www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Urteko domeka gustijetarako berbaldi ikasbidekuak (II)
Pedro Astarloa
1818

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Urteco Domeca gustijetaraco verbaldi icasbidecuac, Pedro Astarloa. Apraizen moldategia, 1818

 

 

aurrekoa hurrengoa

LII. BERBALDIJA

 

Nun azaldu, edo ezpliketan dan Agur, edo Abe Marija.

 

        Da Abe Marija orazinoe bat, zeinetan emoten jakazan Ama Birjiniari emon al leijozan alabanzarik andijenak, eta nun dagozan zarraturik bere anditasun miragarri, eta onoidade, edo birtuterik arrigarrijenak. Daukaz iru zati, edo parte. Lenengua dira berba oneek: Abe Marija grazijaz betia, Jauna da zugaz, bedeinkatuba zara anra guztijen artian. Oneek esan zituzan San Gabriel Aigerulenen, edo Arkanjelubak, zerutik jatsi zanian esatera Birjina txito doasubari: bere errai garbijetan gizon egin nai zala arako Jaungoiko zeru luurrak ezin kabidu dabeena. Bigarren zati, edo partia dira berba oneek: Bedeinkatuba zara anra guztijen artian, eta bedeinkatuba da zure sabeleko frutuba Jesus: oneek esan zituzan Santa Isabelek, bere lengusina Marija Santisimia bisitetara juan jakonian, eta bere lenengo berbiagaz geratu zan santuturik erraijetan eukan seme San Juan. Irugarren zati, edo partia dira berba oneek: Santa Marija, Jaungoikuaren ama, erregutu egizu gu pekatarijok gaitik, orain, eta geure erijotzako orduban. Oneek esan, eta konpondu zituzan Elexa santubak, Ama Birjiniaren alabanza au berari eginiko eskabide bere izan zedin; baita bere lotsatu, eta isilduteko hereje batzuk, zeinzuk ukatuten ebeen Marija guztiz doatsuba zala Jaungoikuaren Ama benetako. Aingeru bat, emakume bat, eta Elexia badira bere berba oneeek esan zitubezanak, Jaungoikua bera da euren aurkile, edo autore. San Gabrielek esan eutsazan birjiniari Jaunaren bialdu, edo enbajadore, et bitarteko legez bere izenian: Santa Isabelek esn zituban Espiritu Sntuz beterik eguala, eta berak erazo eutsalako. Elexiak badinoz, da Espiritu Santubak argiturik dagualako. Orregaitk egijagaz esan ginaike, Jaungoikua ber dala Abe Marijaren ipinle, edo autore, eta berak irakatsi deuskula.

        Ezin esan, edo errezadu ginaijo gure Erregina andi, gure ama maitetsu oni orazinoe bere gogokuagorik, beretzat gozuaguarik auxe baño; bertan zarratuten dirialako emon al daijoguzan alabanzarik andijenak, bertan dinoguzalako Jaungoikuak beragan egin zituzan miraririk arrigarrijenak, eta bere bitartez zabaladuten dirialako mundu guztitik bere onoidade, edo birtute, bere diñade pare baga, et zeru luurrian, eta gizon Aingeru artian aurkitu al leitekian andijena. Egija au ezagutu daizuben, berba berbaz azaldu, edo explikadu nai deutsubet orazinoe miragarri au, errezadu daizuben al dozun debozinoerik isijuenagaz.

 

 

Agur, edo Abe.

 

        Berba onetan egiten deutsagu Agur, ez bakarrikadi erazoteko ezagututen dogula, eta bere ezagun gariala, baita bare dirautsagu poztu deila Jaungoikuak beragan egin dituzan mirarijakaz, bera eregiteko gizon, eta Aingeru guztijen ganera. Geuk beragz batera atsegin dogula, daukagulako Erregina alsu, edo poderoso bat, Ama laztan bat, ongile asko gura deuskun bat, eta mesede andijak egiteko. Mila esker deutsaguzala Jaunari bera geure Amatzat, geure jaoletzat, geure Erreginatzat emon deuskulako; bada beragandik itxaroten dogula arzeia ugari bere agindura ifini dituzan zeruko ondasunak, eta berba baten esateko, bera egin dabelako bigarren Eva, erbestetu, edo desterretako mundutik lenengo Evak ekarri zituzan aijari, zispuru, zotin, eta negarrak, eta idigiteko arek zarratu zituzan zeruko atiak.

 

 

Marija.

 

        Izen gozo, eztitsu, pozgarri, eta atseginzu onetan dirautsagu emakume miragarrizko Jaungoikozko oni, bera dala mundu, eta zeru, gizon, et Aingeru guztijen Anra, edo Señora, eta Erregiña. Itxasoko izar, munduko gau ilunian argi egiten deuskuna. Argi emoilia, bada mundu guztija pekatubaren iluntasunik itxubenian eguala, ekarri eutsan zerutik osasuneko eguzki ederram zein dan Kristo gure Jauna. Dirautsagu dala grazijaren itxasua; bada luurreko erreka guztijak ara duazana legez, duaz beragana santu, eta asingeru guztijen grazija, santidade, onoidade, edo birtutem eta merezimentu guztijak, ostera gugana bere eskubetatik etorteko, itxasotik urteten dabeen legez ibai, eta iturri guztijak. Au guztijau, eta esan al daigun guztija baño geijago dinogu esanagaz Marija. Izen au ez eutsen ifini gizonak Jaungoikuaren Amamri, ez ebeen aurkitu Aingerubak, Jaungoikuak berak Aitak, Semiak, eta Espiritu Santubak, Irukada, edo Trinidade guztijak ifinija da. Jesusen izenen ostian eztago Marija baño izen santubagorik, gozuagorik, pozgarrijagorik, ez luurrian, ez zeruban: bera da beste izen guztijen ganian. Izen santu au da nekatuben atsegina, trsiten poza, gexuen osasuna, itxuben argija, argalen sendagarrija, pekatarijen uste, edo esperanzia, justuben honria, santuben glorija, zeruben edertasuna, eta demoninuen bildurra. Ze olgura! Ze gozatasun! Ze poza eztau arzen Kristinau baten bijotzak Marija bere ezpanakaz esanagaz, edo belarrikaz enzunagaz bakarrik? Uste leiteke ezin kabidu dala bularren barruban pozen pozez. Begira orain zelako debozinoe, zelako erreberenzija, zelako humiltasunagaz erabili biar dozuben zeuben ao, eta ezpanetan zeru luur, gizon, eta Aingerubak poztuten dituzan izen au.

 

 

Grazijaz betia.

 

        Agur egin ezkero, edo saludadu ezkero San Gabrielek Marija guztiz doatsuba, emon eutsazan iru alabanza, oraindio inori emon ez jakazan, eta inos emongo bere ez jakazanak, eta onexek berberok emoten deutsaguz guk Agur edo Abe Marija dinogun bakotxian. Lenengua da, grazijaz betia. Berba oneetan dirautsagu, beti beti bere sorrera, edo konzepzinoetik aurkitu zala Jaungoikuaren grazijaz beterik, inosbere utsunerik euki baga. Ez bakarrik ez ebala inos galdu grazija au; baña etzala inos gitxitu. Eztala inos beragan aurkitu pekaturik, ez mortalik, ez benialik, ez orijinalik. Ain izan zala ugarija Jaunak beragan ifini eban grazija, ain modutan bete ebala bere arimia Jaunak doe onegaz, ze andijagua izan zala bere konzepzinoian euki ebana, Santu, eta Aingeru guztijena bat eginik baño bere. Grazija onegaz batera aurkitu ziriala beragan birtute, edo onoidade guztijak, fede, esperanza, karidade, garbitasun, humiltasun, erruki, edo miserikordija, eta beste luurrian eta zeruban aurkitu al leitekezan guztijak. Ain daguala apaindu, eta ederturik grazia, santidade, eta onoidadez, ze dala bere semiaren urrengo zeruko edertasunik andijena, ain modutan, ze mirariz beterik Aingerubak itanduten deutsela batak bestiari: nor da onako emakume bere semiaren albuan jarririk daguan au, alba-izarra baño argijago, ilargija baño ederrago, eta eguzkija baño autu, edo eskojidubago? Trinidade guztijak dirautsa: guztijori zara ederra, neure laztana, neure maitia, neure usua, neure bakarra; eta eztago zugan pekatubaren orbanik, ezta motarik txikijenik bere. Edertasun pare baga au ikusteko gurariz beterik zeruko erregek dirautsa: biurtu zaitez onuntz ikusi zaiguzan; bada guztiz da ederra zure arpegija; Jaungoikozkuak zure begijak, eta grazija guzija dago zuri, edo itzulirik zure ezpanetan. Bedeinka milla bidar emakume ain eder, ain zoragarri, ain ikusgarri egin eban Jaungoikua.

 

 

Jauna da zugaz.

 

        San Gabrielek Ama Birjiniari emon eutsan bigarren alabanzia izan zan, Jauna da zugaz. Berba oneetan dirautsagu beti beti aurkitu zala beragaz Jaungoikua, ez bakarrik grazija, eta laguntasunen bitartez, sarri pekatarijetan aurkitu oi dana legez, ez bakarrik bere adiskidetasunagaz artez, edo justubetan legez, ez bakarrik bera jaoten dabenagaz zerurako autu, edo eskojidubetan legez; baita bere berezko modu gizon, ez Aigerutan egon, eta egongo eztan modu miragarri baten; bada berak bakarrik merezi izan eban bere erraijetan zarraturik eukitia bederatzi ila betian arako Jaungoiko zeru zabalak kabidu ezin dabeena, berak bere ugatz gozuagaz azi eban mundu guztijari jaten emoten deutsan Jauna. Beragaz bizi izan zan ogeta amairu urtian; baña ez edozein modutan, ezpada seme humil, maite, laztan legez, bere ama bigun amodijotsu bategaz. Beragaz bizi etxe baten, beragaz jan mai baten, beragaz ibili, beragaz euki berbaldi, edo konbersazinoe luziak, eta enzun bere aotik ezti abaoa baño gozuago dirian berbak.

 

 

Bedeinkatuba zara anra guztijen artian.

 

        Aingeru San Gabrielek Ama Birjiniari emon eutsan irugarren alabanzia izan zan: Doatsuba, edo bedeinkatuba zara anra guztijen artian. Auxe berau emon eutsan Santa Isabelek bere. Emen dirautsagu zeruko erregina oni, bera dala izan dan, izango dan, eta izan leitekian emakumerik andijena, santubena, eta miragarrijena; bada berak bakar bakarrik nerezi izan eban bere erraijetan sortu, eta beragandik jaijotia Espiritu Santubaren egitez, edo obraz, zeru, ta luurraren jaubia. Berak bakarrik merezi izan eban Birjina, eta Ama batera izatia; Birjina, bere semia beragandik jaijo baño leenago; Birjinia, bere semia jaijo zanian, eta Birjinia jaijo ezkero. Berak bakarrik merezi izan eban aita Eternuagaz seme bat bakarrik eukitia, ain modutan, ze Aita betiko, eta emakume onen semia eztira eme bi, bat bakarrik baño: arako Aita betikuak munduba baño lenagotik euki eban semia berbera, axe bera da Marijarena bere. Berak merezi izan eban enzutia Jaungoikuagandik Ama ao betian, eta dei egitia semia arako zeru luurrak ezerberezetatik egin zituzanari. O Marijaren anditasun pare bagia! O diñade inoren gogora bere ezin eldu leitekiana! Ze Aingeru, ze Serafin, edo ze Kerubini esan deutsa oraingino Jaungoikuak emakume oni legez, zu zara nire Ama? Edo ze Aingeru, edo Serafinek esan leijo Jaunari emakume onek legez, zu zara nire seme neuk neure erraijetan sortuba, eta nigandik jaijua? Ementxe bai arritu, mututu, eta konkorturik geratu biar gariala, ikusirik ez gariala duin diñade kabu baga onen alderik txikijena bere adi erazoteko.

 

 

Eta bedeinkatuba da zure sabeleko frutuba Jesus.

 

        Auxe da Santa Isabelek bere senide Marija txito doatsubari emon eutsan alabanzia. Berba oneetan dirautsagu, bera dala arako paradisuben erdijan daguan zugatz, edo arbola ederra, zeinek emon euskun luurrian, eta zeruba aurkitu al leitekian frutarik gozo, bigun, osasunsu, eta ederrena. Frutu au ekarri euskula Aita betiko, edo Eternuen alzotik. Frutu au dala Jesus laztana, zein emon euskun geure janaritzat, izan zedin gexuen osasuna, pekatarijen erremedijua, tristien pozgarrija, nekatuben atsegina, eta on guztijen iturri ugarija. Orain bada, frutatik ezagututen bada zelakua dan arbolia, begira zelakua izan biar dan Jesu Kristo Jaungoiko, eta gizon egijazkua emon euskun arbolia. Alabadu, eta bedeinkatu daigun geure indar guztijakaz, onelako arbolia geure Elexako ortuban ifini euskun Jauna.

 

 

Santa Marija Jaungoikuaren Ama.

 

        Elexa santubak ifiniriko berba oneetan konfesetan dogu, Marija guztiz Santuba dala Jaungoikuaren Ama benetakua, beste ama guztijak euren semien ama benetako diriana legez, eta onegaz batera emoten deutsagu gizon, eta Aingeru guztijak emon el leijuen alabanzarik andijena; bada esanik dala Jaungoikuaren ama, dinogu beragan ezarri zituzala jaunak berak emon, eta kriatura batek artu leizan santidade, grazija, onoidade, edo perfekzinoe guztijak. Zelan uste ginaike ukatuko eutsala Jaungoiko batek bere Amari emo al leijon anditasun, eta edertasunik? Zelan sinistu ginaike zeken, eta miskin izango zala bera Amagaz, arako Jaungoiko ain ugari botaten dituzana bere ondasunak bere kriatura guztijen ganera? Eztakit azartuko dan norbait onelako buruerarik eukitera. Guztijok sinistu biar dogu eregi ebana legez Jaungoikaren beian aurkitu al leitekian diñaderik andijena, alaintxe jaso ebala Jaunaren beian aurkitu al leitekian santidaderik andijenera. Poz andi bat emon biar deuskube berba oneek; bada ezin dei egin ginaijo Jaungoikuaren Ama gomuta erazo baga berari gure Ama dana. Jaungoikuaren Ama benetako bada, da Jaungoiko gizona bere erraijetan sortu, eta beragandik jaijo zalako; eta izanik bere seme au gure anaije nagusi, eta gu bere anaijak, ezin aren Ama izan leiteke gure bere izan baga.

 

 

Erregutu eizu pekatarijok gaitik.

 

        Berba oneetan eskatuten deutsagu izan deila gure bitarteko bere seme maitiagaz; seguru gagozala berak erregututen badeutsa, ezteuskula ukatuko gorputz, eta arimarako biar dogun onik; bada alako seme batek, zelan ukatu leijo bera lezko Ama batek eskatu deijon gauzarik, ikusirik beragan arako sabel garbi bederatzi ilabetian erabili ebana, eta arako bular gozo, nun artu eban ugatz zerukua? Obeto eta obeto gure erruki izan dedin gure Ama maite au, dirautsagu, gu pekatarijok gaiti, modu onetan irakusten deutsaguzala geure zaurijak, geure gatxak,geure argaltasuna, ta geure premina, edo nezesidadiak. Onetan egiten dogu eskeko pobriak egin oi dabeena. batek irakusten dau oin ebagija, bestiak beso sikatuba, beste batek epai andi bat, dakusenak errukitu deitezan, eta limosna emon deijuen. alaintxe bada guk ere limosna eskatutera guazanian Ama karidade, eta ontasunez beteriko onegana, irakusten deutsaguz gure gatx, ta neke andijak, esanagaz gu pekatarijok gaitik.

 

 

Orain, eta gure erijotzako orduban. Amen.

 

        Orain dinogunian, artu biar dogu gure bizitziak dirauben denpora guztija. Esango baleutsagu legez; mundu onetan bizi garian arte guztijan, erregutu deijola bere semiari, ezteigula itxi jausten geure arerijuen eskubetan. Baña gure bizi guztija gerra bizi bat bada bere, geure erijotzako orduban da nos indar geijago egiten dabeen, nos asmurik okerrenak arzen ditubezan gure arerijuak gu galzeko. Orregaitik orduban inos baño geijago biar dogu geure Ama onaren laguntasuna. Orduko premina, eta estura artian biar dituguz bere erregubak, eurak gaitik emon deigun bere seme bakar maitiak geure arerijuak goitu, edo benzietako biar dogun indarra. Bada orduban azpiratuten badogu geure arerijua, beti betiko zorioneko izango gara, eztagualako geijago gerrarik, ez ostera pekatura biurtuteko pellebururik. Baña orduban goituten bagaituz arerijuak, galdu ginian betiko; eztago penitenzijarik, eztago atzera biurtuterik, eztago inundik bere erremedijorik. Orregaitik dirautsagu, erregutu daijala gugaitik gure erijotzako orduban.

 

 

Erazoginza

 

        Orra neure enzula maitiak,ze eskabide gozua, ze eztitsuba, ze alsu, edo poderosua ifini deuskun ezpanetan geure Ama Elexiak, eskatuteko mesediak Jaungoikuaren amari. Poztu gaitezan guztijok, jakinik zelan eskatuko deutsagun zeruko Erregina oni biar dogun guztija. Poztu bedi ona, eta Santuba; bada nai badau iraun daukan grazijan, eta aurreratu santidadian, dauka nori eskatu, eta zelan eskatu. Esan begijo Abe Marija grazijaren amari, eta beragandik artuko dau egoera zori onekuan irauteko sendatasuna, eta itxaso onetatik etorriko jako naiko beste santidade. Poztu bedi pekatarija; bada bildur badeutsa Jaungoikuaren justizijari, eta azartuten ezpada ain loi, eta atsiturik ifinten Jaungoikuaren aurrian, bijua bere Amagana, Abe Marijaren bitartez. Ez ez, ez begi bildurrik euki, eztau beragan aurkituko, ez laztasunik, ez aserrerik, ez bekoki astunik, ez berba garratzik. Guztija da ona, biguna, errukiorra, samurra, ta leuna. Pekatuz beterik badago bere, dei egin begijo ao betian Ama; bada eztago beretzat izen gozuagorik pekatarijen Ama baño; onexek beteten deutsa bere gogua, onexek emoten deutsa pozik andijena, eta auxe da gure aotik enzun nai dabena.

        Orregaitik, zeuben gatx guztijetan, zeuben neke, eta premina guztijetan, eldu zaiteze beragana, dei egijozube bijotz guztitik, esan egijozube: Abe Marija, eta ikusiko dozube ze laster enzungo zaituzan pekatarijen Ama onek. Demonino, mundu, eta aragijak estututen bazaitube, ezaizu Abe Marija, eta berak banatuko ditu zure arerijo oneen aleginak; bere izena enzunik bakarrik geratuko dira desegin, eta banaturik. Pobreza, ez euki, eta edozeinbere gauzaren faltiak, preminiak bazaukaz larriturik, ezaizu Abe Marija, et zeruko ondasunen jaube onek emongo deutsu biar dozuna. Zeure pekatuben astuntasun pisutsubak makurturik bazaukaz lurreraño, eta desesperadu aginian bazagoz, infernuba zeure aurrian idigirik dakutsulako, dei egijozu pekatarijen ama oni, ezaijozu Abe Marija, ikusiko dozu zelan eguzki eder batek legez argiz beteko daben zure bijotza, aterako zaituzan arimako pozez. Eztago, neure Kristinaubak, mundu onetan gatxik, nundik urtengo eztogun Abe Marijaren bitartez. Bera esanagaz guaz geure Amaren egapera, eta nun dago beragandik atera al ginaizan indarrik, ez munduban, ez gizonetan, ez infernuban, ez demoninuetan?

        Orra zelako Ama emon deutsun jaunak. Orra zelako jaolia ifini deuskun geure Jaungoikuak. Miserikordija andija benetan, dino San Bernardok. Ez bakarrik izan nai izan eban gure aita, ez bakarrik emon euskun bere semia gure anaijetzat; baña ikusirik gozuagua, bigunagua, amodijotsubagua zala Amaren izena beste guztijak baño, bere Ama emon euskun geure Amatzat. Baña zelako Ama? Eztago Ama, bere semia ain laztan, ain maite dabenik, zein da gu gaituzan zeruko Ama onek. Betor mundu guztija Ama onagana. Erdu erdu gizon guztijok, andi, eta txiki, zar, eta gazte, santu, eta pekatari, pobre, eta aberats, ez inor geratu etorri baga. Erdu erdu Ama maite onen alzora, eta berak eruango zaitu zeruko atseginetara. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa