Adanen poema amaigabea
Joseba Zulaika

Kriselu, 1975

 

 

20. Askatasuna. Adan

 

Ikara handi bat zen hura.

 

Ikara izugarri eta banal bat zen hura.

 

Momentuz momentu handitzen

dena dardar, indar era pake

 

Begi aurrean lur eta ur zelaiak.

Urrun urrunean urdina.

Harriaren eta haizearen aurka

musika omaigabe.

Eta eguzkia zen batez ere.

 

Zabal zabal eta gorri

Zabal zabal eta gorri

Ikara        banal        bat:

Askatasuna. Adan

 

Zabal zabal eta gorri

Zabal zabal eta gorri

ikara banal bat:

Askatasuna. Adan

 

Desira zoro baten garratza bat batean

eguzki errea

erretzearen zoramena

eguzki zoroa, zoroa, zoroa

 

Dena izugarri eta banal

 

Adanen poema amaigabea
Joseba Zulaika

Kriselu, 1975