Adanen poema amaigabea
Joseba Zulaika

Kriselu, 1975

 

 

10 .Adanen ametsa

 

Adan ametsetan hasi zen gau ilunean

eta gogoratu

Adanen gainez zerbait egon behar zuela

—hain zen bortitza bere baitan

paradisuaren oroitza izkutua—

 

eta amets eta oroitzapen pusketaka

Jainkoa sortzen hasi zen Adan

eta ezin zuen Jainkoa sortu

Berriro hasi zen Jainkoa sortzen

eta ezin zuen berriro ere

ta ezin zuen

 

Etsi etsian

Adanek

Jainko-sorketa bazter batetara

utzi behar izan zuen.

Gau larri hartako ametsetan

Adanek

paradisua utziz geroko ilusiorik handienarekin

egin zuen burruka

ta alde batetara utzi zuen

 

Esnatu zenean

izerditan aitortu zuen:

dena dela, Jainkoa ez da

paradisutik jaurti nindun aingeru madarikatu hura

 

Adanen poema amaigabea
Joseba Zulaika

Kriselu, 1975