www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Urteko domeka gustijetarako berbaldi ikasbidekuak (II)
Pedro Astarloa
1818

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Urteco Domeca gustijetaraco verbaldi icasbidecuac, Pedro Astarloa. Apraizen moldategia, 1818

 

 

aurrekoa hurrengoa

XLVII. BERBALDIJA

 

Elexako bigarren mandamentubaren ganian, zein dan, urtian bein konfesetia, erijotzako pelleburuban ifinten bada, edo komulgadu biar bada; nun adi erazoten dirian sarri konfesetiak dakarzan onak.

 

        Elexa Ama Santubak aginduten deuskun bigarren mandamentuba da, urtian bein edolabere konfesetia, edo lenago erijotzako pelleburuban aurkituten bagara;

baita bere komulgadu biar bagara. Lenengo: Kristinau guztijak konfesadu biar dira urtian bein gitxijenez. Obligazinoe au asten da errazoe, edo zenzuna argituten jakenetik, edo errazoien usura elduten dirianetik. Orregaitik gurasuak ardura andi bat euki biar dabe euren seme alabai irakasteko umetxu dirianetik, eta errazoera eldu baño leenago, zelan konfesaduko dirian, eta eruateko euren Arima-zain, edo Kura Jaunak gana ikusi dagijen konfesadu biarrik badauke; bada uste arren gurasuak eztaukela pekatu mortala egiteko biar dan argi, eta malizijarik, jazo leiteke pekatu mortalian egotia umia, eta konfesinoien biarra eukitia. Emetik ezagutuko dabe gurasuak zelako pekatu dan eukitia bederatzi, amar, edo urte geijagoko seme alabak inos konfesadu baga, eta benturaz jakin baga zelan konfesaduko dirian.

        Jaungoikuak dauka agindurik pekatu mortalian daguan Kristinauba konfesetia, bada bestelan etzako parkatuko bere pekatuba; baña ez eban izentadu Jesu Kristok nosik nora konfesadu biar zan, au itxi eban bere Elexiaren ardura, edo borondatera; eta gure ama arduratsu onek, bere semiak egon etzeitezan denpora luzian, edo benturaz euren bizi guztijan konfesadu baga, agindu eban urtian bein gitxienez konfesadu zeitezala, urte au aituten da Paskua batetik bestera, edo Parrokijagaz kunplietan danera; bada auxe da Elexa guztijetan jaoten dan oitura, edo kostunbria; eta Trentoko Batzar, edo Konzilijuak nai dabena da, iraun daijala beti oitura onek. Denpora atan konfesetan eztanak peatu mortal egingo dau, eta konfesadu biarko da al daijen lasterren. Dakijanak, edo deritzanak ezingo dabela bere, edo kunplidu Elexiaren agindu au izentadu, edo señaladurik daguan denporan, konfesadu biar da lenago. Esaterako: dauka batek zer juan itxasotik, eta deritza ezin konfesadu biar da onzijan sartu baño leenago. Eztau agindu au bete, edo kunplietan dongaro konfesetan danak, eta ez bakarrik eztau beteten, ezpada egiten dituz pekatu mortal bi, bata txarto konfesetan dalako; eta bestia Elexiaren agindu au jaoten eztabelako. Au egiten dabenak, ainbat lasterren biurtu biar dau konfesetara, eta eztau asko akto kontrizinoeko bat egitia, bada onegaz eztau beteko Elexiaren mandamentu au. Bein ondo konfesadu ezkero urte barruban, pekatu mortalian jausten bada, guztiz ondo litzateke bertatik konfesetia, baña eztau pekatu barririk egingo konfesadu ez arren: egin biar dabena da, artu benetako damuba Jaungoikua aserratu dabelako, ta euki gogo, edo borondatia konfesetako Elexa Ama Dantubak aginduten dabenian.

