|
Adanen poema amaigabea
17. Adan primitiboa
Urrun hartan
urrunera begira
Adanen gogoa oroitzapenez estali zen:
aintzinako zuhaitzak
aintzinako frutuak
aintzinako aingeruak
Urrun hartan
urrunera begira
oroitzapenak nagusitu zitzaizkion Adani
Eta Adan primitiboaren arnasa etorri
Adan primitiboa
gogo zaharra
aintzinako izatea
lehengo bizitza
betiko egia
aspaldiko sentipena
eguzkiaren semea
lurraren jauna
Gizon primitiboa
Gizon simplea
Gizon betikoa
Gizon oraingoa
Gizon gizona
Bi oin, bi esku
bi begi, buru bat
gorputz tente bilutsean
instinto eder bat
Bular zabalean haize betea
Zainetan odol gorri mantsua
Pentsamenduz jantzitako burua
Gizon eder, gizon primitiboa
Gogo bat
Bizitze bat
Mundu bat
Gizon bat
Hitz gabeko egiak
eta sentimendu gabeko maitasunak;
aintzinako eskolan ikasitako gauzak
irakaspen gabeko legeak
Anima zahar baten jabe izanik
betiko eguzkiaren adoratzaile
sentipen sakratuzko gogo garbia
errukirik gabeko eskaria
sinismen osoa
bizitzearen mitoa
Olatu mantsu bat bare bare
Olatu zabal bat bare bare
Guzti-guztia iberarengan
Neurri gabeko instinto betetzailea
Gizadiaren lege zoragarria
Hantxe
ezerezean
bat batean
egun batez
zoramenduz
gogoa sortu zen
gogo aintzinakoa
aintzin-aintzinakoa
gogo sakratuaren sua
gizonaren gogoa, Adan
Eta eguzkiaren indarra xurgatuz
Eta hilargiaren argitan garbituz
gogo aspaldiko hura
gogo nahastu hura
olatu zabal bihurtu zen
nahiaren mende
nahiaren mende sekulako
gizadi osoaren kimu
gizadi osoaren jabe
egarri zabala
Aspaldi hartan
mirakulu hura gertatu zen
gizaldien harrigarri
Aspaldi hartan
lurra gelditu egin zen
aizea ixildu egin zen
eta gogo gizakoia jaio zen
gizadiaren errai-erraietatik
Eta mututasun hartan
Eta itsutasun hartan
gogo hark eskuak zabal zituen
eta besarkatu egin zuen
zen dena
arnasa batetan
agur batetan
Une sakratu hartan
gogo belaunikatu hark
guztia agurtu zuen
ezin besteko maitasunez
derriorrezko instintoz
Izate zahar-zahar baten errai-erraietan
gizonaren gogoa
aintzin-aintzinako gizon primitiboaren
gogoa luze etzan zen
betetasunez
eta adoramenduz
lurraren frutu
misterio izkutuaren adoratzaile
izatearen adoratzaile
mitoaren animaz
momentuko eternidadez
Hitz gabean
Begi gabean
Belarri gabean
Ikutze gabean
Hantxe
gogo huts hura
izan nahi izaten hasi zen
desio ikaragarri batetan
eta bere nahiaren legepera
makurtzen hasi ziren gauzak
Nahi ta izan
erabateko betetasun
ta desio kunplitu
pentsamendu bakarreko gogo sinple
amets gabeko zorion
gogo aintzinako
Adanen gogoa
Adanen poema amaigabea |