Adanen poema amaigabea
Joseba Zulaika

Kriselu, 1975

 

 

21. Adanen inozentzia

 

Bat batean

—momentu zoragarria—

uso zuri baten romantizismoz

eta ekaitz baten erasoz

Adanek

garbitasunaren oroitza sentitu zuen

aspaldiko melodia

triste baten eran

 

Ausentzia urrun bat

haragi bihurtu zitzaion

Adanek

—miloika urte atzera—

ume izan zela sentitu zuen

eta umearen garbitasuna

nagusitu zitzaion

 

Adanen oroitza handitzen handitzen

errebelazio bat edukiz bezala joan zen

Nork ez du maite inozentzia?

—galdetu zuen Adanek

Nork ez du gorrota grina, grina errea?

Ta ez dio inporta zergatik

 

Egun hartan, Adanek

zihur zihur eta betirako jakin zuen

inoiz ez zuela inozentzia galdu

ezin zezakeela ezerk

Adanen bihotza zikindu

 

Adanen poema amaigabea
Joseba Zulaika

Kriselu, 1975