www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Urteko domeka gustijetarako berbaldi ikasbidekuak (II)
Pedro Astarloa
1818

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Urteco Domeca gustijetaraco verbaldi icasbidecuac, Pedro Astarloa. Apraizen moldategia, 1818

 

 

aurrekoa hurrengoa

XLIV. BERBALDIJA

 

Murmurazinoiaren ganian.

 

        Zorzigarren mandametuban galazoten jakuzan gauzetatik bat da murmurazinoia; zein eztan beste gauzarik ezpada dongaro esatia proximua gaitik, berak eztanzubala, edo bere atzetik esatia bere utsune, edo faltaren bat. Esaten dan gatxa andija bada, eta galdu, edo gitxituten bajaka honria, eta enzute on, edo famia, izango da pekatu mortal. Baña bada gauza txikija, eta galzen ezpajaka honria, bakarrik izango da beniala. Jakin biar dozube, batentzat txikija dana izan leitekiala andija beste batentzat. Esatia mutiltxu bat gaitik guzurti bat dala utsune edo falta txikija da; baña auxe berau esatia Obispo, Jaun, edo diñade andiren baten daguana gaitik, izan leiteke, gauza nagusi, edo grabia. Guztiz dira asko murmuretako dagozan modubak,baña guztijak sartu leitekez zorzitan. Murmuretan da bada. Lenengo: egin eztaben gatxen bat eregijagaz, edo guzurragaz. Bigarrengo: egija izan arren zerbait geitubagaz, Irugarrengo: isilik eguana zabaldubagaz, Laugarrengo: egin daben onen bat dongarora ezarrijagaz, Bostgarrengo: eginiko obra onen bat ukatubagaz, Seigarrengo: egitade, edo obra onian gatxen bat billatubagaz. Zazpigarrengo: alabetan dabeenian isilik egonagaz: eta zorzigarrengo: epeltasunagaz alabadubagaz. Edozein modu oneetatik murmuretan dabenak egingo dau pekatum ortal, egiten deutsan kaltia andija bada, eta benial txikija bada, eta biurtu biarko deutsaz etorri jakazan kaltiak. Esan dabena egija bada, biurtu biarko deutsa esanagaz ez eguala beragan, ez ekijala zer zinuan, edo beste al daijan modurik onenian, Guzurra esan beban esan biar dau, guzurra esan ebela. Ain da estuba onetarako daukan obligazinoia, ze biurtu biarko deutsa galdu daben honria berak beria galdu biarko badau bere; edo hazienda, eta ondasuna beria galdu biarko badau bere, eta ifinten badau bere falso testimonio, edo deungari esanagaz erijotzako pelleburuban, atera biarko dau andik bera beria galzeko pelleburuban ifiniko bada bere; bada lenago da errubaga, edo inozentia, errudun edo gatxkina baño.

        Ez Jauna olakorik, esan oi dabe, eztot inos guzurrik eregi, nosbait ezer esan badot enzuna edo ikusija izan da. Ezta inport: zeuk bakar bakarrik bazenkijan bere, ezin besteri esan zinaijon eta zuri enzun eutsubenak ezpekijen, pekatu mortal egin zenduban zabaldubagaz; bada edonok dauka eskubide, edo deretxua inok kendu ezteijon daukan izen on, edo fama, eta honria, eta alan biurtu biarko deutsazu kendu deutsazuna. Beste murmurazine modu bat dago guztiz txarra, baña sarri egin oi dana. Dagoz lau, edo bost norbait gaitik dongaro esaten; eta urteten dau beste batek: ori baño eztakizube? Ori ezta ezer, Esango baneu nik dakidan gutija. Baña gagozan isilik, orretarako da obia, eztaigun murmuradu. Itanduten deutse bestiak zer dan, eta berak eztau esan gura. geijen geijen bere dinuana da, etzaitudaz eskandalizadu nai; eztaigun murmuradu. Ze karidadia! Ze eskrupulosua! Ezteutsazu azur osorik isten, eta eztozula murmuradu gura dinozu? Esaizu dakizun guztija berba erdi orretan itxi baga; bada benturaz kalte gitxijago egingo deutsazu guztija argitan ifinijagaz, isilian itxijagaz baño. Zuk dakizun guztija ezta benturaz elduko bestiak dinuenera, eta zuk zure esan ez nai orregaz sinistu erazoten deutsezu, guztiz diriala andjiak zuk esan nai eztituzun orreek. Onelakuak pekatu mortal egiten dabe. Beste batzubeta, jazo oi da egotia lau, edo bost norbait alabetan; elduten da beste bat, eta asten da irribarreka, burubari eragiten, lastima baleuka legez engañadurik dagozalako, eta dirautse; ori alabetan zagoze? Eztaukazube ze egin txarra; bazenkije zelakua dan, etzeunkee orretan denporia galduko. Batzubetan ementxe itxiten dabe, eta geijen bere eztabe erdiz erdizko berbaren bat baño esaten. Berba onekaz galdu erazo beutsen alabetan egozanai bestiagaitik euken uste ona, eta sinistuten badabe esan au gaitik, txarra dala, pekatu mortala egin eban. Beste batzubetan aurrrera dua itzketa, edo konbersazinoia, eta zabalduten dau euren aurrian bestiagaitik dakijan gatx guztija, eta galzen dabee leen beragaitik eukeen uste on, edo estimazinoia; orduban pekatu mortal egiten dau.

        Dagoz gizon, eta emakume miin dongakuak ze eztago eurentzat, ez gizon, ez obra artezik. Guztijak gaitik dauke zer esan, estago seguru euren niin infernukotik, ezkondurik, ez librerik, Abaderik, ez Frailerik, donzellarik, ez Monjarik, Obisporik, ez Aita Santurik, andirik, ez txikirik. Egiten dirian obrarik oneenak gaitik dauke zer esan, Badakuse norbait astegun guztijetan meza enzuten, dinue, oba leukiala etxeko arduria euki. Errezetan badau, sinple bat dala. Limosna emoten badau, arrokerija, edo sobrebijaz, eta ikusi daijen emoten dabela. Taberna, joko, eta beste okasinoe txarretatik alderatu, edo apartetan bada, zeken bat dala, ez gastetarren egiten dabela; jolas, erromerija, danza, eta beste zorakerijetara ezpadua, txorakerijetan dabilela; isilik badago motz, eta motela dala; berba egiten badau barretzuba dala; eta ikusiko balebe norbait miraririk andijenak egiten, esango leukee sorgina dala, familiarijak, edo demoninuak daukazala. Oneek Fariseuak leezkuak dira. Gizon galdu oneek egonik eurak pekatuz beterik, Jesu Kristo gure Jaunak egiten zituzan eginza, edo obrarik andi, santu, eta miragarrijenetan aurkituten ebeen zer esan. Bildur izan leitekez onelakuak, Fariseuai jarraituten deutsena legez murmurazinoian, jarraituko deutseela euren amai, edo erijotza zori galdukuan. Bildur izatekua da miin luze, eta txar oneek beti dagozala pekatu mortalian.

        Murmurazinoia sarri eta sarri asi oi da alabanziagaz. Urlija, esaten da, ze gizon ona dan. Eztozu ori tabernan, jokuan, ez edanik ikusiko: gizon zinzua, prestuba, eta biargina; eztago bera lezkorik adiskide bati mesede bat egiteko: ezteutsu orrek egunik itxiko meza enzun baga, ezta luzaro egongo konfesadu, eta komulgadu baga. eneuke nai bera baño adiskide oberik. Baña. Baña madarikatuba! Baña infernukuba! Onetantxe ezagututen da zetarako dan alabanza ori. Ezta bestetarako, ezpada sinistu deijuen bere kontra esatera doijan guztija egija dala. Eginik alabanza au uste dabe seguru dagozala, eta alan abijetan dira bere kontra murmuretan. Aintxe ateraten dabee dakijen, eta eztakijen guztija. Ezer ikusi badeutse horako gauzia izan, eta bestek jakin ez arren aintxe urteten dau argitara; ezer enzun badabe, aintxe zabalduten dabe. Eztau onelako batek itxiko beragaitik egiten daben sospetxa txikijenik bere. Ezin aurkitu badau beste modurik murmuretako, artuko deutsa eskuba Jaungoikuari, eta sartuko da gizon aren bijotzeko bazterrik ezkutubenan, eta billatu naiko dau aintxe bere esan, eta egite, edo obretan eztakusan txarkerija, eukiteko zegaitik deungaro esan, edo murmuradu; eta esango dau, egin, eta esaten daben guztija ona dala, baña intenzinoe okerragaz egiten dabela guztija.

        Baña ez oi da emen geratuten alabanzakaz asi zan murmurazinoia. Obeto eta obeto sinistu daijen egija dala esan dabena, esaten oi da azkenian; ezteust niri inos gatxik egin, eztaukat nik ezer beragaz, izan bedi nigaitik nai daben lezkua, ez juat niri orretan ezer; baña ezin nik itxi neike egija esan baga. Eztakit zetarako dirian ainbeste konfesinoe, ainbeste komuninoe, ainbeste errezu; oba leuke bere etxeko arduria euki, daukazan tratu modubak itxi, eta puska bat humilago izan, nai daben guztijagaz urteteko enpeñubak artu baga. Santuba, Santuba: neu bere santu izango naz, gura dodan guztija egiten itxiten badeuste. Eztot nik olako santidaderik gura. Orra zetan geratu dan lenengoko alabanza guztija. Badakizube zer deriztan egiten dozubela modu onetako murmurazinoiagaz? Palanka bategaz egin oi dana. Zulo bat luurian egin nai badozube arzen dozube palanka bat eta eragiten dozube gora. Baña zertarako? Ez an goijan itxiteko, ezpada luurian sarzeko; eta zenbat eta barrurago sartu nai dozuben, ainbat eta gorago eregiten dozube, modu onetan indar andijaguaz sarzeko. Auxe berau egiten dozube bada alabanziagaz asiriko murmurazinoiagaz. Lenengo eregi gora alabanziagaz al daizuben guztija, eta gero sartu murmurazinoiagaz luurian, eta zenbat eta indar andijaguagaz murmuradu nai dozuben, ainbat eta gorago eragiten dozube alabanzagaz.

        Ez Jauna olako gauza andirik. Egija da sarri eta sarri murmuradu doguna; baña ez oi da izan sinpleza bat baño. Bada ezin au beti sinistu leikezube; bada bein abijau ezkero norbaitgaitik dongaro esaten, ezta erraz bakotxak dakijan guztija esan baga egotia, nai dala txikija, nai dala andija. Batak dino lenenguan gauza txikitxu bat, bestiak eranzuten dau bestetxu bat. Onek aurreratuten dau puskatxu bat, arek beste puskatxu bat; aurrerago eta geijago, eta bein miina berotu ezkero ezta begiratuten, ez zer esaten dan, ez nogaitik esaten dan, ez gauza andija, ala txikija dan. Sinpleza bat dala dinozu zuben murmurazinoia. Zer da bada esaten oi dozubena? Urlija neskatila urlizija mutilegaz dabilela, seindun dala; onek seina egin dabela, arek galdu dabela. An bota zan umia onena dala. Arako gizona lapurra dala. eta beste emakumia galdu bat dala. Onexek izan oi dira zuben murmurazinoiak. Bada oneek ezpadira gauza andi, pisutzu, edo grabiak, nos izango da murmurazinoe andi, edo honraduen ganian? Esaidazu, Jakin dozunian norbaitek zugaitik esan dabela orrelako gauzaren bat, zelan artu dozu barri au? Zelako atsakabia artu etzenduban? Zelan aserratu zinian? Sinisturik zengozan zeure honra guztija galdu eutsula. Diadar egiten zenduban ez eukala konzienzijarik, eta biurtuten ezpeutsun miin zitalagaz kendu eutsun honra, eta enzute on edo famia, ezin salbadu leitekiala, Beraz zuk pisu bi daukazuz. Batian pisetan dozu zeuk bestia gaitik dinozuba, eta orduban arin, eta txikija deritzu; bestian pisetan dozu bestek zugaitik dinuana, eta orduban andija da, izanik bijak pisu bardinekuak. Pisadu egizuz bijak pisu baten, ta ikusiko dozu eztala andijagua bestiak zugaitik dinuana, zuk bestiagaitik dinozuna baño.

        Beste batek esango dau: Proximuagaitik murmuradu, edo esan dodana gauza nagusi, edo grabia izan da, baña zabaldurik eguan, guzijak ekien. Eta badakizu zuri enzun eutsuben orreek bekijen ala ez? Ori ez Jauna. Bada ezpekijen orra nun pekatu mortal egin dozun. Bardin da guztijak jakin arren, isilik, eta asturik legez baguan, eta zuk esanagaz barriztadu bazan. Baita bere badinozu berari deutsazun gorroto, eta ezin ikusija gaitik, edo zure murmurazinoe orregaitik gatx, edo kalte andiren bat badatorkijo. Baña onelako gauzarik ezpalego bere, zuk ezin eskubiderik euki zinaike inoren kontra dongaro esateko, bestiak bere murmuretan dabelako. Balego gizon bat plazien erdijan guztijak arrika dirautsela, zuk bere arrika egin zinaijo guztijak arrika esetsiten deutselako? Bada auxe berau da zuk ifinten dozun atxakija. Guztijak dakijen gauzia da, dinozu: eta nok zabaldu dau? Zu leezko miin luze batek. Zuk dinozun gatx ori etzan egingo guztijen aurrian, bik, edo iruk, eta benturaz batek bakarrik ikusiko eban. A, edo areek isilik egon balira ez eban jakingo eurak baño bestek. Areek esan eutseen beste bati, bestak bestiai, eta oneek egin dabeena, egin dozu zuk bere, eta orra zelan lagundu dozun zabalduten. Txarren dana da, enzuten dabeenak, edo geijenak puskatxu bat geituten deutsela, eta modu onetan gauza gitxi bat baño eztana eldu oi da honrako gauzia izatera.

        Nire esanetik ezta olako gatxik etorriko, esango dozu, bada bati bakarrik baño ezteutsat esan, eta guztiz estu agindu neutsan ez egijola inori esan. Ze zorakerija! Ezin zeuk isilik euki dozu, eta nai dozu bestiak isilik euki dagijan? Zugaz jazo dana, aregaz bere jazoko da. Zuri esan eutsunak agindu eutsun ez inori esateko, eta alanbere esan deutsazu bestiari. Beste onenbeste jazoko da bestiagaz bere; esango deutsa beste bati, bestiak bestiari, eta gitxijago uste danian urtengo dau guztijen aurrera, eta jazoko da eurigajaz jazoten dana. Isil isilik arzen dau telliak euri tangia, isil isillik emoten deutsa onek urrenguari, eta alaintxe dua puntan daguan tellaraño; eta orra nun gitxijago uste danian jausten dan kalien erdijan, ots andijagaz guztijak danzubela, eta dakusela. Alaintxe zuk isilian jakin zenduban proximuaren gatx, edo dongaro egina; isilian esan zeuntsan zeure ediskidiari; bada arek isilian esango deutsa beste bati, eta gitxijago uste dozunian, urtengo dau guztijen aurrera, eta guztijak jakingo dabe. Azkenengo atxakija izan oi da: eneukan nik intenzinoe dongarik, eneutsan gatxik gura. Bada zergaitik dongaro esaten zenduban? Zan benturaz asko gura zeuntsalako? Edo asko ametan dozulako? Eztakit naiko zeunkian bestek onelako amodijo, edo on gurarik euki deizun. Baña nai borondate ona euki deijozula, nai txarra, murmurazinoia gauza nagusi, edo grabian bada, pekatu mortala egingo dozu.

        Pekatu mortal egiten dau honrien kontrako murmurazinoia enzuten dabenak, bere guraz, edo borondatez badago enzuten, eta eztau pekatu gitxijagua egingo danzubanak dinuanak baño. Murmuretan dabenak miinian dauka demoninua, enzuten dabenak barriz belarrijan. Zer egin leike bada murmurazinoian aurkituten danak? Edo bere aurrian abijetan bada murmurazinoia? Guraso, ugazaba, edo nagusijagua bada, agindu biar dau isilik dagozala, edo eztaijala inok murmuradu, eta galazoten ezpadau pekatu mortala egingo dau; bada dauka obligazinoe estuba bere eskupe, edo agindura dagozan guztijen pekatubak galazoteko. Nagusi edo agintari ezpada, egin biar dau alegina bestera eruateko al daijan modurik onenian konbersazinoaia. Au bere ezin badau alderatu, edo apartadu biar da andik. Au bere ezin badau, edo erazo biar dau bere arpegi ilun, eta astunagaz, edo beste al daijan moduban, eztala bere gogokua bestiak dauken murmurazinoia. Espiritu Santubak dino: Ifarrak kendu eta desegiten dituz odei eta eurijak; eta arpegi astunak isilduten dau murmuretan daguanen miina. Badakizu barriz norzukbait diriala murmuralarijak, edo batuten dirianian daukeela proximuaren kontra dongaro esateko ekanduba, etzaitez lagundu eurakaz, iges egizu onelako miin galdubagakgandik. Espiritu Santubak dirautsu: Etzaitekez batu murmuretan oi dabenakaz, bada beingo beinguan jausiko da euren ganera ondamendija, eta nok daki zelakua izango dan dongaro esan, eta enzuten dabeenen amaija?

 

 

Erazoginza

 

        Enzun dozube, neure enzula maitiak, zer dan murmurazinoia, eta bertan esan jatzunetik ezagutu zinaike eztaguala munduban bera baño zabaldubago daguan pekaturik; eztago sarrijago egiten danik, ezta beragandik gitxijago libretan danik bere. Aurkituko dira Kristinau asko beste agindu, edo mandamentubak jaoten ditubeezanak, eta ez bakarrik iges egiten dabenak beste pekatu guztijetatik, baita bere euretan jausteko pelleburubetatik. Asko eta asko dagoz alegin guztijagaz iges egiten dabeenak aragijazko pekatutik; pensamentu loitxu bat sentietia da asko guztijak bildurtuteko, eta ardura andi bategaz alegin guztija egiteok barrura sartu eztakijon. Askok eta askok eztabe inos guzurrezko juramenturik egin izango. Askok eta askok eztabe inoenik kendu izango. Askok eta askok ezteutse gatx egin deutsenai gorrotorik euki izango. Baña guztiz gitxi izango dira murmuradu eztabeenak. Espiritu Santubak dirausku: Nor ete da miinagaz pekatu egin eztabena? Eta Santiago Apostolubak dirausku: eztago miina ezi leikeian gizonik. Eziten dira abererik uzubenak, leoe, katamotz, arz, otso , eta arranuak; baña ez inosbere miina. Bada au badino edozeinbere miin gaitik, zer izango da arako miin gesto suguien benenoz beterikuagaz, zein beti daguan prest edozein gaitik dongaro esateko? Nor bildur iango ezta pekatu onetan jausten?

        Alanbere dakuskuna da eztala ezetanbere ardura gitxijago ifinten edozeinbere modutan murmureetian baño. Izan bedi murmurazinoerik gogorrena, atera bediz argitara gauzarik eskutubenak, izan bedi esaten dana al dedin lotsagarrijena, ez bekijo itxi proximuari azur osorik; bada ezta faltako nundik edo andik atxakijen bat uste izateko eztala gauza nagusi, edo grabia esaten dana. Emetik dator ain bildur baga murmuretia, eta edonun, edonorgaitik, eta edozein modutan murmuretia. Begiratuten badogu nun murmuretan dan, ikusiko dogu eztaguala au bagako lekurik. Mendi, baso, solo, etxe, kale, plaza, Elexa. bide, eta beste leku gutijak dagoz beterik. Begiratuten badogu norgaitik dongaro esaten dan, ezagutuko dogu eztaguala seguru miin zitalakgandik andirik, ez txikirik, ilik, ez bizirik, ezta zeruban dagozan santubak bere. Zenbat ete dagoz orain zeruban Jaungoikua arpegiz arpegi ikusten, seguru demoninuak euren kontra al daizan alegin guztijetatik, eta alanbere euren kontra miin gestuak zorroztuten dirian? Begiratuten badogu zegaitik dongaro esaten dan, aurkituko dogu, Jesu Kristoren egitade edo obrarik arrigarrijenak eztagozala libre murmuralarijen miinetarik.

        O miin zitalaren azarkera, edo atrebimentuba, zerubak, luurrak, itxasuak, osasunak, bizitziak, erijotziak, mundu guztijak, eta demoninuak eurak ezagututen dabee Salbagilia euren Jaun, eta Jaungoikotzat; baña miin murmuralarijak dinue, dala gizon gesto, galdu, guzurti, eta engañalari bat. Eta alanbere eztau Kristinau batek aleginik egingo ekandu zital au kenzeko? Zer aurreratuten dozube, gizon itxubak, zeuben proximuagaitik dongaro esanagaz? Zegaitik jatzu ain gozo murmuretia? Deritz, au eztala, ezpada demoninuaren tentazinoia zubek galzeko. Iges egizube bada ekandu zital onetatik. Jakin egizube bada zeuben burubai kalterik andijena egiten deutsezubela zeuben proximuagaitik dongaro dinozunian. Ez egizube bada inorgaitik dongaro esan; bada pekatu au kenzen badozube, erraz izango jatzube beste guztijak goitutia, eta biziko zare garbirik, alan elduteko Jaungoikua ikustera. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa