Adanen poema amaigabea
Joseba Zulaika

Kriselu, 1975

 

 

16. Adanen aita

 

Umezurtz nago

Aitarik gabe sortua izan nintzen

Jainkoa paradisuan gelditu zen

eta eguzkiak ez du berotzen gaur

 

Umezurtz nago

sentipen larri honekin

Umezurtz naiz

 

Baina noren beharra dut?

 

Adan

lehenengo gizona

gizon bakarra

aita ta amarik gabe sortua

bizitzaren aita

umezurtz ezin izan zitekeena

 

Ez duk inoren beharrik

hire seme guztiak ditek hire behar

hi bakarrik bait haiz bizitza sortzaile

hi bakarrik hire aita

 

Adanen poema amaigabea
Joseba Zulaika

Kriselu, 1975