Adanen poema amaigabea
Joseba Zulaika

Kriselu, 1975

 

 

9. Zazpigarren egunean

 

Zazpigarren egunean

Jainkoak esan zuen:

egin dezagun gizona

gure antz eta erara

 

Gero, egunak joanda

Adanek sagarra jan zuen.

Eta Jainkoak esan zuen:

hara, gizona gu bezain jakintsu egin da

kostiga dezagun

 

Eta paradisutik jaurti zuen

 

Gero, gizaldiak joanda

Adan konturatu zen

Jainkorik ez zegoela inon

eta esan zuen:

egin dezadan Jainkoa,

nire antz eta erara

 

Eta paradisuko oroitzapenak

burura ekarriaz

lokatza piska batekin

Jainkoa egin zuen

Eta ikusi zuen

Jainkoa handia zela

Adan bezain handia

Eta Jainko hura

Adan zela

Adan hutsa

eta adoratu egin zuen

 

Adanen poema amaigabea
Joseba Zulaika

Kriselu, 1975