www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Urteko domeka gustijetarako berbaldi ikasbidekuak (II)
Pedro Astarloa
1818

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Urteco Domeca gustijetaraco verbaldi icasbidecuac, Pedro Astarloa. Apraizen moldategia, 1818

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXXII. BERBALDIJA

 

Jaungoikuaren legeko bigarren aginduben ganian.

 

        Jaungoikuaren legeko bigarren mandamentubak aginduten deuskuna da, Jaungoikuaren izen santuba ez utsian arzeia, edo bardin dana, juramentu uts, edo faldorik ez egitia. Juramentuba da esaten dan gauziaren egijen ganian, Jangoikua testigutzat ekartia. Modu askotan juramentu egiten da: kurutziari, justiziako zigor, txuzo, edo beste ezaugarri edo señaleri mun eginagaz; Ebanjelijo, kurutze, edo justiziako zigorrian eskuba ifinijagaz, esanagaz, juramentu egiten deutsat Jaungoiko, Trinidade, Jasu Kristori. Da bere juramentu testigutzat ekartia arako kriatura norzugan argijago, edo klarubago agiri dan Jaunaren ontasun, eta anditasuna: esango balitz legez: Ama Birjiniagaitik, zeruko Santubakgaitik, edo zerubagaitik. Baña au esaten bada arako gauzakgaitik, zeinzubetan eztan ezagututen, edo eztan ain argi agiri Jaungoikuaren guganeko ontasuna; ezta juramentu izango: esango balitz legez eskuban daukadan ogijagaitik, auxe ementxe naguana legez, Kristinau nazana legez, edo qq, gizon prestu nazanez, neure konzienzijan, bada itzkune oneetan ezta Jaungoikua testigutzat ekarten. Beste esakune modu-bat guztiz sarri euki oi da auan. Ondo daki Jaungoikuak egija dinodana, edo guzurrik eztinodana. Jaungoikuaren aurrian nago, eta daki zer dinodan, oneek dudazkuak dira. Esan gura badozu, ezin Jaungoikuaren jakiturijagandik ezer ezkutadu leitekiala, ezta juramentu izango. Baña, esan gura badozu Jaungoikua dakarzula, dinozun egijaren testigu, juramentu izango da.

        Iru gauza aurkitu biar dira juramentuban ona, eta biar dan lezkua izateko. Egija, arteztasun, edo justizia, eta premina, biar, edo nezesidadia. Lenengo: egija; au da, ziur ziur egon biar zara dinozuna, dinozun moduban dala. Artuten deutsube juramentu, Domeka gixoan Pedro Elexan egon bazan, ala ez: bada juramentu egiteko an egon zala. ziur ziur egon biar zara an eguala itanduten deutsuben denporan; bada dudan bazagoz, baeguan ala ez, pekatu mortal egingo dozu. Orregaitik juramentu arzen danian, bakotzak esan biar dau gauzia dakijan moduban, ziru dakijana ziur, dudan dakijana dudan, ikusija ikusija kegez, eta enzuna enzuna legez, ezerbere gitxitu. geitu, eta aldatu baga, bere gogo, memorija, edo ustian daukana legez, bada auxe da juramentu egijagaz egitia. Esan gura dot: juramentubaren egija dago juramentu egiten dabenak bere memorija, edo ustian daukan moduban gauzia esatian, ez berez dana legez. Esaterako: itanduten deutsube, beguan ala ez Juan urlija egunetan jazo zan errijetan; zuk uste dozu ez eguala an, baña benetan an aurkitu zan. Zuk juramentu egiten dozu etzala an aurkitu. Juramentu au egijagaz da, bada zuk dinozuna deritzun moduban da. Bestera. Eritzun zuri Juan errijetan ikusi zendubala, baña benetam ez eguan an, arzen deutsube juramentu an beeguan; eta zuk gatxen bat etorri eztakijon, juramentu egiten dizu ez eguala; guzurrezkua da juramentu au, eta pekatu mortal; bada egija bazan bere, an ez eguana, etzan au zure iritzija, eta ezta zuk dinozuna zuri deritzunagaz bardin.

        Ain da gauza biarra egija juramentuba ona, eta pekatu baga izateko, ze ezin inundik bera baga egin leiteke, gauzarik txikijen txikijenen ganian bad bere; eta alan txantxetan, burlaz. edo jolasian bada bere, pekatu mortala izangoda guzurragaz eginiko juramentua. Eta alan ezta atxakija one guzurragaz juramentu egiteko, etzakala inori kalterik etorri, bada pekatu mortala izateko asko da guzurragaz izatia. Jauna zer egingo neban? Neure adiskide andi baten kontrakua zan eskatuten eusten juramentuba; mesede andijak deustaz eginik, berak eskatu eustan, arren enengijala salatu; eta nekijan beste aldetik, nik guzurragaz jurmentu agiten ezpaneban kalte guziz ikaragarrijak etorriko jakazala, eta bera, eta bere etxia betiko galduko zala; bada sartuko ebeen presondegi, edo karzela baten, edo betiko presidijo batera botako ebeen; salduko eutseen eukan guztija, eta bere emazte, eta umiak geratuko zirian kalien erdijan. Au ikusijak errukitu ninduban, eta nekijana legez etzakola inori etorten nire juramentutik, orrexegaitik uste izan neban, enebala pekaturik egiten guzurrezko juramentu agaz; edo obeto esaterren uste neban obra miserikordiazko bat egiten nebala gizon, eta bere familija koitadubagaz. Bai nai ez, neure Kristinaubak. Bazenki zuk guzurrezko juramentu bat ez eginagaitik, mundu guztija galdu, erre, eta amaitu, edo akabaduko litzakiala bere, ezin orregaitik juramentu ori egin zinaike. Bazenki zuk guzurragaz eginiko juramentu bategaz zerura juango litzatekezala munduban dagozan, eta jaijoko dirian gizon guztijak, eta urtenik infernutik an dagozan gizon, ta demonino guztijak zerura betiko atseginetara iragoko litzatekezala, ezin orregaitik egin zinaike, eta pekatu mortal ikaragarri bat egingo zeunke; bada lenago da Jaungoikuaren honria, eta bere izen santubari zor jakan itzal, eta erreberentzija, mundu, zeru, mundutar, eta zerutar guztijen zoriona baño. badakizube zer dan guzurragaz juramentu egitia? Da, Jaungoikua guzurtitzat eukitia, edo esatia Jaungoikua guzurtija dala; zegaitize norbait guzurren baten testigutzat dakargunian guzurtitzat daukagu, bada bestelan ez geunke ekarriko bere testigutzat. Ze lotsabagakerija andijagorik egin leijo Jaungoiko egija bera danari?

        Juramentubak ona izateko bigarrena euki biar daben gauzia dam arteztasun, edo justizia, au da juramentubagaz zerbait eginduten bada, edo esaten bada zerbait egingo dala, modu onetan aginduriko gauzia ona izan biar da. Onen ganian ze jakin biar dan, gero esango dogu. Irugarrengo: juramentubak euki biar dabena da, premina edo nezesidadia: baña au baga eginiko juramentuba bakarrik izango da pekatu beniala, beste bijakaz, au da, egijagaz, eta justizijagaz bada. Alanbere ardura andi bat euki biar dozube juramentu egiteko ekandu, edo kostunbrerik ez arzeko, eta artu badozube kenzeko. Espiritu Santubak dirausku: Ez egizube euki juramentu pitian pitian egiteko oiturarik, guztiz dira andijak ekandu onetatik datozan pekatubak. Sarri juramentu egiten dabena, ezta pekatu baga egongo. Juramentu asko egiten daben gizona pekatuz beteko da, eta ezta bere etxian gatxa faltako. Egija au ikusi, eta enzun oi dogu arako saldu-erosi, edo tratuban dabilzan askogan. Beti dagoz juramentu urtika. baneuka zeruba, esan oi dabee, opa deustazun beste, edo geijago ori kosta iatana legez. Eztaidala alderik egin ori baño geijago opa ezpadeuste. Eneuke zerura juan gura irabazirik geratuten bajat. Onelako jurmentuak ezarteko oitura, edo kostunbria daukenak geijenetan egijagaz ezarri arren, ezta erraz noxian bein guzurragaz ez botatia, eta bein abijetan badira guzurragaz ezarten, eta badakuse sinistuten deutsela, eta irabazi ona ateraten dabeela, bildur baga ezarten oi ditubez; bada erraz da irabazi andi batek itxututia arimako begijak, eta ez ikustia pekatu onen anditasuna.

        Izan ezkero juramentuba iru gauza oneekaz, ez bakarrik ezta pekatu, baña dago biar, edo obligazinoe estuba egoteko justiziako nagusi, edo agintarijak eskatuten dabeenian; eta alan ezin ezkutadu zinaitekez, ezin iges egin zinaike artu eztaizuben eta onelako gauzarik egiten badozu, noribait badatorkijo kalte andiren bat zuk juramentu ez eginagaitik, askok dinue osotu, edo errestituidu biarko deutsazuzala, zuk juramentu egin ez guragaitik datorkijozan kaltiak. Errazoe andijaguagaz osotu, edo biurtu dituzuz zure guzurrezko juramentutik datozanak. Pekatu mortal ikaragarri bat egingo dau, besteri guzurrezko juramentu erazoten deutsanak, edo erregututen deutsanak bere aldera, edo fabore egin daijala juramentu guzurrezko, edo falsua. Guztiz dago zabaldurik oitura bat. Prestadu deutsazu noribait diru, edo gauzaren bat, zor deutsu zerbait, saldu deutsazu baitura zerbait: elduten da emona biurtu, edo pagetako denporia; eskatuten deutsazu prestaduba, zorra, edo saldu deutsazunen balijua; ukatuten deutsu. Eta bada zertatik juramentu egin daijala, biurtu badeutsu, ala ez: pagadu badeutsu, ala ez. Esan egidazu, badakizu guzurragaz juramentu egingo daben, ala ez. Bada badakizu, edo baderitzu guzurrezko juramentu egingo dabela, ezin erzo zinaijo. Eztinot au nik, ezpada San Agustinek: Euki eizube dirautsudana zeuben ariman irrime eskribidurik, dino Santu andi onek: Inori juramentu erazoten deutsanak, jakinik guzurragaz egingo dabela, pekatu andijagua aegingo dau gizona ilgo baleu baño. Kontu bada, Kristinaubak, arima bi galdu eztaizubezan diru, edo ondasun puska batgaitik: bata zeuria guzurrezko juramentu erazoten deutsazulako, eta bestia guzurrezko juramentu egiten dabenena.

        Lau modutakua da juramentuba, baijeztua, edo baijezkua, zematugina, edo amenazankua, biraozkua, eta aginduzkua. Lenegua da; jazo, edo irago dan guzaren baten ganian, alan dala, edo eztala juramentu egitia. Esaterako: Juramentu egiten deutsat Jaungoikuari, eztodala ezer ostu. Auxe da oraingino azaldu, edo explikadu dogun juramentuba. Bigarrena da norbait gatx, edo gatxen btegaz zematu, edo amenazetia juramentubagaz. Egiten dau mutil batek gestakerijen bat, eta dirautsa bere aitak Jesu Kristoren kurutziari mun egiten deutsala: auxegaitik ezteubat parkatuko galantak emon baga. Irugarrena da birauagaz egiten dana. Esaterako: enaila emetik jagi dinodana egija ezpada. Juramentu au izan leiteke iragoriko gauzaren batem ganian, eta orduban izan biar da leenago esan dirian gauzakaz: ian leiteke etorteko daguan gauzaren baten ganian, eta orduan izan biar da geri esango digun leezkua. Esaterako: Enaila bijar gabera bizirik eldu, orduko pagetan ezpadeutsut deutsudn zorra. Laugarrena da, aginduzkua, eta da izkini, prometidu, edo berbia emotia jurmentubagaz zerbait egingo dala. Iru juramentu oneek baten sartuten dira, edo obeto esaterren, zematutiagaz egiten dan juramentuba beti da aginduzkua; birauzkua izan leiteke, edo irago dan gauziaren ganian, eta orduban da baijezkua berbera, eta izan biar da bera leezkua; edo izan leiteke etorteko daguanen gauzaren baten ganian, eta azaldurik zer dan aginduzkua, dago esanik zer dan, eta zelakua izan biar dan.

        Juramentu egiten danian, zerbait agindubagaz, nai dala zematuten danian, nai dala birauagaz berbia emoten danian, iru egija, do uste euki leikez. Bata da juramentu egiteko benetako gogo, edo intenzinoiagaz egitia; eta irugarrena agindu, edo esana egitia. Ara esangei bat. Zara gizon aberats bat, zuaz zeure bidian, baña diru baga. Urteten deutsube lapurrak, eta ikusirik eztaukazula ezer, juramentu erazoten deutsube iru egun barru bialduko deutsezubezala sei milla errial, zematuten zaitubezala erijotziagaz juamentu au egiten ezpadeutsezu. Zuk erijotzien bildurrez egiten dozu. Iru modutan egin zinaike juamentu au; lenengo benetako juramentu egiteko gogo edo intenzinoe baga, edo aoz, edo berbaz bakarrik: modu onetako juramentuba pekatu mortala da. Bigarrengo: euki arren juramentu egiteko intenzinoia, etzara lotu gura, eta alan eztaukazu sei milla errialak oagadu, edo emoteko gogo, edo borondaterik. Juramentu modu au bere pekatu moratala da. Irugarrengo: egiten dozu juramentuba benetan, edo egiteko intenzinoiagaz, baita bere daukazu sei milla errialak iru egun barru eruateko gogua, baña eztozu jaramonik egiten, edo irugarren eguna eldu arren ezteutsezuz eruan, edo bialduten. Juramentu au egin zendubanian etzenduban pekatu egin, baña egingo sozu benetan ezpadozu juramentubagaz emoniko berbia. Beraz lapur arei pekatu mortaeln bian bialdu, edo emon biarko deutsedaz sei milla errialak: esango deustazu. Ez Kristinaubak. Onelako gauzarik jazoten bajatzu, zuaz zeure konfesoriagana, esan egijozu zer jazo jatzun, eta eskatu egijozu askatu zaizala juramentuben bitartez artu zenduban biar, edo obligaziinoetik.

        Itxi daiguzan gitxitan jazo oi dirian juramentu oneek eta begiratu daiguzan egunian egunian egin oi dirianak. Zerbait inori aginduten deutsazunian, edo berbaren bat emoten deutszazunian, bardin da kastiguben bategaz zematu, edo amenazetan dozunian; bardin, birao egiten dozunian, euki biar dozu gogo, edo intenzinoia agindu, zematu, edo birao egin dozun gauzia egiteko, nai dala andija, nai txikija, nai dala onea, nai dongia; bada ezpadaukazu gogorik, edo borondaterik, pekatu mortala egingo dozu. Egiten dozu juramentu pobretxu bati lauzuri emongo deutsazula; bada ezpadaukazu emoteko gogo, edo intenzinoerik, pekatu mortala egiten dozu, gauza txikija bada bere. Dakutzu zeure semia gestakerijetan dabilela, eta dirautsu, milla demoninok eruan naijela afaririk emoten beubat; au esan zendubanian bazeunkan afaririk ez emoteko gogo, edo intenzinorerik, etzenduban pekatu mortalezko juramenturik egin; baña bazeunkan afarija emoteko, edo ez kenzeko usterik, pekatu mortala egin zenduban. Eskatuten deutsu batek esan daizula guzurtxu txiki bat, bildur dalako egiraken bat egin ezteijuen, eta zuk gauza au estaldu daizun, gurarijagaz, esaten deutsu egin deijozula juramentu, guzur au esango dozula, eta zuk egiten deutsazu juramentu. Bada juramentu au egin zeuntsanian bazeunkan gogo,edo intenzinoia guzurra esateko, pekatu beniala bakarrik egin zenduban, baña ezpazeunkan guzurra esateko usterik, pekatu mortala egin zenduban. Zure juramentuba bada pekatu mortalen bat egingo dozula, pekatu mortal egingo dozu nai euki daizula juramentubagaz agindu dozuna egiteko goguam nai euki eztaizula. Badaukazu, egiten dozu pekatu mortal, bada eztauka juramentu orrek biar leukian arteztasun, eso justizija. Ezpadaukazu, egiten dozu pekatu mortal, bada eztauka juramentu ori guzurrezko, edo falsua dalako. Exenplu bategaz au argituko dot. Esaten deutsuz lagun batek berba astun batzuk, emoten deutsazu kerella bat, ezagututen dau arek deungaro egin dabena, eta bialduten deutsu adiskide baten bitartez parka eskatu, eta bakiak egitera, eta zuk dinozu: eztaidala Jaungoikuak zeruba emon, orri parkatuten badeutsat: pekatu mortala egin zenduban: ez parkatuteko intenzinoiagaz bazan, ez eukalako biar zan arteztasun, edo justizija, eta bazeunkan, etzalako egijagaz.

        Jakinik ze gogo, edo intenzinoe, eta uste euki biar dan aginduzko juramentuban, ikusi daigun zelan bete, edo kunolidu biar dan, eta ze pekatu dan ez kunplietia. Agindu, edo prometidu dozuna, nagusi, edo grabia bada, pekatu mortal izango da, ez jaotia. Egiten dozu juramentu, ogei errial emongo deutsazuzala pobre bati, emoten ezpadeutsazuz pekatu mortal egingo dozu. Aginduriko gauzia txikija bada, pekatu egingo dozu. Aginduriko gauzia txikija bada, pekatu benial izango da, ez emotia. Juramentuba bada pekatu egingo dozula, eztozu eukiko juramentu au zer zaindu; nai izan deila mortala, nai izan deila beniala. Egiten dozu juramentu eztozula meza enzungo jaijegunen baten, eztozu gorde biar juramentu au, eztozu pekatu barririk egingo meza enzunagaz, eta egingo dozu pekatu ez enzunagaz. Egiten dozu juramentu guzur txiki bat esango dozula, eztozu pekatu egingo ez esanagaitik. Bardin da egiten badozu juramentu eztozula egingo gauza onen bat. Egiten dozu juramentu eztozula meza enzungo astegunian, eztozula errosarijorik errezaduko, limosnarik emongo; eztaukazu onelako juramenturik jaoteko biar, edo obligazinoerik. Jazo bere leiteke juramentu ona, edo modu onian egina ez betetia edo kunplietia, eta orregaitik ez pekatu egitia, eta eu izango da arako juramentubagaz emoniko berbia, edo pbeto esaterren ain modutan aldatu, edo mudetan danian, ze edonok ezagutu leike, ez ebala euki goguan gauza au egitia oran daguan moduban. Esaterako: egiten dau zure semek okerkerija bat zegaitik merezi daben zuk kastigetia. Egiten dozu juramentu kastigu au emongo deutsazula. Ezagututen dau zemiak bere gatx egitia, humilduten jatzu, parka eskatuten deutsu, emoten deutsu berba sendua eztabeña ostera elako gauzarik egingo; bada, parkatu zinaijo, eta eztozu pekaturik egingo, badakizu jaongo dabela deutsun baija, edo berbia. Baña, leenago bere emon badau onelako berbia gorde baga, eta baderitzu aurrera eruango dabela bere ekandu zitala, bete biarko dozu zeure juramentuba, eta ezin parkatu zinaijo.

 

 

Erazoginza

 

        Arritu, gogortu, eta mututurik geratutekua da ikustia ain zabaldurik juramentuba. Alde guztijetatik etxian, eta kanpuan, soluan, eta bsuan, plaza, eta kalian, jokuan, eta tabernan, ezta entzuten juramentuba baño. Ugazaba, eta krijaduak, guraso, eta semiak, senar, eta emaztiak. Zer dinot? Oraindio luurrian ozta ozta agiri dirian umetxubak eztakije berbarik egiten juramenturik ezarri baga. Baña zelako juramentubak? Zelako birauak? Ezin sinistu leiteke Kristinauben artian ain ikaragarririk ezarten danik, egunian egunian, eta ordurik ordura enzungo ezpalira. Batek dino milla demoninok infernura eruan naijela, au alan ezpada; bestiak enaila bizirik jagi dinodana alan ezpada. Beste batek esaten dau: enaijala Jaungoikuak salbadu dinodana alan ezpada. Ain dira bildurgarrijak enzuten dirian biraozko juramentubak, ze egijagaz izan arren bere guztijak dagoz ikaraturik, eskandalizaturik, eta arriturik. Baña ezta au deungen dana. Bein ekandu zital au artu ezkero ezta begiratuten, esaten dana egija dan. ala ez, alan dan, ala ez, egiten dan juramentuba bete, edo kunplietako gogo, edo intenzinoerik daguan, ala ez. Eta zer aurreratuten dabe oneek euren birao guztijakaz? Ezerbrez: bada ain moduatan dago zabaldurik birauak ezartia, ze egiten dabenian, zein da eztabenian; eta esan oi dabe; Ez jaramon orri, bada guztiz da biraokarija, biraorik andijena botaten dabenian ordunbantxe dino guzurrik andijena. Alan neure Kristinaubak, ezta mirari Jaungoikua ain aserraturik egotia; ainbat gatx. ainbat lan, ainbeste neke, ainbeste gerra gura ganera bialdutia, bere izen santuba oin azpijan zapaldurik darabilenen ganegarri au, oraindio bere dakuskuzan, eta ikusi dituguzan baño kastigu andijaguak ikusiko dira. Kendu begi fedia dauken Kristinauben ertetik ekandu madarikatu au. Ezpedi artu auan izen benegarri au itzal, eta bildur santu bategaz baño, eldu gaitezan gero Aingerubakaz batera alabetara zeru, luur, eta infernuko guztijak adoretan dabeen izena. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa