubak eurak, noren irudi dirian. Onetan zebait luzatuko naz, zubei aldaidan argi, edo klaruben ifinteko zelan adoradu biar dituzuben irudi, edo imajina oneek. Iru gauzatarako nai dau Elexiak euki daiguzan, Jesu-Kristo, Ama Birjina, Aingeru, eta Santuben irudi, imajina, edo estanpak. Lenengo: izan deitezan liburu orde irakurten eztakijanentzat, eta pinturan ikusi daijen, irakurri ezin dabeena. Esterako: Ikusten dau batek Jesu-Kristo kurutzian josijaren irudija eta bera ikusijagaz ezagututen dau, ze lotsagarri, ze neketsu, e minberia izan zan irago eban erijotzia; eta modu onetan irakurten dau Jesu Kristo kruzifikadubaren irudija, irakurten dakijanak liburuban ikasten dabena. Bigarrengo: euren bitartez barriztetako, Jesu Kristo, bere Ama, eta santuben bizitza, mirari, eta exenplubak. Dakusku Jesu Kristoren irudija kalbarijora doiala kurutzia lepuan dabela, bertatik datorikigu buru, edo memorijara zelako nekiak, zelako lanak iragoko zituzan bide garratz, eta latz atan; zelako izerdijak emongo zituzan, eta zelako zaurijak egingo eutsazan pisu ain eskerga arek. Dakusku Ama Birjiniaren irudija, bertatik gomuta dogu Jaungoikuaren ama benetako dana, eta zelako mesediak artu ginaikezan bere erregubakgaitik. Ikusiagaz San Franciskubena satorkigu gogora bere humiltasuna. Ikusirik Marija Magdaleniena gomutetan jaku bere penitenzija; eta alaintxe beste santuben irudijak ikusijagaz: Irugarrengo: irudi onekaz nai dau isio gugan Santubaganako amodijo, debozinoe, eta erreberenzija. Begiratuten deutsagu Jesu Kristo kolumna bati loturikuen irudi, edo pinturiaru, eta bertatik gurata gura ez legez, sentietan dogu geure bijotzian artu zituzan azote, eta zaurijen errukija.

        Orra zenbat on datorkiguzan Santuben irudi, edo imajinetarik. Orregaitik nai leuke Nizea, eta Trentoko Batzar edo Konzilijuak euki daijezan Kristinaubak, ez bakarrik Elexa, eta Altaretan baita euren etxe, sala eta gela, edo aposentubetan bere santuben irudi, edo estanpak. Emetik jakingo dogu zer adoretan dogun irudi orreetan. Elexa, altara, edo etxian daukazuzan irudi, pintura, taiju, edo bulto orreek eztira eurenez zur, ol arri, urre, zirar, miesa, paper, edo pintura zati bat baño; eta orregaitik eztabe merezi beste edozeinbere zur, ol, edo urrek baño adorazinoe, edo erreberenzija geijago; bada eztago euretan ez Jaungoikotasunik, ez dantidaderik, ez grazijarik, ez eureak lagundu leikegube ezetan , ez erregutu leijue Jaunari gugaitik. Ara obeto aitu dagizuben. Dago altara baten Ama Birjina Errosarijokuaren irudi, taiju, edo bulto bat. Zer da ori? Zur zati bat. Ori ezta Jaungoikuaren Ama bera. Ez eban zur orrek sortu bere erraijetan Jesu Kristo; etzan zur orrengansik jaijo Salbagilia, ez eutsan zur orrek ugatza emon Jaungoikuaren semiari, ez eban zur orrek igon zerubetara; eta ez eutsan emon Santo Domingori errosarijua; eta alan ez esan, ez uste ginaike, zur zati ori dala Jaungoikuaren ama, et Ama Birjina errosarijokua berbera. Zer da bada zurezko taiju,e do bulto ori? Da zeruban daguan Jaungoikuaren Ama benetakuaren irudi bat, eta dago altaran guri gomuta erazoteko zeruban daguana. Orregaitik irudi orren aurrian belauniko ifinten garianian, bera adoretan dogunian, berari mun egiten deutsagunian, edo zerbait eskatuten deutsagunian, gauza guzti oneek irago biar dituguz zeruban daguan Jaungoikuaren Ama benetakuagana, eta ez geratu zur orretan. Alanbere irudi, edo imajina oneek, ez izan arren arri, ol, zur, edo paper zati bat baño, zor jake begiraune, eta errespeto andi bat, eurak adi erazo, eta dirudijenagaitik, eta euki biar dira on dirudijan moduban, edo dezenzijagaz, bada eurai emoten jaken erreberenzija dirudijenai emoten jake.

        Izen askoren beian daukaguz, eta adoretan dituguz, Jesu Kristo, Ama Birjinia, eta Santubak. Daukaguz Kristo Lezoko, Kristo Brugosko, Ama Birjinia Errosarijoko, Karmengo, Begoñako, Aranzazuko, Arrateko, Antiguako, San Antonio Urikiolako, eta beste asko. Baña oneek guztijok eztira Kristo asko, Ama Birjina asko, edo santu asko bat bakarrik baño. Esaterako Ama Birjina Aranzazukoa, berbera da zein Begoñakua, edo Arratekua. Au da: Jaungoikuaren Ama benetako zeruban daguana da, Aranzazu, Begoña, eta Arrateko irudi orreetan adoretan dana, eta alan eztauka santidade, grazija geijago batak, zein bestiak, eztauka mirarijak egiteko eskubide geijago, edo ezta milagrosuago bata bestia baño. San Antonio Urkiolako berbera da, zein beste altara baten daguan San Antonio, eztauka arek onek baño eskubide geijago, mirari, edo milagruak egiteko. Egiten badira mirari, edo milagroren batzuk, eztituz egiten Begoña. Aranzazu, Arrate, edo Urkiolan daguan irudi, taiju, edo bultuak, ezta eurak adi erazoten ditubezan santubak bere; Jaungoikua da bakarrik mirari, edo milagruak egiten dituzana bitarteko diriala, edo erregututen deutsela arako Santu, noren irudi dirian imajina, taiju, edo bultu altara orreetan dagozanok. Jakin gurako dozu, zegaitik Jaungoikuak mesede, eta mirari geijago egiten dituzan Elexa baten bestian baño, Santu baten aurrian eskatuten jakonian bestenian eskatuten jakonian baño? Au egiten dau Jaungoikuak irudi onen aurrian, Elexa onetan, edo bestian eskatuten dogunian, debozinoe andijaguagaz, fede bizijaguagaz, eta esperanza senduaguagaz orazinoe egiten dogulako, eta Jaugoikuak debozinoe andijago, eta fede bizijago onen sari, emoten deusku santu aren bitartez eskatuten deutsaguna.

        Au obeto ezagutu daizuben ifiniko deutsubet egunian egunian jazo oi san gauza bat. Enzunik San Antonio Urkiolakuak egiten dituzala mirarijak, artuten dozu beragaz debozinoe andi bat, Jausten jatzu gexorik idi, bei, edo zaldi bat. Eskatuten deutsazu San Antoniori zeure etxian, edo Elexan daguan bere irudijaren aurrian zeure abere orren osasuna, baña ez deutsu emoten. Erregututen deutsazu San Antonio Urkiolakuari, eta osatuten jatzu. Zegaitik zeritzube, au jazo oi dala? Ara bada. Ezta au San Antonio Urkiolakok eekubidee andijagua daukalako zeure etxian, edo zeure erriko Elexan daguanak baño, ezpada ari eskatu zeuntzanian fede bizijaguagaz, eta uste osuaguagaz zeure orazinoe, eta eskarija egin zeuntzalako bestien bitartez baño. Auxegaitik enzun eban Dan Antonio zeruba daguanak, berari bere irudijen bitartez egin zeuntsan eskabidia; erregutu eutsan Jaunari, edo opa eutsan edo ofrezidu eutsan Jaunari zure orazinoia, eta Jaunak artu, eta enzunik zure eskabidia San Antonioren merezimendubakgaitik emon eutsun Santu aren bitartez eskatu zendubana. Orra zer dan Ama Birjina Aranzazuko. Begoñako. Arrateko, Antiguako, edo San Antonio Urkiolako nai beste Santuben bat mirarigile, edo milagroso izatia.

        Ez bakarrik adoretan dituguz zeruko santubak euren irudi, edo imajinetan, baita euren erlikijetan bere. Santuben erlikijak, zelakuak dirian euren gorputz, azur, odol, eta autsak beneragarrijak dira, eta orregaitik honradu, eta adoradu biar ditugu, dirauzku Trentoko batzar edo Konzilijuak. Lenengo: Santubak bizi izan zirian artian Esapiritu Santubaren bizi leku, edo tenplu bizi izan zirialako. Alaintxe dirausku San Paulo Apostolubak. Bigarrengo: Santubak mundu onetan egozan artian gorputz orren bitartez egitade, edo obra on asko egin zitubezalako; baita bere euretatik askok mirari guztiz andijak. Irugarrengo: gorputz, azur, odol, eta auts orreek nosbait zeruko glorijan aurkituko dirialako; bada guzti guztijok biztu, edo errezuzitaduko dituz Jaunak, bapere faltatzaka, ezta uletxu bat bere; eta batu, edo unidurik leen euki eben arimiagaz, igongo dabe zerubetara betiko zorioneko izatera. Laugarrengo: Jaungoikuak nai dabelako zeruban dagozan bere adiskidiak honradu dagiguzan. Au jakin daigun, sarri, eta sarri egin dituz mirari andijak santuben erlikijen bitartez. Ez bakarrik adoradu ginaikez Santuben gorputzak, edo euren azur, odol, eta autsak, baita bere euren gauzak, zelakuak dirian euren soñekuak, eurak erabiliko gauzak, euren martirijoko instrumentubak. Esaterako: Ama Birjiniaren erroparen bat, berak euki eban plater, edo katiluben bat; San Pedro loturik euki zitubezan kateiak, edo euren malla, edo zatiren bat; San Paulori buruba ebagi eutsan ezpatia. Baña erlikija oneek adoretan doguzanian eztogu adoradu biar erlikija au. Esaterako: Ama Birjiniaren erropan adoradu biar dogu Ama Birjina bera; San Pedroren kateian San Pedro bera, eta bardin beste Santuben erlikijetan. Bardin da erlikijen aurrian orazinoe egiten dogunian, ezteutsagu eskarija egin biar erlikijari berari, bada eztauka belarririk enzuteko, ez begirik ikusteko, ez beste zenzunik ezer egin, edo sentietako; eta lan euren aurrian egiten sogun eskabidia arteztu, edo dirijidu biar dogu santubagana, noren erlikija dan. Erlikijak beti gorde, eta euki biar dira modu onian, eta erreberenzijagaz.

        Sarri, eta sarri ofrezidu, eta atera oi dituzubez Mezak Santubai zeuben premina, eta esturetan, eta eskatuten deutsazube osasuna, bizitzia, eta beste nai zeunkian gauzaren bat. Dago emakumeren bat seina egiten, ofrezietan deutsa, edo ateretan deutsa Ama Birjiniari meza bat; ateraten deutsa meza bat San Antoniori. Au ezta gauza txarra, ona, eta santuba da, jakin ezkero zelan meza au ofrezidu, eta atera biar dan. Jaungoikuari bakar bakarrik, eta ez besteri, ez Santuri, ez Aingeruri, ez Ama Birjiniari ofrezidu leijo Mezia; bada sakrifizijo onen bitartez emoten dan adorazinoia, da emon al leitekian andijena; eztago, eta ezin aurkitu bere leiteke, beragaz emoten dana baño adorazinoe andijagorik,eeta au ezin besteri emon leijo Jaungoikuari baño. Orregaitik Abadiak, edo Sazerdotiak Meza esaten dabenian eztau esaten, opa deutzut, edo ofrezietan deutzut sakrifizijo au zuri Jaungoikuaren Ama, zuri San Pedro, edo zuri San Paulo, ezpada zuri geure Jauneta Jaungoikua. Egija da Elexa Ama Santubak ifinirik daukazala Santuben Mezak euren egunetan esateko; baña Meza oneek ez jakez opa, edo ofrezietan Santu arei, ezpada Jaungoikuari, santu aren gomuta, eta memorijan eskerrak emoten jakazala, oneek bere grazija, eta laguntasunagaz demonino, mundu, eta aragijagandik irabazi zitubezan goitute, edo biktorijakgaitik; eta euren bitartekotasuna gaitik emon deigun Meza areetan eskatuten doguna. Orregaitik Mezan esaten dirian eskari, edo orazinoe guztijak arteztu, edo dirijietan jakaz Jaunari, eta Santu areek noren honra, eta gomutian esaten dirian, arzen dira bitartekotzat. Orra zer esan gura daben Santubai mezia ofrezietiak, edo ateratiak, eta zer aitu biar dozuben.

        Beste mezak ateretako modu bat daukazube, eta konbeni da jakin dagizuben zelan aitu biar dozuben. Zagoz gexorik, eta ateraten deutzazube purgatorijoko arimai meza bat osasuna artu, edo alkanzetako. Meza au ezin izan leiteke purgatorijoko arimen honra, ez gomutian beste Santuben mezak legez, ezpada eurak iragoten ditubezan pena, eta neketatik atera dakizan Jaungoikuak, beragaz pagetan diriala bere justizijari deutzeezan zorrak. Izanik bada au alan esan nai deutzubet, zelan purgatorijoko arimakgatik ateraten dozuben meziagaitik artuko dozuben gura zeunkien osasuna. Ara bada zelan da, eta zelan atera biar dozuben: Meza opa, edo ofrezietan deutzazube Jaungoikuari Purgatorijoko arimak deutzen zorra sakrifizijo onen bitartez pagetako, eta onetan egiten dozube obre errukisko, edo miserikordijazko bat. Au gustiz da Jaungoiko onaren gogo, edo borondatekua, eta erregututen deutzazube Jaunari emon deizubela egitade, edo obra onen sari eskatuten deutzazuben osasuna. Egizu kontu, gexo orretatik Jaungoikuak atera zaizan, emoten deutzazula limosna bat pobre bati, alaintxe da bada mezia ateratia purgatorijoko arimai, osasuna alkanzetako.

        Esan doguna legez, Mezia Jaungoikuari bakarrik opa, edo ofrezidu al leijola, dalako emon al leitekian adorazinoerik andijena; auxe berau esan biar dogu Elexa, eta altarakgaitik bere Ezin besteti eregi, eta santutu, edo konsagradu leijoz Jaungoikuari bakarrik baño. Dinogu Ama Birjina Soledadeko, Errosarijoko, edo Konzezinoekoaren altaria; San Juan, San Pedro, edo San Migelen Elexia, bata bestiagandik bereztu, edo distingietako, ete ez berari eregi, edo konsagradu jakolako, eta santu onei dei egiten jake Altara atako, Elexa atako, edo urlija erri, edo uriko Patroia; eta Patroiak esan nai dau bitartekua, adi erasoteko, Elexaren bat egiten danian, edo altaren bat eregiten jakonian, bera artuten dala bitartekotzat Jaungoikuaganako.

 

 

Erasogintza

 

        Ikusi dozube, neure enzula maitiak, zelan adoradu biar dogun geure Jaun eta Jaungoikua, Jesu-Kristo gure Jauna, Ama Birjinia, eta beste Santu, eta Aingerubak, zelan euren irudi, edo imajinak, eta zertarako nai daben Elexa Ama Santubak euki daiguzan Altara, Elexa, eta geure etxeetan. Nai leuke, eurak ikusijagaz gomuta daigun euren santidadia, bera jakinagaz egin daigun alegina eurai jarraituteko, eta eurak eruan eben zerurako bidetik ibilteko. Onetarakoxe dira hermitetan dagozan santuak. Baña beti euki bizr bageunkez bere geure begijen aurrian eurak emoniko ejenplu miragarrijak, geijago, eta geijago barriztadu biar doguz euren egun, eta jaijetan; bada onetarako ifini zituzan Elexa Ama Santubak santuben egunak. Baña noraiño eldu da Kristinauben itxumendija! Egun oneetan begiratu biarrian eurai jarraituteko gogua, eta jakin biarrian zer egin ebeen Jaungoikuagaitik, eta zelako bidetik ibili zirian zerura elduteko; euren egunak irago oi dira arimia galzeko pellebururik andijenetan. Orduban jan edanak, orduban ordikerijak, orduban danza zoruak, orduban erromerijak, orduban loikerija atsitu, soñu ero, ibilte zoro, eta eskubide, edo libertade inos arzen eztirianak; berba batem: Santuben egunetan arimia glzeko dirian demoninuaren asmu guztijak. Eta alanbere, ainbestera elduten da Kristinauben itxumendija, ze zorakerija, loikerija, eta Errilijinoiaren kontrako ezainasun onekaz uste dabe honretan ditubezala santubak, eta adi erazoten dabeela eurai deutseem debozinoia. Au, Kristinaubak, ezta Santubai debozinoe eukitia, au ezta Santubak honretia, au ezta Santubai jai egitia. Modu onetan izango bada zuben debozinoia, onelakuak izango badira santuben jaijak, uxala ezpalego hermita, Elexa, ez altarrik, pekatu gitxiago egingo litzatekez, ez litzatekez ainbeste arima galduko. Ez, ez Kristinaubak, ezta au Santubai fiesta egitia ezpada demoninuari. Nai badozubez zeuben Elexa, zeuben hermita, eta zeuen debozinoeko Santuba honradu, eurak adoradu, euren jai, eta egunak gorde, begira ze bizi modu euki ebeen, zelako bidetik ibili zirian, eskatu Jaunari eurai jarraituteko indarra, eta grazija; ifini onetarako eurak zeuben bitarteko, egin egun aretan limosna, eta beste al daizubezan obra onak: auxe da benetako fiestia, auxe Santubak nai daben debozinoia, eta auxe eurak zeuben patroetzat eukitia. Modu onetan, eta bestian eukiko dozube benetako fiestia. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa