www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Urteko domeka gustijetarako berbaldi ikasbidekuak (II)
Pedro Astarloa
1818

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Urteco Domeca gustijetaraco verbaldi icasbidecuac, Pedro Astarloa. Apraizen moldategia, 1818

 

 

aurrekoa hurrengoa

ELEXAKO BOST MANDAMENTUBAK

 

XLV. BERBALDIJA

 

Domeka, eta Jaijetan Meza osua enzutia.

 

        Elexa Ama Santubak aginduten deuskun lenengo mandamentuba da, Domeka eta Jai guztijetan Meza osua enzutia. Kristinau guztijak zenzuna argitu, edo errazoien usura elduten dirianetik enzun biar dabe Mezai Domeka, eta Jaijetan. Onetarako euren gurasuak ardura andi bat euki biar dabe eurakaz, agindu au bete, edo kunplidu daijen, eta geratuten badira ardura onen faltaz meza enzun baga, eurak pekatu egingo dabe. Agindu au beteteko asko ezta edozein modutan Mezan egotia, eta alan enzun biar da osua, atenzinoe, eta debozinoiagaz. Lenengo: enzun biar da osua; ezta asko erdija, edo laurena enzutia. Eztago izentadu, edi señakadurik, nostik, eta noraino enzun biar dan osia izateko; baña geijenetan esan oi da Epistolatik, eta amaitu, edo akabadu artian; edo lenengotik, eta Sazerdotiak hostija, eta ardao konsagradubak artu artian enzuten dabenak eztabela pekatu mortalik eiten, benial bakarrik baño uts egiten badau bere guraz Ebanjelioraño, edo Sazerdotien komunioetik aurrera. Bardin izango da, beste onen beste itxiten badau Meza artian, edo erdijan; baña uts egiten badau konsagrazinoia bakarrik, nai Sazerdotien komuninoe, edo gorputz, eta odola arzeia, eztau Meza anzungo, onek bijok dirialako Meziaren alde, edo parterik lenen, edo prinzipalenak.

        Meza anzuteko bigarren biar dana da atenzinoe, eta debozinoia. Modu bitakua da debozioe au, kanpotikua, edo gorputzekua, eta barrukua, edo arimakua, eta bijok biar dira Mezia ondo enzuteko. Biar da lenengo gorputzeko, edo kanpokua, au da, euki biar dau gorputza modu onian, adi erazoten dabela sinistu, eta ezagututen dabena Jaungoiko guztiz alsu, edo poderoso baten aurrian daguala, eta bere begijakaz balekusaz legez zeruban, eta luurrian aurkitu al leitekezan misterijorik andi, arrigarri, eta miragarrijenak. Zelakua izan biar dan Mezako denporan euki biar dan gorputzeko egoera, edo posturia irakasten deusku Elexa Ama Santubak Misalian, nun dinuan: Meza enzuten dabeenak egon biar dabe dirauban denpora guztijan belauniko; ezpada Ebanjelijo bijak esaten dirian artian; bada orduban egongo dira zutunik; baña lenengo Enbanjelijua amaitu deinian, biurtu bediz belauniko ifintera. Au alan agindurik, eztakit nundik urten ete leikian Kristinau askotan ikusten dan oituriak. Ifinten dira zutunik Ebanjelijorako, eta eztira geijago belauniko ifinten Santuseraino. Daukanak nun jarri jarten da, eta dago zabal zabalik misterijorik ikaragarrijenak egiten dirian artian. Eztaukanak nun jarri dago zutunik, galaazoten deutsela atzekuai sazerdotia ikustia, Ezta au mezan egotia, Jaungoikuak Elexiaren bitartez aginduten deuskun moduban.

