www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Urteko domeka gustijetarako berbaldi ikasbidekuak (II)
Pedro Astarloa
1818

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Urteco Domeca gustijetaraco verbaldi icasbidecuac, Pedro Astarloa. Apraizen moldategia, 1818

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXVIII. BERBALDIJA

 

Itxaromen, edo Esaperanziaren ganian.

 

        Bigarren onoidade, edo birtute teologala da, itxaromen, edo esperanzia; eta da Jaungoikuak gure ariman ifinten daben doe, onoidade, edo birtute naturalezaz gañetiko bat, zeinek garuazan itxarotera, edo itxaron erazoten deuskun Jaungoikuagan, emongo deuskula glorija bere erruki, edo miderikordijagaitik, eta bere grazija, eta laguntasunagaz egin daikeguzan obra onakgaitik. Dinogu: itxoromen, edo esperanzia dala doe naturaleziaz gañetiko bat, eztagualako naturalezan, edo geugan birtute au, eta biar dan moduko esperanzia eukiko badogu, Jaungoikuak emon biar deuskulako; orregaitik eukiko badogu benetako esperanzia, Jaungoikuagandik etorri biar jaku; bada geurez ez gara duin esperanza au eukiteko. Iru gauza begiratu biar dituguz itxaromen, edo esperanza biar dan modukua izango bada; zer itxaroten dogun, nogandik itxaroten dogun, eta zelan itxaroten dogun.

        Lenengo: begiratu biar dogu, zer itxaroten dogun, edo zer esperetan dogun. Itxaron biar doguna da, zeruban Jaungoikua arpegiz arpegi ikustia. Auxe da gura itxaromen, eta esperanza guztija; baña onetara elduteko biar dituguzana legez obra onak, oneek bere sartuten dira esperanza onetan, eta alan esperetan dogu Jaungoikuagandik, zerura elduteko biare dogun guztija, zelakuak dirian, ber grazija, eta laguntasuna, Sakramentubak, pekatuban bagagoz, euren parkazinoia, eurak parkatu ezkero atzera ez biurtuteko grazija, tentazinoiak eta ekandu deungak goitu, edo benzietako indarra, eta berba baten zerura elduteko niar dogun grazija. Baña ez gara geratu biar onetan, bada geuk ber geure aldetik egin biar dogu alegina betiko bizitzara alzeko; eta bitarteko onekaz balijetako; bada bestelan ezta itxoromen, edo esperanza benetakua izango. Itxaron bere ginaikez Jaungoikuagandik, gorputzeko onak, zelakuak dirian, bizitza, osasuna, janari, edari, eta jaztekua, ondasunak, eta bizitza au iragoteko biar dituguzan beste gauza guztijak; baña izan biar da, Jaunaren onra, eta geure arimien onerako izango badira; bestelan ezin itxaron ginaikez Jaungoikuagandik. Sarri itxaroten dogu emongo deuskula Jaunak osasuna, bizitzia, ondasunak, edo beste onelako gauzaren bat, usterik geure arimien onerako izango jakuzala; baña ezteuskuz Jaunak autortu, edo konzedietan, dakijalako emongo baleuskuz geure kondenagarri izango litzatekezala; eta orduban guk beragandik itxaroten doguna ukatutia da bere erruki, edo miserikordiarik andijena.

        Bigarren itxaromen, edo esperanzan begiratu biar doguna da nogan itxaron, edo esperetan dogun. Jaungoikuagan bakarrik ifini biar dogu geure uste guztija; bada ezin bestek emon leikeguz geure arimako onak, ezin inok parkatu leikeguz geure pekatubak berak baño, ezin bestek ifini leike grazija gure ariman, berk baño, ezin inok zeruba emon leikegu, berak baño. Gorputzeko onak beragandik datorkiguz, bada gizonen batek mesederen bat egiten badeusku, lenengo mesede onen iturri, edo sustraija Jaungoikua da, eta gizona ezta bere bitarteko bat baño, eta alan edozein-bere on, edo mesede arzen dogunian, beti beti ezagutu biar dogu, Jaungoikuagandik datorrela. Ifini bere ginaike geure ustia, Ama Birjina, eta Santubetan, eta eskatu eurai pekatuben parkazinoia, ondo konfesetako grazija, demoninuagaz irrime pelietako indarra, gorputzeko osasuna, bizitzia iragoteko biar doguna; baña eztogu sinistu biar eurak emongo deuskubezala geure eskarijak, ezpada eurak gure bitarteko eginik, erregutuko deutsela Jaungoikuari, eta Santubak Jaunaren adiskide ain maitiak izanik, emongo deuskula euren erreguz, itxaron, eta eskatuten doguna. Bardin munduko gauzetan bere. Gizon batek beste bati mesederen bat egiten badeutsa, aberats batek pobre bati limosna emoten badeutsa, da Jaungoikuak bere bijotza ukutu, edo jo deutsalako, eta alan sinistu, eta konfesadu biar dogu, daukaguzan, eta euki al daiguzan on guztijen emoilia, dala Jaungoikua, datozala nundik datozan; eta orregaitik beragan bakarrik ifini biar dogu geure uste guztija.

        Esperanzan begiratu biar dogun irugarren gauzia da, zelan esperetan dogun. Gure esoeranzia, ziur ziur, edo ziertu ziertuba izan biar da; bildur baga, dudatzaka uste biar dogun bere grazija, eta laguntasuna. Berak dauka esanik, etzakula ukatuko biar dogun gauzarik; jo daiguzala atiak, eta idigiko jakuzala, eskatu daigula, eta emongo jakula; eta ain da leijala emoniko baija jaoten, ze lenago uts egingo dabee zeru luurak, bere esanak baño. Baña esperanziaren ziurtasun, edo seguridadia ezta ain andija, zein da fediarena; zegaitik fedia alde guztijetatik da ziur, edo ziertuba, dagualako sendatu, edo fundadurik Jaungoikuaren esanian bakar bakarrik; eta orregaitik fediak dinuana alaintxe da, alaintxe izango da, eta ezin beste gauzarik izan leiteke. Esperanzien ziurtasuna, ezta onelakua; bada eztago Jaungoikuaren iskini, edo promesan bakarrik, biar bere dalako, geuk geure aldetik egitia alegina artuko badogu itxaroten doguna; eta ziur, edo seguru egon arren eztabela faltaduko Jaunaren aldetik, ezin ziurtasun au euki ginaike, eztakigulako guere aldetik ukatuko badogu. Orregaitik gure esperanza au beti dago nastadurik ziureztasunez, eta bildurrez. Alde batetik, jakinik, ze leijala dan Jauna bere esanetan, ze neurri bagia bere ontasuna, eta ze azken bagia bere erruki, edo miserikordija, esperanza oso oso bat euki biar dogu beragaz: baña ezaguturik bestetik gure argojaren argaltasuna, gure ekandu zitalen indarra, demoninuaren asmubak, eta mundu onetako pelleburubak, ezin jakin ginaike eranzun gurako badeutsugu Jaungoikuaren deijai, eta onexek euki biar gaitu bildurrez ikara. Uste oso. eta bildur onen artian ibili biar gara izango bada biar dan modukua gure itxaromen, edo esperanzia, jausi ez gaitezan deseseperazinoian, edo esperanza larregijan.

        Onexek bijok dira esperanzien kontrako pekatubak. Lenengua: desesperazionoia, eta da, uste izatia ezin salbadu leitekiala, edo naita nai ez kondenadu biar dala, edo eztaguala beretzat erremedijorik, ain dirialako andi, eta ikaragarrijak bere pekatubak, ze ezin euretatik urten leijala, ezteutsalako Jaungoikuak emon gurako euretarik urteteko biar daben grazija; edo grazija onegaz bere ezin urten izango dabelako. Eta baderitza, ain diriala andijak bere pekatubak, ze eztaukala Jaungoikuak eurak parkatuteko biar dan erruki, edo miserikordijarik, au herejia izango da. Pekatu onetan jausi oi dira, arako pekatari itxutu Jaungoikuaren bildur baga edozein tranpa, edozein engañú, eta edozein guzurragaz aldaijezan ondasunak irabazten ditubezanak; aragijen gusto zitalez mando zaldi legez aseten dabilzanak; añdaijen guztijan ordituten dirianak, eta beste edozeinbere pekatu ura legez edaten ditubeezanak. Esarten ditubeez pekatubak pekatuben ganian, igoten deutsee oneek bururaño, makurtuten ditubez euren pisubak luurreraño, bildurtuten dituz euren ezintasunak, dagoz indar baga ain ikaragarrizko karga jasoteko, eztauke podererik, datzazan lupatzatik jagiteko. Tristetuten jake bijotza, ilunduten jake errazoia, etxuten dira jaso ezin daben karga eskergiagaz, eta jausten dira desesperazinoian. Kontu bada, kristinaubak, zeuben gurari zitalak lenengotik, eta ezagutu orduko ezi, eta kendutiagaz, bada itxiten badeutsube indarra arzen, desesperazinoera eruango zaitube. Gozo dira lenenguan, bigun sarzen dira bijotzian, eta beti abijetan oi dira nosbait itxi, eta Jaunagana biurtuteko esperanziagaz, baña azkenian desesperazinoera eruan oi dabe.

        Esperanziaren kontrako bigarren pekatuba da, esperanza larregija, edo presunzinoia. Modu askotan egin leiteke pekatu au. Lenengo: egiten dau pekatu uste dabenak bere algin, eta indarrakaz bakarrik, eta Jaungoikuaren grazija, eta laguntasuna baga, eldu leitekiala zeruko glorijara, edo sinistuten dabenak eztala biar grazijarik, obra onak egiteko. Bigarrengo: deritzanak, ain dala andija Jaungoikuaren miserikordija, ain ugarijak Jasu-Kristok guretzat irabaziriko merezimentubak, ze eurakgaitik bakarrik salbaduko dala obra onik egin baga, eta pekatubak parkatuteko asko dala Jesu-Kristoren erijotza, eta pasinoia penitenzija eta damu biarrij baga: Oneek bijotz herejiak dira. Irugarrengo: uste dabeenak eztiriala ilgo konfesadu baga Ama Birjina, Santa Barbara, edo beste Santuben bati deutsen debozinoia gaitik, egnian egunian Aita gure, eta Abe Marijen batzuk errezetan deutsezalako; uste zoro onegaz nai daben moduban, eta pekatubetan saturik bizi diriala. Laugarrengo: pekatubaren pelleburu, eta mugaldi, edo okasinoiak itxi nai eztituzanak sinisturik euretan ifini arren eztala pekatuban jausiko. Ez leuke batek pensamendu loi, orasa zikin, eta berba atsitubetan jausi gura; baña ez leuke itxi nai erromerija, jolas, danza, eta berbaldi, edo konbersazinoek arin eta alegria; eztau alderatu, edo apartadu gura laztan daben mutil, gizon, neskatilla, edo emakumiagandik, deritzalako, eztala orregaitik pekatuban jausiko. Ez leuke bestiak orditu gura; baña eztau itxi nai tabernia, ez beste lagun norzukaz orditu oi dan. Ez leuke onek maldizinoe, birao, ez añeniñorik ezarri gura, baña eztau itxi gura jokua nun botaten dituzan usterik ara juan arren eztituzala botako.

        Bostgarrengo: egiten dabe pekatu euren ekandu, eta oitura zitaletatik urten nai eztabeenak, sinisturik gero egingo dabeela euren pekatuben penitenzija. Onelakuak luzatu oi dabe konfesetia, eta penitenzija egitia egunerik egunera, ilerik ilera, eta urterik urtera. Onelakuai itanduten bajakue, zergaitik ainbat lasterren urteten eztabeen euren pekatubetatik? agiriko da, euren bide bagako esperanza laarregi, edo presunzinoia. Oraindio gaztia naz,eranzun oi dabee, denporiari emon biar jaka beria; ezta orain txotxakerijetan ibilteko denporia. Arako urtiak aurrera duazanian, aragijaren suba amatadu deinian, eta ekandu zitalak ezi daitezanian izango da denporarik onena penitenzija egiteko. Artiatan enaz ilgo, osasun ona daukat, gorputz sendua, eta indar andikua, eta eztau Jaungoikuak gurako , penitenzija egin baga, eta kofesadu baga il naitian: andija da bere miserikordija, eta eztau gura, inor galdu deitian. Oraindio bere geijago estutu gura badituzuz eranzungo dabe gauza andi bat esango balebe legez; zertako egin dau Jaungoikuak zeruba, lastoz beteteko ala? Zenbat onelako esperanza zoro ete dagoz infernubetan! Seigarrengo: egiten dau pekatu bein pekatu egin ezkero, aurrera pekatu eginagaz doianak, dinuala: bein pekat uban naguan ezkero bardin da pekatru bat konfesetia zein da asko; etzako Jaungoikuaren errukijari geijago kostetan pekatu asko parkatutia, zein da bat. Ez eikezube esan dino Espiritu Santuak; andija da Jaungoikuaren miserikordija, berak eukiko dau nire pekatuben errukija, eta uste onegaz etzaitez egon zeure pekatubetan, bada ain laster etprri oi da bere aserria, zein da bere errukija. Zazpigarrengo: egiten dau pekatu: Nai leukianak Jaungoikuak mirari, edo milagruen bat egin dagijan premina, edo nezesidade baga, eta berak ezer egin baga, Esaterako: Dago gexorik, eta esanik medikubak osasungei, edo medezina onegaz, edo bestiagaz osatuko dala eztai nai egin medikubak dirautsana, nai leukiala, Jaungoikuak mirari, edo milagro bategaz osatu dagijan. Bardin da nai baleu batek Jaungoikuak emon deijon janari, jazteko, edo beste biar daben guztija beretzat eta bere seme, eta alabentzat berak ardurarik artu baga, biarrik egin baga, eta alperrik daguala. Ara, Kristinaubak, egizu zueben eldetik alegina osasuna gaitik, eta beste biar dozuna irabazteko, eta onegaz btera erregu egijozube Jaunari emon deizubela osasuna, eta beste bizitza iragoteko biar dozubena, eta ordubantxe izango da biar dan esperanzia. Baña onetarako esperetan dozuna bide onekua izan biar da; bestelan, Jaunagandik itxarotia pekatu izango da. Esaterako: daukazu auzi oker bat, zeinetan eztaukazun errazoerik, eta badaukazu bere ezteutsazu jarraitutenm zeuriagaz urte, eta bestiari gastadu erazoterren baño; bada itxarotia orduban Jaungoikuagandik auzi au irabaztia, izango litzateke gauza deunga bat itxarotia Jaungoikuagandik, eta au ezin egin leiteke pekatu baga.

        Esperanzako egintza, edo aktuak egin biar dira fedekuak egin biar dirianian. Lenego: Kristinauba errazoien udura eldu deinian. Bigarrengo: desesperazinoe edo esperanza larregiko tentazinoiak estututen dabenian. Irugarrengo: Penitenzijako Sakramentuba artu biar danian, bada izanik Sakramentu au gure pekatubak parkatuteko, ezin onek euren parkazinoia esketu leio Jaunari, espadauka parkatuko deutsenen itxaromen, edo esperanzarik. Laugarrengo: erijotzako orduban, bada izanik zeruba lenen itxaroten dogun gauzia, eztogu inos obeto sendatu biar bertara elduteko esperanzia, bertan sarzeko ain urrian gagozanian baño. Bostgarrengo: orazinoe egin biar dogunian, edo zerbait Jaunari eskatu biar deutsagunian; bada eztau inok ezer eskatuten, itxaroten ezpadau emongo jakala. Seigarrengo: sarri geure bizijan, fedeko aktuak gaitik esan dana legez.

 

 

Erazoginza

 

        Ain dago zabaldurik mundu guztitik esperanzia, ze eztozu aurkituko kristinaurik zerura elduteko uste, edo esperanzarik eztaukanik. Betor pekataririk itxu, eta galdubena, eta prkatubak ura legez edaten dituzana. Bebil lapurreta, ordikerija, loikerija, eta gogora eldu al leitekezan pekatu guztijetan sarturik daguana, eta bere arimia eta Jaungoikua gomuta bagia: itandu bekijo daukan ala ez, zeruban Jangoikua arpegiz arpegi ikusteko esperanzarik? Bertatik eranzungo dau baijez. Baña au badinue bere, deritzat, oneetatik geijeenak eztaukela benetako esperanzarik, bada baleuke ez litzatekez ain nagi, ain otz egongo zerura elduteko biar dan biarra egiteko; pazienzija andi bategaz irago, edo eruango litukez mundu onetao nekiak, eta ez leuke ain ardura andija aukiko munsuko ondasunak batuteko. Egija au ezagutuko dogu jakinagaz, zer egiten daben benetako esperanziak, bera daukanagan,e do zelakuak dirian bere egintza, edo efektuak.

        Lenengo: emoten dau itxaroten dan glorijara elduteko biar dan guztija egiteko gogua. Au irakasten deusku Santiago Apostolubak nekezale baten irudijagaz. Ze pozik daruazan onek, solo baten egiten dituzan biarrak? neguko otzak, udako beruak, goxetik jagi, egun guztijan makurturik, laijia, atxurra, edo beste gauzaren bat eskuban dabela, lan, eta biar ain neketsu oneek poz andi bategaz? Labore, gari, arto, edo beste biar dabena arzeko ustiak, jakinik biarrik egin baga, eztabela solo atan ezer artuko. Auxe berau egiten dau benetako esperanzia daukanak: poz pozik iragoten dituz zerura elduteko biar dirian nekiak, jakinik ez bakarrik biar dala Jaungoikuaren miserikordija, baita bere geure obra onak; eta egiten ezpadituz ezin esan leike benetako esperanzia daukala. Esan egidazu: balego nekezale bat elperrik bere etxian solua atxurtu baga, erin baga; eta esango baleu esperetan dabela Jaungoikuagan, gari, edo artua ugari arzeia sinistuko zeuzkijo, benetan daukala esperanza au? Ezetz deritzat. Bada auxe berau da zerura elzeko Kristinau askok dauken esperanzia. Eztabe ezer egin gura, eztabe obra onen azija erin nai, eztabe nekatu nai, eztabe euren aragija ezi gura; alperkerija, gurari zital, eta goguak emoten deutsezan buruera guztijetan sarturik egon nai dabe; eta lanbere dinue, itxaroten dabeela glorijako frutu gozua arzeia. Nok au sinistuko deutse?

        Esperanziak egiten daben bigarren gauzia da, sendatu bijotza mundu onetako gatxak pazienzijagaz eruateko. Neke, eta lan andijen artetik irago biat dau zerura eldu nai dabenak, dino San Paulo Apostolubak Eztago beste biderik ara elduteko. Ain da gauza biarra bide latz, eta garratz au iragotia, ze ezta inor beste bidetik ibili, ezta Jesus-Kristo bera bere. Orain bada, zelan esan zinaike itxaroten dozula zerura eldutia, ibili gura ezpazara bide onetatik? Kontu egizu, uri eder, zoragarri bat daguala mendi guztiz eregi, edo altu baten ganian, norako eztaguan bide bat bakarrik baño. Esango bazendu eztozula irago gura bide atatik, sasi, arantza, eta abarrez beterik dagualako, eta onezaz ostian, aldatz andijak daukazalako; eta alanbere itxaroten dozula uri eder atan bizi izatia, nok sinistuko leukezu? Ez inok: edonok esango leuke, zure esperanza ori eztala benetakua. Ara ada, uri eder ori da zeruba; bide garratz, eta arantzaz bete ori, da mundu onetako gatx, neke, lan, atsakabe, eta naibagiak. Gura badozu bada uri orretara eldu, naibadozu bertan bizi izan, pazienzijagaz irago biar dituzuz; bestelan ezin esan zinaike, daukazula benetako esperanzia ara elduteko.

        Irugarren bentako esperanziak egiten dabena da, kendu mundu onetako ondasun, anditasun, eta beste gauza guztijen ardura laarregija. Norbaitek zerbait alkanzadu nai dabenian kenzen dituz, bera eukitera elzeko galazoten deutsezan estropezu guztijak, eta ezta euretan, edo euren arduran geratuten; izanik bada ardura larregi ar estropezu andi bat zerura elzeko, balego benetako esperanzia, ez litzateke einbeste ardura, einbeste alegin, ainbeste gurari eukiko mundu onetako gauzak gaitik. Ze ondo irakutsi eben santubak benetako esperanzia eukena? Ez egunez, ez gabez egozan geldi; orazinoia bateti, baruba bestetik, emetik mortifikazinoia, andik pobrezia, guztija garbitasuna, guztija humiltasuna, eta guztija alegijen biarra egitia; eta alanbere beti bildur santuz josirik. Eta guk nagitasun, alperkerija, eta munduko gauzetan emonik denporia, deritzagu artez artez guazala zerura. Kristinaubak, auki daigun esperanza oso osua Jaungoikuagan, jakinik, andijak badira bere gure pekatubak, andijagua dala bere erruki, edo miserikordija, baña lagundu daigun esperanza au geure obra onakaz, irago daiguzan pazienzija nadi bategaz datorkiguzan nekiak, eta artuko dogu sari zeruba. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa