|
Adanen poema amaigabea
3. Adanen bidea
Paradisuko atea utzi ondoren
biderik ez zegoen lurrean.
Adan aurrera begira jarri zen
eta zuen galdetu:
nora joan orain hemendik?
Eta ez zuen erantzunik aurkitu.
Zain ta zain egondu zen.
Eta ez zuen erantzunik aurkitu
Joaten hasi zen
joaten
Paradisutik urrungo norabait
urrun
nora ezean
Zerbaiten nahiak bultzatzen zion
Bazegoen bideren bat beretzat egina.
Begiak ilun utzi zizkion
aingeruaren su madarikatuak.
Ilunpe hartan
bere haragia galdera bat zen
Paradisua zergatik utzi zuen ere
ia ia ahaztu egin zitzaion.
Goazen hemendik —esan zuen Adanek.
Adanen poema amaigabea |