www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Urteko domeka gustijetarako berbaldi ikasbidekuak (II)
Pedro Astarloa
1818

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Urteco Domeca gustijetaraco verbaldi icasbidecuac, Pedro Astarloa. Apraizen moldategia, 1818

 

 

aurrekoa hurrengoa

L. BERBALDIJA

 

Aita guriaren ganian.

 

        Kristinau batek jakin biar daben laugarren gauzia da, zer orazinoe egin, edo zer eskatuko daben. Au jakingo dau jakinik Aita guria, Abe Marija, eta beste Elexako orazinoiak. Ain da argala gizona, ain itxuba, ain ezetarakoeza Jaugoikua baga, ze eztaki ez zer, ez zelan eskatu, dino San Paulo Apostolubak. Ezauturik egija au Apostolubak esan eutseen euren Maesubari: Jauna irakatsi begigu orazinoe egiten; eta ontasun, eta biguntasunez beteriko Jaunak eranzun eutsen: ara bada; modu onetan zeuben orazinoe, edo eskabidia egin eikezube: Aita guria, zerubetan zagozana, santutu, edo santifikadu bedi zure izena, betor gugana zure erreinuba, egin bedi zure borondatia zelan zeruban alan lurrian: egunian eguniango geure ogija egun iguzu; parkatu eiguzuz geure zorrak, geuk geure zordunai parkatuten deutseguzana legez; ez eiguzu itxi jausten tentazinoian; baña libradu gaizuz gatxetik Amen. Berba oneetan irakatsi euskun Jaungoikuaren semiak, ez bakarrik nori eskatu biar deutsagun, ze eskatu biar dogun, eta zelan eskatu biar dogun, ezpada ifini bere zituzan gure auan berbak eurak, zeinzukaz esaktuko genduba. Orregaitik eztago zeuban, ez lurrian eskabide oberik berau baño, iru gauza gaitik.

        Lenengo: Jesu Kristok berak bere aotik irakatsi ebalako. Ez, ezta orazinoe au Aitalenen, edo Patriarkaren batek irakatsija, ez Igarla, edo Profetaren batek konponduba, ez Aingeruben batek zerutik ekarrija, Jaungoikuak berak bere ao bedeinkatutik irakatsija da. Bigarrengo: bere laburtasuna gaitik; bada gizon atzeratuben, eta zenzun gitxijenekuenak ikasi leike buruz, eta eztauka sorrik sorrenak atxakijarik buruz ez jakiteko, guztiz dalako erraz berba gitxi oneek ikastia. Irugarrengo: bertan eskatuten jakolako Jaungoikuari, eskatu al leijon guztija; bada bere zazpi eskari, eta petizinoietan zarratuten da karidade guztija, alan Jaungoikuaganako, zein da proximuaganako. Lenengo irurak dagokijoz jaungoikuaren honriari, eta agindu bi oneetan zarratuten dirian legez lege, eta Igarlak aginduten deuskuben guztija, alaintxe Aita gurian eskatuten dogu, lege, eta Profetak eskatuteko aginduten deuskuben guztija. Izanik bada orazinoe au ain miragarri ain zeruko, ain Jaungoikozkua, guztiz da biarra jakitia zer eskatuten dan eskabide, edo petizinoe bakotxian, eta zer esan gura dan berba bakotxian; bada daukazan guztijetatik eztago bat bakarrik bere utsian. Auxe da urrengo berbaldi, edo platiketan azaldu, edo esplikadu nai neuskezubena.

 

 

Aita guria zerubetan zagozana.

 