        Eztauke gorputzeko debozinoia bankubetan etxunik dagozanak, euren beso, eta oñak luzaturik, plaza , edo taberna baten balegoz legez ozta ozta belauniko ifinten diriala hostija, eta kalizia eregiten diranian. Eztabe goprutzeko debozinoerik jaoten euren siñu, eta egon modubagaz adi erazoten dabeenak, luze egiten jakeela mezia, luze ezpada bere; eta estu dagozala mezia amaitu, edo akabadu artian, etxeko arazu, taberna, joko, jolasera ainbat lasterren juateko. Eztauke biar dan debozinoe, eta erreberenzija barriketan , eta barreka dagozanak, eta onek denpora luzian irauten badau eztabe mezarik enzuten. Eztabe meza enzuten batera bestera begira dabilzanak, ozta ozta dakijela zetan doian mezia. Eztabe meza enzuten, egonik lekuba Elexan, euren borondatez geratuten dirianak korupe, edo ate onduan, ikusi, eta jakiterren nok sartu, eta urteten daben, edo zer iragoten dan kanpuan. Eztabe meza enzuten, euren guraz, edo erruz geratuten dirianak, mezia esaten daben sazerdotia ikusi ezin leijan lekuban, edo Elexatik kanpora, baña euren erru baga, Elexia txikija dalako, edo jente andija dagualako geratu biar badira altara, edo Sazerdotia ikusi ezin leijen lekuban, nai Elexatik kanpora, enzungo dabee Meza beste danzubenakaz bat eginik badagoz biar dan atenzioe, eta debozinoiagaz. Begira zer dinodan, zeuben erru baga geratuten bazare Elexatik kanpora; bada jakinik au jazoko jatzula enzun nai ezpadozu lenago mezia, al daizula, zeure erruz izango da, eta alan lenago enzun biar zenduban.

        Bigarren atenzinoia, eta debozinoia da barru, edo bijotzekua. Au da, euki biar dau bere gogo, zenzun, edo memorija Jaunogoikuaren gauzetan, Jakin gurako dozu zelako gauzetan, edo zetan eukiko dozun gogo, edo sentimenduba. Iru modutan au izan leiteke. Lenengo: Sazerdotiak dinozan berba, eta zeremonijai jarraitubagaz, eta eurak adi erazoten ditubezan misterijuak aratubagaz. Esaterako: sarzen da, edo dua Sazerdotia mezatara, fifinten dozu zuk bere intenzinoe, edo uste osua al daizun onduen enzuteko. Siñatuten da Sazerdotia, siñatuten zara zu bere. Egiten dau konfesinoia, dinozu zuk bere Ni pekatarija, Jaunari zeure pekatuben parka eskatuten deutsazula. Dino kredua, dinozu zuk bere; sinsituten dozula bertan dinozun guztija. Modu onetan jaraituten badeutsazu Sazerdotiari, enzungo dozu ezia biar dan moduban. Onetarako dagoz liburutxu batzuk, eta eurakaz balija leiteke irakurten dakijana. Bigarren moduba da pensetia Jesu Kristoren bizitza, pasinoe, eta erijotzan; bada mezia ezta beste gauzarik ezpada eurak barriztetia; eta onetarako ifini eban Jasu Kristok bere Elexan. Au egin leiteke, edo jarraitubagaz Jesu Kristok erabili zituban pausubai, jaijo zanetik, eta zerubetara igon eban artian, edo pausuben baten ondo pensadubagaz, esaterako: bere azoetan, kurutzia kalbariora eruatian, erijotzan, edo beste debozinoerik andijena emoten deutsanen baten. Irugarren moduba da, errezetia errosarijua, estazinoia, edo beste debozinoeren bat. Modu onetan mezia enzuten dabenak, eztau alderatu, edo apartadu biar bere gogoz mezatik, eta adi egon biar da zetan doian.

        Emetik ezagutuko dozube eztabela enzuten; bere borondatez, edo berak nai dabela beste gauzatan pensetan daguanak; esaterako: bere etxeko zereginetan daukan premina, edo nezesidadian, saldu erosi, edo tratuban, joko, jolas, edo beste edozeinbere gauzatan; pensamentu onetan badago mezako parte, edo alde andijan bere guraz, pekatu mortala egingo dau. Baña pensamentu oneek badatorkijoz berak nai eztabela, eta egiten badau alegina kenzeko, eta al daijan debozinoiagaz egoteko, eztau orregaitik galduko mezia. Eztau meza enzuten, Elexara doianak jakiterren urlija, edo urlizija an daguan; edo jakinik meza atara juan oi dana, bera an ikusi, eta berari begira egoterren, edo ezin egon leitekialako beragaz beste lekutan, aintxe egoterren, edo berba egiterren doianak. Eztabe meza enzuten umiakaz duazanak, eukiarren nori itxi, edo nok jaon. Oneek mezarik geijenian, guztijan ezpada, egon oi dira umiari adi, orain mosuka, gero siñuka, ain laster barreka, eta ain laster laztanga. Batzubetan dago umnia negarrez, beste batzubetan diadarrez; ija nai dau alzuan, edo lepuan egon, ija nai dau batetik bestera ibili; ona etorri, ara juan, eta eurak umiari begira adurra darijuela, ez eurak enzuten dabe meza, ez bestiai itxiten deutse enzuten, Guztiz da gatx, edo ezin leitekiana, obeto esaterren, umiagaz daguanak meza enzutia, eta alan itxi etxian, edo emon beste bati, eta ezpadauka nori, obe da ez juatia mezara, ze ez Elexa guztija errebolbietia euren negar, diadar,eta ibilerakaz.

