www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Urteko domeka gustijetarako berbaldi ikasbidekuak (II)
Pedro Astarloa
1818

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Urteco Domeca gustijetaraco verbaldi icasbidecuac, Pedro Astarloa. Apraizen moldategia, 1818

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXXIV. BERBALDIJA

 

Jaungoikuaren legeko laugarren Mandamentuben ganian, nun azalduten dan, zer zor deutsen samiak gurasuai.

 

        Jaungoikuaren legeko laugarren mandamentubak aginduten dabena da, gurasuak honretia. Iru gauza dira mandamentu onetan semian aginduten jakezanak, euren gurasuai obedietia, lagundu, edo sokorru emotia, eta erreberenzija eukitia. Auxe da benetako honretia. Lenengo zorra da obedienzija; au da, seme, alabak egon biar dira euren gurasuen agindura, humiltasun andi bategaz, laster, eta bertatik egiten dabeela eurak aginduten deutsena, erremuskada, eta mukerkerija baga, eta ez egin gura ibili baga; bada aginduten dabeena bada arima, gorputz, etxe, edo etxekuen onerako, izanik gauza nagusi, edo grabian, pekatu mortal egingo dau seme, edo alabiak, obedietan ezpadeutse. Egiten dau pekatu mortal mandamentu onen kontra semiak: Lenengo: bere gurasuen etxetik iges egiten badau, edo esten oi dana legez, txarritan badabil, bere, gurasuen eginduba ez egiterren. Bigarrngo: obeditu nai ezteutsanak gurasuari, eginduten deutsanian ez juateko taberna, joko erromerija, edo jolasera; ezteila batu urlija lagun ekandu zitalak daukazanagaz, itxi daila urlíja neskatila, edo mutilegaz daukan adiskidetasuna. Irugarrengo: agindu arren gurasuak juan deila Meza nagusi, Doctrina, Sermoe, edo beste Elexako gauzetara, inos juan nai eztabenak: bialdu arren konfesadu, eta komulgetara ilabeterik ilabetera, edo konbeni dan denporan jaramonik egiten ezteutsanak, modu onetan urterik urtera luzatuten dabela konfesinoe, eta komunoia. Egiten dabe pekatu mortal seme, alabak egindu arren gurasuak denproaz batu deitezala etxera, berandu artian etxetik kanpora dabilzanak, edo dagozanak. Pekatu onetan jausi oi dira seme alaba azijak, zeinzuk ikusirik zarturik dagozala euren gurasuak, eta ezin kastigadu leijazala, euren esan, euren itundute, edo konseju, eta bentura euren negarrai jaramoan baga, egiten dabeen goguak emoten deutseen guztija.

        Laugarrengo: egiten dabe pekatu mortal, arako seme euren gurasuak emoten deutsezan ofizijuak ikasteko ardurarik artuten eztabenak. Bialduten ditubez gurasuak euren semiak, batzuk estudietara, beste batuzk eskribietan, eta kontetan ikastera, oneek arginza, edo arotzijara, arek errementari, zapatari, edo dendaritzara, eta beste ofizijo, edo lanen bat ikastera: seme alabak barriz gastetan dabee euren gurasuen izerdija, eta arrastaka irabazi aldaijena, eta estudijau, kontubak, ed ofizijua ikasi biarrian, iragoten dabe denpora guztija alperkerija, ibilera, joko, jan edan, eta benturaz deungagoko gestakerijetan, eta uste dabeenian gurasuak daukela seme jakitun bat, eurai lagunduteko izango dan bat, aurkituten dira seme alper, nagi, jokolari, ordi, eta ezer eztakijan bategaz. Eta zenbat gatx ez ete datoz gaztien alperkerija, eta artutem daben ofizijua ikasi biarrian, ekandu zitaletan sarturik ibiltetik? Eztakije ezer, eztauke ogija irabazteko modurik, ezkonduten dira, ezin irabazi dabe eurentzat, eta semientzat biar dabeena, eta urteten dabe guztijak lapurrak, ordijak, tranposo, eta engañalarijak. Bostgarrengo: egiten dabe pekatu mortal euren gurasuai ostuten deutsenak, gaur garija, bijar artua, orain diruba, gero aragi, urdai, edo beste gauzia, ez bakarrik lapurkerija dalako, baita bere modu onian, eta santuban gastetako, ezpada ardai, joko, erromerija, merijenda, edo benturaz txarraguetarako, eta gurasuak nai ez leukienerako. Seigarrengo: egiten dabe pekatu mortak seme alabak euren gurasuen borondate baga, eurai ezer esan baga, eta benturaz jakinik eurak deungaro eruanao dabeela, ezkonzako berbia emoten dabeenak. Kontu onegaz mutil, neskatilak itxutu etzaizan zeuben aragijak. Onelako ezkonzak ezin zorionik ekarri oi ditubez aserre, atsakebe, eta alakr ezin ikusijak, beste deungagorik eztanian.

        Gauza bitan ezteutse obediu biar semiak gurasuai: bata da, pekatu egitian, bada lenago da pekatuba galazoten daben Jaungoikuari obedietia, aginsuten daben gurasuari baño. Dirautsa gurasuak bere umiari, zuaz urlija solora, eta ostu egizu garija, arbija, bedarra, edo frutia; eztabe umiak egin biar onelako gurasuen aginduba, eta egiten badabe pekatu mortal egingo dabee. Aginduten deutsa gurasuak bere umiari, guzurren bat esan daijala; ezteijola parkatu etxiari gatxen bat egin deutsanari; ezteila beragaz inos adiskide izan; bengadu daijala arek eginiko kaltia, ezteutsa onetan obediu biar semiak gurasuari. Aginduten deutsa gurasuak alabiari doiala urlija etxetara; edo ugazabagana serbietara, bildur da alabia, ara badua, eztala garbi biziko, bere arima, eta osotasuna galzeko pelleburuan ifinteko. Beste gauza, zeinetan eztauken zer obediu seme alabak gurasuai, da bizi modu, edo estaduben aukera, edo elezinoian; bada onetan bakotxa da bre borondatien jaube. Baderitza semiari, edo alabiari, ezteutsala Jaungoikuak deituten eskonzara, bere gurasuak aginduten badeutsa bere ezkondu deila, eztauka berari obediu biarrik. Gurasuak nai leukee euren seme, edo alabia, ezkondu deila urlija mutilegaz, edo urlija neskatilagaz, dote ona daukalako, ondasun andijen, edo hazienda zabalen jaube dalako. Daki semiak, daki alabiak. etzakala konbeni, bake onian biziteko gurasuak nai leukien orreekaz ezkondutia, bada eztauke zer obediu euren gurasuai. Alanbere beti izango da ondo. semiak estaduba autu, eskojidu, edo artu nai dabeenian gurasuai esatia, eta baija, eta bendizinoia eskatutia.

        Bigarren semiak gurasuai deutsen zorra da euren laguntasuna, edo sokorruba, au da, emon biar deutse, al daijela. janarija, jaztekua, eta beste biar dabeen guztija, ez bakarrik azkenengo premina, edo nezesidadian dagozanian, ez bakarrik esturan dagozanian, baita bere edozein biar, edo nezesidadetan aurkituten dirianian. Laguntasun au aituten da, ez gorputzeko biar, edo nezesidadeetan bakarrik, baita arimakuetan bere; eta alan egiten dau pekatu mortal semiak: Lenengo: bere gurasi pobriai emoten ezpaseutse janari, soñeko, bizi leku, etxe, edo estalija. Bigarrengo: eureak gexorik dagozanian, ikusi, edo bizitetan eztituzanak, osasunera biurtuteko, alegina egiten ezteutsanak, osasungei, edo medizina, eta medikubak aginduten dabena emon gura ezteutsenak, edo beste biar dabeen gauzarik ukstuten deutsenak. Irugarrengo: jakinik euren gurasuak erijotzako pelleburuan dagozala, arudurarik artuten eztabenak, eurai esateko, edo besteren baten bitartez adi erazoteko dauken pelleburua, eta elegin egiten eztabenak Sakramentu santubak denporaz artu daijezan. laugarrengo: egiten dabe pekatu mortal arako seme, zeinzui itxi eutsezan gurasuak euren ondasun, edo haziendak, onenbeste emoteko pensu, edo obligazinoiagaz, ziatz pagetan ezpadabe; eta emoten badeutse bere, beti da aserre, gogo deunga, arpegi ilun, eta garraztasunagaz; egunerik egunera, ilerik ilera, eta benturaz urterik urtera luzatuten dabeela zor au pagetia; atsakabez betetan ditubezala euren gurasuak, zeinzuk bere estura, eta premina artian dauken zer ibili biarren dabeenen billa, lotsaririk andijak daukadaz ganian; semiak daukadaz, eurak gaitik begiratu biar dot, ezin kalien erdijan itxi neikez, ezin billoxik egon leitekez, eta ez jat guztirako elzen. Enzuzube seme fede gitxikuak, zerdirautsuben Jaungoikuak berak: Gurasuak honretan daituzanen ganian Jaunaren bendizinoia jatsiko da; geitu, eta azijagaz juango dira bere ondasunak; atsegin andi bat artuko dau bere semeetan, eta betiko iraungo dau bere ganera etorriko dan Jaunaren bedeinkazinoe ugarijak.

        Ezta gruasuen erijotziagaz amaitu, edo akabetan semiak deutsen zor au, aurrerago iragoten da; bete, edo kunplisu biar ditubez euren testamendubak bere, ateraten ditubezala euretan aginduriko meza, eta honrak, emoten ditubezala euretam aginduriko meza, eta honrak, emoten ditubezaka limosnak, eta au aldaijen lasterren; bada egiten ezpadabe gurasuen testamendubak dinuana, edo luzatuten badabe, lasterm edo beinguan al daijela, pekatu mortala egingo dabe. Baña, gurasua pobre izanik, ezpadau ezer itxi bere, eztabe orregaitik aztu biar euren semiak; atera biar deutsez honrak, euren edukuai atera oi jakezan modukuak. Ain pobriak badira, ze ez jaken elduten onetarako bere, egin biar dabe alegina ainbat lasterren purgatorijotik urten deijen. Au egingo dabe, Jaungoikuari eurakgaitik erregutubagaz, mezak enzunagaz, induljenzijak irabazijaz: Purgatorijuan badagoz zuben gurasuak, benturaz zubekgaitik dagoz; zubei euki eutsuben amodijo larregijagaitik.

        Semiak gurasuai deutseen irugarren zorra da errebenrrenzija, edo begiraune on, eta umila. Modu bitakua izan leiteke begiraune, edo erreberenzija au, barruko, edo bijotzekua, eta kanpotikua. Barruko, edo bijotzekua da benetan ametia, estimetia, askotan eukitia bijotz osotik. Goprutzekua da, emotia kanpotik, edo gorputzagaz bijotzeko erreberenzija, edo bagiraunien ezagarri, edo señaliak, lana berbaz, zein da egitez, edo obraz. Bijok euki biar deutsez semiak gurasuai. Lenego: bijotz, edo barrukua, eta alan maitetu, edo amadu biar dau semiak bere gurasua ai modutan, ze ezteutsa inori bere, Jaunagoikuari ezkero ainbeste amodijo zor, zein da berari; bada eztau inorgandik einbeste mesede artu, zein da beragamdik; bada izatia emonagaz egin eutsan bestek egin ezteutsan, eta egingo bere ezteutsan mesedia. Euki biar dau askotan, eta euki biar deutsa lotsa, itzal, eta errespeto guztizko bat. Bigarrengo: emon biar dituz bere bijotzian deutsan lotsa, itzal, eta errespetuaren ezaugarri, edo señaliak, nai dala beragaz berbaz daguanian, nai dala beragaitik zerbait dinuanian, nai dala beragaz daguanian, edo dabilenian, ain modutan, ze edonok ezagutu biar dau, lotsa itzal, eta errespeto andi bat deutsana. Erreberentzija, edo begiraune au edozein semek euki biar deutsa bere gurasuari; eldu deila gizonik eldu al leitekian diñaderik eregi, edo altubenera, beragan eukiko dau zor au, txikijak, nai andijak, libriak nai ezkondubak, Sazerdotiak, nai Obispuak, Erregek nai Aita Santubak. Jesu Kristo gura Jauna Sazerdotien Sazerdote zan. Jaungoiko benetako zan, Jaugoikuaren semia zan, Jaungoiko benetako zan, eta alanbere beti beti euki eutsen guztizko begiraune, edo erreberenzija andi bat bere Amari, eta Aitari ordeko San Joseperi: beti egon zan euren agindura.

        Agindu onen kontra egiten dau pekatu mortal; Lenengo: bere gurasuari gorroto deutsanak; bera ezin ikusi dabenak; erijotzia, edo gatxen bat gura, edo desietan deutsenak; euren ondasun, diru, edo hazienden jaube izatera elduterren, nai leukienak, ainbat lasterren il deitezan, luze egiten jakela euren bizitzia. Bardin: egiten dau pekatu bere gurasuaren erijotziagaz poztuten danak, edo berak eukazan pensuba, bere erijotziagaz amaitu, edo akabetan dalako. Bigarrengo: egiten dau pekatu mortal bere gurasua gitxitan daukanak, edo desprezietan dabenak, kanpotik adi erazoten ezpadau bere gitxitan eukite, edo desprezijo au. Irugarrengo: burla, eta barre egiten deutsanak, berbaz, edo obraz; berbaz, esanagaz ez izenak, edo izen gestuak, dei eginagaz begi bakotxa, belarri bakotxa, errena, trakua, edo onelako izen, utsune, edo faltaren bat adi erazoten dabenagaz: obraz, siñuka, edo kinuka eginagaz, bera legez errenka, alboka, edo beste modu barregarrijen baten ibilijagaz, bada oneek guztijok besteren bategan pekatu mortal benturaz ez izan arren, semiagan geijenetan, beti ez esaterren, izango dira pekatu mortal. Dakuskuna da, gizonak nosbait ontzat bedarue bere besteren batek modu onetan dei egitia, onelako siñubak egitia, edo ez izenak esatia; guztiz asko sentidu oi dabeela semien aotik enzutia, eta eurak modu onetan burla egitia. Ara zelako maldizinoia ezarten deutseen Espiritu Santubak onelako gurasuen burlarijai: Belak atera deijuezala begijak, eta arranuak jan daijuezala ama, eta aitari burla egiten deutsenai.

        Laugarrengo: egiten dau pekatu mortal bee gurasuagaz aserratuten danak; berari agiraka egiten deutsanak; berba garratz, eta astunak esaten deutsazanak; aserrien aserrez eurakganantz eskubetan daukana botaten dabenak; luurren kontra ostikoka egiten dabenak; begi okerrakaz, edo solbarda ganetik begiratuten deutsanak; txistu, edo gorrua beraganuntz botaten dabenak, edo beste onelako edozeinbere desprezijozko egitade, edo akzinoerik egiten dabenak. Bada, Jauna, etzako gurasuari agirakarik egingo, edo etzaka erreprendiduko, dongaro egiten dabenian? Ez Kristinaubak. Ara zer dirautsan San Paulo Apostoluibak bere ikasla edo discipulu Thimoteori. Zarraguari ez egijozu egirakarik egin, ezpada erregutu eijozu zure aita bazendu legez. Thimoteo obispua zan, Kristinauben aita zan; eta alanbere ez eban gura San Paulok zarrai agiraka eijuen, ezpada humiltasun, eta biguntasunik andijenagaz erregutu eijuen, emendadu zeitezala. Zenbat, eta gitxijago gurako eban seme batek agiraka eijon bere aitari? Konbeni bada, gurasua daukan ekandu dongen bateti ateratia, edo beste egin daben gatxen batgaitik zerbait esatia, au egin biar da erregubagaz, modurik oneenian, humiltasunm eta biguntasunik andijenagaz, zor deutsan lotsa, eta errespetorik galdu baga. Bostgarrengo: egiten dau pekatu mortal, bere gurasua joten dabenak, nai dala eskubagaz, nai dala makiliagaz, nai dala beste gauzagaz, eta ain andija da pekatu au, ze aginduten eban Jaungoikuak antxinago legian, il eijela bere ama, edo aita jo eijan semia. Seigarrengo: egiten dau pekatu mortal, bere gurasua zematuten dabenak, nai dala atza, edo ukabila ifiniagaz, nai dala besua eregijagaz, nai dala arri, makilla, edo beste edozeinbere gauzagaz jotera eginagaz. Zazapigarrengo: egiten dau pekatu mortal semiak, euren gurasuak gurasotzat ezagutu nai ezpaditu, edo lotsatuten bada guraso legez tratetan izatia emon eutsenak. Au egin oi dabe arako gizon arro, eta soberbijo, pobretxu batzuben seme izanik, ondasun andijen jaube izatera, edo leku eregijen batzubetara elduten dirianak. Oneek eztabe traturik euki gura euren gurasuakaz; eztabe nai inok jakin dagijan noren seme dirian; ezteutse euren gurasuai ezer emon gura; ezteutse berbarik egiten, eta begiratu bere beste batzuk balira legez, edo beste ezagun batzui berba egingo balijakue legez. Onelakuak eztabe bete, edo kunplietan mandamentu onetan semiai aginduten jakeena. Jauna, emoten jake biar dabeen guztija: eranzungo dabee benturaz. Ezta ori asko. Gaua bi dira lagundu edo sokorridu, eta erreberentzija, bijak zor deutsaz semiak gurasuari, eta batagaz kunplidu arren eztau bestia jaoten.

        Gurasuen izenian aituten dira nagusijaguak bere, nai dala urte, edo edadian, nai dala diñadian, nai dala agindute, edo gobernuban; eta alan guztijai zor jake lotsia, begiraune, eta errespetua. Onelakuak dira, Arima-zain, edo Kurak, beste Sazerdotiak, ordendurik dagozanak, Alkate, Fiel, eta beste Justiziako guztijak; ugazabak, Maesubak, eta beste gure ganian eskubidia dauken guztijak. Onei guztijoi dei egiten jake Eskritura Sagraduban gurasuen izenagaz, eta guztijai aginduten jake guztiz estu, ob ediu dakijala, ain modutan, ze erijotziagaz kastigetan dau Jaungoikuak erriko nagusijari obediu nai ezteutsana, eta bardin Sazerdotiari.

 

 

Erazoginza

 

        Jakin gura badabe semiak ze zorioneko, ze subertetxu, ze doatsu, eta bedeinkatu dirian euren gurasuak honretan ditubezanak; eztauke begiratu baño Eskritura Sagradia. Eneuke denporarik eukiko esan nai baneutsuz, onelako semientzat dagizan bedeinkazinoe ugarijak. Moisesi Jaungoikuak legia emon eutsanian, zinuan modu onetan: Honradu egizuz zeure aita, eta zeure ama, urte luzietan bizi zaitezan, eta bedeinkatuba izan zaitezan Jaunak emongo deutsun luurrian. Espiritu Santubak dirausku: ondasun andijak batuten dituzana legez da, bere aita honretan dabena. Aita honretan dabenak atsegin, eta poz andi bat eukiko dau bere semeetan, eta Jaungoikuak enzungo dau bere eskabidia. Zeure izkune, edo berba, zeure egitade guztijetan, eta pazienzija guztijagaz honradu egizu zeure aita, berak ezarri deizun bere bendizinoia, eta bedeinkazinoe onek iraun dagijan betiko, bada aitaren bendizinoiak sendatuten dituz semien etxiak, ez bakarrik eurentzat, baita euren seme, eta semien semientzat bere. Gurasuari eginiko ona eztau Jaungoikuak inos aztuko, beragaitik sari andi bat emongo deutsa semiari, eta neke, naibage, estura, edo gatx andiren baten badago, aterako dau andik, eta ifiniko dau atsegin onian, eta izotza eguzki beruagaz urtu, eta desegiten dana legez, alaintxe kenduko dira bere pekatu guztijak. Ze ondasun ugarijagorik? Ze mesede endijagorik nai zeunkee semiak zeuben gurasuak honretiagaitik Jaungoikuak emen izkiniten deutsuzanak baño? Eztakit, Jaun onek opa deutsuzan zorion oneek baño andijagorik nai iza zinaikezan mundu onetan, ez bestian, ez gorputzearentzat, ez arimiarentzat.

        Begiratu daigun orain beste aldetik, zelako gatxakaz zematuten dituzan Jaun onek beronek euren gurasuak honretan eztitubezan semiak. Izen, edo fama txarrekua izango da bere aitari jaramonik egiten ezteutsana, eta madariktuba bere ama aserratuten dabena. Bere gurasuak honretan eztituzan semiari, amataduko jaka bere kandeliam eta ilunian geratuko da: au da, galduko jakaz haziendak, ilgo jakaz semiak, eta geratuko da neketan, eta gatx andijen gau ilunian. Ain modutan zainduten eban Jaungoikuak antxinako legian semiak gurasuai, zor deutseen honria, ze aginduten eban, il egijela bere aita, edo ama joten eban semia, eta bardin zan maldizinoerik botaten beutsen. Nor arrituko ezta enzunik ze gogortasunagaz agiraka egiten eutsen Jesu Kristok Fariseuai, euren gurasuak honretan etzitubezalako? Dei egiten deutse hipokrita, enbusteru, guzurti, eta zorigalduak. Begira orain, Kristinaubak, ze maldizinoe ikaragarrijak daukazan ezarririk Jaugoikuak bere gurasuak honretan eztitubezan semien ganera. Gizonari berez, edo bere naturalezaz datorkijo gurasuak emadu, eta honretia, eta alan onetarako ez leuke biar, ez legerik, ez agindurik; bada dakusku abere, edo animalijetan onelako agindu, edo lege baga maitetu, edo ametan ditubezala euren gurasuak. Baña gure Jaungoiko andijaren ontasunak, ez bakarrik ifinten deusku lege, eta aginduba, baña izkiniten bere deusku sari guztiz ugarija, geurez egin nai ezpadogu, edozeinbere abere zenzun bagak, bere gurasuakaz egin oi dabena, daigun gitxienez, ifinirik dagozan zori on, eta ondasunakgaitikç Onetarakoxe zematuten gaituz ainbeste kastigugaz; opetzijak asko ezpadira gure astuntasun, eta sortasunari zirkinik erazoteko, kastiguben bildurrak eruan gaizan, ain biar, edo obligazinoe estuba bete, edo kunplietara. Biztu zaiteze bada, semiak, zeuben gurasuak honretara, euki dagizuben mundu onetan bizi luze, eta zorionekua, honradu zaijezen zeuben semiak, eta eldu zaitezen guztijok zeruko honra, eta atseginetara. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa