Adanen poema amaigabea
Joseba Zulaika

Kriselu, 1975

 

 

33. Adanen presentea

 

hemen naiz ni

momentu honetan naiz ni

memoria galdu dut

 

ni naiz

ni hemen naiz

ni edonon naiz

ni izan bakarrik naiz

eta bihar ez naiz izaten

 

momentu honetan izaten

nire ahalmen guztia

nire betiko ahalmena

izate hau

 

hemen naiz ni

momentu honetan naiz ni

ni naiz

 

Adanen poema amaigabea
Joseba Zulaika

Kriselu, 1975