Adanen poema amaigabea
Joseba Zulaika

Kriselu, 1975

 

 

6. Lur madarikatua

 

Adanen maitasunak

ezin zuen lur madarikatu hura aldatu

 

Izerdia

zuria

gorrian

lur madarikatu haren

legea

 

Zergatik —galdetu zuen Adanek

zergatik izerdia?

Agindu madarikatu honen bortxa.

 

Ni naiz lehenengo gizona

Lur hau nirea da

nirea bakarrik

nirea lur honen madarikazio osoa

eta ez diot inori salduko

 

Lur madarikatu nire

ez duk inoren legerik

nirea besterik.

Nik benedikatzen diat

hire madarikazioa.

Eta itsasoa

Eta mendiak

Eta lurra

konjuratu zituen

espiritu ilunak uxatzeko

eta paradisuak desegiteko.

 

Adanen poema amaigabea
Joseba Zulaika

Kriselu, 1975