12. Adanen nekea
Nekeak
Adanen gogoa harrapatu zuen beste behin
Ezin zuen jakin izerdi zuri haren zergatia:
«hire kopeteko izerdiz jango duk ogia!»
Agindu madarikatuaren ohiartzun astuna
Zergatik izan ote dut nik Agindu hau?
Nire sortzaileak nahi izan duen nekea
Baina nik ez dut sortzailerik
Hain zegoen erabat aspertua Adan
pentsatzen jarraitzeko gogoa ere
aspertu egin zitzaion
Adanek
ixilik
beste behin izerdia xukatu zuen