Adanen poema amaigabea
Joseba Zulaika
Kriselu, 1975
34. Adanen nahi izkutua
hementxe
hementxe hemen
lurra jotzen
lurra lur jotzen
behin
eta
berriro
hementxe
zorion legearen mende
hementxe
sentipenez
sentipenen mende
lurra jotzen
zorionaren atzetik
ezaren atzetik
bete-bete
ez ote
ez ote inon
nire mendi galdua?
gezurra ote
gezurra nire espirituaren nahi izkutua?
nahi izkutua
nahi nirea
ez niretzako nahia
hementxe
hemen
eskuekin lurra jotzen
zorionaren minarekin
espirituaren nahiarekin
ze bizitze da hau?
zeren hasiera da hau?
—galdetu zuen Adanek
Adanen poema amaigabea
Joseba Zulaika
Kriselu, 1975