        Elexiak mandamentu onetan aginduten deuskun bigarren gauzia da, konfesetia erijotzako pelleburuban gagozanian, eta alan konfesadu biar dira soldadubak batalla baten sarzera duazanian, pekatu mortalian badagoz, eta al badaije itxasuan dagozanak, ekatxen batek onzija ondatu, edo galdu aginian darabilenian; emakumiak seinginza oker, eta estuban dagozanian, eta gatx, edo enfermedade pellebururuzkuan dagozanak. Medikubak agindu ezkero gexo bati konfesadu deila, ezta luzatu biar. Sarri eta sarri ikusi oi da itxirik bijaramonerako, edo arratsalderako, konfesinoe, eta beste Sakramentu baga iltia. Beste batzubetan Medikubak esan arren txarrik daguala, etzakala sinistuten, eta gero arrastaka artu biar izatia Sakramentubak gertu, edo prestadu baga, edozein modutan. Beste batzubetan usterik oraindio denporia daguala itxiten da geroko, galzen dira, edo ilunduten dira zenzunak, eta uste arren bestiak euren senzun, edo adinian dagozala, arzen dira Sakramentubak, eta egiten dira testamentubak jakin baga zer egiten dan, askori eta askori jazo jakana legez; bada gero osatu ezkero, ez eben gomuta onelako gauzarik egin beben ala ez. Baleuke Kristinaubak euren arimeen arduria, ezagutu ezkero gatx pelleburuzkua daukela, edo pelleburuzkua izan leitekien bildurra daukala, ez leuke Medikuben esanenik biarko ainbat lasterren konponduteko euren arimako gauzak, eta prest egoteko Jaugoikuak dei egiten deutsenian eranzun, eta berari kontu emotera juateko. ezta inor au egina gaitik ilgo leenago.

        Mandamentu onetan irugarrengo aginduten jakuna da, komulgadu nai badogu, edo biar bagara, lenago konfesetia pekatu mortalian dagagoz; eta alan akto kontrizinoeko bat egitia asko bada bere pekatubak parkatuteko, eta Jaungoikuaren grazija, eta adiskidetasunian ifinteko, ezta asko komulgetako, Elexiak alaintxe agindurik daukalako.Trentoko Batzar, edo Konzilijuak dirausku. Pekatu mortalian daguanik ezin komulgadu leiteke, lenago konfesadu baga. Baderitza bere, bere pekatuben damu benetakua daukala, eta akto kontrizinoekua egin dabela, konfesadu biar dau. Au eskatuten dau Altarako Sakramentuben santidadiak, au San Paulo Apostoluak dinuanian: Sakramentu au artutera duazanian, begiratu beike bakotxak zelan elduten dan; eta au Elexan beti iraun daben oitura, edo kostunbraik. Konfesinoe au pekatu guztijena izan biar da, eta alan norbaitek isten badau pekatuben bat konfesadu baga bere erru baga astu jakolako, konfesinoe ona egingo dau, eta parkatuko jako asturik geratu jakan pekatuba; orregaitio bere gomutatu, edo akordetan bajaka komulgadu baño leenago konfesadu biarko dau asturiko pekatuba bere.

        Eztau Elexa ama Santubak aginduten bein bakarrik baño urtian konfesetan; baña gura leuke ainbat sarrijen konfesadu deitezan bere semiak. Bagina benetako kristinaubak, eta bageunka geure arimiaren biar dogun arduria, ez bakarrik ez geunke biarko Elexiaren aginduba urtian bein konfesetako, ezpada al daigun sarrijen elduko ginaitekez Salbagilien iturri onetara, geure arimia garbitutera, eta bertan emoten jakuzan zeruko ondasunak artutera. Bagenki beste aldetik, zelako gatx ikaragarrijak datorkiguzan kofesadu baga luzaro egotetik, ez geunke besterik biarko bildur izateko urte betian konfesadu baga egoten. Biztu daitezan ainbat sarrijen konfesetara, nua zubei begijen aurrian ifintera, ze kalte, eta gatx dakarzan arimiarentzat berandurik berandura baño ez konfesetiak, eta zenbat on datozan sarri konfesetatik. Lenengo: luzaro daguana konfesadu baga, dago kondenazinoeko pelleburuban: ara zegaitik; onelakuak ezin denpora luzian iraun leike pekatuban jausi baga. Lenengo pekatubak darua bigarrenera bere pisubagaz, oneek bijok irugarrenera, eta modu onetan sartuten da pekaturako ekanduban, eta zenbat eta luzaruago iraun daijen pekatu oneek, ainbat eta gogor, eta senduago egiten da euren oituria, eta zenbat eta senduago ekanduba, ainbat eta gatxago bera kenzeia. Edonogaz da gatx kenzeia bein arturiko ekanduba; baña guztiz geijago berandurik berandura baño konfesetan eztanagan, edo obeto esaterren, eztago onelakuentzat erremedijorik. Ara zegaitik. Eztago onelakuak osatuteko beste osagei, edo medizinarik, sarri konfesetia baño: alperrik egingo dira beste alegin guztijak, eztabe ezer balijoko berandurik berandura konfesetan bada. Eta orra nundik datorren egunian egunian dakuskun gauzarik galgarrijena. Guztija dago ordi, lapur, biraokari, aragizko pekatubetan sarturik dagozanez beterik. Zegaitik deritzube dagozala oneek guztijok euren ekandu zitaletatik urten baga? Eztaukazube begiratu baño nosik nora konfesetan dirian, eta ezagutuko dozube. Urterik urtera baño eztira elduten konfesetara, eta orduban bere arrastaka, eta ezin luzatu leijelako. Orra nundik datorren ainbat denporan irautiak oneen ekandubak. Baña sarri konfesetan dana berandu elduko da ekandu zitala eukitera; zegaitize pekatu baten, edo beste baten jausten bada, bertatik kenduten dabena legez, eztau bere ekandurik arzen, eta artuten badau sarri konfesadubagaz kenduko jaka; bada alde batetik Jaungoikuak emongo deutsa konfesetian daukan humiltasunen sari indarra goitutetko, eta bestetik Konfesoriak mediko legez emongo deutsaz biar dituzan osagei, edo medizinak.

        Bigarrengo: berandurik berandura baño konfesetan eztanari, guztiz astun, eta garratz egiten jaka konfesetia, eta zenbat eta berandubago, ainbat eta astunago. Onei jazoten jake alperrai jazo oi jakena. Nai dau eta eztau nai alperrak, dino Espiritu Santubak. Alde batetik ikusirik pekatuban daukan egoera, edo estadu negargarrija; sentidurik bere bijotzian emoten deutsazan aginkadak, eta ezguturik infernuban jausteko daukan pelleburuba, nai leuke konfesadu; baña besterik, daukan nagitsuna gaitik, usterik etzakola erraz izango ondo egitia, eztau nai. Ara zelan engañetan oi dituzan demoninuak. Dator Jai andi bat, eta arzen dau egun batzuk lenago konfesetako gogua. Elduten da eguna, eta etzaka faltako atxakijen bat beste Jairen baterako luzatuteko. Elduten da beste eguna bere, baña zereginik txikijena izango da asko ostera isteko, Modu inetan dua luatubagaz. Elduten da aste santuba, eta orduban dira larrijak, orduban esturak eta orduban nekiak. Ze astun egiten dan konzienzija aratu, edo examinetia. Konfesetan da, baña eztakijana legez examina ain luzian itxi daben pekaturik, onelako konfesinoiak atsegin emon biarrian bildur andijaguan ifinten dau. Baña sarri konfesetan danak eztauka onelako esturarik, bada jausten bada pekatu mortalen baten, bertatik gomuta dau nun, zelan eta nogaz egin eban. Sarri orraztuten bazara erraz izango jatzu orraztutia. baña urte bete osuan bazagoz orraztu baga, guztiz gatx izango jatzu ulia soltetia, eta eztozu orraztuko min andi baga. Auxe berau jazoten jaka sarri, eta berandurik berandura konfesetan danari.

        Berandurik berandura konfesetiak dakarren irugarren gatxa da, poz eta atsegin benetako baga iragoten dan bizitzia. Euki begiz gizon batek nai dituzan jan, edan, eta olgura guzijak; izan bedi diru ugari, eta ondasun zabalenen jaube; ez begije ukatu bere gurarijai nai leikien gauzarik; bada ezteutse emongo poz benetakorik: zorion guztijonen erdijan egongo jaka aginka bere konzienzijako aarra. Enzungo dituz ots krubel, eta gogorrak, zeinzuk mingoztuko ditubezan daukazan olgura, eta zorion kanpotiko guztijak. Eztot zeubek baño egija onen beste testigurik gura. Zelan aurkitu oi zara arako konfesetia luzatu arren, pekatuban aurkitu zarianian? Zelako iluntasun, eta mingotztasuna etzeunkan zeure bijotzian? Ez eutsuzan garraztuten zeure olgura, eta zeure jan edanik gozuenak? Etzenduban uste, zeure ganian zeunkala pisu ikaragarri bat, zeinek makurtuten zenduzan luurreraño? Arako gomuta zendubanian pekatuban zengozala, etzenduban esaten; niri emoten badeust aldi gesto batek, eta Jesus bere esateko denpora baga ilten banaz, zer izango da nizaz? Etzenkusan zeure aurrian infernuba idigirik? Zelako atsakabez, zelako larriz, zelako bildurrez beteten etzinduzan gomuta onek? Ez eutsuzan laztuten zeure uliak? Ez jatzun bildurrez ikara ifinten zeure gorputz guztija? Ezin au ukatu zinaike, egija esan nai badozu. Barriz arako konfesadu zarianian, alegin guztijakaz gertu, edo disponidu ezkero, eta ondo zeure eretzijan, zelako poz, eta atsegina euki eztozu zeure bijotzian? Etzenduban uste pisu eskerga bat bota zendubala zeure ganetik? Edo urraturik katee astun batzuk, urten zendubala karzela ilun batetik, eta argi barri bat zenkusala? Edo urten zendubala infernutik, eta idigi jatzuzala zeruko atiak? Euki dozu inos orduban lezko pozik? Ezin au ukatu zinaike. Eta alanbere luzatu nai dozu konfesetia? Nai dozu egon pekatupian? Zorakerija andija benetan! Itxumendi sinisezgarrija!

        Konfesinoia luzatutiak dakarren laugarren gatxa da, egin deizan obra on guztijak pekatuban daguan artian, bapere ez balijotia. Ekarzuz federa Apostolubak baño gizon geijago, irago egizuz Martiri guztijak irago ditubezan baño su, ezpata, kañubita, presondegi, zauri, eta berun urtu geijago. Egizuz Santurik andijenak egin ditubezan baru, gaubela, penitenzija, mortifikazinoe, limosna, etabeste obra on guztijak; bada pekatu mortalian zagozala egin badituzuz, ezteutsube ezer balijoko, eta ain utsik aurkituko zara juizijuan zein da bapere egin ezpazendu. Bostgarren gatxa da infernu baten bertatik jausteko daukan pelleburuba. bertatiko aldi gesto batek emongo baleuskijo, edo jausiko balitz leku eregi batetik, edo zerbait jausiko balitz bere ganian Jesus esateko bere lekurik emon baga, zer izango litzateke berandurik berandura konfesetan danagaz? Eztakit, zelan fedia daukan Kristinauba egon leitekian infernuban jausteko pelleburu onetan: eta alanbere dakusku berandurik berandura konfesetan dirianak dagozala sei, zorzi, amar ilabete osuan pelleburu onetan; naijago dabeela infernuko su ikaragarrijetan jausi aginian bizi, konfesinoe on bategaz euren arimia garbitu baño.

        Azkenez konfesinoia luzatutiak dakarzan gatx guztijen artian geijen bildurtu biar dabena da, onelakuak eldu oi dirian gogortasunak. Esan dogu guztiz dala gatx, edo ezin leitekiana dala onelakuak denpora luzian irautia pekatuban jausi baga, eta pekatu onek bere pisubagaz daroiala beste pekatubetara, eta modu onetan ondatuten dala pekatarija bere pekatuben azpijan. Bein eldu ezkero gizona negargarrizko egoera, edo estadu onetara, eztago bera andik aterateko modurik, Eztau sentietan bere bijotzian pekatubaren aginkada, edo erremordimenturik, eztau enzuten Jaungoikuaren diadar, ez deirik, eztauka infernubaren bildurrik, eztauka zerura juateko guraririk, eztauka beste gogorik, beste pensamenturik, ez beste usterik, ezpada nundik nora aseko dituzan daukan ekandu zitalen gurari, edo gustuak. Zenbat onelako ikusten ez ete dira berandurik berandura baño konfesetan eztirianen artian? Urte guztijan dagoz Jaungoikua gomuta baga, arimiaren jaramonik egin baga, eta demoninuaren menpeko, edo esklabo; elduten da aste santuba, eta datoz konfesetara kate bategaz loturik legez. Baña ze astun? Ze otz? Ze gogor? Ze arrizko? Eztago eurak bigunduteko modurik, surbil bat eginik dagoz konfesorien oñetan. Konfesetan dira zelan edo alan, edo eztira konfesetan biar leukien moduban. Onegaz aurrera darue euren ekanduba, eta beti dua geitu, azi, eta sendatubagaz, eta eurak gogortubagaz. Bizi modu onegaz elduten dira erijotzako ordura. Deritzube erraz izango jakola berandurik berandura baño konfesadu ez danari, ordu atan ondo konfesetia? Edonok daki guztiz dala gatx, beingo beginguan sarri egiten dan pekatubaren damu artutia; guztiz dala gatx zale dan gauzia istia; guztiz dala gatx orduraño gogorturik egon dan bijotza bigundutia, eta eztala erraz konfesetako oiturarik eztaukana estura arzen artian ondo konfesetia. Bildur izateko da, eztala obia izango orduko konfesinoia, lenagokuak izan dirian baño. Orra zetara dakarren berandurik berandura konfesetiak. Baña sarri konfesetan danak eztauka onelako ekandurik; bada ezteutsana legez isten pekatubari denpora luzian egoten, eztauka beraren oiturarik, eta eginik daguana legez konfesetara, guztiz jaka erraz azkenengo orduban bere konfesetia.

 

 

Erazoginza

 

        Orra ze arrigarri, eta ikaragarrijak dirian berandurik berandura konfesetiak dakarzan gatxak, eta ze miragarrijak sarri konfesetiaren onak. Eta alanbere ze atzerakunzia? ze nagitasuna konfesetako? Sinistu egidazube, neure Kristinaubak, auxe da demoninuak ifini al leizun lakijorik pelleburusuena, auxe tentazinoerik gogorrena. Daki gure arimen arerijo onek Sakramentu onek ateraten dituzala gizonak bere agindupetik, eta iragoten dituzala Jaungoikuaren seme izatera. Dakus Sakramentu onetan daukezala gizonak armarik segurubenak bere tentazinoien kontra pelietako, eta ezin ezer dabela Salbagilien iturri onetan garbitutera sarri datozanen kontra, eta orregaitik Sakramentu oni deutsa arrabijarik andijena. Albalegi mundutik erbestetu, edo desterraduko leuke, eta guztiz dira andijak onetarako egin dituzan indarrak. Baña ikusirik ezin onegaz urten dabela, zer deritzu egiten dabela bere malizijak? Ifinten dau gizonakan konfesetara juateko atzerakunza, eta nagitasun andi bat, modu onetan berandurik berandura baño ez juanagaz luzaruago egon deitezan bere azpijan, eta gatxako izan dakijuen bere lakijuak urratutia, edo benturaz inos urten eztaijen. Sinistu egidazube, neure enzula maitiak, arako nosbait datorkizunian konfesetara juateko gogua, Jaungoikuaren deija da. Bera jaotzu diadarrez: urratu egizuz deoninuak ifini deutsuzan katee orrek, eta erdu neugana. Zetako nai dozu izan ugazaba ain gogor orren menpeko, edo esklabo, neure seme maite izan zaitekezala? Erdu bada, erdu nigana konfesinoe on baten bitartez. Baña bertatik demoninuak ifinten deutsu atxakija bat, beteten zaituz nagiz, ifinten deutsuz bere guzurrak begijen aurrian, eta zuk gorturik zeure belarrijak Jaunaren deijetara, egiten dozu demoninuak dirautsuna, adi erazoten dozula naijago dozula zeure arerijuen menpe gogor, eta kruelian geratu, zeruko erregeren seme izan baño. Etzaiteze, Kristinaubak, zoruak izan. Eranzun eijezube Jaunaren deijai, eta urraturik demoninuak ifini nai deutsubezan atzerakunza, nagi, eta atxakijen kateiak, urten egizube bere agindu astunetik. Bein urten ezkero bere buztarritik, eta eldurik Jaunaren seme izatera, eldu zaiteze ainbat sarrijen sakramentu onetara, bertan artutera semetasun onetan irauteko indarrak, iragoteko beti betiko zorioneko izatera zeruban. Aman.

 

aurrekoa hurrengoa