        Eskari, edo petizinoiak egiten abijau baño lenago aginduten deusku Jesu Kristok, esan daigula: Aita guria, zerubetan zagozana, eregirik geure bijoza Jaungoikuagana, uste, edo konfianza oso oso, eta humiltasun andi bategaz berari egin eijoguzan geure eskarijak. Benetan zek obeto sendatu leike gure uste, edo kofijanzia jakitiak baño geure Aita dala guere eskarija emon biar deuskuna? Nogana juan ginaitekez uste betiaguagaz geure Aita maite, laztan gaituzanagana baño? Orregaitik agindu euskun Salbagiliak dei egin deijogula ao betian Aita. Geijago eta geijago azi dedin zuben itxoromen, edo konfianzia orazinoe au esatera zuazanian, begira ze errazoe andijagaz dei egiten deutsagun Aita. Lenengo: berak emon deusku izatia bere anz, edo irudira. Gizon bat bada beste baten aita izatia emon eutsalako, zenbat eta errazoe andijaguagaz izango ezta gure Aita Jaungoikua? Gizon batek ezin emon leijo beste bati gorputza, eta arimia. Orregaitik Jaungoikua obeto da gure Aita, izatia emon deuskuben gurasuak baño. Bigarrengo: da gure Aita gugaz daukan arduria gaitik. Berak zainduten dau gure bizitzia, berak emoten deusku janarija, jaztekua, osasuna, bizi lekuba, eta beste biar dogun guztija, ain modutan ze eztaukagu, eta ezin euki bere ginaike bere eskubetatik eztatorkigun gauzarik. Irugarrengo: da Aita berak erosi genduzalako bere odolagaz. Ementxe bai ezagututen dala ze Aita maite, Aita errukior, edo miserikordiosu, ze on, ze biguna dan. Ondo eta ondo ezagututen da gure Aita dana, izatia emotian; ondo eta ondo ezagututen da gure ardura eukitian; baña ez ain ondo inun, zein da gu pekatupetik bere erijotza, eta odolagaz ateratian baño. Ementxe, ementxe inun baño obeto ezagututen da, ze Aita benetakua dan eta ze errazua andijagaz dei egin biar deutsagun.

 

 

Aita Guria.

 

        Eztirauzku Jesu Kristok esan daigula aita neurija, ezpada Aita geuria, adi erazoteko sinistu, eta konfesetan dogula, guztijok gariala Aita baten semiak, eta bata bestijen anaijak; eta alan Kristinau guztijok gara bardinak jaijotza onetan, andijak, eta txikinak, gizonik eregijenak, eta pobretxurik pobrienak, Erregerik alsu,edo poderosoenak, eta eskian dabilzanak. Alaintxe dirausku Jesu kristok. Zubek guztijok anaijiak zare eta eztaukazube Aita bat baño, zein dan zeruban daguana. Baña zer diñot? Ez bakarrik, mundu onetako Lenen, edo Prinzipe, Agintari, eta Erregiak dira gure anaije; baña Jesu Kristo gure Jauna daukagu geure anaije nagusi; eta alan dino San Paulo Apostolubak: Eztala lotsatuten Jaungoikuaren semia guri bere anaije dei egiten. Izanik bada gu guztijok anaijiak, maitetu, edo amadu biar dogu alkar zeruko Aita baten seme legez. Dinogu bere, Aita guria, adi erazoteko eztogula geuretzat, eta guztijentzat nai dituguzala emen eskatuten dirian ondasun, eta mesediak. Au irakatsijagaz estutu nai gaituz Salbagiliak Kristinau, eta gizon guztijok alkarganako amodijo, eta karidadian.

 

 

Zerubetan zagozana.

 

        Leku guztijetan dago gure Jaungoikua; berak beteten dituz zeru luurak, eta alan eztago bera eztaguan lekurik; alanbere dinogu zerubetan zagozana, euretan ezagututea dalako inun baño obeto bere anditasun neurri bagia, bere eskubide alsu, edo poderosua, bere jakituri miragarrija, eta bere onoidade beste guztijak. Orregaitik dinogu Jaungoikua leku guztijetan badago bere guztiz, edo espezialmente, edo berezko moduban daguala zeruban, eta Altarako Sakramentuban. Dinogu bere zerubetan zagozana, gomuta daigun nundik gatozan; zeruko Errege gandik jaijuak gara, bere odola daukagu, eta kasta erriala gara; eta orregaitik lotsa izan biar gara infernuko urdekerija, eta pekatuben zikinkerija bilauben artian ibilten. Dinogu bere zerubetan zagozana, ezaguturik berba egiten guazan Jaunaren anditasun pare bagia, eldu gaitezan humiltasunik beeren, edo andijenagaz. Orra zelan berba onen bitartez biztuten dan gure uste, edo konfianzia, eta geitu, edo aziten dan gure humiltasuna. Esanik Aita, artuten dogu seme batek bere Aita maitiagan euki al leijan usterik oso, eta betiena, eta esanik zerubetan zagozana, beteten gaituz bere anditasun pare bagiak humiltasunez. Aita gurien sarrera onetan ezagututen dogu, bera dinogunian Jaungoikuagaz berberagaz gagozala berbaz, berari arteztu, edo dirijietan deutsaguzala geure eskari, edo petizinoiak, ta beragandik itxaroten dogula eskatuten doguna.

 

 

Santutu, edo Santifikadu bedi zure izena.

 

        Gertu, edo prestadu ezkero guere bijotza eskabide, edo orazinoerako, lenengo egiten dogun eskari, edo petizinoia da, santutu, edo santifikadu bedi zure izena. Errazoe andijagaz asiten gara orazinoe egiten emetik; bada lenengo billatu biar doguna gauza guztijetan da Jaungoikuaren honra, eta alabanzia. Dinogunian santifikadu bedi zure izena, eztogu eskatuten Jaungoikua dan baño santubago izan deila, edo bere izenaren santutasuna azi edo geitu deila; bada ezin inundik bere dan, edo izan dan baño santubago izan leiteke gure Jaungoikua; bada beti izan da neurri baga, azken baga, eta kabu bagia bere santidadia. Eskatuten doguna da, mundu onetako gizon guztijak ezagutu, eta euki daijela Jauna euren Jaungoikotzat; honradu, eta alabadu daijela bere izen santuba, ez bakarrik miinagaz, ezpada obrakaz, edo bizitza santu bategaz bere. Eskabide au eginagaz erregututen deutsagu; lenengo: Jentil guztijak ekarri daizala bera ezagututera, arturik bateo, edo bautismua sartu deitezan Elexa Sntuban, eta izanik bere seme benetako, alabadu daijen bere izen santuba miinagaz, eta honradu euren bizitziagaz. Bigarrengo: idigi deijuezala herejiai euren arimako begijak, ezagutu dagijezan euren utsune, edo siniskera okerrak, eta biurturik euren Ama Elexara, alabadu deijela bere izen santuba. Irugarrengo: eztaijela pekatarijak blasfemadu Jaunaren izen beneragarrija, ez bakarrik euren juramentu, eta birauakaz, baña ezta euren pekatu, eta bizi modu txarragaz. Ekarri dagizala onetarako penitenzijako bidera, garbiturik euren arimak bedeinkatu, alabadu, eta honradu dagijeen bere izen santuba, alan berbaz, zein da egitade, edo obraz. Laugarrengo: santubagao egin daizala santubak, obiago onak, artezago, edo justubago artez, edo justubak, obeto, eta geijago santutu, edo santifikadua izan dedin euretan on guztijen emoilia. Berba baten: eskabide onetan erregututen deutsagi Jaungoikuaru munduko gizon guztijak, on, eta santubak izan deitezala, guztijak santifikadu daijen esate, eta egitiakaz bere izena.

 

 

Betor gugana zure errinuba.

 

        Bigarren eskari, edo petizinoia da; betor gugana zure errinuba. Ezgaututeko zer erregututen deutsagun Jaunari, jakin biar dogu iru modutan aitu leitekiala Jaungoikuaren erreinuba: bata da naturalezakua, au da, zeru luur, eta euretan dagozan gauza guztijak; bigarrena grazijakua, eta irugarrena glorijakua. Eskabide onetan ezteutsagu jaunari erregututen emon, edo bialdu deigula lenengua; bada au munduba egin zanetik beti dago, eta irauten dau, eta bakarrik eskatuten deutsaguz bigarren, eta irugarrena. Lenengo bada: dirautsagunian betor gugana zure erreinuba, eskatuten deutsagu bialdu deigula bere grazija geure arimetara; modu onetan erreinadu dagijan gure arimetan. Gauza jakina da, grazijan daguan arimia Jaungoikuaren bizi, eta jar lekuba dana, bera dauka erregetzat, bera jauntzat, bera agintaritzat. Orregaitik dirautsagunian betor gugana zure erreinuba erregututen deutsaguna da, datorrela bera gure arimara, agindu daijala bertan, errege batek bere erreinuban legez, eruan gagizala bide artezetatik, eta izan deila grazijaren bitartez gure arimia bere erreinuba. Bigarrengo: emen eskatuten deutsaguna da zeruko erreinuba, edo glorija, nun agindu, edo erreinetan dabeen Santubak Jesu Kristogaz batera. Erreinu auxe da geure gogo guztijagaz nai izan biar doguna, auxe gauza guztijak baño leenago billatu biar doguna, eta zeingaitik galdu biar dituguzan mundu onetako gauza guztijak. Au eskatubagaz erregututen deutsagu banatu, edo desegin daijala demoninuaren erreinuba, zein dan pekatuba, agindu eztaijan, ez gure bijotzian, ez gure gorputzian, eta kendu dagiguzala bere erreinura juateko arerijuak ifinten dituzan estropezu guztijak.

 

 

Egin bedi zure borondatia, zelan zeruban, alan luurrian.

 

        Irugarren eskabide, edo petizinoia da, egin bedi zure borondatia, zelan zeruban, alan luurrian. Erregutu ezkero Jaunari biagarren eskari, edo petizinoian emon deigula zeruko erreinuba, irugarren onetan eskatuten deutsagu erreinu onetara elduteko biar doguna, bada nai badogu eldu zerura, zaindu biar dituguz legeko agindubak, eta onexek jaotia da Jaungoikuaren borondatia, da erregututia emon deigula bere grazija, berak bere legian aginduriko mandamentubak gordetako. Ain da biarra, ain premiazkua bere eskabide au egitia, ze ezin inundik bere egin ginaike Jaunaren naija, edo borondatia, berak emoten ezpadeusku bere laguntasuna, eta grazija. Ain gara argalak, ain ezetarakoezak, ze dino San Paulo Apostolubak, ez gariala duin geurez pensamentu ontxu bat bere eukiteko, eta gure duintasun guzija Jaungoikuagandik datorkigula. Ezin inos Jesus bere esan leike biar dan moduban, Jaunaren grazija baga, dino Apostolubak berak. Orregaitik, beti beti egozan Santubak eskari, edo petizinoe au egiten Jaunari. Batzubetan zirautsen irakatsi eijuela bere borondatia egiten; beste batzubetan eruan egizala bere borondateko bidetik; orain, idigi eijuezala arimako begiak ezgtututeko berak zer nai eban; eta gero adi erazo eijuela bere borondatia.

        Dinogunian, zelan zeruban, alan luurian: eskatuten deutsagu Jaunari emon deigula grazija luurian gagozanoi, egiteko bere borondate, edo aginduba zeruban dagozan santu, eta Aingerubak egiten daben poz, bizitasun, eta gogo onagaz. Baita bere erregututen deutsagu, zerutar areek ezin alderatu, edo apartadu al leitekezana legez bere borondatetik, ezin ezer egin leikiena legez bere agindubaren kontra, alaintxe gu bere ez gaitezala inos juan bere borondatiaren kontra. Denpora guztijetan euki biar dogu ao, eta bijotzian eskabide au; beti beti esan biar deutsagu Jaunari: Egin bedi zure borondatia; baña arako gatx, neke, lan, eta atsakabez ingiraturik dagozanian da, nos sarriago, eta bijotz barrubagotik esan biar dogun: onetarako begiratu daigun nundik datorkiguzan gatxak, ta gurata gura ez konfesaduko dogu eztaguala bat bakarrik Jaungoikuaren borondatetik eztatorrenik. Datorrela demoninuagandik, datorrela geure arerijuakgandik, datorrela gorrotorik andijena deuskubenakgandik, beti beti dator Jaungoikuagandik. Eztago bere eskubeetatik eztatorren gatxik. Auxe da begiratu biar doguna, eta esan Jaunari: Egin bedi zure borondatia. Sikate, euri, edo izotzak galzen badituz laboriak, esan deijogun Jaunari: Egin bedi zure borondatia. Gatx, edo enfermedadiak bagaukaz oe baten, esan deijogun Jaunari: Egin bedi zure borondatia. Pobreziak, estura, edo premina andijan ifinten bagaituz, esan deijogun: Egin bedi zure borondatia. Gizonak deuskuben gorrotuak, edo borondate okerrak kenduten badeusku daukaguna, zauritu, eta gatxez beteten bagaitu, esan deijogun Jaunari: Egin bedi zure borondatia. au egiten badogu biar dan humiltasun, eta debozinoiagaz ikusiko dozube zelan poztuko gaituzan gatx, eta lanik andijenen erdijan; bada ezagutuko dogu Jaunak deuskun amodijotik datozala guztijok.

 

 

Erazoginza

 

        Lenengo iru eskabide oneetan eskatuten doguna da, gizonak honradu daijela Jaungoikua; baña ez gara berbetan bakarrik geratu biar. Nai badogu benetan, bete dedin lenengo eskabide, edo petizinoia, santutu, edo santifikadu daigun jauna geure bizi modu onagaz. Jesu Kristok dirausku bakotxari: Argi egin begi zuben bizi modu onak, ikusirik gizonak zuben obra onak, bedeinkatu, eta alabadu daijen zeruban daguan zuben Aita. Bestelan, zelan esan zinaike santifikadu bedi zure izena, zeubek dehonretan badozube zeuben bizi modu txarragaz, zeuben pekatubagaz, zeuben ekandu zitalakaz? Errazoe andijagaz esan leikezube: zubekgaitik blasfemetan da jaungoikuaren izen santuba. Badakizube zelan? Ezekiel Igarla, edo Profetiak dirautsube: Ikusirik jentil, eta herejiak Kristinauben bizi moduba, ain diriala loijak, ain lapurrak. ain irritubak, zeinda eurak, edo benturaz geijago, ezin sinistu dabe Jaungoikuak aginduriko legia, obia dana eurena baño, edo gure erlijinoe, gure siniskera, eta Elexa santubak irakasten dabena artezago dana eurak daukena baño. Modurik onena bada esateko Jaunari, santifikadu bedi zure izena, da bakotxak santututia bere bizitza onagaz. Bestelan, judegubai baño errazoe obiagaz esango deusku Jaungoikuak: Oneek miinagaz alabetan nabe; baña euren bijotza urrin dago niganik.

        Bigarren eskabidia biar dan modunban egiteko geure aldetik, artu biar ditugu erreinu au irabazteko modubak. Eztaigun uste esanagaz Jaunari: betor gugana zure erreinuba, eta alperrik egon, eta nai dogun moduban bizi izanagaz emongo jakula. Ezin erreinu atan sartu ginaitekez, lan, neke, negar, zizpuru, eta gatxen bide garratzetik baño. Jesu Kristok irakatsi euskun egija au, ez bakarrik aoz, edo berbaz. baita bere egitade, edo obrakaz. Berak biztu gura izan genduzan bere ejenplubagaz bide onetatik ibiltera. Izanik glorijako Jaun, zerubaren jaube, eta Jaungoikauren seme, bera juan zan gure aurretik. irago eban pasinoerik gogorrena, eta erijotzarik krubelena bere Aitaren glorijara elduteko. Bada konbeni bazan erru baga, pekatu baga, eta berez santu, eta artez, edo justuba onelako bide astunetik iragotia, zer uste dogu guk pekatari errukarri, eta auts puska bat baño ez garianok? Neure kristinaubak, ezin Kristogaz batera egon leiteke zeruban, bera ibili zan bidetik eztabilena munduban. Alperrik billatuko dozu kurutziaren baño besterik zeruko erreinura elduteko, eztozu aurkituko; beste guztijak infernurakuak dira, araxe duaz.

        Astun egiten bajaku bide onetatik ibltia, egin daigun biar doguna legez irugarren eskari, edo petizinoia, eta guztiz gozo egingo jaku. Ain da andija Jaunak deuskun amodijua, ze ikusirik ez gariala borondatez sartu gura bide onetatik, indarrez eruan nai gaituz , eta bialduten daeuskuz geure borondatez artu gura eztituguzan nekiak. bai Kristinaubak, sinistu egidazube, auxe da Jaunaren borondatia lan, eta naibagiak bialduten dituzanian. Ezteuskuz oneek bialduten gorroto deuskulako, ez ezin ikusi gaituzalako. Gugaz daukan arduriak, deuskun amodijuak bialdu erazoten deutsaz. Bide okerretik guaz, bide galdutik guaz; emoten deuskuzan azote onekaz sartu gura gaituz zeruko erreinurako bidian. Esan deijogun bada: Egin bedi zure borondatia, zelan zeruban, alan luurrian, eta ikusiko dozube zelan ezaguturik zeruko Aitaren eskuba dala joten zaituzan zigorra darabilena, ez bakarrik ezteutsuben nekerik emongo, ezpada poz andi bategaz artuko dituzuzan Aita maitiak deutsun amodijuaren ezaugarrik, edo señaletzat, eta guztijak diriala bere asmubak gu eruateko zerura. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa