www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Urteko domeka gustijetarako berbaldi ikasbidekuak (II)
Pedro Astarloa
1818

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Urteco Domeca gustijetaraco verbaldi icasbidecuac, Pedro Astarloa. Apraizen moldategia, 1818

 

 

aurrekoa hurrengoa

JAUN TXITO ARGITU; EDO ILUSTRE DON FRANCISCO LONGA; ETA ANCHIA,
Erregeren Martitzdi, edo Ejerzitubetako Mariskal, San fernandoren Ordia Errial, eta gudatarreko Zaldun, Vitorija, eta San Marcialeko batalletako, baita bere zazpigarren Soldadi, edo Ejerzituko Labaru, Lauburu, edo kurutzez apaindu, Bilboko uriko armen agintarijai Ea, Ea.

 

        Denpora guztijetan izan da entzute andikua Kantauritarren izena alan itsas-ibilte, eta jakiturijan, zein da gerran. Etzan oraindio zabaldu mundutik Carthago, eta Erromaren izenik, egijezanian Kantauritarrak itsas-bidiak, eta ebilzanian Inglaterra, Irlanda, eta beste leku askotatik dijatu, edo gizonez beteten leku lenago ezagutu bagak, eta eregiten ikasola, edo unibersidadiak nun irakatsi jakiturija. Ez beike inok uste au buru bagako andiska, edo ponderazinoen bat dala, ez Bizkaitarrak asmaduriko ipuinen bat; itandu bekije Ingles, eta Irlandatarrai; nortzuk, edo nunguak izan zirian euren asaba ara lenengo jaun zirianak? eta eranzungo dabe ao batez euren arteko jakitunak Kantauritarrak izan ziriala uribitarte areetara lenengo irago zirianak. Itanduten bajakue berberoi: Norzuk eregi eben Canbrigeko irakastegi, edo Unibersidadia? Esngo dabe; Kantauritarrak, irureun, eta larogeta amar urtez, Jesu Kristo jaijo baño lenago. Auxe berau dinue euren izenak; bada ezagun da euskaldunak, eta antxinatik ifinijak diriala.

        Baña nos geijago zabaldu zan Kantauritarren izena, eta obeto ezagutu zan ze gerrari errutsu zirian, izan zan arako Erroma, eta Carthagoren arteko aserriak abijadu zirianian. Ondo ekijan Anibal Carthagotarrak zelakua zan Kantauritarra, eta alan alegin guztijak egin zituzan bere aldera etxun zedin Erromatarren kontra. Beraganatu ebanian, beronegan ifini eban bere uste guztija, dino Silio Italicok. Orregaitik gura oijeban guztijen aurretik juan zedin, dino beronek. Dino bere: Anibalek Erromatarrai Canasen irabazi eutsen goitute edo biktorijan, Bizkaitarrai zir izan eutsela arerijuak birrindu, eta azpiraturik geratutia. Beronek dirausku: arako Caio Flaminiok bere martitz, edo soldadu igesi juazanak batu gura zituzanian Trasimeneko errijeta galgarri ostian, adi erazoteko bere irmetasun, eta bildur-eza esan eutsela: eznau inok larrituko, ezteust inok atzerantz erazoko, ezta Kantauritarrak bere. Orra ze gerrari andi, eta irmetzat eukezan Cartago, eta Erromatarrak gure antxinako asaba euskaldunak.

        Nok bada argitan ifini leikez gure antxinako gurasuen egitandi, edo hazaña guztijak? Ez inok: eta alan jakinik utsak urtengo leukiela nire indarte guztijak ziatz azaldu gura banirtuz, bakarrik geratuko naz zerbait, Octaviano Augustok gure jaijo-lur oni emon eutsan guda, edo gerran egin zitubezanetan. Bere anditasunaren lotsagarritzat eukan agintari, edo Enperadore arek, Kantauriko lur puskia bere menpera ez egotia, eta bera bere jauntzat ez ezagututia, izanik beste agiri zan lur guztiko jaube, eta gitxitan eukan Erromatarrak berreun urtian Españan egin eben guztija, bere eskupian ezpeukan gure jaiotz-lur au: dino Paulo Orosiok Gurari onegaz abijetan da bazter onen jaube egiteko modubak arzen. Idigiten ditu Janoren atiak, batutem ditu jentadi andijak, egiten dituz eurakaz iru Martitzdi, edo Exerzitu eskerga, eta besteri emon gura baga euren mende,e do aginzia, bera dator Españara eurakaz, eta geratuten da Segisaman. Ainbat millada gizon beukazan bere, ain indartsu, sendo eta gerraritzat eukazan Kantauritarrak, ze agindu eban onzidi, edo armada andi bat ifini zeila gure kai, itsasalde, edo kostan. Au eginik, ziurtzat eukan Augustoren arrokerijak, bertatik egingo zala Kantauritarrena, bardin izango zalako ikustia Bizkaitarrak Exerzitu, eta Onzidi ain andijak, zein da ollotu, eta makalik bere oñetara etxunik parka eskatutia. Baña okerretara jazo zan; dino Veleio Paterculok Etzirian ondo ifini arerijo bi oneek arpegiz arpegi, orra nun ikusirik Erromatarrak gurien sendotasun, bizkortasun, bildurreztasun, eta pelietako euken poza, geratuten dirian bildurrez ikara, eta abijetan dirian testamentu-giñen, erijotzia begijen aurrian balekuse legez. Elzen dira eskubetara, pelietan dabe guztijak sendo, eta irrime. Ain modutan ekin eutsen Kantauritarrak Erromatarrai, ze dinue Lucio Floro, eta Paulo Orosiok guztiz ugari izuri zala euren odola, euren Martitz asko geratu ziriala ilik, eta Octaviano sarri aurkitu zala galdu aginian bere exerzitu guztijakaz.

        Erromatarrak geratu zirian gudatoki, edo batalla kanpuen jaube; bada ezaguturik Kantauritarrak askoz, eta askoz geijago ziriala arerijuak eurak baño, arma obiak eukezala eurenak baño, obeto ekijela Soldadijak prestetan; baita bere eukela eurak ez euken zaldidija, baztertu, edo erretiretan dira mendi, muru, baso, atxarte, eta basamortubera, eta abijetan dabe, Erromatarrak inos euki eben gerrarik gogor, krubel, eta luziena. Batzubetan ezarten dira beingo beinguan euren ganian, eta il, birrindu, eta zapalduten ditubez: beste batzubetan urteten deutse gitxijago uste dabenian bidetara, eta katigetan ditubez. Orain daruez engañuz lagunak eskutadurik dagozan larra, baso, okelubera, eta zatituten ditubez; Gero duaz igesi legez euren aurreti, eta darabilez jarrai mendirik mendi, murutik muru, atxartetik atxarte, eta amiletatik amileta guztiz nekatu, arikatu, arnasa baga, eta itorik geratu artian. Emengo meakan ilten ditubez berrogei, ango esturan larogei, bide zigor baten eun, beste amgi baten berreun. Modu onetan eroien Kantauritarrak gitxitubagaz Erromatarren martitzdija. Ikusirik Augustok Bizkai-barruban sarzen zan soldaduk ozta bizirik urteten ebala, agindu eban sartu zeila ejerzitu guztija beinguan alde guztijetatik, modu onetan amaituteko gerra ain gogaitgarri au; baña zer jazo jakon? Tito Liviok dinuana: Izanik Bizakitarrak Erromakuak baño arin, ibilkor, eta bizkorrago, jakinik ondo atxarte, bide-zigor, aldatz, eta girabirak, nos, nun, eta zelan nai eskutetan jakezan, eta alan uste ebenian erromatarrak, alde guztijetatik estutu, eta ingiraturik eukezala arerijuak, ez eben aurkituten atx, subil, larra, sasi, edo orbela baño. Bost urte iraun eban, Augustok bertatikua izango zala uste izan eban gerra onek. Ain izan zan galgarri mundubaren ezizallentzat, ainbat martitz galdu zitubezan, ain pelleburu asko, eta bildurgarrijetan aurkitu zirian, ze dino Veleio Paterculok ezin igarri zatekiala nork nor goitu eban, Erromak Kantaurija, ala Kantaurijak Erroma. Ain naibaga gogorrez bete eban Octaviano Agintarija ezin menpetutiak Bizkaitarrak, ain atsakabe andija emon eutsan bere jentadi, edo ejerzituba zatitu, birrindu, eta gitxiturik ikusijak, ain modutan gogait erazo eutsan ainbeste irautiak bertatikotzat eukan gerriak, ze itxirik onen arduria Caio Antistiori juan zan Tarragaonara igesi legez; dino Dionek Ainamakal eldu zan, ain motz, ain muker ze emonik gatx andi batek ifini eban il-aginian. Nai leukian amaitu gerra gogor, galgarri, eta luze au, baña ezin aurkitu al eban beste modurik, ezpada bakiak egin Kantauritarrakaz, eta itxi bizi zeitezala euren erljinoe, euren oitura, edo kostunbre, euren lege, eta euren euskeran. Alaintxe egin biar zan arako bake zoriontsu, zeinetan jaijo zan Jesu Kristo gure Jauna.

        Orra zelan jaon eben gure antxinako asabak euren jaijotz lurra Erromaren indar eskerga guztijen kontra. Bardin egin eben oneen ondorengo guztijak bere: beti izan dira ezagun gerrari errutsu, eta irmetzat, eta mundu guztijak ikusi dau, ze laztan izan dabeen euren lur, erlijinoe, lege, eta euskeria. Eztaigun uste eurakaz amaitu zala sendotasun, eta amodijo au. Geure egunetan ikusi dogu gaurko Bizkaitarrak entxinako Kantauritarren seme diriala, alan gerrari indarsu izatian, zein da, euren erri, Kristinautza, lege, eta eskubide, edo libertadien maitetasunian.

        Bai, Don Francisco Longa Jauna, argi argitan ifini dau mundu guztijen begijetan, berorren zanetan irakiten daben odola antxinako Kantauritarrena dala. Bost urte iraun eban Octaviano Augustok gure erri oneetan egin eban gerriak; eta bost urte iruan dau Napoleonek egin deuskunak; eta orduban areek Erromako Agintarijaren kontra sendo egon ziriana legez, alaitxe berori ifini da murru irme bat legez Napoleonen aleginen kontra. Batuten dituz al daizan martitzak, eta irakatsirik onei, ze gerra modu egin biar jaken Franzesai, abijetan da eurai ekiten antxina gure gurasuak Erromatarrai legez. Ezaguturik etziriala berorregaz eukazanak apur puska bat baño arerijuen albuan, ezta eurakaz arpegiz arpegi ifinten, eztituz berorrenak ateraten ibar zabal, landa zelai, eta aran andijenetara; ezkutetan da mendi, muru, atxarre, eta oijanetan: aintxe dago zelataka Franzesik agiri bada, eta ikusirik eztiriala igaroten dirianak berorrenak baño guztiz geijago, etxuten da beingo beinguan euren gañian, birrinduten ditu, banatuten ditu, eta kenzen deutse daroiena. Jakinik zenbat konbeni dan gerran arerijuen asmu eta goguak ezagututia, ifinten da bide ondoko okelu ezkutubetan zelata, eta ikusirik Franzesen bialdu, mandatari, edo korreoren bat irago biar dala, urteten deutsa uste baga bidera, ilten dituz jaoliak, edo eskoltia, arzen ditu katigu postarijak, kenzen deutsez dakarrezan paperak, eta bialdurik nagusi, eta agintarijai, dakusez argitan Franzesen gogo, eta asmuak.

        Eta zenbat arerijo il, zatitu, eta katigatu eztitu modu onetan? Eun da iru izan zirian Friasko zubijan birrindu zitubanak: irurogetabat Descargan: eun da largogei Cabezonen: berreun da berrogeta amar Portugalete, eta Somorrostron: laureun irurogeta amazazpi Pancorbo, eta Bribiesca artian; zazpireun Sedanon: bosteun berrogeta iru Asperiletan: irureun eta amaeka Pozan. Baña nora nua? Zelan nik aituten amon neikez Franzesakaz euki dituzan errijeta guztijak, il deutsezan gizonak, kendu deutsezan ondasunak, eta egin deutsezan kaltiak? Zelan, onetarako erabili dituzan bidiak, galdu dituzan gauak, aratu dituzn mendi, baso, larra, sasitza, aldatz, meaka, eta bide zigorrak? Arraijo bizi bat eginik dabil batetik bestera; ain laster Bizkaijan, ain laster Gipuzkuan, ain laster Araban, ain laster Gastelan, ain laster Montañan, ain laster Tobalina, Losa, Cabuerniga, eta beste leku askotan, jakin al baga arerijuak nun dan, edo nundik nora dabilen. Alanbere, ezin esan baga itxi neike Urduñoko atxeko zelatakadia.

        Jakin eban berorrek andik irago biar ziriala berrogeta amairu burdi Franzesen ondasunez beterik: nai leuskijuezan kendu, baña ez jakan erraz, ez eukazalako berorregaz eun da amar zaldizko, eta irurogei oñezko baño, burdijak jaoten etozanak barriz zirian bosteun eta berrogeta amar. Zer egiten dau bada berorren zurtasunak berorren goguakaz urteteko? Batuten dituz albait isilen mendigurenian, eta bidien parian arri, eta atx pilo andijak, eta dago zelataka nos iragoten dirian Franzesak burdijakaz. Elzen dira oneek atx, eta arri pilo parera, eta abijetan dira berorrenak atx, eta arri urtika. Arri eskergak, eta atx ikaragarrijak datoz mendija beera bilinbolaka. Eztakije Franzesak, ez zer jazoten dajen, ez nundik datozan arri, eta atxak, ez nok jaurtigiten dituzan, ez mendijak sustraitik urten ete dabeen ala ez, ez lu-ikararen bat izan ete dan ala ez. Eztakije zer egin, nora juan, edo ze modu artu, eta dagoz geldi delgi subil bat eginik. Atx andi batek iruliten dituz burdi bat edo bi, eta ilten dituz euren idijak: arri bildurgarri batek daruaz beragaz mendija beera zorzi edo bederatzi zaldi euren zaldizkuakaz. Emen datzaz zaldi batzuk estiak darijuezala, an idi batzuk zapaldurik. Batetik ikusten dira gizonen gorputz il buru, oin, beso eta istar bagak; bestetik, dirianen enzik bere baga. Guztija da negarra; garrasija, uluba, zispuruba, aijarija, inzirija, eta diadarra. Nai leukee iges egin Francesak, baña eztauke nundik, bada alde guztijetatik dirautza esetsijaz puskak ez eben euki beste iges egiteko modurik, euren burubak aldatz beera amilka, eta girabiraka botatia baño. Laureun eta larogei Franzes geratu zirian ilik. eta itxi zitubezan berorren eskubetan zazpi milla pare zapata, bost milla martitz-soñeko, eta lau kutxa urre-galoe, eta gerrari apaingarriz beterik. Zelatakada oneekaz, bertatiko agertute,erijotza, katigatute, eta eroiena kendute oneekaz ain eukazan olloturik arerijuak, ze etzirian azartuten inora juaten, ez bidian ibilten jendadi guztiz andijak ezpazirian, antxinako Kantauritarrak Octavianoren Soldadubak bildurturik eukezana legez.

        Nai leukien Franzesak kendu begijen aurretik ainbeste gatx egin, eta ain atsegin gitxigaz eukazan arerijua, eta zer egiten dabe onetarako? Erromatarrak denpora baten Bizkaitarrakaz egin ebeena. Batuten ditubez al daijezan gerrarijak, eta aginduten deutse sartu deitezala guztijak batera Longa Urigantia dabilen lekura, eta jarraitu deijuela, ilik, edo bizirik artu artian. Ain egozan seguru ezin inundik bere iges egin leikiala, ze eldu zan euren arrokerija agindutera predikadu eijela Arimazain Jaunak Elexako Pulpitubetan: ija dago banaturik Longa Urigantia; ezin bururik jazo leike: bakar bakarrik geratu da, eta juan da igesi, inok eztakijan lekura. Eta zetan geratu zirian panparrekerija oneek? Augustoren aleginak Kantauritarren kontra geratu zirianian. Sarzen dira Longa daguala uste dabeen lekubetara al daijen isilen, duaz alde guztijetatik zarratu, eta estutubagaz, eta uste dabeenian, guztijen erdijan daukeela, eztabe aurkituten atx, larra, sasi. aranza, izerdija, eta gogaitutia.

        Usteko dau benturaz norbaitek Don Francisco Longaren zelataka, eta bazterrik bazter ibilte au, bere ollokerija, eta bildurra zala; baña jakin begi au sinisturik daguanak, onetantxe asi erazo ebala bere zuhurtasun, eta jakiturija. Ekuzan batetik, ze gitxi zirian beragaz eukazanak, bestetik bere martitz, edo soldadubak sartu-barri legez sorrik, eta urduriturik egozana, eta onezaz ostian guda edo gerra-lanen apurrik jakin baga: nai eban bada modu onetan ibilijagaz batu ekijozan geijako, kendu ekijuen, edo gitxijenez gitxitu urduritasun, eta sortasuna eta ikasi egijen zelan ekin biar jaken arerijuai. Onetan ez eban beste gauzarik egin, arako gerrari andi Fabiori jarraitu baño. Ain izan zan galgarrija Erromatarrentzat Canasko guda, edo batallia, ain geratu zirian bildurrez ikara enzun ebenian, Flaminio, ainbat lenen, edo prinzipalen, eta neurriezgarri martitz, edo soldadu geratu ziriala ilik, ze uste izan eben, ekusela Anibal Erromako ateetatik barrura sarzen. Ezturalarri onetan ez eben aurkitu beste modurik euren uriko barrutijak jaoteko, Fabio andija nagusi-bakar, edo Diktadore autu, edo eskojietia baño. Eta zer egin eban gizon zuhur onek? Etzan juan artez Kartagotarrakaz pelietara; etzan asi eurai esetsiten, etzan ifini leku zelai, eta aran zabaletan; ebilen leku segurubetatik batetik bestera, luzatuten ebala alegin guztijagaz eskubetara etortia, geitu zeitian modu onetan bere jentia, galdu egijen arerijuai eutsen bildurra, gitxitu zeitezan Kartagotarrak, eta eldu zeitezan gogaitutera. Nai leukeen Anibal eta beriak erromatarrak peleadu egijen. Onetara ekarteko esaten eutsen Fabiori; gizona bazan, eta zinuen lezko gerrarija, urreratu zeila eurak gana, ifini zeila ibar lau eta zelaijetan, eta neurtu egizala bere indarrak Kartagotarrenakaz: au egiten ezpeban ezagun zala ollo bat zana: baña ezaguturik Fabiok ez eguala arerijuai ekiteko, ez eutsen jaramonik egiten, ez bakarrik eurai, ezta Erromatarren esamesai bere: baña eldu zanian biar eban jentia eukitera, eta oitu zituzanian bere martitzak Kartagotarren bildurrik ez eukitera, guztijai adi erazo eutsen ze osasuntsuba izan zan luzatute au, bada beronegaz bota eban Anobal Italija guztitik.

        Auxe berau egin eban Don Francisco Longak bere. Guztiz zirian gitxi lenengotik eukazan martitz, edo soldadubak, eta ez euken oneek arerijo ainbat gerratan ibili bati arpegi emoteko biar zan bildurreztasunik; baña luzatute, eta ibilte oneekaz ain modutan geitu eban bere gizadija, ze eldu zan eukitera zorzi milla oñezko, milla zaldizko, eta amabi kañoe euren tresna guztijakaz; eta au gitxi balitz legez, zabaldu zituzan bere ardurak itxasora bere, eta ifini eban onzidi, edo eskuadratxu bat arerijuen kontra; errijeta txikijakaz oitu zituzan franzesak ikusi eta eurakaz sendo pelietara, eta irakatsi eutsen zelan gerria egin biar zan. Artiatan, Franzesak esan eta burla egin arren: Urigante dollor, prestubez, bildurrez igesi ebilen bat zala, ez eutsen jaramonik egiten, Fabiok Anibal eta Kartagotarren burla eta esanai jaramonik egiten ez eutsena legez. Baña arako geitu jakonian bere jentia, eta gertu eguanian, aurrez aurre arpegi emon eutsen Franzesai, ikusi zana legez Bilbo, Vitorija, Tolosa, Yanci, Irun, Vera, Ascain, eta beste leku askotan, arerijuak España guztitik urten artian.

        Orra ze argi irakutsi daben D. Francisco Longa Jauna, antxinako Kantauritarren seme dana, ez bakarrik bijotz andi, bular sendo, beso indarsu, eta bildurrezgarrijan, baita bere berorren Kristinautza, eta jaijotz lurraganako amodijuan; bada eztau atseginik euki egunez, ez gauez, ain laztan dituzan bi oneen arerijua Españatik kanpora ikusi artian. Ezaguturik gure Errege Jaun Don Fernando zazpigarrenak berorrek irago dituzan lan, eta nekiak, egin dituzan egitandi, edo hazañak, eta bere Anditasunaganako irakutsi daben amodijo erre, eta zinzua, apaindu dau Vitorija eta San Marzialeko batalletako, baita bere Zazpigarren ejerzituko Labaru, Lauburu edo kurutziakaz; egin dau San Fernandoren ordia errial, eta gudatarreko Zaldun, eta eregi dau bere Exerzitubetako Mariskal izatera. Guk bere berorren erritarrok ezaguturik daukaguz berorrek, eta berorren gerra lagunak egin deuskubezan mesediak. Oneen artian eztaukagu txikinenentzat Erlijinoe kristinau, geure asaben fede, eta siniste katolikuban geratutia, botarik gure artetik doe zeruko au kendu, edo gitxikenez ilundu gura euskubeenak. Erlijinoe onetako misterijo, agindu, eta Sakramentubak gure erritarrak jakin daijezanen gurarijak artu erazo deust eurak aldaidan argijen azalduteko lana, Liburu onetantxe dauka euskeraz, berorrek ainbat lan, neke, izerdi, gaubela, ibilera, eta ainbat erijotzako pelleburuz zaindu daben legia. Berorri opa deutsat. Ziur nago gogo on, eta borondate osuagaz artuko deustala, izanik erritar, eta auzo baten iskinija, egonik eskribidurik berorren gurasuangandik ikasi, eta berbaz asi zanian euki eban euskeran, eta izanik bere geija umetxutatik ikasi, bizi guztijan sinistu, eta berorren ondasun, zorion, eta onrarik andijenentzat euki dabena.

        Berorren eginza, edo obretan adi erazo dau, ze maite izan daben liburu onetako ikasbide, edo dotrina Kristinauba; bada ez bakarrik zaindu dau berorren ezpata errutsubagaz galdu gura izan ebenen arerijuakgandik, baita artu bere dau argitara aterateko ardura, eta moduba. Eskribidurik neukan, baña Fraile pobre bat izanik eneukan zegaz moldez ifini. Ez eban ondo enzun moldian ifini edo inprimietan ezpazan, zala zegaz ez agualako, nun prestasun, eta prestutasunik andijenagaz abijadu zan argitara aterateko neurrijak arzen; eta eztau atseginik euki moldepian ikusi artian. Berorigaitik izan ezpaliz, bildur izateko zan, ilunian geratuko zala liburu onetan ifini dodan lan guztija, Baduaka euskeriak bere itzkunian ifiniriko ikasbide edo dotrina au: Badauke Arimazain euskaldunak nundik predikadu emen dagozan berbaldijak, badauke gure erritarrak nun irakurri emen daguan ikasbide, edo doktrinia; berorri zor deutse. Jangoikuak bere bedeinkazinoe ugariz bete dagijala. Alaintxe itxaroten dau, eta auxe dago beti erregututen Jaunari.

 

Esku munakaz Berorren serbizaile ontartu, eta Kapellau guztiz gogotsu,

Fr. Pedro Astarloa

 

aurrekoa hurrengoa