www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Urteko domeka gustijetarako berbaldi ikasbidekuak (II)
Pedro Astarloa
1818

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Urteco Domeca gustijetaraco verbaldi icasbidecuac, Pedro Astarloa. Apraizen moldategia, 1818

 

 

aurrekoa hurrengoa

XLVIII. BERBALDIJA

 

Elexako irugarren mandamentubaren ganian, zein dan Paskuetan komulgetia, eta ze gauza ona dan sarri komulgetia.

 

        Elexako irugarren mandamentuban aginduten jakuna da, Paskua Erresurrezinokuetan komulgetia. Agindu au bete, edo kunpkietako komulgadu biar da Erramuko Domekatik, eta urrengo amabost egunen barruan Obispo Jaunak luzatuten ezpadabe denpora au. Amabost egun onetatik edozeinberetan kunplidu leiteke Parrokijagaz. Dakijanak lenagotik ezingo dabela komulgadu amabost egun oneetan, edon bedi ber Arima-zain, edo Kura Jaunagaz, eta komulgadu bedi leenago. Amabost egun oneen barruban komulgetan eztanak, bere erruz, edo kulpaz bada, pekatu mortal egingo dau, eta komulgadu biarko da ainbat lasterren. Norbait ezin komulgadu bada egun oneetan, al daijan lasterren bete, edo kunplidu biar dau Elexiaren agindu au. Eztau jaoten Elexiaren agindu au pekatu mortalian komulgetan danak, eta ez bakarrik eztau gordetan, baña egiten dituz pekatu mortal bi; bata dongaro komulgetan dalako, bestia Elexien aginduba austen dabelako. Onelakua bere ainbat lasterren ondo komulgadu biar da. Bakotxa komulgadu biar da bere Elexa nagusi, edo Parrokijan, eta ezin bada eskatu beijo Arima-zain, edo Kuriari lizenzija, eta eukirik edonun artu leike Paskuako komuninoia. Baña badago bere erritik kanpora, eta ezin biurtu al bada bertara amabost egunen barruban, daguan errijan komulgadu biar da. Bizi lekurik eztaukenak, edo erririk erri dabilzanak komulgadu biar dira egun areetan dagozan erriko Elexa nagusi, edo Parrokijan.

        Kristinaubak obediu biar deutsa Elexiaren agindu oni daukanetik zenzuna ezagututeko, ze miragarri, ze neurri baga, eta kabu bagia dan hostijan arzen dan Jaunaren anditasun, eta dakijanian zelako gertuera, edo prestasunagaz, zelako garbitasunagaz, eta zelako amodijuagaz eldu biar dan jaungoikozko Aingeruben janarija artutera. Jakitia nos dagozan mutil, edo neskatillak gertu, edo prest eztagokijue gurasuai, ezpada Arima-zain, edo Kura Jaunai. Gurasuak egin biar dabeena da, irakatsi euren umiai zer daguan Altarako Sakramentuban, ze miragarrija dan an daguan Jauna, ze mesede andija dan Jangoikua bera bularren barruban artutia, zelako garbitasun, humiltasun, eta itzal, edo debozinoiagaz eldu biar dan bera artutera; ze ikaragarrizko pekatuba dan pekatu mortalian komulgetia. Modu onetan irakatsi biar deutse umetxubai gazte dirianetik gertu, edo prestadubagaz duazan sakramentu au artu biar dabeeneko; eta denporia eldu deinian eruan Kura Jaunagana, berak erabagi daijan komulgaduko dirian ala ez. Onezaz ostian komulgadu biar da Kristinauba erijotzako ordu, edo pelleburuban, eta au Jesu Kristoren aginduz. Berak dirausku: jaten ezpadozube nire gorputza, eta edaten ezpadozube nire odola, eztozube eukiko bizitzarik zeubekan. Inos estututen badau gizona agindu onek, ez inos obeto, ez inos biarrago mundu onetatik bestera irago biar danian baño, orduban dalako inos baño gogorragua demoninuak egiten daben gerria, eta andijaguak bialduten dituzan tentazinoiak; eta alan biarren dau euren kontra sendatuteko, eta eruateko janari au sarzera doian bidian: eta dei egiten jaka orduban artuten danian bide-ornija, biderako jatekua, edo biatikua. Orreagitik, ordu atan komulgadu nai eztabenak, pekatu mortala egingo dau, eta pelleburu andijan ifiniko dau bere salbazinoia.

        Ezteusku aginduten Elexiak bein bakarrik baño urtian komulgetia; baña ezta au nai ez leukialako bere semiak ainbat sarrijen eldu deitezan altarako maira Jaungoikua bera artutera; ezpada ikusirik euren atzerakunzia Aingeruben janari au artutera juateko urte bete baño geijago luzatu eztaijen, esango baleu legez; gitxijenez urte beterik urte betera komulgadu deitezala. Elexia jaijo barri zanian ez eguan onelako agindu biarrik; bada ezaguturik bere semiak Sakramentu onetan arzen zirian neurri bagako ondasunak, egunian egunian komulgetan zirian. baña otzituten abijadu ezkero Kristinauben karidadia, abijadu bere zirian mai Jaungoikozko onetatik atzeratuten. Ikusirik Elexiak bere semien oztasuna, agindu eutsen komulgadu zeitezala iru bidar urtian, Gabonetan, Erresurrezinoe, eta Maijatz Paskuetan. Larregi eritzi eutsen askori eta askori iru bidar urtian komulgadu biarra. Ikusirik gure Ama errukior onek bere seme askok eta askok naijago ebeela pekatu mortal egin iru bidar urtian komulgadu baño, ainbeste galdu etzeitezan agindu eban urtian bein gitxienez komulgadu zeitezala. Onetan egin dau Elexiak bere semiakaz ama amodijoz beteriko batek bere seme laztan gexo dan bategaz egin oi dabena. Dauka ama onek seme erikin, kaden eta indar baga bat, daki ondo jango baleu osatu, eta sendatuko litzatekiala; baña ain dago jangarsu, edo desganadurik, ze ezin inundik bere jan erazo deutsa. Zer egiten dau orduban? Arzen dau bere eskubetan janari gozo gozo bat, dua bere semiagana, eta dirautsa: bazenki ze gozua dan janari au, poz pozik artuko zeunke; artu egizu kopautxu bat gitxienez, onexek osatuko zaituz, eta kenduko deutsuz zeure gatx guztijak. Au dirautsa, ez nai eleukialako geijago jan daijan, ezpada ija kopau aregaz geijago jateko gogua artu al daijan.

        Auxe da Elexiak bere Kristinaubakaz egiten dabena. Nai leuke, dino Trentoko Batzar, edo Konzilijuak, meza guztijetan komulgadu deitezan. Erregutu, eta eskatuten dautse Jaungoikuaren erruki, edo miserikordijaren erraijetan, arren ainbat sarrijen komulgadu deitezala; dirautse, janari orrek kenduko deutsezala euren arimako gatx guztijak, berak emongo deutsela arimako osasuna, sendotasuna, eta indarrak demoninuaren kontra pelietako, eta eruango dituzala zeruko erreinura. Ikusirik bere alegin guztijak eztiriala asko sarri komulgadu erazoteko, aginduten deutse urtian beinedolabere eldu deitezala, ikusteko, al badagiz modu onetan eruan sarrijago jatera zeruko ogi gozoz beteriko au. Alanbere Kristinau askorentzat eztira duin euren amaren erregu, eskari, eta alegin guztijak, eurai ogi osasunsu, gozoz, ondasunez, eta zorionez beteriko au jan erazoteko. Nundik, edo zetatik etorri al leiteke atzerakunza, ozatasun, eta nagitasun au? Fede utsune, edo faltatik. Eztabe begiratuten, ez zer dan hostijan artuten dana, ez zelako ondasunak dagozan bertan biar dan moduban elduten danentzat, ez zelako zorion pare bagara igoten dan bera artubagaz, ez ze mirarizko gauzak egiten dirian bera jaten dabenagan. Orregaitik dagoz ain atzera komulgetako. Seguru nago, baleuke Kristinaubak biar dan fedia, sinistuko balebe zer jazoten dan Sakramentu ori sarri artuten dabenagaz, luze egingo litzakijue, eztinot urte bete, baita aste bete bere komulgadu baga egotia. egija au ezagutuko dozube irudi onegaz.

        Kontu egizu dirautsula Errege Españakok, zuazala jatera beragaz nai dozun guztijan: beragaz mai baten jango dozuzala goguak emon al daizuzan baño bere janari gozuaguak; zuazala ardura baga, bada ezteutsula inok galazoko ez bere Jauregi, edo palazijuan sartuten, ez bere maira elduten. Ez bakarrik jango dozula beragaz, baita jaten dozun guztijan aberastuko zaituzala ondasun andijakaz, eta zenbat eta sarrijago zuazan, ainbat eta poz andijagua emongo deutsazula, ainbat eta bere adiskide andijago izango zariala. ainbat eta geijago gurako deutsula, eta ainbat eta ondasun geijago emongo deutsuzala. Baña onetarako juan zaitezala al dozuzan erroparik ederrenakaz; bada zenbat eta apaindubago zuazan, ainbat eta ondasun andijaguakaz aberastuko zaituzala. Zer egingo zeunke orduban? Luzatuko zeunke egunerik egunera, asterik astera, ilerik ilera, eta urterik urtera Erregegaz jaten juatia? Ibiliko zinaitekez atxakija billa ez juaterren, edo al daizun guztija luzatuterren? Ifiniko zinaitekez Erregeren albuan erropa zatar, urratu, eta atsitubakaz? jarriko zinaitkez arpegi loijagaz, eta esku bustina, eta kakatzaz betiakaz? Edo ezarriko zeunkez Erregek berak jan biar daben platerera esku loikeriz asitubak? Ezetz deritz: lenago sinistuko neuke, egun bat bakarrik bere luze egingo litzatekezula Erregek egin nai deutsun honria artuterren. Egunian egunian juango zinaitekezala mai atara Erregek emoten deutsuzan ondasunakaz aberastuterren. Itxiko zeunkezala beste zeregin guztijak mai atara ez uts egin, edo faltetarren. Garbituko zinaitekez guztijori al daizun onduen, eta billatuko zeunkez erroparik ederrenak, prestadurik baño ezpada bere, ainbat apaindu, eta ederren erregeren aurrera juaterren.

        Orain bada, neure enzula maitia, auxe berau dirautsu, ez Españako Errege, ez beste erreinu batekuak, ez luur guztijen jaube danen batek, ezpada zeru, luur, eta izatia daukan guztija daukanak. Erdu erdu, dirautsu Jaungoikuak berak, erdu neure Jauregi, edo Palazijora, zein dan Elexia, jarri zaitez neugaz batera altarako maijan, eta jan egizu, ez idi, bei, eta arijen aragi, eta odola, ez egazti gozuena; ez Aingeru, Kerubin, edo Serafinen bat, ez neure Ama maite miragarrija, ezpada neu nazan Jaungoiko guztja, Aita, Seme, eta Espiritu Santuba. Erdu ainbat sarrijen, bada zeinbat eta sarrijago jan nagizun, ainbat eta arimako ondasun, grazija, santidade, onoidade, edo birtute geijagogaz aberastuko zaitut; zenbat eta sarrijago zatozan, ainbat eta laztanago, eta maitiago izango zaitut; ainbat eta nire asidkidiago izango zara. Baña begira zelan zatozan; loirik bazagoz garbitu zaitez leenago penitenzijako iturrijan, ez egizu zeure ariman itxi loikerijarik txikijenik; bada zenbat eta garbijago eldu zaitezan nire maira, ainbat eta ugarijaguak izango dira emongo deutsudazan zeruko ondasunak. Apaindu egizu zeure arimia al daizuzan birtutien erroparik ederrenakaz, eta ezpadaukazuz, eskatu egidazuz humiltasun, eta uste osuagaz, eta neuk emongo deutsudaz.

        Eta orregaitik bere eztogu egingo Jaungoiko batek opa deuskuzan ondasun, eta zorionagaitik, geu lezko gizon auts puska bat baño eztanak iskini leikeguzan bertatiko ondasun apur puska bat gaitik egingo geunkiana? Erregerik alsu, edo poderosuenak emon al leikeguzan anditasun, ondasun, eta subertiak, zer dauke zer ikusi Jaungoikuak Sakramentu orretan bera artuten dabenentzat daukazan zorionakaz? Eztira areek onen gerizia bere. Mundu onetako erregerik andijenak emon al leikeguzan diru, aberastasun, eta honra guztija, al deitezan andijenak izan da bere, ezin irago leitekez geure erijotzara baño, eta dirauben artian eztira buruko min puskatxo bat kenzeko duin. Baña Jesus onak altarako maijan emoten deuskuzan ondasun, eta honriak, beti beti iraungo dabe. Ezteuskuz kenduko geuk nai ezpadogu, ez erijotziak, ez demoninuak, ez infernubak, ez beste arerijok. Geugaz eruango dituguz beste mundura bere. Barriz mundu onetan bizi garian artian, Sakramentu orretan artuten dogun janarija gorputz, eta arimako gatx guztijen erremedijua da. Jesus onak dirausku: ni jaten nabena neugan dago, eta neu nago beragan. Ze gatx! Ze neke! Ze lan! Ze gexo! etorri leikijo Jesu Kristogan daguanari, edo Jesu kristo beragan daukanari? Jagi bedi bere kontra mundu guztija, bota begijez demoninuak euren indar guztijak, artu begiz infernubak al daizan asmurik txarrenak, zer egingo dabe Jesu Kristo beragan daukanen kontra? Ezerbere ez: arerijo guzti guztijak geratuko dira deseginik keia legez jaun onen aurrian. Mesede guzti oneek, eta guztiz andijaguak opa deutsaz Jesu Kristok komulgetan danari; eta alanbere ze nagitasun! Ze atzerakunzia komulgetara juateko! Ze astuntasuna Jaungoiko andijagaz mai baten jarririk, luurrian, eta zeruban dirian ondasunik andijenak arzeko!

        Kristinaubak, Jaungoiko baten dei guzti oneek, opetsi, edo promesa oneek, alegin oneek, eztira asko izango bera arzeko gurarija gugan biztuteko, bere maira gu eruateko, zeruko ondasunak arzera elduteko? Ay neure enzulia, komuninoe bakotxa gaitik emongo baleutsubez eun dobloe, eukiko zeunke orain daukazun nagija altarara elduteko? Egongo zinaitkez urte osuan eun dobloe oneek artu baga? Billatuko zeunkez orain ifinten dozuzan atxakijak, urterik urtera luzatuteko? Obeto sinsituko neuke aste bat bere luze egingo zeunkiala astian sarri komulgadu, ainbat sarrijagotan arzerren emon nai deutsuben diruba. Ezlegoke orain daguan nagitasunik, ez oraingo atzerakunzarik, ez orain billatuten dan atxakijarik. Nun da bada zure fedia? Nun da zure kristinautzia? Geijagotan daukazuz eun dobloe, zeruban dagozan ondasun guztijak baño? Diru apur puska bat gaitik egiten dozu Jaungoiko berbera gaitik egin nai eztozuna? Ez egizu esan fedia daukazula. Ez egizu esan Kristinau zariala. Ez egizu esan sinistuten dozula Sakramentu orretan, hostija orretan artuten dala bene benetan, eta egija guztijagaz Jaungoikua berbera, eta beragaz batera begik ikusi, belarrik enzun, eta gizonen gogora eldu al leitekezan baño bere ondasun, doe, grazija geijago; bada bestelan egingo zeunke euren jaube egiterren, mundu onetako ondasun, eta zorijona gaiti egiten dozuna. Etzinaitekez elduko ain otz, ain debozinoe baga, ein gertuera, prestaera, edo preparazinoe gitxigaz, eta benturaz arima loijagaz, modu onetan irunziten dozula zeure kondenazinoia, zeure bizitzia artu biarrian.

 

 

Erasoginza

 

        Begira bada Kristinauba, zelan elduten zarian altarara. Begira zelako garbitasuna daruazun Jesu Kristoren gorputza artutera zuazanian. Bildurrez ikara geratu biar zara, San Paulo Apostolubak dinuanagaz. eta bildur onegaz egin alegina pekatu baga,eta al daizun garbitasun guztijagaz elzeko. Jesu Kristoren gorputz, eta odola artuten dabenak pekatu mortalian daguala, bere kondenazinoia irunziten du, dino Apostolubak. Zegaitik? Jaunaren gorputz, eta odolaren errugarri egiten dalako. Au da, dino San Juan krisostomok, aain pekatu andija egiten dabela, zein da kurutzian josi ebeenak. Zenbat bidar aserratu oi zara Judasen kontra Jesu Kristo saldu ebalako, eta Judeguben kontra Jesus ona kurutze baten josi ebeelako? Bada zeure kontra biurtu biar dozu aserre guzti au, pekatu mortalian zagozala zeure bularreko simaurza atsituban botaten badozu Salbagiliaren gorputz, eta odola. Ay neure Kristinauba, lupatza, edo kakatza loiatatik diadar egingo dau odol arek zure kontra, Abelenak Cainen kontra egin eban baño bere gogorrago; eta enzun bazituban Jaunak Abelen diadarrak, zelan enzungo eztituz bere semiarenak zure kontra egiten dituzanak? Eta ain gogor bengadu beban aren erijotzia; zelan bengaduko eztau bere seme maitiari egiten deutsazun lotsabagakerija? Enzungo dituz, eta zure ganera etorriko da kastigurik ikaragarrijena.

        Bildur izan zinaitekez esan eztaijan Jeusu maitiak zugaitik, Judasgaitik esan ebana. Ay ze zori gogorrekua dan, ni neure arerijo gogorrenen artian ifini nabena; oba leukian jaijo ezpalitz gizon madarikatu au; bada nire gorputz, gizonen on, eta osasunerako kurutze baten josi zana, josten dau bere kondenazinoerako kalbarijoko kurutzia baño lotsagarrijago baten; arako nire odol mundubaren salbazinoerako ain ugari luurrera bota zana, botaten dau lekurik loi, eta ezainenian bere kondenazinoerako. Odol au izango da zure kondenagarrija, beragaz eskribiduko da zure kondenazinoeko sentenzija; bada nai izan dozu zeure ganian artu Judegubak artu eben baño itxumendi andijaguagaz; zeure bularrian pekatubagaz batera ifini dozunian, esan dozu areek baño gogortasun andijaguagaz: odol au izan deila nire kontra: betor betor nire ganera. Eztakutsu zure zori galdu au itxurik zagozalako, enzuten eztozuz Jesu Kristoren odolak zure kontra emoten dituzan diadarrak gorrik zagozalako, baña idigi al bazinaiz zeure arimako begijak, arako pekatuban komulgatera zuazanian, ikusiko zeunke daguala zeru luurren egilia guztija irriturik zure kontra suzko begijakaz zu erre, eta kiskilduteko, bere eskuban dabela justizijako ezpata zorrotza zu erdibituteko, bere gorputz, eta odolari egitera zuazan lotsabagakerija gaitik. Enzungo zeunke dirautsula: nora zuaz madarikatubori? Orrako zeure bijotzeko pekatu artian ifini nai dozu nore gorputza? Orrako karkaba ustel, atsitu, eta loi orretara bota nai dozu nire odola? Zatoz oin azpijan zapaldutera Jaungoikuaren semia? Etzaitez aurrera igaro; zuaz ortik, kendu nire begijetatik erre etzgidazan arraijuen bategaz, edo erdibitu etzagidazan neure ezpata zorrotzagaz.

        Kristinaubak, ez egizube uste au ponderazinoeren bat dala, edo eztabela merezi onelako kastigu ikaragarririk pekatu mortalian komulgetiak. Sinistu egidazube: eztago leku atsitubagorik Jaunarentzat, pekatu mortalian daguanen bularra baño, karkabarik ustelenak, sekretarik loijenak, lekurik ezainenak guztiz dira garbi bere parian, bada onei ezteutse Jaunak gorrotorik, pekatubari bakar bakarrik deutsa gorroto; auxe da bere arerijua. onexegaz batera eztau egon gura, eta orregaitik ez1n egin leikijo lotsabagakerija andijagorik bere albuan ifintia baño. Begira bada zer egiten dozun pekatuban komulgetan zarianian, eta guztijori bildurrez ikaraturik, garbitu zaitez Jaungoikua artu baño leenago. Modu onetan elzen bazara altarara, artuko dozuz zeruko ondasun miragarrijak, egingo zara Jaungoiko esan bere ezin leitekian moduban, artuko dozu indarra demonino, eta beste arerijo guztijen kontra pelietako, eta ibilliko zara mundu ooonntan zeruko bidetik, bertara eldu artian.Amen.

 

aurrekoa hurrengoa