        Ez bakarrik egiten dau pekatu mezia enzuten eztabenak, baita bere galzeko pelleburuban ifinten danak. Modu bitan ifinten oi da mezia galzeko pelleburuban. Batzuk Jaijegunetarako itxi oi ditubez euren ibilera, eta beste errijetan daukezan zereginak. Eztabe itxaron gura errijan meza enzun artian, eta urteten dabe bestian enzuteko ustiagaz, edo benturaz enzungo eztabenen bildurragaz, edo mezarik eukiko daben dudiagaz; eztira denporaz elduten, eta galzen dabe mezia. Datoz konfesetara, eta esan oi dabe: Jauna, Jaijegun batzubetan egon naz meza enzun baga, baña ezta nire erruba izan; bada beste erri batera euki neban zer juan; uste neban an eukiko nebala, baña irago zan ni eldu orduko, Oneek geijenok pekatu mortal egiten dabe; bada egija esan gura badabe, beuken elduko etzirianen bildurra. Oba litzateke jaijeguna Jaungoikuari emon, eta juan, edo ibili biarra preminazkua bada, enzun meza urten baño leenago. Beste batzuk dabilz arrastaka euren arazu, edo zereginetan mezarako denporara artian, eta esku artian dauken zeregina ez itxiterren, eso akabetarren eurrera darue, dinuela euren barruban: oraindio denporia dago ezta oraindio mezia sartuko. Duaz gero mezara arrastaka arnasa baga, baña eztira denporaz elduten, irago zan mezia. Modu ontan sarri eta sarri geratu oi dira meza enzun baga. Zelako atxakijak gero kofesetara duazanian? Enekijan ze ordu zan, uste neban goxago zala. Atxakija oneek utsak dira. Esaidazu: bazeunkan zeure barruban mezia sartutera joianen bildurrik? Etzenduban zeure bijotzian esaten galduko ete dot mezia? Ete da juateko orduba? Ezin ukatu zinaike auxe geijenetan jazo jatzula. Orregaitik jakin begije onelakuak pekatu mortal egiten dabeela.

        Iru gauza gaitik geratu leiteke meza enzun baga. Ezin enzunagaitik, karidadiagatik, eta ofizijuagaitik. Lenengo: ezin enzunagaitik: eta alan eztabe pekatu egiten ez enzunagaz gexorik oian dagozanak, edo etxetik urten ezin dabeenak gatx andi baten jausteko pelleburu baga, zelauak dirian gexo ostian erdi osaturik dagozanak, zaarrak, ado atso agura urte asko daukenak, guztiz nekez baño ibili ezin badira, eta guztiz Elexatik urrin badaukez etxiak. Norbait geratu biar bada etxia jaoten, meza bat baño geijago dagozan lekubetan bialdu biar da norbait goxeko, edo lenengo mezara, bera denporaz biurturik bestiak juan deitezan beste mezara. Au alan egin al deila, guraso, eta ugazabak ardurarik arzen ezpadabe, eta orregaitik seme, alaba, edo krijaduben bat geratuten bada meza enzun baga, eurak gegingo dabe pekatu mortal. Itxi leiteke mezia honra, izen on, edo fama, nai hazienda, nai ondasun andijen bat galzeko pellebruban ifini biar badau bera enzuteko. Bigarrengo: egon leiteke meza enzun baga karidadia gaitik, eta alan eztau pekatu egiten ez enzunagaz gexo bati lagunduten daguanak, bildur bada bakarrik geratuten bada gatxen bat etorriko jakala, eta ezpadago besterik nor itxi lagunduten. Eztau pekatu egiten mezia isten dabenak aserre andi bat galazoterren, su andi bat amatetarren, edo beste gatx andiren bat proximuari etorri dakijon eragotziterren.

        Irugarrengo: egon leiteke meza enzun baga ofizijua gaitik, eta da arako norbaiten ofizijuari dagokijona ez egiterren, edo mezia enzuterren isten bada, kalte andi bat datorrenian, eta alan egon leiteke meza enzun baga arzain bat, ezpdauka nori itxi bere ardurara daukan talde, edo errebañuba; eta bildur bada ostuko deutsezala ardi, ari, idi, edo beijak; edo otsuak jango dituzala bakarrik itxiten badituz. Eztau pekatu egiten gurasuak mezia galzen badau, bere seme, edo alabaren pekatuba galazoterren, beste modutan eragotzi ezin badau. Bardin dinot guraso, eta inude seiña asten dagozanakgaitik. Oneek badakije lenagotik Elexara doian guztijan bere umia negarrez egon oi dala, edo eztabela geldirik, edo isilik egon gura, ezpadauka nori itxi, obe da bera bere etxian geratu dedin; bada Elexara badarua, ez berak enzungo dau meza, ez bestiai itxiko deutse enzuten. Meza ezin enzun dabenak egin beike orazinoe bere etxe, edo daguan lekubetan, dino San Agustinek, ta egin begi alegina Jaijeguna santututeko al daijan modutan, errosarijua, eta debozinoien batzuk errezadubagaz, edo obra onen batzuk eginagaz. Lenagotik dakutzunian onelako preminaren baten aurkitu zinaitekezala, egin biar dozuna da itandu zeure Konfesore, Arima-zain, edo Kuriari, nai gizon jakinsu, ea Jaungoikuen bldurti bati zer egin zinaikian, zeurez, edo zeure burutik erabagi baga; bada ikusten dana da geijago begiratuten jakala irabazijari, ondasunen aurreratutiari, eta gorputzaren ondo egonari Jaungoikuaren legiari baño; eta orregaitik guztiz da erraz, norberak bere buruba enagañetia.

        Azkenez, biar dogun leezko Kristinaubak bagara, ez gara geratu, edo kontentadu biar meza bat enzunagaz Jaijegunetan. Jakin biar dogu Jaungoikuak, eta Elexiak ifini badituz Jaijegunak, eztala beste gauzatarako ezpada Jauna alabetako, eta geure arimia santuteko. Baña ze negargarrizkua dan Kristinaubetan dakuskuna! Pekaturik geijen, eta andijenak egiten dira Jaijetan. Aste guztijan egongo zare zeuben solo, baso , edo mendijan, atxur, askora, eskubara, edo laijia eskuban dozubela, eta eztozube pekaturik gomuta izango. Eztozube beste gauzarik goguan eukiko, zeuben lana, zeuben biarra, eta zeuben aurrerapidia baño. Dator Jaijeguna, eta esan leiteke infernu guztija libre dabilela. Enzuten da meza bat arrastaka, eta bera bere al deitian arinena, ta onegaz amaituten da Jaijeguneko zeregin guztija. Enpatetan dan denporia emoten da astegunian egin ez oi dirian pekatubetan: orduban tabernia, orduban ordikerija, orduban berba loi, eta ezainak, eta orduban astegunian egin ez oi dirian pekatu guztijak, Obeto dei egin leijue demoninuaren egunak Jaunarenak baño. Modu onetan jaongo badira Jaijak, kendu bediz guztiz, zuaze biarrera, eta zeuben arazubetara; eztozube ainbeste pekatu egingo. Onelako Jai gordetiai bere maldizinoia ezarten deutse Jaungoikuak. Zetako ditudaz onelako Jai eta Domekak? Dino Isaiasen aotik. Gorroto deutset, ezin ikusi ditudaz. Astunak dira niretzat. Antoxu emoten deuste, eta modu orretan iragoten badozubez, neure ezpata zorrotzak zatitu, birrindu, eta ilgo zaitubez. Kristinaubak, bildur izan gaitezan gure Jaungoikua aserratuten.

 

 

Erazoginza

 

        Aserraturik badaukagu jaungoikua geure pekatubagaz, badaukagu zegaz bigundu. Altarako sakrifizijuagaz egin ginaikez bakiak beragaz, eta ekarrri gugana zeruko bendizinoerik ugarijenak. Ezta meza, neure enzula maitiak, gizon santuben batek ifiniriko debozinoeren bat, ez Aingeruben batek zerutik ekarririko eskabide, edo orazinoeren bat; da Jesu Kristo gure Jaunak berak bere Elexa maitiari emoniko, esan, eta pensadu bere ezin leitekian ondasun miragarri bat. Da, Jesu Kristo gure Jaunak azkenengo afarijan egin zituzan mirari arrigarri guztijak egitia. Da, kalbarijoko mendijan kurutzian aita betikuari mundu guztijen osasunerako sakrifikadu jakazan gorputz berbera, odol berbera, eta erijotza berbera opa, edo ofrezietia, Ez, ez, ezta emen egiten dan sakrifizijua, an egin zana baño txikijagua; ezta au a baño balijo txikijagokua. Auxe berbera da. Begira orain zelan aurkitu biar zarian zeruban, eta luurrian egin leitekian misterijorik andijenian. Esaidazu: zelan egongo zinian aurkitu bazina Jesu Kristok bere eskubetan ogija zinuanian: artu egizube, auxe da nire gorputza? zelako negar, zelako zizpuru, zelako debozinoe, eta mirariz beterik egongo zinian aurkitu bazina kalbarijoko mendijan, arako Jaungoikuaren semia kurutze baten ulze gogorrakaz josirik, bere Aitari pekatubakgaitik ofrezietan zanian? Arako bere zanetako odol guztija emoten ebanian, eta negarrez eta diadar andijakaz gugaitik erregututen eutsanian? Zelan geratuko zinian ikusi bazendu zeure begijakaz azkenengo arnasia emoten?

        Bada neure Kristinaubak, eztaukagu zer juan Jerusalengo apaltegi, edo zenakulura, ez kalbarijoko mendira mirari oneek ikusteko: ortxe altara orretantxe ikusi ginaikez mirari arrigarri guzti oneek. Meza bakotxian egiten dira guztijak. Ez apaltegi, ez Kalbarijuan egin zan emen egiten dana, idigi egizubez fedeko begijak, eta ikusiko dituzubez Salbagiliak gugaitik egin zituzan miraririk andijenak. Begiratu dozube nosbait biar dan moduban meziaren anditasun au? Ifini zare nosbait ondo ondo, eta aldaizuben adin, edo atenzinoe guztijagaz begiratuten zer dan mezan sakrifiketan dana? Nok sakrifiketan daben? Nori sakrifiketan jakan? Eta zegaitik sakrifiketan dan? Ezetz deritz: bada zelan egongo zinaiteke bestelan ain debozinoe gitxigaz, zeuben zereginetan dozubela gogua? berbetan, eta albora begira? Ay neure Kristinaubak, bageunka biar dogun fede bizija, geure Elexak ikusiko geunkez zeru biurturik, bada eztago zeruban, or eztaguan gauzarik: ortxe dago Trinidade guztija, Aitia, Semia, eta Espiritu Santuba. Ortxe dago Jesu Kristoren gorputz benetakua, ortxe mundu guztija garbitu, eta santutu eban odola. Altara orren inguruban dagoz ainbat milla millinoe Aingeru, auspaz luurreraño makurturik, adoretan dabeela humiltasunik andijenagaz gugaitik opa, edo ofrezietan dan sakrifizio ori. Eta alanbere, ze otzik, ze debozinoe baga gagozan ainbat milla Aigeruben erdijan, luurian, eta zeruban aurkitu leitekian misterijorik andijena egiten dan artian! Neure Kristinaubak, iratzartu gaitezan nos edo nos geure lo zorrotik; idigi daiguzan arimako begijak, biztu daigun fedia, eta eldu gaitezan mezatara zeruban bertan sartuko bagina legez; gagozan Jaungoiko bat geure begijakaz bagenkuz legez; bat egin gaitezan an dagozan Aingerubakaz, eta kantadu deijoguzan eurak kantetan deutsezan alabanzak, gero kantadu deijoguzan zeruban. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa