|
Adanen poema amaigabea
22. Neurri gabean
Eta berriro ere
Adanek gogo primitiboa sumatu zuen
anima aspaldikoaren
sugearen burua
bide bateko indar
derriorrezkoa
olatu bakarrean etzanda
Aspaldi aspalditik lo edukitako
gogo primitibo hartan etzan zen Adan
bilutsik
eder-eder
izate osoaren betegarri
Etzan ta etzan
aintzinako gogoan galdu zen Adan
sustrai bakarreko zuhaitz hartan
ritmo zabaleko musika pausatuan
neurri gabeko gozamenean
Eta dantzan hasi zen
nourri gabeko dantza zoroan
dantza dantza
dantza zabal
zabal zabal
zabal dantza
joan joan
gorri urdin
egon bueltan
bueltan joan
utzi utzi
libre joan
zentzua gal
zabal zabal
ilun gorri
ritmo bizi
neurri gabe
ilun gorri
dantza dantza
dantza zabal
zabal zabal
zabal dantza
Denboraren ertz guztien urrutietatik
ikus zitekeen Adanen irudia
muga gabeko zelai hartan
Dena ritmo zen
eta adorazio
Adan inoiz ez bezala konturatu zen
here gorputzaren edertasunaz
Nekea ta izerdia ere eder ziren
eta Adanen barrunbe kastigatua
atsedenez bete zen
Eta dantzan jarraitzen zuen
dena ritmo
natura neurri gabe hartan edertasun
Adanen poema amaigabea |