Adanen poema amaigabea
Joseba Zulaika

Kriselu, 1975

 

 

27. Adanen egitekoa

 

Esan, esan

zein da nire egitekoa?

zein da? esan

Adan izan?

Adan ondoraino?

 

Mundu guztiak jartzen zion ahoan

Adani galdera

Mendi ta ibarretatik, eta

eskuan zuen makilak ere:

zein da nire egitekoa?

 

Ixil ixilean errepikatzen zuen Adanek:

ba ahal dut ezer egitekorik?

 

Esan, esan -ez esan

 

Adan da nire mundua

Adan bakarrik da nire mundua

Ni Adan naiz

 

Adanen poema amaigabea
Joseba Zulaika

Kriselu, 1975