Adanen poema amaigabea
Joseba Zulaika

Kriselu, 1975

 

 

30. Adanen jakituria

 

Paradisua utziz gero

Adanen jakituriak

neurri guztiak apurtuak zituen.

 

Jakituria hura

jakituria estraino hura

jakituria bortitz hura

trajiko eta sinple jakituria zen hura

guztiz nagusitu zen

Adanen jakiteaz

 

Paradisuko Jainkoa

Jainko ez zela jakitean,

Jainkorik inon ez zela ikastean

Adan zela Jainko bakarra

Adan eta Adanen abismoa

Adan eta Adanen lurra

jakitean

ikastean

Jainkorik inon ez zela

ez zela Jainko

Jainko hura

neurri guztiak apurtuak

ziren.

 

Adanen jakituria

Adanen jakituriak

jakituria hura

jakituria estraino hura

jakituria bortitz hura

trajiko eta sinple jakituria zen

hura

 

Adanen poema amaigabea
Joseba Zulaika

Kriselu, 1975