www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Urteko domeka gustijetarako berbaldi ikasbidekuak (II)
Pedro Astarloa
1818

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Urteco Domeca gustijetaraco verbaldi icasbidecuac, Pedro Astarloa. Apraizen moldategia, 1818

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXXVIII. BERBALDIJA

 

Ordikerijaren ganian.

 

        Bostagrren Jaungoikuaren legeko mandamentubak galazoten deuskuzan gauzetatik bat da orditutia. Onexen ganian izango da nire gaurko berbaldi, edo platikia. Badakit probetxu gitxi aterako dodana, dakusdalako ekandu galgarri onetan jausten dirianetatik guztiz gitxi obetu, edo emendadu oi diriala. Baña alanbere esango dot, edo oraindio jausi eztirianak jausi ezteizan, edo itxi nai eztabeenak atxakirik euki eztaijen. Da bada ordikerija ardao laarregi, eta zenzuna galdu artian edatia. Askok eta askok uste dabe esan ala edan arren, eta zenzuna galdu arren eztala orditutia, ezta pekatu bere estamangutik bota, edo bomitetan ezpada. Baña ez Kristinaubak, ezta onelakorik biar pekatu mortal izateko. bein zenzuna galdgu ezkero larregi edanagaitik pekatu mortal da, eta sarri jazo oi da edaniko ardaua botetia pekatu egin baga, edo estamanguba otzik dagualako, edo gatxen bat daukalako, edo beste gauzaren bat gaitik. Zetan bada ezagutuko dogu ordirik gagozana, edo orditu gariana? Itanduko deustazube. Ara bada. Arako bijaramonian gomuta eztozunian, zer egin zenduban edan ezkero, eta gomuta badozu bere ezta ilunabarrian baño. Bestetan etxian baketsuba izanik etxe, eta etxeko guztijak goraberatu, edo errebolbietan dituzanian. Maldizinoe, birao, juramentu, eta blasfemijak ezarten dituzuzanian onelako ekandurik euki baga. Etxera zatozanian onelako ekandurik euki baga, emen larrapastadu, an estropezadu, biderik zabalenak bedar dituzuzala, emeko ormia jo, ango munian etxun, saso onetan jausi, beste lupatzan etzin jakin baga goxian, nun loitu dozun zeure soñekua. Onelako gauzarik jazoten jatzunian ordirik zengozan. Eta ifini zara zu modu onetan? Bertatik eranzun oi dabe geijenak: ez Jauna. Orra demoninuaren itxumendija.

        Obeto ezagutu daizuben noraino elduten dan ordijen itxumendija, esan egidazube: ikusi dozube inos ordirik? Jesus Jauna, eranzungo deustazube, laarregi, uxala ainbeste ikusiko ezpagenduz. Bada guztiz gitxi dira konfesionarijuan agiri dirianak, eztira ikusten banak bat, edo beste baño. itandu bekijo ordirik endijenari; ardauak nosbait gatxik egin badeutsa, edo orditu bada? Bertatik eranzungo dau: ondotxu edan, eta alegretxu ifini bai, baña orditu inos bere ez. Mundu guztijak dakusaz ordirik, etxekuak dagoz lotsaturik, euren ganora bagako berba gangarrak, oñen ganian ezin egonak, adi erasoten deutse guztijai ardaoz aserik dagozana samaraino, eta orregaitik bere eurak dinue: edan ondotxu, eta alegretxu bai, baña orditu ez. Onelakuak jakin daijen zelako pekatuba dan orditutia, esango dot norzuk pekatu egiten dabeen. Lenengo: egiten dau pekatu konbeni jakan baño ardao geijago edaten dabenak; eta orregaitik bere zenzuna ilundu, edo galzen dabenak. Gauza bi dagoz ordikerijan, bata da, konbeni jakan baño ardao geijago edatia, eta alan edango baleu bestetan edaten oi daben beste orditu baga, eta beste gatxik egin baga, eta usterik ardao oran edaten dabena bestetan lezkua dala. eta senduago dalako berak igarri baga, buruba eruango baleuzkijo, ez litzateke pekatu izango. Bardin da, edozeinbere beste gauzagaitik bere erru baga, eta laarregi edan baga, buruba, edo zenzuna aradauak galduko baleuzkijo. Bigarrengo: ordituteko pelleburuban ifinten dirianak euren guraz, edo borondatez, zelakuak dirian ardandegi, edo tabernara duazanak jakinik ara duazanian gitxi, edo gei ardaauan irago oi diriala, eta sarri ordituten diriala. Irugarrengo: ardaua edateko mugaldi, edo okasinoe billa dabilzanak, prest dagozala daukenian al daijen guztija edateko ase ase egin artian. Laugarrengo: joko, erromerija, jolas, honra, edo konbitera duazanak aldaijen ardao guztija edaterren.

        Bostgarrengo: ordijakaz batuten dirianak, onelakuakaz lagunduten dirian guztijan, edo geijenetan orditu oi diriala, edo bildur badira eurakaz badabilz, eurak lezko ordi urtengo dabeela: bildur au beti euki biar dau ordijakaz batuten danak. Seigarrengo: norbaiti larregi edarazoten deutsanak bere porfijakaz, aserratuten dala bere eskutik artu nai ezpadau. Bardin egiten dau pekatu inor ordituten dabenak, esan dagijan isilik daukan , eta agertu nai eztaben gauzaren bat; edo egin dagijan, bere zenzunian daguala egingo ez leukiana. Zazpigarrengo: egiten dau pekatu ardaua emoten deutsanak, beragaz ordituko dala dakijanari. Modu onetan egiten oi dabe pekatu tabernarijak, zeinzuk jakin arren norzuk dirian ordituten dirianak, orregaitik bere ezteutsen ukatuten onelakuai eskatuten dabeen ardao guztija. Bardin egiten dabe pekatu, itxiten badeutse tabernan egoten berandu artian jokuan, eta edaten. Gauza bi gaitik euki oi ditubeez tabernarijak onelakuak; bata, ardao geijago edanagaz sisiari datorkijona geijago izan dedin: bestia, ura ardao orde salduterren; bada edanik dagozanian ezteutsena legez igarten ardauak ura daukan ala ez, naiko beste ur ezarten deutse. Baña, ez bata, ez bestiagaitik onelako gauzarik egin leije. Ez bata gaitik; bada badinue ezin bestelan pagadu al leijela sisiagaitik emon biar dabeena, bertatik eranzuten jake, jakin biar ebela sisia erremetadu ebenian, ezin onakorik egin leitekiala, edozein Kristinauk jakin biar dabena. Ez bestiak: bada ezin saldu leiteke ura ardao orde, eta ardauaren prezijuan. Jakinik, ardaua eskatuten dabenak ordituteko dabela, eta ezpadagi beste modurik ukatuteko, nastadu leijo ardauari ura, orditu eztedin, baña ezin eruan leijo emon jakan ardauak balijo daben baño geijago. Eskatuten deutsu azunbre bat ardao, zuk ifinten dozu azunberdi ardai, eta urez beteten dozu enparaduba, ezin eruan zinaijo zunberdijen diruba baño.

        Ay neure Kristinaubak, zenbat gatx, zenbat lan, eta zenbat atsakabetatik iges egingo zeunkee, taberna, eta ordituteko pelleburubetatik alderatu, edo apartaduko bazinate! Badakit askori eta askori astun, eta gogor egingo jatzuna tabernia, jokua, eta zeuben lagunakaz daukazun gozaldija, edo dibersinoia istia; baña esan egidazu; bazenki tabernako etxia jausi aginian daguala, sartuko zinaiteke bertan? Bazenki an salduten dan ardauak benenua daukala, edango zeunke? Edonok esango dau, zoro batek bere olako erakerikarik egingo ez leukijala. Nun da bada zure errazoia? Nun da zure fedia? Obija, edo sepultura baten aarrak janik, usteldurik, eta auts biurturik geratuko dan gorputzagaitik, izanik au Jesu Kristoren erijotza, eta pasinoiagaz erosija, bere odolagaz garbituba, zeruko herederutzat artu edo eskojiduba? Ze zorakerija andijagorik zu baño? Ze itxumendi gogorragorik? Baña badantzut zer eranzungo deustazun. Jauna, esango deustazu. Egija da, ni tabernara juan oi nazana, baña neure bizijan bere ez naz juan ara ordituteko ustiagaz. Sinistuten deutsut egija dinozula; baña ezin ukatu zinaiket sarri eta sarri jazo jatzula, taberna, edo beste ardao edaten batuten zarian lekuban, jazo jatzula zuk usten izan eztozuna, eta damutu izan jatzula an aurkitutia.

        Obeto ezagutu daizun ze pelleburuz betia dan olako lekubetan egotia: kontu egizu topetan zaitudazala tabernara zuazala. Itanduko baneutsu, nora zuazan? Bertatik eranzungo zeusket: Jauna, gaur jaijeguna da, aste guztijan ego-naz biarrian, eta alan nua tabernara kuartilutxu bat ezarru, berbaldi bat egin lagun, eta adiskidiakaz, eta gaberako etxera. Orra zure gogua, ona eta errazoezkua. Sarzen zara tabernan, ateraten dozu kuartilu bat, topetan dozu adiskide bat. Bestiak, zu baño gitxijago ez izaterren, ateraten dau beste kuartilu bat, emoten deutsu zeure eskutik trago bat. Bestiak, zu baño gitxijago ez izaterren, ateraten dau beste kuartilu bat, emoten deutsu trago bat bere eskurik. Zu ikusirik bestiak egin dabena eztozu gitxijago izan gura, eta ateraten dozu beste beat, eta emoten deutsazu trago bat. Trago bat dua, trago bat dator: kuartilu bat dua, kuartilu bat dator. Onetan batuten dira beste adiskide batzuk, eta denpora emoterren asten zara jokuan. Berotuten zara joko, eta ardauagaz; ardaua dua, eta ardaua dator; jokua dua, eta jokua dator. Eztakizu ez zer edaten dozun, ez ze ordu dan. Urteten dozu tabernatik gaberdijan (goxaldian ezpalitz). Artuten dozu etxerako bidia estropezuka, oñak loka, buruba arin, eta orra infernuba. Emaztiak berbatxu bat badagi, guzija da diadarra, demoninua, diabruba, berba astuna, eta agirakia. Bijaramonian barriz? Buruba astun, gorputza nagi, eta biarrerako alper. Orra zetan geratuten dan kuartilutxu bat edan, eta etxera denporaz juateko gogua. Eldu ezpazina tabernara, bake obian egongo zinian etxian, eta denporaz jagiko zinian biarrera.

        Ukatu zinaike, Kristinauba, sarri eta sarri au jazo jatzula? Ezetz deritz. Eta Jaunari milla esker geijago ezpada; bada taberna, eta ardao artian jazo oi dira aserre, errijetan, eta auzirik gogorrenak. Espiritu Santubak dino, Ardauan daguala aserria, pobrezia, zerba astuna, eta gatx guztijen sustraija. Asko galdu dituz ardauak, dino Jakinsubak. Egija au ikusi nai badogu, eztaukagu begiratu baño egunian egunian jazo oi dana. Baduaz lagun, edo adiskide batzuk trago bat ezartera, eta edaten dabe uste ebeen baño puska-bat geijago. Berotuten dira, eta ardaua berbatsuba dana legez, esaten dau euretatik batek bestiari gogua betetan ezteutsan gauzaren bat. Aserratuten jaka orregaitik, eta esaten deutsa beste gogorragotxu bat: berbarik berbara, errazoerik errazoera, aserratuten dira, eta dirautsa batak bestiari mingotstuten daben gauzaren bat. Zenbat eta aurrerago. ainbat eta aserriago. zenbat eta aserriago, ainbat eta berba astunago, ezarten deutsez alkarri eskubak, edo au baga, ezin enzun gura leukian berbaren bat gaitik emoten da kerella bat. Sarzen dira, emetik Eskribauak, endik Letradubak, batetik Prokuradoriak. bestetik Alguazilak, betoz testigubak, bijuaz enzun dabeenak. Egiten dira prozeso andijak, ateraten dira bakotxak dakizan, eta jakin al daizan bestiaren falta, edo obenak. Gastetan dabee dauken guztija, eurak dabilz batetik bestera biarrik egin baga, euren zereginen jaramonik egin baga. Eskribau, Letrau, eta Prokuradoriak darue dauken guztija, eurak geratuten dira alkandora utsian, zer jan, zer janzi eztaukela, ez eurak, ez euren umiak.

        Orra zer jazo oi jaken ardao edaliai. Orregaitik dirausku Espiritu Santubak: nori datorkijoz gatxak, nekiak, aserriak, auzijak, pobrezia, ez eukija, eta neke guztija? Ardai zaliai, dino, edo eranzuten dau Jaunak berak. Nun egiten oi dira buru bagako tratu, eta fijanza galgarrijak? Geijenak tabernetan, eta ardao artian. Eztot zeubek baño beste testigurik nai. Zenbat etxagunza ikusten dituzubez saldurik, edo zorrez beterik? Zenbat etxagun, eta euren familija euren etxetatik kanpora burubako fijanza onelakuak gaitik? Jakin nai badogu nun, zelan, eta ze modutan sartu zirian fijanza oneetan, ikusiko dogu geijenak egin ziriala tabernetan, eta ardao artian. Orrako gizon galdu, zeinzuk ezin inundik aurkitu al eben euren tratu okerren fijadorerik, konbidadu ebeen etxagun ori trago bat edatera. Emon eutseen ondotxu edaten, eta arako berorik eguanian erregu, palagu, eta berba labanakaz sartu erazo eutsen fijanza galgarri orretan, eta orain dakutsu bere etxalde baga, zer jan, eta janzi eztaukala, alsis beterik, erdi billoxik, eta benturaz aterik ate ogi kopau bat jango badau. Zeubek sarri eta sarri ikusi izango dozube beste onenbeste. emetik ezagutuko dozube, ze egija andija dan, Espiritu Santubak dinuana: Nekezale ordija ezta inos aberats izango.

        Andijak dira benetan ordikerijak dakarzan kalte, eta gatxak; baña andijaguak dira pare baga emakumienak dakarzanak, gizonenak baño. Emakume ordija, aserre andija, dino Jakinsubak, lotsari andija senarrarentzat, eta senide guztijentzat; ezin eskutadu leiteke bere ezaintasuna; edonun agiriko da ze itsusi dan. Lenago galduko dau etxia emakume, edo emazte ordijak, gizon, edo senar ordijak baño. Errazago jaka emaztiari senar ordijagandik etxeko gauzak eskutetia, senarrari emaztiagandik baño. emazte ordi batek salduko dau etxian dan guztija, senarrak ezer jakin orduko; bere erropak, umienak, senarrarenak, izara, zamau, urdai, zezin, eta ordituterren; bada gauza guzti oneek euren ardurara dagozana legez, inok jakin, eta ezagutu baga juango da saldubagaz, eta senarrak uste dabenian etxe betia daukala, eurkituko dau uts utsik. Baña ez jaka ain erraz senar ordi bati au egitia; bada nundik edo andik ezagutuko dau emaztiak zer falta jakan, eta egingo dau alegina bere senarragandik ezkutetako. Auxe da Jakinsuak dirauskuna: emakume jakitunak etxia eregiten dau, edo etxia aberastuten dau; eta emakume zenzun bagiak, zelakua dan ordija, etxerik aberatsena iruliten dau bere eskubakaz. Baña ezta emen geratuten emakume ordi baten lotsabakerija: beste gauzarik ezpadauka zegaz erosi ardaua, bere gorputza emongo dau ardaiz aseterren. Zenbat bidar ikusi izango dozube au jazoten?

        Baña geijen bildurtu biar gaituzana da, ordijak dauken pelleburuba infernura jausteko. Ain da gatx ordi bat salbetia, ze, dino Juan Krisostomok, ezin leikian gauzia dala. ordi bat, dino Santu andi onek, ezin ezek bere atera leike daukan ekandu zitaletik. Ifini bekijoz begijen aurrian Jaungoikuak beragaitik egin dituzan mirarijak; irago dituzan neke, pena, zauri, eta erijotzia, egin deutsazan mesediak, eta bere ediskidientzat gorderik daukazan glorija, atsegin, eta ondasunak, eztau zirkinik bere egingo. Idigi bediz bere aurrian infernuko pena ikaragarri guztijak, ango su, arrabija, alkar kopauka jaate, erre, eta kiskildutia, ango neke, min, eta alan beti betiko, eta inos bere amaitu baga irautia, eztau jaramonik egingo. Berba baten, eztago, dino Santu onek, ordi bat salbadu al leijam gauzarik. Zeubek dakutsube zaarrago, eta gozuago egiten jakela ardaua; aurrerago, eta zaliago; indar gitxiago, eta naijago. Eta zelan geratu oi dira ordirik geijenak zaartu deitezanian, edo benturaz leenago? Kokoturik, zenzun baga, adin baga, podere baga, abere, edo animalija zenzubagak legez, edo obeto esaterren. subil bat dirudijela. Ez konfesetako dagoz, ez Jaungoikuari parka eskatuteko, ezta bera gomuta izateko bere. Euren gogo guztija, euren gurari guztija, eta euren amesa bere, ezta besterik, ezpada nundik nora ardaua edango dabeen. Ez egizube uste au nire burueraren bat dala. Espiritu Santubak dino, auxe jazoten dala. Ez egijozu begiratu ardauari basuan daguanian, dino, ez egizu esan: ay ze kolore ederra daukan: gozo, eta bigun iragoko da zure estarririk, baña guenian sugiak legez jango deutsu zeure barruba, eta ersuge, edo basiliskuak legez, beteko zaituz benenoz. Egongo zara losorro astunian daguana legez: azotadu arren eztozu minik artuko; narraz erabili arren, eztozu sentiduko, eta amestan baño ezpada bere, egongo zara esaten: nos iratzartuko naz, eta edango dot ardaua. Auxe izan oi da ordijen bizi moduba, eta alaintxe ilten bere oi dira; batzuk bertatiko aldi gesto, edo akzidentiagaz, konfesadu baga, eta beste Sakramenturik artu baga. Beste batzuk konfesetan dira, baña zelan? ganora baga, zer egiten dabeen jakin baga, erdi kokoturik, eta abaseruan, eta itxumustuban.

 

 

Erazoginza

 

        Ikusi dozube, Kristinaubak, zenbat, eta ze ikaragarrizko gatxak dakarzan ordikerijak, alan gorputzian, zein da ariman, alan gorputzeko ondasunetan, zein da arimakuetan. Etzaite bada miraritu, edo admiradu Konfesore, eta Predikadoriak beti beti badagoz aleginak egiten zubek jausi etzaitezen ekandu onetan, eta jausi bazare, andik aterateko. Dakuse erri guztijetarik zabaldurik pekatu au, etxe, kale, eta bidetan aurkituten ditubeez ordijak; batzuk oñen ganian ezin egon diriala; beste batzuk berba ero, gangar, eta ganora bagak esaten ditubezala, eta benturaz loi, eta atsitubak; oneek eztaukela bakerik inogaz, areek euren emazte, seme, eta etxeko guztijak darabilzela uxaturik. Auxegaitik ainbeste bidar prediketan oi dabe ordijen kontra. Zer deutse geijago bere kontra, edo beste pekatuben kontra prediketia? Zer emoten jake au gaitik? Zer irabazten dabe? Ezerberez. Eta alanbere beti zagoze esaten, onek predikadoriok, Kura oneek beti beti ordijen kontra, ezpalego legez beste pekaturik, edo beste gauzarik zeren ganian predikadu. Eztaukenian zer esan, edo akabetan jakeenian sermoia, ekin ordijai, eta taberniari, beti dauke eginik sermoia. Ez Kristinaubak, ezta au zegaitik ain sarri prediketan dan ekandu onen kontra. Zubei deutsuben amodijo, eta ondu guriak, zuben errukijk au erazoten deutsee. Nai dozube onen ganian berbarik eztaijen Arima-zain, edo Kura Jauna, eta Predikadoriak? Kendu egizube enkandu zital au, eta orra eztozube enzungo ordijen kontrako sermoerik: baña zubek aurrera ordikerija, eta ez predikadu bere kontra, ori ezin izan leiteke.

        Beste gatx guztiz andi bat ikusten da ordijetan. Ezztira agertuten konfesetara urtian bein baño. Elzen da aste Sntuba: zelako esturak? Zelako izerdijak? Zelako larrijak? Eztira konfesetara juango lenengo egunetan, ezpada ararko geijago luzatu ezin leikezan azkenenguetan. Eta orduban zelan elduten dira? Urkamendi batera balijuaz legez. Begiratuten dabe ze Konfesore dagozan, an ete daguan bera eztazaunen bat, modu onetan angañadu al daijan, eta agindu ezteijon ezteila tabernara jaun, eta alan ezta juango igaz, edo leengao konfesadu ebanagana: modu onetan dabil zer egin eztakijala. Orra zegaitik dirian ordijak ain ezagun aste Santuban. Konfesoriak aginduten badeutsa ezteila tabernara eldu bere, berak zabalduten dau emon jakan penitenzija. A ze gogorra dan urlija Konfesorem enauka urrenguban artuba. Ezaizu gizon itxubam zer nai zeunke egin deizun Konfesoriak, badakus tabernara juatia bardin bardin dala zuretzat, zein da orditutia? Orditutia bardin dala, zein da zeure etxe, eta auzuak eskandalizetia? emon deutse Konfesoriari diru poltsaren bat, zuri agindu deizun tabernara ez juateko? Zelako konfesinoiak izango dira onelako ordijenak? Alaintxe darue aurrera auren ekandu zitala; beragaz elduko dira erijotzako ordura, eta Jeungoikuak jakin zelakua izango dan orduban egin daijen konfesinoia, egiten badabe. Idigi egizubez nosbait zeuben begijak, eta ikusi egizube infernuban beti betiko jausteko daukazuben pelleburuba, eta ezauera onegaz artu egizubez Konfesoriak emoniko penitenzijak, goitu dagizuben ekandu ori Jaungoikuaren laguntasun, eta grazijagaz. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa