Adanen poema amaigabea
Joseba Zulaika

Kriselu, 1975

 

 

14. Hona emen ni, Adan

 

Adanek jakin zuen

jakin

gizon izatea zer zen

 

Hona hemen ni

Adan —esan zuen—

bi esku

bi oin

buru bat

eta paradisu galdua

 

Harmarik gabe

jakintzarik gabe

gorrotoaren mende

tristuraren adiskide

 

Hona emen ni

Adan

Ez dut zerurik

Ez dut pakerik

Ez dut Jainkorik

Erruki naiz nitaz

O eguzki eder

nola dudan maite

zure beroa.

 

Adanen poema amaigabea
Joseba Zulaika

Kriselu, 1975