www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Urteko domeka gustijetarako berbaldi ikasbidekuak (II)
Pedro Astarloa
1818

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Urteco Domeca gustijetaraco verbaldi icasbidecuac, Pedro Astarloa. Apraizen moldategia, 1818

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXXV. BERBALDIJA

 

Gurasuak euren umiakganako daukezan biar, edo obligazinoien ganian.

 

        Jaungoikuaren legeko laugarren mandamentubaj, ez bakarrik aginduren deutse semiai gurasuak honretia, ezpada aginduten bere deutse gurasuai, euren semien ardura eukitia. Lau dira mandamentu onetan aginduten jakezan gauak: janari, edo mantenimentuba, kastigu, edo korrekzinoia, ikasbide, edo doktrinia, eta exenplu ona. Lenengo: emon biar deutse gurasuak euren umiai, ezin eurak irabazi al daijen artian janari, jasteko, etxe, edo bizileku, eta euren bizitzia igaroteko biar dabeen guztija. Zaindu bere biar ditubez galdu eztaijen bizitza, osasun, edo goputzeko alde, edo parteren bat, eta alan egiten dabee pekatu mandamentu onen konta arako guraso euren alperkerija, eta nagikerija gaitik biarrik egiten eztabeenak, edo ardurarik arzen eztabeenak euren umiak biar dabeena dauken ofizijuagaz irabazteko; naijago dabeela aterik ate eskian ibili, eurak biarra egin, eta umiai erazo baño. Bardin; egiten dabe pekatu mortal euren ofizijuagaz irabazten dabeena, eta euki aldaijen guztija, taberna, joko, jan, edan, eta beste ekandu zitaletan gastetan dabeenak, euren umiak ortozik, billoxik gosiak ilik dabilzala. Bigarrengo: egiten dabe pekatu mortal arako guraso miskin, eta zeken euren seme alabai ezer emoten ezteutsenak, edo euren polsak ez gastetarren euren umiak, euren jaijatza, edo estaduak eskatuten daben moduban, janzi deitezan, edo jan daijen nai eztabeenak; naijago dabeela euren emazte, euren alabak alsi bat eginik, eta munduko barregarri izan deitezan, euren diruba gitxitutia baño. Irugarrengo: egiten dabe pekatu mortal gurasuak, galzen badabe umiak esku, oin, begi, edo beste gorputzeko parteren bat euren erruz, edo osatuteko arrdurarik ez artuba gaitik, baita bere gexorik dagozanian, emoten ezpadeutsez biar ditubezan, edo mediku, eta osagile, edo zirujaubak aginduriko osagei, edo medizinak, edo dei egin ezpadeutse onei ez gastetarren.

        Ez bakarrik emon biar deutse gurasuak umiai bizitzia iragoteko biar daeena euren agindu, edo ardurara daukezan artian; ezpada emon bere biar deutse moduben bat, geri euki daijen zegaz bizi, edo ofizijoren bat irakatsijagaz, edo ondasunak bide onetik irabazijaz, edo haziendaren batzuk batubagaz. Agindu onen kontra egiten dabe pekatu mortal: Lenengo: euren hazienda, tratu, edo ofizijuagaz bizi dirian askok, eta askok. Onelakuen artian, batzuk gastetan dabee daukena baño geijago, jan, edan, eta eurai eztagaokijuen soñeko, eta beste zorakerijetan, banidadia batetik, olgura, eta jolasa bestetik, ez biarrik egitia emetik, bide bagako gastubak andik. Zerbait enparetan bada errenta, edo irabazijan, bertatik asmetan dabee zetan gastadu: ezta ardurarik arzen geroko aurreratuteko, ezta ardurarik arzen semiak bizi moduren bat artu dagijen; eta seme alabak azi deitezanian, ez doterik dago alabentzat, ez semiak dauke zer jan, ez zer janzi, ez modurik irabazteko. Zenabt gatx eztatoz guraso askoren soberbija, banidade, eta burubako gastu onekuetatik? Onelako guraso asko jausi oi dira kontuban; baña noz? etxia zorrez beterik dakusenian, eta erremedijorik eztaguanian. Bigarrengo: egiten dabee pekatu mortal dendari, zapatari, errementari, eta beste onelako ofizijoko askok, zeonzuk ez bakarrik gastetan dabe euren irabazi guztija ardao, joko, eta beste ekandu zitaletan, ezpada eztabe ardurarik artu nai, euren umiai irakasteko euren ofizijua, edo besteren bat. Irugarrengo: egiten dabe pekatu mortal, arako gizon alperrak, zeinzuk eukirik etxagunza, solo, edo beste haziendaren bat nun biarra egin leijen, eukiteko eurentzat, eta semientzat biar dabeena, salduten ditubezan; naijago dabeela aterik ate eskian ibili, solo, eta basuetan biarra egin baño, ardura gitxijagogaz bizi izaterren, eurakaz darabilzela euren seme alabak. Zer izango dira oneek? Zer izango dira oneen semiak? Lapur andi batzuk. Itxiko ezpaleutsee gurasuak euren umiai alperrik ibilten, emongo baleutse ofizijo, edo bizi moduren bat, ez litzatekez aurkituko ainbat lapur, eta gizon galdu bide orreetatik.

        Bigarren gurasuak semiai zor deutsena da, kastigu, edo korrekzinoia. Au da, kastigadu, edo ezi biar ditubez gauza deungen batzuk esan, edo egiten ditubezanian; eta alan egiten dabe pekatu mortal gurasuak euren umiai deutsen amodijo laarregijagaitik, kastigetan ezpaditubez, berba deungen bat esaten dabeenian, eta itxiten deutsenak nai dabeen guztijagaz urtetean, negar eztaijen, edo tristetu ezteitezaan. Au, Kristinaubak, ezta umiai asko gura izatia, ezpada gorroto eukitia, dino Espiritu Santubak. Kastigadu egizu zeure semia umetxu danetik; ekandu zitaletan gogortuten asi dedin baño leenago. Baña, zer eranzun oi dabe gurasuak? Oraindio gastia da, eztaki zer egiten daben bere; edadiak ekarriko dau. A guraso galdubak, edo obeto esaterren zeuben umien borregu krubelak! Gaztia da oraindio zure umia eziteko. Ezta bada gaztia irakusteko Adanen pekatubaren seme dana; adi erazoteko bere bijotzeko gorroto, eta aserria; begi okerrakaz begiratuteko beriagaz urten ezin dabenian, eskubetan daukana jaurtiteko, luurren kontra ostikoka egiteko; eskuba zeure kontra eragiteko, eta beste milla modutan bere soberbija, eta aserria irakusteko. Itxi egijozu nai daben guztijagaz urteten, itxi egijozu ekandutxu txiki orri indarra artuten, ikusiko dozu denbora gitxi barru, zelan ezin eziko dozun. Arbolatxu bat jaijo barri dan artian, erraz da sustrai eta guzti ateraten, baña bein erruak zabalduten badituz guztiz gatx izango dozu sustraijak ateratia. Auxe berau jazoten da zuen semiakaz bere. Ekandu zitala euren bijotzeko luurrian jaijo barri danian, erraz da luur bigun, eta samur atatik sustrairik geratu baga, zeinek gox, edo berandu buruba aterako daben. Alperrik agiraka egingo deutsazu, alperrik jo eta azotaduko dozu, ebagiko dozu benturaz kanpora urten nai daben ekanduba, baña aintxe bijotz barruban geratuko da sustraija, zeinek gox, edo berandu urtengo daben kanpora arako zure bildur baga daguanian. Orregaitik, gurasuak, zagoze kontu andi bategaz begira zeuben umetxu gaztien ekandubai, eta buruba atera orduko ebagi egizu; ez inos itxi euren temiagaz urteten; ezi egizuz euren okerrune guztijak, Indarrik artu eztaijen onegaz aziko dituzuz eurak baga.

        Irugarren gurasuak semieai zor deutsena da, doktrina Kristinauba irakastia. Ardura au artu biar dabe euren umiak berbaz asi orduko, ordutixek irakasten deutsela Jesus, eta Marijaren izen dantu, eta gozuak esaten. Eztabe itxaron biar umiak errazoien udura eldu deitezan doktrina kristinauba irakasteko: bada orduban egin biar ditubez fede, esperanza, eta karidadeko aktuak. Eta ezin egin leijez lenagotik ezpadakijez; eta egiten ezpaditubez gurasuak ez irakatsijagaitik, oneen ganian jausiko da euren pekatuba, Irakatsi bere biar deutse ainabat lasterren señatuten aldaijen debozinoerik andijenagaz, kurutze santuba dalako Jaungoikuak emon euskun aramarie senduena demoninuen tentanzinoetatik jaoteko. Irakatsi bere biar deutsez, Aita guria, Abe Marija, amar mandamentubak, eta beste errazen dirian gauzak, modu onetan ainbat lasterren erin dedin euren bijotzeko luurian Jaunaren ezauera, eta bildur santuben azija, demoninuak pekatu, eta ekandu zitalena erin daijan baño leenago. Odol malkoz negar egitekua da guraso askoren euren umiai doktrinia irakasteko daukeen arduraeza, edo deskuidua, Ikusten dira sei, zazpi, eta zorzi urteko seme alabak soktriniaren apurrik jakin baga. Esaten bajake oneen gurasuai, zegaitik doktrinia irakasten ezteutsen? Bertatik eranzuten dabe; oraindio gaztiak dira, eztauke orretarako edaderik. O gurasko madarikatubak! Gaztiak dira zuben umiak doktrinia jakiteko? Eztira bada gaztiak euren okerkerija, mukerkerija, eta gestakerijetarako. Eztakije Aita Guria, eta Abe Marija, eta dakijez milla soiñu gangar, loim atsitu, eta lotsagarri. Ez jake enzungo Jesus, eta Marijaren izen gozorik. eta pitian pitian botaten ditubez demoninua, diabruba, maldizinoe, eta biraua. Eztakije señatuten, eta badakije berba garratz, eta astunak esaten. Oraindio umekondo gaztegijak dira konfesatara bilazeko, eta eztira, inoen solo, baso, edo ortura ostuten bialzeko. Egongo dira benturaz urte osuetan pekatu mortalian jakin baga, eta benturaz inos enzun baga, zenbat gauza biar dirian konfesinoe on bat egiteko. Onelakuen gurasuak pekatu mortalian bizi dira.

        Mandamentu onetan gurasuai einduten jaken laugarren gauzia da, euren umiai ejenplu ona emotia. Au da, ez bakarrik berbaz, ez bakarrik korrezinoe edo kastigubagaz, ez bakarrik doktrinia irakatsijagaz, baita bere euren ejenplu onagaz arteztu biar ditubez zeruko bidetik, eta alan egingo dabe gurasuak pekatu mortal, egiten badabe euren umiak dakusela, ez bakarrik pekatu moratal dan gauzaren bat, baita pekatu erazo leijuena bere euren umiai. Emetik ezagutuko dabe gurasuak, pekatu mortal egiten dabeela. Lenengo: egun guztijan taberna, joko, edo jan edanian egon ezkero euren umien aurrian ordirik ifinten badira. Bigarrengo: euren aurrian, edo eurak danzubela esaten baditubez berba lijak, kontetan baditubez ipuin ez garbijak; kantetan baditubez soñu arin, gangar, eta estaldurik baño ezpada bere loi moduko dirianak. Irugarrengo: eurai, edo eurak danzubela birao, maldizinoe, demonino, eta añeninuak botatem ditubezanak, edo Jaungoiko, eta Santubakgaitik blasfemetan dabeenak. Laugarrengo: euren aurrian murmuretan dabeenak, euren bijotzeko gorroto, ezin ikusi, edo aserrakunza noribait deutsena irakusten dabeenak, esaten ditubezala eurai egin deutsezan gatx andijak: bada au ezta beste gauzarik, ezpada esatia, nosbait albadaije bengadu daijela egin jaken kalte, edo txarkerija. Berba baten: egiten badabe gurasuak, edo esaten badabe euren umiai pekatu erazo, edo pekatu mortalian jausteko pelleburuban ifini al leizan gauzarik, pekatu mortala egingo dabe.

        Ezin ementxe itxi neike gauza bat esan baga; badakit oba litzakiala, leku dantu onetan ez esatia, isilik itxi albaleiteke, baña jakinik zenbat pelatuben sustrai izan oi dan guraso askoren ardura, eta begiraune gitxija, ezin esan baga itxi leiteke. Kontu senar emaztiak zeubekaz umiak ez eratzotiagaz, edo zeubekaz gela baten, urte bi, edo geijenez irutik irago ezekero; bada eurak an dagozala pagetan badeutsazube alkarri deutsazuben zorra, edo artuten badozube bakarrian baño ezin zinaikian eskubide, edo lizenzija, idigi zinaikez gatxerako euren begijak. Jauna, oraindio umiak dira, eztauke malizijarik. Ezta inport. Zubek ikusi, edo sentidubagaz egin leije beste ainbeste euren artian, eta orduban ez jakin arren zer egiten dabeen, artu leije ekandu zitala, eta gero elsuten dirianian jakitera zer dan, ezingoiturik bein arturiko oitura txarra, aurrera iraun leike: Jauna, lotan egoten dira, eta iratzarririk badagoz, eztogu inos olako gauzarik egiten. Zubek uste arren lotan dagozala, benturaz iratzarririk egozan, eta adi zubek zer egiten zenduban, eta eurak ezagutu baga erretan infernuko su loijan. Sinistu egidazube, gatx guztiz negargarrijak etorri dira gurasuak auren umien aurrian eskubide artubagaitik. Ez eikezubez eratzo oe baten zeuben semiak alabakaz, txikijak, eta gaztijak izan arren, ezta euren oiak bere bata bestien albuan ifini; andijak dira demoninuaren asmubak, eta edozein edadetakuak dakiz tentetan.

        Ez bakarrik egingo dabe pekatu mortak gurasuak ejenplu dongia emonagaz euren seme alabai, baita bere ardura andi bat ezpadauke, besteetan ikusi, edo enzun eztaijen, pekatu erazo al leijuen gauzarik; eta alan begiratu biar dabe pekatu mortalen beian zelako lagunakaz batuten dirian, eta zelako etxeetan sartuten dirian, ze lekutara juan oi dirian, eta zelako adiskidiak daukeezan, eta jakinik lagun, edo adiskide oneek, ekandu txarrekuak diriala. ez itxi eurakaz batuten. Badauke bildurrik, leku, edo etxe atara juanagaz galdu leitekezala, galazo ara elzen bere. Orregaitik pekatu mortal egiten dabe gurasuak, itxiten badeutse seme alabai nai daben guztija egiten: gaur erromerijara, bijar jolasera, orain tabernara, gero jokora; konbersazinoe, edo berbeta luziak semiak maite daben neskatilagaz; edo berbeta luziak semiak maite daben neskatiliakaz; egote andijak alabiak laztan daben mutilagaz: batzubetan errondan gau guztijan, lagun buru arinakaz; beste batzubetan gaberdi, edo goxaldian etxera, nun izan dan, edo nundik datorren itandu baga. Onelako gurasuai esaten bajake, zegaitik itxiten deutseen euren seme alabai nai daben guztija egiten, gabez ibilten, lagun txarrakaz batutem, guztiz diriala pelleburutsuak darabilezan bidiak, buruko min andi bat emon leijuela? bertatik eranzuten dabee: eztago orren ardurarik, guztiz dira onak, humildiak, biarginak, eta Jaungoikuaren bildurrekuak gure semiak. Alabia barriz eztago zer esan bere: ezta bera modu orretakua. Ez ez eztago bildurrik eurakaz. Gauza orreek edadiak dakarzanak dira. Gaztetasunari beria emon bira jaka. Geu bere alaintxe ginian. Gero nai eztana jazoten danian, semiak, gurasuak nai ez leukien ezkonzia egiten dabeenian, alabien pekatu isilak guztijez begietara urteten dabenian: negarra, zizpuruba, zotina, eta atsakabia. Ez neukian sinistuko onelakorik egingo eustanik neure semiak, edo alabiak. Nok esango eban su egingo ebala? Nok usteko eban onelakuak urtengo ebala? Nok? Edonok esango eban ezin beste gauzarik jazo zatekiala zure seme, edo alabiagaz, ikusirik nogaz ebilen, nora joian, nun sarzen zan. Edozeinek igarriko eban, ikusirik zubek emoten zeunzen eskubidia, edo lizenzija nai ebeen lekutik ibilteko nai egunez, nai gabez, ezin onian geratu zeitekezala. Zeuben burubai ezarri bia deutsezube orain daukazuben naibagiaren erruba.

 

 

Erazoginza

 

        Ze zorionekuak izango litzatekezan etxadi, edo familija, erri, uri, probinzija, erreinu, baita bere mundu guztija, gurasuak bete, edo kunpliduko balebe Jaungoikuaren legeko mandamentu onek aginduten deutsena; bada gizon, eta emakume guztijak izango litzatekez onak; baña bete, edo kunplietan ezpaditubez, guztija dua galdurik. Ifini bediz lege, eta kastigurik gogorreenak gestuen kontra: diadar beije Predikadoriak ekandu zitalen kontra: bebil justizija algein guztija egiten, ardurarik andijena arzen erbestetu, edo desterrateko erritik pekatu, eta oitura, edo kostunbre txarrak; alperrik dabilz guztijak, gurasuak ondo azten ezpaditubez euren umiak. Mundu onetako gatx guztijak datoz azikera dongatik. Esango dabe benturaz, eztala au munduban ikusten dirian gatxen sustrai bakarra, bada jazo leiteke gurasuak euren umia ondo azi arren, onek gestuak urtetia. Ezteutsut au autortu, edo konzediduko. dino San Juan Krisostomok. Gizona txarra, edo dongia bada ezta onelakua berez, edo naturalezaz, ezpada bere guraz, edo borondatez: gurasuak etxun, edo inklinadu leije euren umien borondatia gauza santu, eta onetara, txikitxu, edo gaztetxu diranetik ardura andi bat eukijagaz euren azikeran. Dakuskuna da, leoe, katamotz, artz, otso, eta abere, edo animalijarik uzu, edo ferozenak otzandu, edo amansetan diriala, eta eukirik gizonak euren ganian ardura andi bat, oitu edo akostunbretan ditubezala mila ablidade, eta arrigarrizko gauzetara. Zelan bada, gurasuak ezingo dabe egin euren ume zenzundunakaz, abere zenzun bagakaz egiten dana? Onetatik agiri da, ezpadira gizonak etxinak gauza on, eta santubetara, ezpadeutse jarraituten onoidade, edo birtutien bidiari, dala txikitxu zirian artian ardurarik euki ez ebelako gurasuak euretara oitu, edo ekostunbretako, eta urteten badabe galdu, gesto, eta okerrak dala, arako ekandu zital oneek buruba lenengo ateraten ebenian, gurasuak ebagi ez eutsezalako aziera on, agiraka, edo kastigu, ejenplu on, eta beste al leijen modu askogaz.

        Baña zer diot? Guraso askok, eta askok, ez bakarrik etauke ardurarik, euren umiak onera etzinteko, edo akostunbretako, ezpda emoten deutse umiai gaztetxu dirianetik, donga ezpada emoten deutse umiai gaztetxu dirianetik, donga izateko aurrerapidia. Ozta ozta idigiten ditubeez euren begi, belarri, edo beste zenzunak, nun dakusen, danzuben, edo sentietan dabeen guztija eztan euren erimak ilteko benenorik gogorrena baño. Etxe batzubetam eztakuse ezpada banidade, arrokerija, edo soberbija, gorputzak soñeko ederrakaz apainsutia, eta au ez bakarrik besteetan, baita bere euren burubetan, eta onegaz ordutixek zaletuten dira apaindurik ibiltera, eta buru eritzi izatera. Beste etxe batzubetan eztanzube seintxu dirianetik, ezpada euren etxadi, edo familijaren anditasunak, extaguala erri areetan auren odolari eldu al leikijonik; guztija da antuste, edo arrokerija, beste etxadi, edo familijen oben edo tatxak ateratia, eurak gitxitan eukitia; eta alan ordutixek aseten dira arrokerija, edo soberbijaz, eta geratuten dira ain pusturik, ze uste dabe beste guztijak eztabeela merezi eurak berba egitia, ezta begiratutia bere. Beste ume batzuk eztanzube etxian, ezpada demoninua, diabrua, arraijua, eta arrabija. Beste batzubetan eztakuse euren gurasuetan debozinoiaren izpirik, ezta errosarijo bat errezetan, ezta Kristinauben usainik bere ikusten; enzuten da meza bat jaijegunian arrastaka, eta beste denpora guztija darua tratubak, edo saldu erosijak, janak, edanak, jokuak, eta alperkerijak. Zelakuak, nai dozube izan deitezan ume oneek? Ara neuk esago deutsubet.

        Sarri ikusi dozube etxadi, ado familija batekuak diriala debotuak, edo Jaungoikuaren dauzatarakuak, bestekuak limosnarijak, bestakuak ordijak, bestekuak lapurrak, eta bestekuak tranposuak, eta alan esan oi dozube, agia dauka etxe orrek. badakizube zer dan aga au? Guraso antxinakuen batzuk izan zirian olakoxiak; ikusi zitubezan euren umiak, artu ebeen oitura au, jarraitu eutseen berari, eta modu onetan dator oitura on, edo dongia, antxinako asabetatik. Auxe da benetan, etxeetan daguan agia. Zeuben soluetan jazo oi dana, jazoten da semetan bere: eriten dozubena artuko dozube; eriten badozube exenplu, eta doktrina txarra, artuko dozube pekatubaren aranzia, baña eriten badozube exenplu ona, artuko dozube frutu gozua, eta betiko atsegina. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa