Adanen poema amaigabea
Joseba Zulaika

Kriselu, 1975

 

 

15. Adanen ezinkizuna

 

Zer egin dezaket nik

nire ezinkizun honekin?

 

Apurtu? Ezin dut,

horrexegaitik da ezinkizun

 

Abandonatu? Baina non?

 

Azeptatu?

Nire heriotzea azeptatu?

Ez da hiltzea nire egitekoa

 

Ezinkizun honen absurdoa

ezin ote dut konpreni?

Kontradikzio hau

Kontradikzio honen arrazoi eza

nire entenimendua

eta nahimena

kapaz ez

realitate sinple hau bizitzeko

entenituaz

nahiaz

beste gabean

 

Ez dago agoniarik hemen

bizitza soil bat besterik

 

Eta ni

Adan

hemen nago

bizitza jartzeko

bizitzak ihes nahi duen tokian

ni bizitza bainaiz

bizitza hain sinplea

sentipen, entenimendu eta maitasun

denen jabea

 

Ez dago ezinkizunik hemen

ez bait dago ezer

bizitza geldi dezakeenik

Baina ezin dut

 

Adanen poema amaigabea
Joseba Zulaika

Kriselu, 1975