Adanen poema amaigabea
Joseba Zulaika

Kriselu, 1975

 

 

25. Adanen otoitza

 

Bakartade hartan

misterioraren mende

Adanen bihotza luzaro egon zen erreguka

derdaraz.

Utikan errukia

—oiu egin zuen Adanek—

Utikan bakartadea

 

Gero

ixilean

hainbesterainoko ixilean

lurrean etzanda

ortzi ederrari begira

Adanen espirituan

desira guri bat sortzen hasi zen

bare bare eta kementsu

 

(Adanen zigortzaileek

ezin zezaketen konpreni

zein apala zen Adan)

 

Adanen desira

sakontzen sakontzen

otoi zabal gartsu bihurtu zen:

Bizitze, maite zaitut

zatoz niregana

Lur nire

osoki maite zaitut eta betiko

 

Nahi

Konprenitze

Sentitze

zatozte niregana

zaudete niregan

maite zaituet

 

nire gogoaren ahalmen guztiz

nire buruaren argi guztiz

nire animaren indar guztiz

nire bihotzaren maitasun guztiz

maite zaituet

gauza denen gainetik

gauza denen gainetik

 

Hura izan zen

Adanen lehenengo eta azkeneko

otoitza

 

Adanen poema amaigabea
Joseba Zulaika

Kriselu, 1975